Aurretiazko nutrizio artifizialaren eragina ZIU eta EUan ospitaleratuta dauden gaixoetan : entsegu klinikoa.
Contribuinte(s) |
Gravina Alfonso, Leyre E.U. ENFERMERIA -LEIOA LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E. Grado en Enfermería Erizaintzako Gradua |
---|---|
Data(s) |
05/11/2015
05/11/2015
05/11/2015
21/04/2015
|
Resumo |
ZIU edota EUetan, pazienteen egoera larria dela medio, hainbat konplikazio izaten dituzte egonaldi ospitalarioa nabarmen luzatzen bukatzen dutenak. Ondorioz, aho bidezko elikadura ematea posiblea ez den kasuetan, sedazio kasuetan, esaterako, gaur egun funtsezko euskarria den nutrizio artifiziala administratzen da. Hala eta guztiz ere, artikuluek erakusten dute kritiko unitateetan dauden gaixoen %40k malnutrizioa pairatzen duela. Beraz, egun erabiltzen diren gidak eguneratuta ez daudenez eta protokolo finko bat eratzea ezinbestekoa denez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean aipaturiko kritiko unitateetan ikerketa esperimentala abian jarriko da. Horretan, entsegu kliniko kontsekutiboa burutuko da hiru gertakizun zehatzak konparatuz: lehenengo taldean, kontrol taldean, gaur egungo protokolo estandarrarekin jarraituko da. Hau da, lehenengo 48 ordutan ez zaio pazienteari nutrizio artifizialik administratuko. Bigarren eta hirugarren taldean, esperimentala 1 eta 2an, berriz, lehenengo 48 orduetan nutrizio enterala edo nutrizio parenterala administratuko da, hurrenez hurren. Esku-hartze horiek aurrera eramango dira pazientearen behar metabolikoak mantentzeko, funtzio sistematiko mantendu edo hobetzeko, nutrizio artifizial tratamenduarekin dagoen epea murrizteko eta ospitaleko egonaldia murrizteko, besteak beste. |
Identificador |
http://hdl.handle.net/10810/16036 23114-608360 |
Idioma(s) |
eus es |
Direitos |
☺ 2015 Puente Verde Aitor info:eu-repo/semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #paziente kritikoa #nutrizio artifiziala #nutrizio enterala #nutrizio parenterala |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |