172 resultados para Krisiaren eragina soldatengan
Resumo:
Azken urte hauetan industriak izan duen garapenak, onura asko ekarri ditu, hala nola, bizi maila eta kalitatea gora egin dute. Baina dena ez dira alde onak, izan ere, prozesu honek, kutsagarriak eta oso konplexuak diren hondakinak sortu ditu. Kutsadura hau ez du soilik oreka ekologikoa n kalte egiten, izan ere, kutsadura hau dagoen guneetan ere eragin handia dauka. Hori dela eta , ingurumenaren babesa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Horretarako, industriak sortzen dituen hondakinen tratamendurako prozesuetan, inbertsio ekonomiko handiak egin behar dira. Hau ez da soilik legea betetzeko egin behar, baizik eta, indus tria merkatuan dagoen konpetentzian toki on bat lortzeko oso garrantzitsua da. Jariakinen tratamenduaren xedea dituzten araztegiak duten arazo printzipala, jariakin hauetan dauden metal astunen presentzia da. Metal hauek, araztegi hauetan ematen diren pro zesu biologikoen zai ltasuna bermatzen dute eta animali, landare eta giza osasunean efektu toxikoak izaten dituzte. Baimenduta dauden kontzentrazioen limitea betetzeko, industriak normalean isurketan egin baino lehen, aurretratamendu bat egitera behartuta ikusten dira, toxikoak diren edo oso oldarkorrak diren produktuak kentzeko. Adibidez, Industria Hidrometalurgiakoak , oso kontzentrazio baxuetan metal astunak isurtzen ditu, baina kantitate hauek baimenduta daude, industria hau erabiltzen dituen emari handiak direla eta. Normalean hondakin industrialetatik kanpora isurt zen diren metal astunak , kontzentrazio baxuetan eg ot en dira . Honek, errentagarritasun positiboa du ten araztegi tekniken aplikazioa ahalbideratzen du. Kutsadura hau sortzen dituzten prozesu industrial mota asko existitzen direnez, metal hauek, oso diluituak dauden disoluzioetatik banatu behar dira. Horretara ko, metal baliotsuen errekuperazioa eta isurketa industrialaren legeak betetzea bermatzen duten, banaketa prozesuak sortu behar izan d ira. Jarraian, helburu hau duten teknika batzuk azaltzen dira
Resumo:
E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako desegonkortasun genomikoa nukleosido mailaren urritasunagatik sortzen dela proposatu da. Emaitza hauek kontutan harturik, E2F1-/-/E2F2-/- (DKO) makrofagoen kultiboei nukleosidoak gehitu dizkiet exogenoki, eta zelula hauen proliferazioaren jarraipena egin dut. Nukleosidoekin trataturiko kultiboetan DNAren kalteen jaitsiera eta seneszenziaren saihespena detektatu ditut. Emaitza hauek zera iradokitzen dute, DKO zeluletako seneszentzia goiztiarraren arrazoia DNAren hiper-erreplikazioak sortutako nukleosidoen urritasuna izan daitekeela.
Resumo:
Lan honetan Jaizkibel Unitateak dituen litologia ezberdinak eta hauek uraren kimismoan zein akuiferoaren portaeran duten eragina aztertzea izan da nagusiki. Honetaz gain, paramoudra deituriko noduluak aztertu dira azterketa petrografikoaren bitartez.
Resumo:
65 p. : il.
Resumo:
Oso ohikoa da landa eremuko emakumeen bizitzaren imaginarioa negatiboa izatea, eta are gehiago, aurreko mendean jaiotakoena emakumeena, egungo belaunaldi zaharrenarena alegia. Esklabizatutako emakumetzat ditu gaur egungo gizarteak, baina ikerketa honen bitartez frogatu nahi da euren bizimodua gaur egungo bizimoduaren ezberdina besterik ez dela, ez hobeagoa ezta okerragoa ere, soilik, beste modu batekoa. Honetarako, emakume hauen denboraren inguruko bizipenei eta ulermenari erreparatuko diogu.
Resumo:
Azken urtetan biztanleriaren zahartzearekin batera, dementzia kasuek gora egin dute. Honek, zentro gerontologikoen erabilera handiagoa izatera eraman du eta bertan euste fisikoen erabilera egiten da. Euste fisikoak pertsonen segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren arren, ikusi da hainbat ondorio kaltegarri sorrarazten dituztela. Gradu amaierako lan hau egiteko, azken hamar urtetako artikuluak aukeratu dira, zentro gerontologikoetako 65 urtetik gorako dementzia duten pertsonak aztertzen dituztenak. Helburua euste fisikoek zentro gerontologikoetan bizi diren eta dementzia duten zaharretan dituzten ondorioak aztertzea da. Honetarako, aukeratu den metodologia PubMed, Cuiden, Biblioteca Virtual en Salud eta Dialnet datu baseetan errebisio bibliografikoa egitea izan da. Emaitzek erakusten dute euste fisikoen erabilera %20 ingurukoa dela Espainiako zentro gerontologikoetan eta %40ra heltzen dira zifrak dementzia duten pertsonetan. Ikerketa batzuk larrialdi kasuetan, erorketen prebentzioan eta pertsonaren autonomia hobetzerako garaian emaitza onak ematen dituztela erakutsi duten arren, orokorrean pertsonaren alor fisiko naiz psikologikoan ondorio kaltegarriak dituztela ikusi da. Azken urtetan aldaketa ematen ari da eusterik gabeko zainketak lortu nahian eta bestelako hainbat aukera proposatu dira. Hala ere, hainbat dira oraindik aldaketa mugatzen duten faktoreak, haien artean, legedia falta, erizainen heziketa eskasa eta familiaren eta kulturak zainketatan duen eragina. Eusteen inguruan oraindik alor asko lantzeko daude, hauen artean eusteen definizioa, oraindik ez baitago definituta zein gailu diren eusteak eta zein ez. Gainera, eusteen erabiliak izateko oso argumentu positibo gutxi aurkitu dira, ikerketa gehienek eusteen ondorio kaltegarriak azpimarratzen baitituzte. Hau ikusirik ezinbestekoa da aldaketa ematea euste fisikorik gabeko zainketak lortzeko. Ikusirik erizainen heziketak ez dituela beti zifrak jaisten, bestelako faktoreekin ere lanean hasi behar da, hauen artean beste profesionalak, familia eta orokorrean gizartea hezten. Ondorioztatu da euste fisikoak beste aukerarik ez dagoen kasuan erabili behar direla. Ezinbestekoa da hasia den aldaketarekin jarraitzea eta honetarako heziketa eman behar zaie bai profesionalei, bai familiari eta orokorrean gizarte osoari. Zainketa kultura aldaketa honetarako legedia espezifiko bat beharrezkoa da.
Resumo:
ZIU edota EUetan, pazienteen egoera larria dela medio, hainbat konplikazio izaten dituzte egonaldi ospitalarioa nabarmen luzatzen bukatzen dutenak. Ondorioz, aho bidezko elikadura ematea posiblea ez den kasuetan, sedazio kasuetan, esaterako, gaur egun funtsezko euskarria den nutrizio artifiziala administratzen da. Hala eta guztiz ere, artikuluek erakusten dute kritiko unitateetan dauden gaixoen %40k malnutrizioa pairatzen duela. Beraz, egun erabiltzen diren gidak eguneratuta ez daudenez eta protokolo finko bat eratzea ezinbestekoa denez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean aipaturiko kritiko unitateetan ikerketa esperimentala abian jarriko da. Horretan, entsegu kliniko kontsekutiboa burutuko da hiru gertakizun zehatzak konparatuz: lehenengo taldean, kontrol taldean, gaur egungo protokolo estandarrarekin jarraituko da. Hau da, lehenengo 48 ordutan ez zaio pazienteari nutrizio artifizialik administratuko. Bigarren eta hirugarren taldean, esperimentala 1 eta 2an, berriz, lehenengo 48 orduetan nutrizio enterala edo nutrizio parenterala administratuko da, hurrenez hurren. Esku-hartze horiek aurrera eramango dira pazientearen behar metabolikoak mantentzeko, funtzio sistematiko mantendu edo hobetzeko, nutrizio artifizial tratamenduarekin dagoen epea murrizteko eta ospitaleko egonaldia murrizteko, besteak beste.
Resumo:
Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean laguntzeko helburuarekin, beharrezko arreta berezia eta bakoitzarentzako zainketa planean oinarrituz. Helburua: NIDCAP metodoarekin kontaktuan egon ziren jaioberri goiztiarren eragina, epe luzera, nerbio sistemaren garapeneko atal motorea, atal kognitiboa eta neurosentsoriala aztertzean datza. Metodologia: Azterketa bibliografiko hau egiteko, beharrezko informazio bilaketa orokorra egin da helburua finkatzeko. Ondoren, Pubmed datu basean beharrezko irizpideak zehaztuta ikerlanak kritikoki irakurri, ebidentzian oinarrituz 11 hautatu eta landu ostean (guztira 946 jaioberri goiztiar aztertuz) garatu da. Emaitzak eta azterketa: Ikerlanen arabera NIDCAP metodoaren eraginetan egon diren 4, 9 eta 12 hilabeteko haurrek atal motorea garatuagoa duten datuak daude baina 18 eta 24 hilabeteko umeetan aldiz, ez dira ebidentziazko daturik aurkitu NIDCAParen efektu onuragarriei buruz, bere eraginaren efektua luzarora desagertuz. NIDCAP ereduaren erabilerak kognizio atalaren garapenean onurak ekartzen dituen datuak daude 9 hilabeteko haurretan (helburuak zuzentzeko gaitasunean eta arreta mantentzeko gaitasunean) eta 8 urteko haurretan ere (bat-bateko prozesamenduan) baina 12 eta 24 hilabeteko adinarekin, aldiz, ez dira eraginik hauteman. Garapeneko atal neurosentsorialean, ebidentziazko artikulu bakar baten arabera NIDCAParen erabilerak 8 urteko umeen ikusmen eta ahalmen espazialean laguntzen du. Ondorioa: NIDCAP metodoak jaioberri goiztiarretan daukan eragin gomendagarria dauka atal kognitiboan eta ikusmenean, baina oso eragin urria dauka metodo eraginkorra izateko.
Resumo:
[EUS] Proiektu honen bitartez, Down sindromea pairatzen duten, >14 urteko 8 parte hartzaileen agilidadea, koordinazioa eta oreka ebaluatu izan da, taekwondo-ko ordu bateko lau saio eginez. Aipaturiko faktoreak neurtzeko, ECOMI eskala egokitua erabili da. Hau, lehenengo eta azkenengo saioetan erabili izan da, datuak hartzeko eta konparaketak egin ahal izateko, eboluzioa ikusiz. Neurketak behin eginda, ikusi egin da bai koordinazioan eta orekan hobekuntzak izan dituztela orokorrean, aldiz, agilitatean ez da hobekuntza aipagarririk egon, eta aldi berean, parte hartzaileen arteko aldea nahiko nabarmena izan da. Hobekuntza ezak edo txikiak izateak, denbora eskasagatik izan dela esan daiteke. Beste autore batzuen esanetan, 20 saiotan hobekuntza nabarmenak lortu daitezke.
Resumo:
Elektroestimulazioak eskaladako test espezifikoetan duen eragina ikusteko, maila ezberdineko Oñatiko bederatzi eskalatzaileri egindako interbentzioa da.
Resumo:
Lan honen helburu nagusia izan da ikusi ahal izatea errelebo ezberdinetan lan egiten duten kirolariek, eta lanaren ondorioz pairatzen dituzten lo aldaketek eraginik bai ote duten lehiaketa kiroleko faktore ezberdin batzuetan. Horretarako froga ezberdin batzuk egin zaizkie sujetu batzuei eta ondorio batzuetara iritsi ahal izan gara.
Resumo:
Erresistentzia frogetan eta bereziki maratoian, biomekanika arloak, hau da, gorputz atalen angeluak, posturak, pausu luzerak, pausu zabaltasunak, hegaldi denborak, kontaktu denborak... lasterketa ekonomian nola eragiten duten aztertuko da, beste era batera esanda, energia aurrezpen horretan biomekanika perfektu bat zein izango den aztertzea. Hizkuntza: Euskara
Resumo:
[EUS] Elikadura oso garrantzitsua da errendimendurako txapelketa batean. Horrez gain, lehiaketa batzuetan, kirolariak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira beren pisuaren arabera, kyokushin karatean bezala. Arte martzial honetako lehiakide askok txapelketaren aurreko egunetan dieta gogorra egin behar dute, ahalik eta kategoria baxuen egoteko asmoz. Batzuetan, barauan edo afaldu gabe joaten dira hori lortzeko. Horregatik, ikerketa honetan pisua hartu eta gero eta lehiatu aurretik elikadurazko estrategia ezberdinak aztertu ziren. Kontrola egin baino lehen, karbohidratoak eta proteinak hartu behar izan zituzten partaideek, eta indarra, erresistentzia, bizkortasuna eta potentzia baloratu egin zen. Kancho Oyama gimnasioan egin ziren frogak. Horietan 12 karatekak hartu zuten parte, batzuk emakumezkoak (4) eta beste batzuk gizonezkoak (8), 18 urte baino gehiagokoak izanda. Ikerketaren emaitzak, partaide gehienak indarrean, erresistentzia eta bizkortasunean karbohidratoekin eta potentzian proteinekin hobetu egin zutela markatu zuten. Ere esan dezakegu, errendimenduan mutilek neskek baino gehiago hobetzen dutela. Goizean arratsaldean baino errendimendu hobea nabarmentzen da, kontuan izanda, pisua hartu baino ordu batzuk lehenago jan barik daudela. Iraupen gutxiko eta intentsitate altuko kontaktuko kiroletan, txapelketa baino lehen ohiturak funtsezkoak dira, hala nola, ondo deskantsatzea, aurre entrenamenduak eta elikadura adibidez, horretaz gain, karbohidratoak hartzen baditugu pisua hartu eta gero normalean errendimendu gehiago lortzen da proteinekin baino, ondorio aipagarriena izanik.
Resumo:
AURREKARIAK: Jarduera fisikoa eta bizkarrezur muineko lesioa lotzen dituen ikerketa oso gutxi daude. HELBURUA: Bizkarrezur-muinean lesioa izan duen pertsona batengan jarduera fisikoak dituen eraginak aztertzea izan zen. Zehazki, jarduera fisikoak pertsona tetraplegiko baten mugikortasun artikularrean dituen onurak eta onura horiek bere osasunaren pertzepzio subjektiboaren gan duten eragina ebaluatu da. METODOAK: Giltzadura ezberdinetako mugimendu-anplitudea neurtzeko video kamera eta Kinovea eta “Medi touch” programen bitartez aztertu ziren. SF-36 galdesorta erantzun zuen osasunaren pertzepzio subjektiboa neurtzeko. Sei asteko ariketa fisiko programa-interbentzio eran diseinatu zen. Proba guztiak interbentzioa ondoren errepikatu ziren konparaketa egiteko. EMAITZAK: Ariketa fisikoaren interbentzioaren ondoren neurturiko giltzadura ia guztietako mugikortasun anplitudean hobekuntzak jasan ditu lesionatuak (292oko mugikortasuna irabazten), giltzadura ertain-handietako hobekuntzak handiagoak izanik gehien murrizturiko mugimenduetan (guztiz galduriko mugimenduetan ez). Lesionatuaren osasunaren inguruko pertzepzio subjektiboak berriz, ez du aldaketa nabarmenik jasan. KONLKLUSIOAK: Lesionatuaren mugikortasuna hobetzeko oso aberasgarria izan daiteke jarduera fisiko indibidualizatua eta hobekuntza neurtzeko oso tresna baliagarria guk erabilitako balorazio protokoloa.
Resumo:
[EU]Enpresak sortzeko UPV/EHUko lehen programek eta programa horietatik sortutako lehen spin-offek hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute jada. Denbora tarte horretan, hain zuzen, UPV/EHUtik hainbat spin-off sortu dira. Logikak agintzen duen moduan, enpresa bakoitzak garapen zehatza izan du, eta gaur egun bizi duen egoera bakarra da. Hala nola, enpresa bakoitzak unibertsitatearekin egun duen harremana ere desberdina da. Bada, ikerlan honen helburu nagusia da, alde batetik, UPV/EHUko egungo testuinguru ekintzailea aztertzea; eta bestetik, unibertsitateak spin-offen sorrera eta garapenean izan duen eragina ikertzea. Horretarako, enpresak sortzeko UPV/EHUko programaren baten babespean sortutako 40 spin-off aztertu dira, web formulario bidez bidalitako inkesta baten bitartez.