Laktosarekiko Tolerantziaren Eboluzioa Giza Populazioetan
Contribuinte(s) |
Izagirre Arribalzaga, Neskuts F. CIENCIA Y TECNOLOGIA ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F. Grado en Biología Biologiako Gradua |
---|---|
Data(s) |
01/04/2015
01/04/2015
01/04/2015
23/06/2014
|
Resumo |
Gizakiak gara ugaztunen artean, esneak daukan laktosa heldutasunean digeritzeko gai garen bakarrak. Laktosa digeritzeko gaitasuna edoskitzaroan soilik edukitzea normala den arren, indibiduo batzuek etapa horren ondoren, gaitasun hori mantentzen dutela behatu da. Honi laktosarekiko tolerantzia edo laktasarekiko iraunkortasuna esaten zaio. Laktosaren hidrolisiaz arduratzen den laktasa entzima ekoiztea ezinbestekoa da esnea energia-iturri moduan aprobetxatzeko. Gaitasun honen faktore genetiko arduradunak MCM6 genean, laktasa (LCT) genetik hurbil, dauden SNP batzuk dira. SNP hauek laktosa entzimaren erregulazioan eragiten dute, ondorioz, laktasa entzima heldutasunean ere aktibo mantentzen da. Genomaren eskualde honen sekuentziak, munduko populazio desberdinetako indibiduoetan, agerian utzi du laktosaren iraunkortasunak eboluzio konbergentea jasan duela. Gainera laktosarekiko tolerantzia gene-kultura koeboluzioaren ondorio bat dela baiezta daiteke, ohitura kulturalak (esnearen kontsumoa) locus genetiko honen eragilea izanik. |
Identificador |
http://hdl.handle.net/10810/14907 51958-627180-10 7926-627180 |
Idioma(s) |
eus en |
Direitos |
© 2014, EL AUTOR info:eu-repo/Semantics/openAccess |
Palavras-Chave | #laktosarekiko tolerantzia #giza populazioak |
Tipo |
info:eu-repo/semantics/bachelorThesis |