215 resultados para giza garapena
Resumo:
[EU]Lan honetan, software diseinu bat sortu nahi da, zeinaren bidez datu-trafikoen monitorizazio sistemak aztertzeko garatu den eredu matematiko bat ebaluatuko den. Eredu horrentzat interfaze bat egin beharko da, eta interfaze horrek esandako eredua ebaluatzeko softwareaz gain, software gehiago biltzeko ahalmena eduki beharko du. Horrela, ikertzaileek Trafikoa Monitorizatzeko Sistemak aztertzeko sortzen diren eredu matematikoak sistema bakarra erabiliz ebaluatu ahalko dute ahalik eta modu errazenean.
Resumo:
GIB-1 birusaren Env glikoproteinako gp41-era bideraturiko 10E8 antigorputzak birusa neutralizatu ahal izateko hautagai ona dirudienez, antigorputza hauek ekoitzarazten dituen txerto baten garapena lortu nahi da. Bide horri jarraituz, bakterioetan DNA birkonbinatuaren teknologiaz ekoiztutako Fab 10E8-en funtzionalitatea (epitopoa plakan ezagutzeko eta pseudobirusek eragindako infekzioa inhibitzeko gaitasuna) eta erabilgarritasuna (immunogeno gisa erabili daitezkeen mimotopoak ezagutzeko duten gaitasuna) aztertu dira.
Resumo:
HDAC inhibitzaileek melanoman duten efektua argitzeko asmoz, 5 inhibitzaile testatzen dira A375 eta HT-144 lerro zelularretan. Helburua, teknika desberdinetaz baliatuz, inhibitzaile hauek bideragarritasunean, apoptosian eta morfologian zein efektu duten ikustea izango da.
Resumo:
Gizakiak gara ugaztunen artean, esneak daukan laktosa heldutasunean digeritzeko gai garen bakarrak. Laktosa digeritzeko gaitasuna edoskitzaroan soilik edukitzea normala den arren, indibiduo batzuek etapa horren ondoren, gaitasun hori mantentzen dutela behatu da. Honi laktosarekiko tolerantzia edo laktasarekiko iraunkortasuna esaten zaio. Laktosaren hidrolisiaz arduratzen den laktasa entzima ekoiztea ezinbestekoa da esnea energia-iturri moduan aprobetxatzeko. Gaitasun honen faktore genetiko arduradunak MCM6 genean, laktasa (LCT) genetik hurbil, dauden SNP batzuk dira. SNP hauek laktosa entzimaren erregulazioan eragiten dute, ondorioz, laktasa entzima heldutasunean ere aktibo mantentzen da. Genomaren eskualde honen sekuentziak, munduko populazio desberdinetako indibiduoetan, agerian utzi du laktosaren iraunkortasunak eboluzio konbergentea jasan duela. Gainera laktosarekiko tolerantzia gene-kultura koeboluzioaren ondorio bat dela baiezta daiteke, ohitura kulturalak (esnearen kontsumoa) locus genetiko honen eragilea izanik.
Resumo:
314 p.
Resumo:
I. Hitzaldia: - Andrés Alberdi (EIMA): EIMA eta ikasmaterialaren kalitatea. - Araceli Diaz de Lezana: Euskarazko terminologiaren normalizazioa: terminología batzordea. - Juan Garzia (EHU, Euskara Zerbitzua): EHUko Euskara Zerbitzua: ereduak ontzeko bideak lantzen. - Antton Gurrutxaga et alii (Elhuyar): Internet, corpusak eta terminología: Internetetik espezialitate-corpusak erauzteko teknikak eta horien ebaluazioa. - Josu Landa: Corpusen iraultza: maiztasunen korapiloa. - UZEI: Euskara juridikoa eta abokatuen hizkuntza-baliabideak. II. Komunikazioak: - Xabier Alberdi (EHU): Kalkoen eragina euskara akademikoaren garapen lexikoan: Lan Zuzenbideko terminología. - Kepa Altonaga (EHU): Arnaut Abadia (1843-1916), gure zientzia-prosaren aurrendari ahaztu bat. - Xabier Arregi, Ana Arruarte, Xabier Artola, Mikel Lersundi, Gotzon Santander eta Joseba Umbellina (IXA): TZOS: Terminologia Zerbitzurako On-line Sistema. - José Ramón Etxebarria (EHU): Matematika eta fisikako zenbait esamolde estandaritzateko proposamena. - Joseba Ezeiza (EHU): DB (Dokumentu Biltegia): corpus akademikoak sortzeko eta kudeatzeko azpiegitura teknologikoa. - Julio García García de los Salmones (EHU): Kalkoaren kontzeptua eta haren terminologia ikasliburuetan eta gramatiketan. - Jacinto Iturbe (EHU): Elementu kimikoen izenen formak hainbat hiztegitan eta gaur eguneko forma kanonikoak. - Itziar San Martín, Igone Zabala eta Joseba Ezeiza (EHU): Aditzetiko izenak erregistro-bereizle gisa: corpus espezializatu baten azterketa morfopragmatikoa. - Igone Zabala eta Agurtzane Elordui (EHU): Nominalizazioa estrategia diskurtsibo gisa: corpus akademikoaren azterketaren beharra.
Resumo:
Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) gorputzean sartzerakoan, abiadura azkarrean ugaldu eta immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duen erretrobirusa da. Bost bide ezberdinetatik transmiti badaiteke ere, egun sexu bidezko kutsatzea da ohikoena. Arazo honi aurre egiteko, osasun zerbitzuen presentzia indartzeko beharra eskatzen duten prebentzio estrategia berriak proposatu behar dira. HELBURUA: Lanaren helburu nagusia GIB birusaren sexu bidezko transmisioa prebenitzeko dauden neurri ezberdinak aztertzea izan da eta prebentzio horretan erizainak duen rola ezagutzea. METODOLOGIA: Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da. Horretarako bi fasetan burututako bilaketa bibliografikoa egin da: lehenean artikuluen bilaketa eta aukeraketa egin da; bigarrenean, berriz, horien ebaluazioa. EMAITZAK: Sexu bidez Transmititzen diren Infekzioak (STI) areagotu egin dira azken urteetan eta hartzen diren arriskuzko jarduera gehienak ezjakintasunaren ondorio dira. Dauden prebentzio neurriak populazio guztira heltzen ez direnez, teknologia berrien eta biomedikuntzan oinarritutako ikerketen aldeko apustua egin da arlo honetan. Erizaintzari dagokionez, erizainak hezteak duen garrantzia azpimarratzen da, gaixoari zainketa egokiak eman ahal izateko. Bestalde, eskolako erizainaren figura planteatzen da bizitzako lehen etapako osasun heziketaren erreferente gisa. EZTABAIDA: Errebisioan aztertutako artikuluek bat egiten dute prebentzio neurri bakar bat ez dela eraginkorra ondorioztatzean. Arriskuzko sexu jarduerak murrizten dituzten jarrera aldaketan oinarritutako esku-hartzeak eta antierretrobiralen bidezko tratamenduaren erabileraren arteko elkarketa, kontsidera daiteke etorkizuneko GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzio neurri ezin hobea. ONDORIOAK: Kasuen areagotzeak biztanleriak duen gaiaren inguruko ezagutza urria edota arrisku hautemate eza bistan uzten du. Hori dela eta, heziketa eraginkor baten aldeko apustua egin beharko da, gainontzeko prebentzio neurriek ere heziketa baten beharra eskatzen baitute. Gizartea osasunean heztea erizainaren funtzio nagusietako bat den aldetik, erizainak GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzioan duen rolean aldaketa bat planteatu beharko litzatekeela ikusten da.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Dokumentu honek magnet lotura eta web API arloak lantzen dituen Gradu Amaierako Proiektua deskribatzen du. Teknologia horiek liburu elektronikoak partekatzeko erabili dira eta sortutako aplikazioari Liburutruk izena eman zaio. Honakoak dira Liburutruk-en ezaugarri nagusienak: • Zerbitzariak web API api publiko eta dokumentatua eskaintzen du. • APIaren bidez liburuak eta horiei lotutako baliabideak kudeatu daitezke. • Gehitutako liburuak BitTorrent bidez partekatzen ditu eta liburu horien magnet loturak sortzen ditu. • Web-nabigatzaileetan exekutatzen den bezeroa du, orri bakarreko aplikazioa dena. • Bezeroak zerbitzariaren APIa erabiltzen du. • Aplikazioa eta kodea edonork eskura ditzake.
Resumo:
GAL honek Android-entzako SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea du helburu. SmartWatch-aren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: • Eskumuturreko erlojua. Telefonotik datozen jakinarazpenak bere pantailatxoan adieraziko ditu. • Telefono mugikorra. Android sistema eragilean oinarrituta, hari gabeko teknologia bitartez erlojuari datuak bidaliko dizkion aplikazio bat garatuko da.
Resumo:
GAL honek “wearable device” edo janzteko gailu batetan oinarritutako LiveTrack sistema bat garatzea du helburu. Sistemaren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: GPSa duen eskumuturrekoa. • Android sistema eragilearentzako aplikazioa. • Aplikazio honek hari gabeko teknologia bitartez eskumuturrekotik GPS datuak aldizka jaso eta datu biltegi batera igoko ditu. • Webgune jarraitzailea. Webgune honek mapa batetan, denbora errealean, ibilbidea jarraitzeko aukera emango du.
Resumo:
GAL honen helburu nagusia Android sistema eragilea daukan telefono mugikor batekin komunikatzen den eskumuturreko erloju baten diseinua eta prototipo baten garapena burutzea da. Prototipoa arduino plataforma irekia erabiliz gauzatuko da. Prototipoak, garatuko den Android aplikazioaren informazioa jaso eta hau bistaratzeko ahalmena izan beharko du.
Resumo:
[EU]Gradu Amaierako lan honetan, enpresen gizarte erantzukizunak azkenaldian hartu duen garrantzia kontuan hartuta, kontzeptu hau jorratuko da eta eremu honetan burututako ekimen ezberdinen artean bat aukeratuko da, honen garapena eta inplementazioa aztertzeko. Hain zuzen ere, lan honetan erabiliko den ekimena, Munduko Hitzarmena edo Global Compact-a izango da. Hau, nazioarte mailako ekimen bat izanik, 10 printzipio proposatzen ditu, lau eremu ezberdinetan banatuz: Giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren kontrako borroka. Bukatzeko, Global Compact-a aplikatzen duten sektore ezberdinetako hiru enpresa aukeratuko dira eta bakoitza dimentsio bat aztertzeko erabilia izango da, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hurrenez hurren. Azkenik, lanean zehar aztertutakoa kontuan hartuta zein ondoriotara iritsi garen adieraziko da.
Resumo:
EDPren Giza Baliabideen plan estrategiko honek, giza baliabide sailak aurrera eraman ditzakeen proposamen ezberdinak aurkezten ditu, enpresaren estrategia eta helburu orokorrak aintzat hartuta. Horretarako, 2012 eta 2013. urteetako txosten orokorrak abiapuntu bezala hartzen dira. Enpresaren kanpo eta barne analisiak giza baliabideen ikuspuntutik egin ostean, etorkizunari begira hainbat aldaketa proposatzen dira, giza baliabideek eskaintzen dituzten abantailei esker, enpresak merkatuan ezberdintzea eta arrakasta lor dezan.