854 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean
Resumo:
Artikulu honetan Markowitz-en eredua azaltzen da. Hasieratik Markowitz-en ereduak garrantzia handia izan du teorikoki, garapen eta eratorri ugari eraginez. Gainera, finantza aktiboen merkatuko oreka teoria desberdinen oinarria ere izan dela esan daiteke. Dena den, karteren kudeatzaile eta analisigileen artean praktikan duen erabileran ez da teorian izan duen adina arrakastatsua izan. Egindako ikerketa enpirikoan Markowitz-en ereduak merkatuko erreferentzia karterak (IBEX-35 eta IGBM) gainditzeko gai diren karterak ematen ditu alde batetik. Eta bestetik, IBEX-35 eta IGBM ez dira kartera eraginkorrak eta ez dute merkatuko kartera teorikoaren portaera islatzen.
Resumo:
Helburuak: Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ... Norentzat izan daiteke baliagarria: Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.
Resumo:
Helburuak: Ingeniaritzako proiektuei buruzko zenbait ariketa bildu dira ikasmaterial honetan. Proiektuen oinarri teorikoak eta metodologikoak hainbat liburutan azaltzen direnez, ikuspegi praktiko bat proposatu da hemen. Mota askotako ariketak bildu dira, helburu espezifiko hauek betetzeko asmoz: oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea, informazioa bilatzea, iragaztea eta analizatzea, kasuak ebaztea, erabakiak hartzea, hautaketak egitea, arrazoitzea, eta abar. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritzako ikasketetako proiektuen alorreko irakasgaien ikasle eta irakasleentzat da ariketa-bilduma hau. Nahiz eta energiako, meatzeetako eta obra zibileko ariketak erabili diren, proiektu teknikoetan interesik duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Resumo:
Doktore Tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenak planteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki AZIH deitua, baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietate autotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, Altzairu Zuntzez Indarturiko Hormigoi Autotrinkotzailea (AZIHAT) deritzona sortuz, dokumentu honetan egiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker. Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala, neurri handiko horma tartea (6 metroko luzera eta 3 metroko altuera) eraiki eta aztertzen da. Proposamen honek altzairu zuntzen antolamendua aztertu nahi du neurri handiko egitura-elementuaren baitan eta obrako baldintza errealen arabera eraikiz, materialaren portaera baldintzatzaile posible guztiak kontuan izanik zehazteko, horietako zenbait ez baitira laborategiko ikerketetan agertzen. Egitura osatzen duen materialaren ezaugarritze xehatuak, hormaren zatiketa dakar tamaina ezberdineko 380 laginetan, etorkizun handiko entsegu ez-suntsitzaile eta ohiko entsegu suntsitzaileetan erabiliko direlarik. Eremu bien artean ezartzen diren erlazioek, materiala kaltetu gabe eta zeharkako eran alderdi erresistenteen zehaztapena dakarte, egiturarengan kalitate kontrola gauzatzeko bide interesgarriak irekiz. Ondorengo analisia osatzeko, lanen egikaritze aurretik zuntzek hormigoi masa barruan izango duten norabidea zehazteko metodologia ezartzen da. Jariakinen Dinamika Konputazionalaren bitartez egindako simulazioek, materialaren hondar erresistentzien balioztapena ahalbidetzen dute aurresaten den zuntzen orientazioari esker, puntu ahul edo hormigoitze prozesu ezegokiak aurretiaz detektatuz. Amaiera gisa, proposatzen den euste andel zilindrikoaren erabileraren ekonomia eta ingurumen jasangarritasun alderaketa egiten da, batetik hormigoi arrunt eta bestetik AZIHAT-aren bitartez egikaritutako bi adibiderentzat. Sistema bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu, baina AZIHAT-a egitura-diseinu konbentzionala baino ekonomiko eta jasangarriagoa izan daitekeela ondorioztatzen da. Lan hauek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) barruko Ingeniaritza Mekanikoa Sailari atxikia dagoen Eraikuntza Ingeniaritza Jakintza Arloko ikerketan jardueren baitan burutu dira.
Resumo:
395 p.
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Destinatario: Profesor
Resumo:
[EUS] Jasandako kolonizazioaren poderioz herri indigenak domestikatu eta ikusezinak bihurtu egin dituzte urte askotan. Gauzak erabat aldatu egin dira azken bolada honetan indigenek martxan kanpo ekintzari esker gai izan baitira euren irudia eta nazioarteko agenda propioa bultzatzeko. Era honetan lortu egin dute aktore berri bezala nazioarteko erkidegoan onartuak izatea, eta ondorioz sustatu egin dituzte euren aldeko gertatu diren hainbat aldaketa garrantzitsuak. Hauen artean aipamen berezia merezi du Herri Indigenen Eskubideen Aldeko Aldarrikapen Unibertsalak, 2007an onartu zena. Doktorego tesi honetan herri indigenek nazioartean propio aritzeko sorturiko Laugarren Mundua delako mugimenduaren azterketa egiten da. Errotik mugimendu antikolonialista izanik kolonialismo uhin ezberdinek sorturiko egoera aztertzen da. Geroxeago honen aurka aritu izan den mundo mailako mugimendu indigenaren sorrera, agenda eta ekimen eremu nagusiak aztertu direlarik. Ekintza eremuen artean aipamen berezia merezi dute giza eskubideen eremuan zein ekologian egindakoak.
Resumo:
Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.
Resumo:
[EU]Master bukaerako proiektu honetan, SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioaren lehenengo urratsak azaltzen ditugu. Horretarako, SNOMED CTren sakoneko analisia egin dugu, eta bio-zientzien domeinuko euskarazko baliabideak aztertu ditugu. Aplikazioaren diseinu osoa egin dugu, euskarazko ordainak lortzeko algoritmo bat definituz. Algoritmo horren lehenengo urratsa izan da inplementatu duguna, hiztegi espezializatuen parekatzeari dagokiona, alegia. Aplikazioaren hastapen hauetan emaitza itxaropentsuak lortu ditugu.
Resumo:
Jada sei urte igaro dira azkeneko hamarkadetan pairatu dugun krisialdi ekonomiko gogorrena iritsi zela eta, kimuak kimu, oraindik ere egundoko sarraskiak sorrarazten dihardu. Urakan bat bailitzan agertu zen gure artean eta guztiongan aparteko eragina izan du: gure kontzientzia ekonomikoa astintzeaz gain orain arte normaltzat ematen genituen hainbat portaera kolokan jarri ditu. Kaltetuen zerrenda luze horretan herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak agertzen dira: udalak. Artikulu honetan krisiak Gipuzkoako udalen finantza-egoeretan izan duen eragina aztertuko da, eragin negatiboa pairatu zuten lehendabiziko urtetik abiatu (2008) eta aurrekontu likidatuak dauzkagun azkeneko urtera (2012) iritsi arte. Udalen egoera ekonomiko-finantzarioa zein den jakiteko baliagarriak diren, transferentzia arruntekiko menpekotasuna, funtzionamendu gastuak, aurrezki gordina, aurrezki garbia, legezko zorpetze maila, zor bizia eta gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina adierazleen egoera eta bilakaerak aurkeztuko dira.
Resumo:
Lan honetan Gipuzkoako udaletxeetan krisialdi ekonomikoak izan duen eragina aztertuko da. Horretarako adierazle ekonomiko-finantzario nagusiak aztertuko dira. Analisia sakonagoa izan dadin, azalduko diren zenbait irizpideren baitan aukeratutako 12 udaletxeetan zentratuko da. Honela arazo ezberdinei aurre egiteko irtenbide ezberdinak aukeratu direla ikusi ahal izango dugu, bakoitzak zuen ahalmenaren arabera. Era berean Gipuzkoako sektore publikoaren egitura eta funtzionamendu azalduko da. Bertan, konpetentzien banaketa eta bakoitzaren autonomiaren mugak aztertuko dira. Halaber, azken urteotan erregulazioan eman diren zenbait aldaketa ere komentatuko dira. Aldaketa horiek udaletxeen aurrekontuetan izan duten eragina ere ikusiko dugu.
Resumo:
[EUS] Artikulu honetan irakurketa ohituren feminizazioaz dihardugunean, edota generoa arakatzeaz, ez gatzaizkio lotzen irakurleria femeninoa ikertzeari soilik, baizik eta literatur sistema (Even-Zohar, 1990) osoa behatzeari. Lehenik, kontuan izan ditugu emakume idazle, ilustratzaile, literatur pertsonaia femenino nahiz emakumeari atxikitzen zaizkion gaiek zenbaterainoko oihartzuna izan duten ikerturiko populazioak eginiko testu irakurketan. Hartara, populazioak eginiko irakurketen bidez emakumetasunak (autorian nahiz iruditegian) zenbaterainoko presentzia izan duen aztertu nahi izan da. Bigarrenik, emakumearen presentzia literatur sistemaren testuinguruan antzeman nahi izan da, eskolaren eta etxearen esparruan, betiere ikerturiko populazioaren irakurketa ohiturei lotuta.
Resumo:
243 p. : il.
Resumo:
[EUS] Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretako baserria eta paisaia. Aldakuntza Gorbeako Mendi Taldeko haran atlantiarretan izandako paisai aldaketa berria aurkeztu nahi da, horretan XX. mendearen erdian nagusitzen zen baserri intentsibotik gaur egun askoz estentsiboagoa den beste batera pasatzeak zerikusi handia duelarik. Erabili diren informazio iturri printzipalak argazki aereoa eta inkesta izan dira.