976 resultados para Jarduera fisikoa eta bularreko minbizia
Resumo:
LABURPENA: Lan hau esku-hartzearen alorrean kokatzen da: harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da. Honen helburua da Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan edukiak irakasteko eta ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzan agertzen diren harreman beharrizan motak eta horiek noraino eta nola betetzen diren ikustea. Esku-hartzea oinarritzen da orientabide soziokulturalaren konstruktibismoak gizarte-elkarrekintzari buruz egin duen lanean eta baita Garapenaren Psikologiak eta beste diziplina batzuk atxikimenduaz eta harreman afektiboei buruz aztertutakoan ere. Diagnostikoa egiteko prozedura etnografikoak erabili dira, garrantzitsuena behaketa parte-hartzailea. Ondorioetan nabarmenena da eduki eskolarren presioak maiz harreman beharrizanei ez erantzutera eramaten duela eta baita autonomia isolamendu afektiboekin identifikatzen dela ziurtasunaren premiaren kalterako. Azkenik, lan egiteko orduan baliogarriak izan daitezkeen jarraitzeko ildo batzuk nabariak dira.
Resumo:
Lan honetan, elkarrekintzaren bidez irakasle batek ikasleengan ezagutzak eraikitzeko zer mekanismoren bidez lortzen duen aztertu da, laguntzak nola egokitzen dituen eta laguntzeari nola uzten dion ikertuz. Helburua, elkarrekintzan eragina daukaten mekanismoak identifikatzea, deskribatzea eta ulertzea izan da. Horretarako, ikasleen iniziatiba bultzatzen duen giroan oinarritutako behaketa parte-hartzailea erabili da, errealitatea sistematikoki behatu eta eman diren gertaerak jaso, deskribatu, aztertu eta interpretatu direlarik. Behin transkribatutako saioak aztertuta, elkarrekintza segmentuak atera dira, horietan gehien errepikatzen diren jokabide-patroiak jasoz. Laguntzak egokitzean zein laguntzeari uztean, irakaslea ikasleen iniziatibetatik abiatzen dela ondorioztatu da.
Resumo:
Haur batzuek hasierako alfabetatzean, hizkuntza idatziarekin zenbait arazo izaten dituzte. Arazo horiek, normalean, ikaskuntza prozesuaren baitan dauden akatsak izaten dira, baina batzuetan hizkuntza trastorno baten adierazleak bihurtu daitezke. Hori dela eta, irakasleak, ahal duen neurrian, arazo horiek aurreikusten saiatu behar du. Ikerketa honetan, haurrek izaten dituzten akatsez gain, eskolek eta irakasleek irakaskuntza honetan dituzten gabeziak eta arazoak aztertu dira. Datuak baloratu ostean, haurrek euren artean mota bereko akatsak egiten dituztela eta irakasleek hizkuntza idatziaren oinarrizko kontzeptuekin zailtasunak dituztela ikusi da. Horrez gain, erabiltzen dituzten metodoak haurren ikaskuntza prozesua errazten ez dutela ikusi dugu. Hori guztia dela eta, arazoak eta gabeziak aurreikusteko proposamen bat aurkeztu dugu.
Resumo:
Gizarte Hezkuntzako Gradu Amaierako Lanaren barruan kokatzen den lan teoriko honek, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren gaineko informazio iturri esanguratsuenetarikoak kontuan harturik, bere izaera inklusiboa berrestea du helburu. Horretarako, metodo berritzaile honen argibide kontzeptualak azaltzeaz batera, prozesu demokratizatzaile eta inklusibo bat ematea posible egiten duten gakoak argitu eta bazterketari aurre egitea ahalbidetzen duen jabekuntza prozesuaz eta kapital soziala bereganatzeko moduaz idatzi da. Jendarte eraldaketa gizarte hezitzaileen lanbidearen eginbeharretako bat izanik, asmo hau lortzeko bide berrien emariak jaso beharko liratezke. Arrazoi horregatik, zerbitzu solidario bat eskaintzearen bitartez, ezagutzak areagotzea eta transformazio prozesu bat abian jartzen duen metodologia honen garrantziaz ohartarazten da.
Resumo:
XX. mendearen amaierako “Teknologia berrien” agerpena da “Iraultza Digitala” deritzonaren jatorria. Hezkuntza sistema ez da honetatik kanpo egon, geletan erantsi dituelarik, landa eskoletan aipagarri suertatzen den modura. IKTek elementu berriak txertatu dituzte hezkuntzan, transformazio sakon bat eraginez, bai ikuspuntu teknologikotik, eta baita pedagogikotik ere. Nafarroako herri txiki ezberdinetako testuinguari erreferentzia eginez, landa eskoletan egiten den IKTen erabileran oinarritzen da ikerketa hau. Ikasleek teknologia berriak modu eraginkor eta esanguratsuan erabiltzen dituzte, auto-ikaskuntza bultzatuz; modu honetan, IKTak baliabide praktiko, erabilgarri eta baliogarriak bihurtzen dira irakaslearentzat. Horrela, IKTek eskola hauetako ikas-irakas prozesua errazten dutela eta, gainera, honen kalitatea hobetzen dutela egiaztatzen da.
Resumo:
Gaur egungo eskola euskaldunak ikasleak alfabetatzeko erronka izateaz gain, ikasleak euskalduntzeko erantzukizuna ere bere gain hartzen du. Esku artean duzun lan honetan, herri eta eskola zehatz baten hizkuntza egoera aztertu da. Herritar gehienek euskaraz jakin arren, asko ez dira etxean euskaraz mintzatzen eta honek eragin zuzena du eskolako ikasleek ahoz adierazteko duten euskara maila baxuan eta elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntzan, gaztelania alegia. Ahozkotasuna lantzeko hutsuneei eta eskolako hizkuntza beharrizan errealei erantzuna emateko, esku-hartze enpiriko baten proposamena diseinatu da; jolasetan oinarritutako tailerren bidez euskarazko ahozko adierazpena lantzeko.
Resumo:
EUSKARA LABURPENA:Haurrek hizkuntza idatzia nola barneratzen duten eta irakasteko metodorik egokiena zein izan daitekeen inguruko eztabaida egon izan da aspalditik. Gai horri buruz, haurrek idazketaz egiten duten jabekuntza prozesuan irakasleen ikuspegi psikopedagogikoek zer nolako eragina duten haurrengan ikertu dugu. Ikerketaren alde kualitatibo eta kuantitatiboei erreparatuz, metodologia berritzaileen aplikazio ezberdinak egiten dituzten Bizkaiko Avellaneda, Etorkizuna eta Eguzkibegi ikastetxeetan ikerketa sinkroniko bat eraman dugu aurrera. Lanerako lagina HHko etapako 5 urteko gelan dauden 55 ikaslek eta 6 irakaslek osatu dute. Emaitzek adierazten dutenez, ikuspegi tradizionalean heziak dauden haurrek idazkeraren alde figuratiboekiko ziurtasun handiagoa erakusten dute eta eredu eraikitzailean hezitakoek, berriz, komunikazio gaitasun handiagoa dute. Eredu bakoitzak bere indar-guneak eta ahulguneak izateak zaildu egiten du eredu baten egokitasuna nabarmentzea.
Resumo:
LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.
Resumo:
Eskola garaian dauden haurrengan irakurketak duen garrantzia ikusita, eskola eremuan irakurzaletasuna sustatzeko teknika ezberdinak eraman izan dira aurrera urteen joanean. Gaur egun, ordea, eskolan gero eta presentzia handiagoa duten IKTak haurren irakurketa grina oztopatzen duten tresnatzat ditu askok, irakurzaletasunaren sustapenean egin ditzaketen ekarpenei inolako aukerarik eman gabe. Lan honen bidez, beraz, gaur egungo eskoletan irakurzaletasuna sustatzeari Haur zein Lehen Hezkuntzan zer nolako garrantzia ematen zaion aztertzeaz gain, irakurketarekiko jarrera baikorra eraikitzerako orduan gauzatzen diren teknika eta esperientzietan IKTek zer nolako presentzia duten ikusi nahi izan da, profesionalen iritzi eta jarrerak kontuan hartuz.
Resumo:
LABURPENA: Aurrerapen zientifikoek aurrera egin ahala, lehen haurtzarorako begirada eraldatu egin da, bereziki garapen motorraren alorrean. Haurtxoa izaki pasibo bezala ikusten zuten ikuskerek, subjektuaren konpetentzia goiztiarren aurrean begiruneko jarrerak gartu dituzte. Lan honetan kalitatezko hezkuntza eredu instituzionalizatua garatu zuen Emmi Pikler-en ekarpenak aztertuko ditugu. Eredu honek printzipio pedagogiko zehatz batzuen arabera jaioberria eta haurtxo txikia ikusteko beste era bat eta hezitzaile bezala zaintzen dugun ume bakoitzarekiko betetzen dugun rolaren eraldaketa proposatzen du. Honek hezitzailearen jardunbide tradizionala birplanteatzera bultzatzen gaitu, haurrenganako maitasuna eta begirunea oinarritzat duen hezkuntza sistema bat eraiki ahal izateko.
Resumo:
Matematikaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren elementu nabarmen bat erabiltzen diren material eta baliabideak dira, eta horien artean unitate didaktikoak eta proiektuak. Era askotakoak daude, baina gehienak zaharkiturik daude eta ez dute ikasleen interesa eta motibazioa pizten. Umeen errealitatea, gustuak eta nahiak, eduki, kolore eta jolasekin erlazionaturik dagoen proiektu original eta berritzailea sortzea izan da lan honen helburua. Ikasleak era aktiboan barneratuko dituzte edukiak eta praktikara eraman ahal izango dituzte, ikasketa esanguratsua eta parte hartzailea bultzatuz. Horrek guztiak haurren egunerokotasuna eta interesak barne hartzen dituen proiektu honetan eragina du, emaitza positiboak jasotzerako orduan, eta beraz, ikasleen aldetik, harrera ezin hobea eskaintzen du.
Resumo:
Gaur egun, konpetentzia zientifikoen garapena Lehen Hezkuntzako eskolan gutxi garatuta eta eztabaidagarria den gaia da. Ikasleek kultura zientifikoan murgiltzeko forma aurkitu eta, bereziki, argumentazio gaitasuna garatzen laguntzea, zientziak hitz egiteko aukerak emanez, ez da batere arrunta gure eskoletan. Esku-hartze berritzaile hau egoera honi aurre egiteko eta arazoari irtenbide bat bilatzeko diseinatuta izan da. Honen bidez, Lehen Hezkuntzan zientzienganako interesa sustatzen saiatzen da, zientziako klaseetan datuen erabilerari eta argumentazioari lehentasuna emanez. Ekimena 2013-2014ko martxoan jarri da martxan.
Resumo:
361 p.
Resumo:
Peio Salaburu, Patxi Goenaga eta Ibon Sarasola (arg.)
Resumo:
6 p.