539 resultados para gizarte hezkuntza


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen bidez, Espainiako Pentsioak aztertu dira. Horretarako, lehenik eta behin, pentsioen diseinu oro-korra aztertu eta Espainiako Gizarte Segurantzaren eredua definitu da. Bigarrenik, Pentsio Sistemako erregimenak kontuan hartuz, Erregimen Orokorra hartu da oinarri -hau baita espainiar erregimen erabiliena- eta bere ezaugarriak azaldu dira. Azkenik, Lan Bizitzen Lagin Jarraitutik (LBLJ) lorturiko datuen bidez, ustez pentsioengan eragina duten aldagai ezberdinen (gizabanakoaren sexua, jarduera ekonomikoa, bizilekua eta hezkuntza-maila) aukeraketa egin da eta hauen bilakaera aztertu da 2005-2012 urte bitarteetan. Egindako analisien emaitza nagusiak oinarri hartuz, esan daiteke hainbat direla pentsioen zenbatekoan - Oinarri Arautzaile eta Erretiratze Adinean - eragina duten aldagaiak eta ondorioz, gizabanakoen ordainsarian desberdintasunak sortzen dituztenak.(EUSKERA)

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gradu Amaierako lan honetan, enpresen gizarte erantzukizunak azkenaldian hartu duen garrantzia kontuan hartuta, kontzeptu hau jorratuko da eta eremu honetan burututako ekimen ezberdinen artean bat aukeratuko da, honen garapena eta inplementazioa aztertzeko. Hain zuzen ere, lan honetan erabiliko den ekimena, Munduko Hitzarmena edo Global Compact-a izango da. Hau, nazioarte mailako ekimen bat izanik, 10 printzipio proposatzen ditu, lau eremu ezberdinetan banatuz: Giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren kontrako borroka. Bukatzeko, Global Compact-a aplikatzen duten sektore ezberdinetako hiru enpresa aukeratuko dira eta bakoitza dimentsio bat aztertzeko erabilia izango da, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hurrenez hurren. Azkenik, lanean zehar aztertutakoa kontuan hartuta zein ondoriotara iritsi garen adieraziko da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresa munduari dagokionez, gizarte erantzukizuna eta garapen jasangarriaren azterketa: definizioak, printzipioak eta bilakaera. GRI ereduaren erabilpena, aztergai gisa, Espainiako bi finantz entitate.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, «praktika on»en paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren —inguruarekin batera— eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKERA: Lan honen helburua eskolan arteen bidezko sormena sustatzea izango da, ikuspegi interdiziplinar batean. Horretarako, ikasleen ezagutzaren bereganatzeaz gain horien espiritu kritikoa eta ekintzailea piztuko duen proiektu bat proposatuko da, haien sormena garatzea xede nagusitzat izango duena. Berebiziko garrantzia dauka hezkuntzan haien kabuz pentsatzeko pertsonak eratzeak, eta edukien gainetik nortasuna garatzera zuzendutako metodologiak diseinatzeak. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu gizarte honek zein etorkizunekoek aurkezten dizkiguten eguneroko erronkei aurre egitea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Haurra kapitalismoaren subjektu antagoniko gisa definituz, kapitalismoa eta eskolaren arteko lotura du abiapuntu gisa lan honek. Kapitalismoaren birprodukzio eta metaketarako beharrezkoa den eskola bi ikuspegitik aztertzen da. Alde batetik, kapitalismoaren osaketa arkitektonikotik. Bestetik, kapitalismoaren balore, ohitura eta erlazionatzeko forma hegemonikoen transmisiotik. Bi ildo teoriko horietan oinarrituta, ikerketa lan honen objektu nagusia zera da, jendarte post-kapitalista eraikitzen ari den Bizi Toki proiektua. Horretarako metodologia kualitatiboa erabili dugu; elkarrizketa erdi egituratua, behaketa eta dokumentuen analisia hain zuzen ere.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Eskola Porrota kaltegarria da ez bakarrik jasotzen duten familientzat, gizarte osoarentzat baizik. Kezkagarria da gure eskolak ikasle guztien heziketa egokia ziurtatzeko kapazak ez izatea. Irakasleok ez badugu gure ikasle guztien arrakasta lortzeko baliabiderik, gure ahalegin guztiak alferrikako lana bihurtuko dira. Lan honetan, informazioaren bilketa egin da eta analisiaren bidez, Eskola Porrotaren esangura argitu nahi izan da, diziplinarteko ikuspuntu batetik: bere faktoreak, arrazoiak eta ondorioak identifikatzen dira, egoeraren azterketa bat egiten da eta irakasleentzat Eskola Porrota garaiz aurreikusteko eta saihesteko jarraibidea ere proposatzen da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan idatzi hau familien eta komunitatearen partaidetza bultzatzean oinarritzen da, horretarako arrakastazko hezkuntza praktika baten proposamena eta honen aplikazioa Lekeitioko R.M. Azkue ikastolan ezagutzera ematen delarik, Talde Elkarreragileak. Hezkuntza inklusiboaren testuinguruan eta arrakastazko praktika honek jarraitzen duen metodologia aztertuta, lortutako emaitzek haurrak era heterogeneoan taldekatzeak eta komunitateak zein familiak ikastetxean inplikatzeak dituen onurak egiaztatzea ahalbidetzen digute.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da: prozedura etnografikoak erabiliz, Granadako eskola batean edukiak ikasi eta irakasteko antolatzen den gizarte- elkarrekintzan harreman beharrizanek zein toki duten eta nola hartzen diren aztertu da. Diagnostikoaren oinarri teorikoan orientabide soziokulturala duen ikuspegi konstruktibista dago eta baita garapen sozio afektiboari buruzko ekarpenak ere. Lan honekin azpimarratu nahi izan da gizarte-elkarrekintzak duen garrantzia irakaste eta ikaste prozesuetan eskolan, alde akademikoaz gain alde afektiboa ere mahai gainean jarriz. Diagnostikoan harreman beharrizanak batzuetan ez direla asetzen agertzen da eta asetzeari begira erabilgarriak izan daitezkeen ildo batzuk proposatzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Ikerketa honen bidez, Euskal Herrian hezkuntza kalitatea bermatzeko dagoen sarearen, hau da, “Kalitatea Hezkuntzan” sarearen ebaluazioa egin nahi izan da. Horretarako, adituek berrikuntza eta hezkuntza kalitatea gaiei buruz adierazten dutenaren inguruan bilaketa bat egin izan da eta ondoren, sei ikastetxe ezberdinetako irakasle batzuei inkesta bat bidali izan zaie. Lortutako emaitzak oso ezberdinak izan dira, izan ere, irakasleen artean ez-adostasunak aztertu izan dira. Bestalde, ondorioetan, adituek azaltzen dutenaren eta irakasleek uste dutenaren artean, alde handia dagoela ondorioztatu izan da, lehenengoek hezkuntza kalitatea nola definitzen duten eta irakasleek nola antzematen duten oso ezberdina izan delako.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

PDFs sin acceso a petición de la autora

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua Norvegiako haur eskola baten hezkuntza-praktiken proiektu esku-hartzailea egitea izan da. Horretarako, euren metodologia alternatiboaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntzaren alorrean egin litezkeen ekarpenak hedatzeko. Proiektua garatzeko prozesuan, lehenik eta behin, behaketa parte-hartzailea eta jarraia egin da; ondoren, zentroko hainbat profesional desberdinak elkarrizketatu dira; eta azkenik, esku-hartze berritzaile horiengan eragina duten korronte pedagogikoen azterketa sakona gauzatu da. Burututako lanaren emaitza aztertutako hezkuntza praktiken sintesia web orrialde batean jasotzea izan da, horrela, hezkuntza komunitatea erabili ahal izateko eta aberasteko. Era berean, Norvegiako ekintza pedagogikoa eredu hartuta, euskal eskola batera bideratutako proposamen metodologikoa diseinatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Umeen garapen psikologikoan bi oinarrizko faktorek eragiten dute, besteak beste: familia eta eskola. Hortaz, familia hain garrantzitsua izanda, horren kulturak lehen mailako papera hartzen du garapen horretan. Kultura ijitoa ikerketaren oinarri bezala hartuta, beharrezkoa da ume horien egoera behatzea. Hori dela eta, lan honek objektibo bikoitza dauka: kultura ijitoaren ohiturak zein eskolarekiko duen harremana ezagutzea eta eskolaratze arrakastatsuaren klabeak lortzea. Eskola, gizartearen ordezkari bezala, pertsona guztien eskubideak betetzen dituen berdintasunezko gizarteak sortzeko oinarrizko eta erantzukizunezko bidea da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Nabarmena da gaur egungo umeen eta naturaren arteko bereizketa, teknologia berriek, familiek edota bizi diren inguruneak sortua, eta baita eskolak ere. Hori dela eta, hezkuntza eta natura uztartzen dituen hezkuntza-eredua da lan honetan aurkezten dena. Gradu Amaierako Lan honen xedea Baso Eskolen inguruko ikerketa egitea da. Horretarako bi eskola aztertu dira, euretako bat Euskal Herrian kokatua. Gai horren inguruko umeen eta gurasoen iritziak ere ezagutzera emango dira. Honekin guztiarekin nahi izan dugu baso eskolek eskaintzen dituzten aukerak eta mugak aztertzea, gaiarekin jarraitzeko irizpideak ezartzeaz batera.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Gizarte mugimenduen teorien inguruko hurbilpen bat dugu lan hau. Ikuspegi klasikoak aztertzeaz gain, azken hamarkadetan agertu diren bestelako gaiak eta perspektibak kontutan hartzen dituena. Lan honen bitartez perspektiba hauek proposatzen duten bidea aztertu dugu, azken batean eta epe luzera gizarte mugimenduen inguruko teoria oso bat garatzeko lehenengo pausuak emateko helburuarekin.