997 resultados para stars: individual (eta Carinae)


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Txosten honetan azaltzen den proiektua, auto itxurako robot baten eraikuntzan oinarritzen da. Arduino plataforman oinarritutako robot mugikor baten sorkuntza burutuko da hutsetik, honen kontrola Raspberry Pi ordenagailu txikiaren bitartez eginez. Gainera, azken gailu honi ahalmen handiagoa emateko asmoz, ROS plataforma instalatuko da bertan. Duten kostu baxua dela eta, gaur egun izugarrizko arrakasta lortu dute plataforma guzti hauek, baina proiektu honetan beraien ahalmena neurtu nahi dugu ezaugarri zehatz batzuk dituen robota sortuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lego Mindstorms eta EV3ren arteko konektibitatea ahalbidetzeko driverraren garapena.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan RSAIT ikerketa taldearen Marisorgin robotaren simulazioa eta nabigazioa landu dira Gazebo-ROS ingurunean. Robota UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultateko hirugarren solairuan zehar mugituko da, korridore, bulego eta gainontzeko geletatik igaroz. Bestalde, Marisorgin RWI etxeko B21 robota da, lau gurpil ditu eta mugimendu-sistema sinkronoa dauka. Nabigaziorako, robota bere kokapenetik (jatorriko puntua) guk adierazitako puntura (helburuko puntua) mugitu beharko da modu autonomoan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan robot mugikor bat eraiki eta arduino bitartez kontrolatu da. Robota edozein smartphone erabiliz kontrolatu daiteke Bluetooth RC Car aplikazioa erabiliz. Ultrasoinu sentsorea du talkak ekiditeko eta GPSaren bidez uneko posizioaren berri ematen du. Honetaz gain, wifi bidez mezuak ere bidal ditzake proiektuan bertan garatu den echo zerbitzarira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Hemen aurkezten dugun txostena Ingeniaritza Informatikako Karrera Bukaerako Proiektu (KBP) batean sortu dugun memoria da. Bertan, izen-entitateak desanbiguatzeko bi tresna ebaluatu ditugu, zenbait datu multzo estandar erabilita. Proiektua Eusko Jaurlaritzako lankidetza beka batekin egin dugu, EHUko IXA ikerketa taldearen baitan. QTLeap Europako proiektuan egin dugu lan, zeinek itzultzaile automatikoen mugak aztertu nahi dituzten. Bertan, hain zuzen, desanbiguazio edo izen-entitateen estekatze automatikoaren inguruan lan egin dugu. Esan bezala 2 tresna ebaluatu ditugu,Dbpedia Spotlight eta UKB. Bestalde,hiru hizkuntzetan egin ditugu esperimentuak: ingelesean, gaztelanian eta euskaran.Dbpedia Spotlight tresna ingelesean eta gaztelanian erabili ditugu eta UKB aldiz,gaztelanian eta euskaran. Izen-entitateak desanbiguatzeko erabili dugun ezagutza-basea Wikipedia izan da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LEGOko NXT plaka eta ROS sistemaren arteko konektagarritasuna landu da proiektu honetan. NXT eta ROSen arteko konektagarritasuna aztertu ez ezik, zabor biltzaile baten portaera inplementatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

SARRERA: Kromosomopatiei inguru gehiago ezagutzen doan heinean, hauek detektatzeko erabiltzen diren teknikak garatuz doaz. Detekzio teknikak bi taldeetan sailkatzen dira: teknika inbasiboak (amniozentesia, kordozentesia eta bellositate korionikoen azterketa) eta teknika ez inbasiboak (zelula edota azido nukleiko fetalen azterketa amaren odolean). HELBURUAK: Errebisio bibliografiko honen helburua amniozentesia eta froga ez inbasiboen deskribapena egitea da, baita hauen abantailak eta desabantailak deskribatzea. METODOLOGIA: Behin errebisio honen gaia zehaztuta egon zenean, bilaketa bibliografikoa egin zen Cochrane, PubMed eta beste datu baseetan. Ondoren, sartzeko eta baztertzeko irizpideak kontuan hartuta, artikuluen hautaketa egin zen. EMAITZAK: Amniozentesiaren teknikak hainbat arrisku dakar (abortua, amniorrea, lesioak fetuan, etab.) eta hauen portzentaiak altuak ez diren arren, haurdunaldian izan ahal dituzten ondorioak larriak dira. Bestalde, froga ez inbasiboen erabilpenen artean behin betiko diagnostikoa ezin da sartu hauen faltsu negatiboen tasa dela eta. Azkenik, erizaintzak rol garrantzitsua jokatzen du arlo honetan eta osasun langileek ezaguera eguneratuak izan beharko dituzte pazienteei informazio egokia emateko. ONDORIOAK: amniozentesiaren arrisku zerrenda luzea den arren, momentuz behin betiko diagnostikoa egiteko balio duen froga bakarra da (froga inbasiboekin batera) izan ere, froga ez inbasiboak momentuz ez daude prest behin betiko diagnostikoa egiteko.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Antsietate asaldurak gaixotasun mentalen artean ugarienak dira; hau horrela izanik, Antsietate Asaldura Orokorraren tratamenduak aztertu beharrekoak dira gaur egun. Lehenik eta behin, ikerketa askoren arabera dependentzia, tolerantzia eta bigarren mailako efektu asko ematen baitira epe luzeko antsietatearen aurkako farmakoetan. Bentzodiazepinak eragiten dituzten arazoak direla eta, garrantzitsua da tratamendu psikologikoaren eraginkortasuna aztertzea. Helburua: Tratamendu farmakologiko eta ez-farmakologikoaren eraginkortasunaren hausnarketa egitea eta patologiaren kudeaketan Erizaintzaren funtzioa baloratzea dira. Metodologia: Scopus, Pubmed, Cochrane library, Trip database, Science Direct, Ministerio de Sanidad Servicios Sociales e Igualdad eta Cuiden bezalako datu baseetan azkeneko 10 urteetako bilaketa bibliografikoaz gain, eskuzko bilaketa ere gauzatu da gaztelaniaz zein ingelesez . Emaitzak: Nahiz eta gidek bentzodiazepinen epe laburrerako erabilpena gomendatu, epe luzerako tratamendu moduan erabiltzen dira bigarren mailako efektu ugari eta dependentzia garatuz. Psikoterapiaren eraginkortasuna, farmakoena baino geldoagoa izaten da baina epe luzera iraupen luzeagoa du. Ondorioak: Bentzodiazepinen eraginkortasuna epe laburrean ezin da ukatu, Terapia Kognitibo-Konduktuala hasteko momentuan erabilgarria izanik bere eraginkortasun sintomatologikoagatik. Erizainaren funtzioa baliagarria da asaldura mental honen balorazioan, beharrezko tratamenduak jasotzea ahalbidetuz eta bideraketa on bat eginez.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

ZIU edota EUetan, pazienteen egoera larria dela medio, hainbat konplikazio izaten dituzte egonaldi ospitalarioa nabarmen luzatzen bukatzen dutenak. Ondorioz, aho bidezko elikadura ematea posiblea ez den kasuetan, sedazio kasuetan, esaterako, gaur egun funtsezko euskarria den nutrizio artifiziala administratzen da. Hala eta guztiz ere, artikuluek erakusten dute kritiko unitateetan dauden gaixoen %40k malnutrizioa pairatzen duela. Beraz, egun erabiltzen diren gidak eguneratuta ez daudenez eta protokolo finko bat eratzea ezinbestekoa denez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean aipaturiko kritiko unitateetan ikerketa esperimentala abian jarriko da. Horretan, entsegu kliniko kontsekutiboa burutuko da hiru gertakizun zehatzak konparatuz: lehenengo taldean, kontrol taldean, gaur egungo protokolo estandarrarekin jarraituko da. Hau da, lehenengo 48 ordutan ez zaio pazienteari nutrizio artifizialik administratuko. Bigarren eta hirugarren taldean, esperimentala 1 eta 2an, berriz, lehenengo 48 orduetan nutrizio enterala edo nutrizio parenterala administratuko da, hurrenez hurren. Esku-hartze horiek aurrera eramango dira pazientearen behar metabolikoak mantentzeko, funtzio sistematiko mantendu edo hobetzeko, nutrizio artifizial tratamenduarekin dagoen epea murrizteko eta ospitaleko egonaldia murrizteko, besteak beste.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak. Distrofia miotonikoan ematen diren sintomarik esanguratsuenak bildu, gaixoen eta senideen bizi-kalitatea aztertu eta osasunaren aldetik eman daitezkeen esku hartzeak aztertzea. Metodologia. Pubmed, Cochrane, ScienceDirect, Canadian Journal of Neuroscience Nursing (CJNN) eta hainbat erakunderen web orrialdeetan burututako bilaketa bibliografiko baten bidez, eta erreferentziazko pertsonekin kontaktuan jarriz, 14 artikulu, tesi bat, bost liburu eta hainbat web orrialderen bilaketa egin da. Konklusioak. Beharrezkoa da gaixotasun honen inpaktuaren azterketa sakonago bat burutzea. Alde fisiopatologikoa nahiko garatua dagoen arren, gaixotasuna pazienteen ikuspegitik aztertzeak atentziorako datu garrantzitsuak eman ditzake. Gaixotasun honen jarraipenerako gidak garatzen ari diren arren, oraindik asko dago gai honen inguruan egiteko.