854 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Egungo informazioaren gizartean, etengabeko aldaketa sakonak jasaten eta sortzen ditugu, halaber gure gizabanako harremanetan ere. Hala ere, hezkuntzak oraindik ez du aldaketa handirik egin, izan ere, nahiko estatikoa izaten jarraitzen du eta bertan ematen diren harremanak zeharo hierarkikoak dira. Honengatik guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, Ikas-Komunitateak eta honen barruan dagoen Etxebarriko KUKULLAGA LHI (Bizkaia) aztertzea izango da. Horrez gain, eskolarekin batera diseinatu dudan proiektua aurkeztuko dut, zeinean Ikas-Komunitateen bi jarduera burutzen diren: irakur-laguna eta solasaldi dialogiko literarioak. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute. Aipatzekoa da lortutako emaitzak guztiz baikorrak izan direla eta epe-laburrerako ezarritako helburuak lortu direla. Horrez gain, epe-luzerako helburuak hein handi batean beteko direla aurreikusten da. Beraz, argi dago, zentroetan antolakuntza egoki bat ematen bada, Ikas- Komunitateen proiektuarekiko inplikazioa badago eta komunitatearen kohesioa lortzen bada, hezkuntza sistema hein batean alda daitekeela. Hori gertatuz gero, edozein motatako pertsonak hezkuntza emaitzarik onenak lor ditzake eta baita informazioaren gizarte honetan jarduten ikas dezake ere.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Ez da arraroa, egungo eskolan, nolabaiteko aukera eza aurkitzea Haur Hezkuntzako haurraren sormena garatzeko. Aukera eza honi erantzuna emateko asmoz sortu da proiektu hau. Hiru bitarteko nagusi uztartzea proposatzen da: alde batetik, musika, sormenaren garapenerako aukera anitz eskaintzen dituelako; bestetik, mugimendua, haurraren garapenen fisiko eta kognitiboan berebiziko garrantzia duen funtzioa; eta, azkenik, jolasa elementu integratzaile bezala, gizakiok haurtzaroan dugun oinarrizko jarduera. Ondoren proposatzen diren jolasak zehazki sortuak, aukeratuak eta moldatuak izan dira sormena era ludikoan garatzeko. Barakaldoko Alkartu Ikastola Publikoan praktikan jarri eta gero, esan dezakegu haurrek ia mugarik gabeko sormena garatu dezaketela, irakasleak bitarteko egokiak eskura jartzen badizkie.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]Todo aquello, real o conceptual, que podamos imaginar aparece una vez que tiene un soporte físico. La insostenibilidad proviene del uso desaforado de los recursos naturales para satisfacer los deseos del presente, que lleva a una menor disponibilidad de los mismos en el largo plazo. Esto ocurre porque los flujos de materia y energía se modifican y también lo hacen los agentes que en ellos participan. La hoja de ruta para alcanzar la sostenibilidad es, por una parte, ir promoviendo un cambio de conciencia en el seno de la sociedad y a la vez, aplicar soluciones técnicas que lleven el sello de la sostenibilidad. Este cambio, es una actuación conjunta y necesita de la participación de todos los seres humanos para tener esperanzas de éxito. La ciudad, ecológicamente, es un agujero negro e incluye no sólo lo que es, sino también lo que necesita para mantenerse tal y como es. La planificación urbana ecológica intenta aunar lo urbano y lo sostenible, ya que tiene como propósito proponer áreas donde los asentamientos humanos sean favorables y produzcan menos repercusiones negativas en el entorno. Para lograrlo, energía, materiales constructivos, agua, residuos, zonas verdes, comunidad y la incidencia en la legislación son ámbitos en los que el planeamiento urbano sostenible debe actuar. Los seres humanos somos los poseedores de nuestro destino. Los resultados son consecuencia de las acciones. Si algo ocurre es porque nuestras acciones han sido las elegidas para que así sea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan, lehenik eta behin, SIW teknologiaren funtzionamendua ikasi dugu. Ondoren, eta gaur egun ezagunagoak diren antzeko mikrouhinetako teknologiei (microstrip, uhin gida edo antzerako transmisio lerroak) buruzko jakintza handitu ostean, hauen eta SIW teknologiaren arteko baliokidetasuna nola lortu ikasi dugu. HFSS simulazio-tresnarekin SIW teknologiadun antena ezberdinak diseinatu eta simulatu ditugu (propietate nahiz tamaina ezberdinekoak) eta hauen emaitzak aztertu, besteak beste bere erradiazio diagrama eta S parametroak. Azkenik emaitza hauek interpretatu, eta ondorio bat lortu dugu. SIW teknologiak besteekiko dituen abantailaz gain, diseinu hauek aurrera eramateko bete ditugun pausuak eta simulazio emaitzetatik lortutako interpretazioak ondorengo memoria honetan azalduko ditugu, baita lan honek izan dituen fase ezberdinak eta lan hau aurrera ateratzearen aurrekontua ere.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honekin historiako garai ezberdinek, batez ere XX. mendeko bigarren erdikoa, enpresa publikoaren gain izandako eragina ikusi nahi izan da. Horrez gain, sektore batzuetan enpresa publikoaren jarduera eta horietan lortu zituen emaitzak aztertu nahi izan dira. Beraz, helburua Espainiako enpresa publikoaren historia ikustea izan da. Horregatik, lehenengo enpresa publikoaren definizioa eta aurrekariak (XVIII. eta XIX. mendeak) azaldu dira eta, horren ondoren, XX. mendea aztertu da. Horretarako, XVIII. errege fabrikak eta pribilegiodun merkatal konpainia batzuk eta XIX. mendeko liberalismoak horien gain izandako eragina ikusi da. XX. mendeari dagokionez, ikusi denez, gutxienez bigarren erdian, INI-a izan zen garrantzia gehien izan zuen erakundea eta horregatik, bere jarduera eta politiken bilakaera aztertu da batez ere. Horrez gain, INI-a desagertu arte sortutako beste bi erakunde ikusi dira INH eta TENEO. Azkenik, INI-a ordezkatu zuten AIE eta SEPI erakundeak ikusi dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Egungo krisi ekonomikoak eragin handia izan du ekonomiaren esparru guztietan, industria sektorean ere horrela jaso da eta gehien bat eraikuntza sektorean. Hala ere, industrian zenbait zifra positibo jasotzen dira jadanik, enpleguko datuek hau pairatzen ez duten arren. Ingurune honetan esportazioekin kontaktuan dauden enpresek abantaila handia izan dute egoera honi aurre egiteko. Izan ere, Europar batasuneko eta gainerako zenbait herrialdeetan duten egoera hobeagoa da eta ondorioz, enpresa hauek neurri txikiago batean jasango dute krisiaren efektua. Hauetako bat da Embalan3 enpresa, krisi ekonomiko batean dagoen ingurune batean egon arren, hazten jarraitu du. Hau lortzeko oinarrizkoa izan da aipatutako esportazioekin kontaktua izatearen abantaila, Embalan3 enpresaren jarduera bezeroak fabrikatzen edo saltzen dituen piezak egurrezko enbalajeetan sartzea eta azken bezeroari bidaltzea bai da. Honez gain, lorpen hau ahalbideratu diena lehiakideekiko ezberdintzea izan da, zerbitzu integral osoa eskainiz. Honen bidez, bezeroari biltegiratzetik piezen garraiorako deseinu eta garraio beraren antolaketara eskaintzen die. Gaur egun arte hau izan da hazkundearen euskarririk handiena eta etorkizunean hazten jarraitzeko ezinbesteko oinarria izango da. Hazkunde bide honetan, betiere beraien independentzia mantentzen saiatuz eta oraindik enpesa txikia izateak dituen mugak kontutan izanik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Homenaje a Georges Laplace, realizado en Vitoria-Gasteiz el 13,14 y 15 de noviembre de 2012. Edición a cargo de Aitor Calvo, Aitor Sánchez, Maite García-Rojas y Mónica Alonso-Eguíluz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

24 p.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresaren Ekonomiarako Sarrera irakasgaiak honako gaitasun orokor hauek garatu nahi ditu ikaslearengan: 1. Enpresa sistema zabal baten modura ulertzeko gaitasuna. Enpresaren atal guztiak erlazionaturik daude beren artean, baita enpresa bere ingurunearekin ere. Burutzen diren ekintzek enpresaren hainbat arlotan izan dezakete eragina. Are gehiago, enpresaz kanpo gertatzen denak ere enpresaren jardueran izan dezake eragina. 2. Enpresaren egoera analizatzeko gaitasuna. Zer egiten du enpresa batek? Nola garatzen du bere jarduera? Betetzen al ditu bere helburuak? Irakasgaiak enpresa kudeatzeko eredua eskaintzen du, eta ikasleak, horretaz baliaturik, benetako enpresa baten kudeaketa eta egoera analizatzeko gaitasuna garatu behar du, enpresaren ekonomiaren zientziaren proposamenak eta aurkeztutako jardunbide egokiak kontuan hartuz. 3. Enpresaren barnean erabakiak hartzeko gaitasuna. Ikasleak erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen du, enpresaren funtzionamendua eta zenbait kudeaketa-teknika ezaguturik. Enpresaren zuzendaritzan erabaki egokiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzea da irakasgaiaren helburu nagusia, enpresaren ekonomiaren oinarriei esker. Gaitasun hori enpresaren azpisistemetan garatu nahi da: zuzendaritza-, giza baliabide-, ekoizpen-, finantzaketa- eta merkataritza- azpisistemetan, hain zuzen ere. 4. Taldeka lan egiteko gaitasuna. Taldeka klasean egindako lanen bidez eta kanpoan egindako enpresa- lanen bidez, ikasleei beren lan-etorkizunean ezinbesteko izango zaien taldeka lan egiteko gaitasuna garatuko da irakasgaian zehar.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]La revolución económica y social que supone el mundo globalizado tiene también una dimensión cultural. Y en el espacio de eso que se está denominando “países emergentes” la cultura representa un hervidero de ideas, experiencias y propuestas estéticas. Hoy no es posible ignorar, dentro del panorama artístico, lo que ocurre en esos países. Se trata, muy al contrario, de un foco de interés que conviene atender, y donde nuestros artistas pueden encontrar un nuevo territorio, físico y mental, para desarrollar su particular investigación estética. La presente exposición es una buena muestra del impacto que ha supuesto este proyecto. Y es también, al mismo tiempo, una oportunidad para que nosotros y nosotras podamos disfrutar de las propuestas creativas alumbradas en las cuatro ediciones del programa.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) gorputzean sartzerakoan, abiadura azkarrean ugaldu eta immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duen erretrobirusa da. Bost bide ezberdinetatik transmiti badaiteke ere, egun sexu bidezko kutsatzea da ohikoena. Arazo honi aurre egiteko, osasun zerbitzuen presentzia indartzeko beharra eskatzen duten prebentzio estrategia berriak proposatu behar dira. HELBURUA: Lanaren helburu nagusia GIB birusaren sexu bidezko transmisioa prebenitzeko dauden neurri ezberdinak aztertzea izan da eta prebentzio horretan erizainak duen rola ezagutzea. METODOLOGIA: Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da. Horretarako bi fasetan burututako bilaketa bibliografikoa egin da: lehenean artikuluen bilaketa eta aukeraketa egin da; bigarrenean, berriz, horien ebaluazioa. EMAITZAK: Sexu bidez Transmititzen diren Infekzioak (STI) areagotu egin dira azken urteetan eta hartzen diren arriskuzko jarduera gehienak ezjakintasunaren ondorio dira. Dauden prebentzio neurriak populazio guztira heltzen ez direnez, teknologia berrien eta biomedikuntzan oinarritutako ikerketen aldeko apustua egin da arlo honetan. Erizaintzari dagokionez, erizainak hezteak duen garrantzia azpimarratzen da, gaixoari zainketa egokiak eman ahal izateko. Bestalde, eskolako erizainaren figura planteatzen da bizitzako lehen etapako osasun heziketaren erreferente gisa. EZTABAIDA: Errebisioan aztertutako artikuluek bat egiten dute prebentzio neurri bakar bat ez dela eraginkorra ondorioztatzean. Arriskuzko sexu jarduerak murrizten dituzten jarrera aldaketan oinarritutako esku-hartzeak eta antierretrobiralen bidezko tratamenduaren erabileraren arteko elkarketa, kontsidera daiteke etorkizuneko GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzio neurri ezin hobea. ONDORIOAK: Kasuen areagotzeak biztanleriak duen gaiaren inguruko ezagutza urria edota arrisku hautemate eza bistan uzten du. Hori dela eta, heziketa eraginkor baten aldeko apustua egin beharko da, gainontzeko prebentzio neurriek ere heziketa baten beharra eskatzen baitute. Gizartea osasunean heztea erizainaren funtzio nagusietako bat den aldetik, erizainak GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzioan duen rolean aldaketa bat planteatu beharko litzatekeela ikusten da.