370 resultados para hezkuntza emozionala
Resumo:
Ondorengo lerroetan eskolan ikasleen garapena sustatzeko orduan kontuan hartu diren alderdiak aztertuko dira. Alde batetik urteetan zehar inteligentzia kognitiboa garatzea garrantzitsuena denaren ikuspuntuaren azalpenak agertzen dira, baita hau neurtzeko sortu ziren lehenengo probak aipatu ere. Bestetik, ikaslearen garapen integrala sustatzeko bidean, inteligentzia anitzen agerpenarekin alderdi emozionala garatzeari eman zitzaion garrantzia azaltzen da. Ondoren, ikaslearen garapen emozionala sustatzeko bidean hezkuntza emozionalaren inguruko ideiek ikasleen garapen integralari egiten dioten ekarpena azalduko da. Azkenik, teorikoki jorratutako ideiak praktikara eramango dira eskolako errealitaterako sekuentzia didaktikoa sortuz, testuinguru konkretu bateko ikasleengan garapen integrala bermatuko duen alderdi emozionalaren lanketa dramatizazioaren bitartez emanez.
Resumo:
LABURPENA:Ikerkuntza hau Lehen Hezkuntzako irakasleen konpetentzia emozionalen esparruan kokatzen da. Helburua, irakasleen tentsioa eragiten duten egoerek eta horien aurrean euren erantzunak ezagutzea da. Metodologia kualitatiboa erabili da. Informazioaren bilketarako, irakasleek buruturiko landa oharrak erabili dira. Lorturiko emaitzen artean, autoritatearen galeraren sentsazioak sortzen dituen tentsio eta egonezin egoerak azpimarra daitezke.
Resumo:
[eus] Egungo gizartean, konpetentzia emozional maila baxuak “analfabetismo emozionala” jarri du agerian (Goleman, 1996). Arrazoi honengatik, adimen emozionala jorratu beharra dago, bai familia eta baita hezkuntza arloan ere. Hau guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, 7-11 urte tarteko umeen trebetasun sozialak kooperazioaren bitartez sustatzea da; izan ere, garai horretan, gizabanakoaren bizitza soziala goreneko intentsitatera heltzen da. Honetarako, Bilboko Pagasarribide ikastetxean (Lehen Hezkuntzako 5.maila) jorratzeko unitate didaktikoa aurkezten da. Beraz, bertako bi jardueratan lortutako emaitzak kontuan hartuz, baieztatu ahal da, honi esker, ikasleen trebetasun sozialak garatu direla eta emozionalki adimentsuagoak izatea lortuko dutela unitate didaktiko hau bere osotasunean jorratu ondoren.
Resumo:
[eus] Azken hamarkadetan egon diren aldaketak direla eta, gaur egungo gizarteak, pertsona sortzaileak eskatzen ditu, beraz, oraingo erronkei erantzuten dien hezkuntza baten beharrean gaude. Honetarako, pertsonen interes eta trebetasunetatik abiatzen den hezkuntza behar dugu, sormenari eta adimen emozionalari lekua uzten dion hezkuntza, hain zuzen ere. Hau lortzeko, lehenik eta behin gure inguruko zentroen egoera aztertu eta beste motatako esparruetara jo da, hauen ezaugarriak, zailtasunak eta aukerak ezagutzeko asmoz. Aipatutako bi gaitasun hauek pertsonengan duten garrantzia ikusita eta zenbait lekutan nola lantzen dituzten aztertu ostean, emaitzak jasoko dira gure inguruko zentroetan, sormena eta adimen emozionala bultzatzen duen metodologia baten ezaugarriak eskeintzeko. Aipatuko diren, jarduera motak eta irakasleen papera Hezkuntza Sortzailea oinarritzat izango dute, pertsona guztien berezitasunak, interesak eta trebetasunak kontuan hartzen dituen hezkuntza izanik.
Resumo:
[EUS] Matematikaren irakaskuntzaren helburuenetako bat hezkuntza maila guztietan ikasleen ahalmen intelektualen garapena da. Ahalmen espazialaren trataera eskolan urria izan da, bereziki zenbakizko ahalmenak edota arrazonamenduzko ahalmenak izan duten trataerarekin konparatzen badugu. Hezkuntza Matematikoan egindako berrikusketek ahalmen espazialaren azterketaren garrantzia azpimarratzen dute nahiz eta erreferentzi marko baten ezak sakabanatzen eta zailtzen dituen emaitzen lorpena, behin betikoak izateko erreplikagarriak izan behar dutela jakinik. Ondoren proposatzen den ikerketa-lerroak ahalmen espaziala alderdi hirukoitz batetik abiaturik aztertu nahi du: egitura, garapena eta hobetze-proposamenak kontutan harturik. Hiru arlo horietan proposaturiko ereduek bermatuko dute diagnostiko zuzen bat, ikasleen ahalmen espaziala hobetuko duena.
Resumo:
Este artículo se puede encontrar en castellano en la revista Cuadernos de Psicomotricidad, nº 29,(2005) titulado Resonancias, y nº 30, (2005) titulado Palabras enraizadas.
Resumo:
Artikulu honetan azaltzen da gaur egun pratiken inguruko ekimenen bi zutabe daudela: estatu mailakoak eta Europakoa. Zentzu honetan, praktiken normalizazio eraginkorrago bat lortzeko komenigarria izango litzateke bai unibertsitateek eta bai enpresek jarduera eremu globalizatuago bat izatea, eta beraz bi ekimenak bakar batean biltzea. Bestetik, ikaslea atzerrira joan beharrak ere praktiken kudeaketa zailtzen du.
Resumo:
Jakin dakigunez, Heziketa Fisikoko irakasle moduan gure helburua ikasleen garapen integrala ematea da. Horretarako, prestatu eta proposatu beharreko edukiak ahalik eta osatuagoak lantzea ezinbestekoa bilakatzen da. Lan horretan, jakina da saio bakoitzean planteatutako ekintza edo jarduera guztiak jokaera motorrak osatutako aspektuak jaso edo landu behar direla. Ekintza hauek, arlo biologikoa, arlo emozionala, harremanen arloa eta arlo kognitiboa barneratzen dituelarik. Lan hau aurrera eramateko orduan, aldiz, arlo emozionalean oinarritu naiz, ikerketaren norabidea alderdi honetara bideratuz . Izan ere, lan honen bitartez alderdi emozionalari garrantzia emateaz gain, Heziketa Fisikoan duen garrantzia azpimarratzen da. Bertan, egoera motor bakoitzean (Psikomotoreak ala soziomotoreak; eta soziomotorretan aurkaritzakoak, lankidetzakoak eta, lankidetza-aurkaritzakoak) ematen diren emozio positiboak ikertzen dira. Ikerketa hau, Bilbon, Irala auzoko Gallego Gorria eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bideratu zaie. Guztira 64 ikaslek parte hartu dute. Ikerketako datuak jasotzeko prozedura ez da metodologia batean oinarritu, baizik eta metodologia kualitatiboaren zein kuantitatiboaren bitartez bideratu da. Horrela, ikerketa ezberdinak burutu eta emaitzak interpretatu ostean datu batzuk jaso ditut: Heziketa Fisikoak emozio positiboak eragiten dizkio ikasleei, jolas soziomotoreen eta psikomotoreen artean, emozio positiboak jolas soziomotorretan ematen direla, eta hauen barnean ematen diren esperientzia ezberdinetatik, ikasleek aurkaritzalankidetza jolasetan biltzen dituztela emozio positiboak.
Resumo:
Euskara. EAEko hezkuntza zentroetan ikasle haurdunak saioetatik eskluituak izan ez daitezen, Gorputz Hezkuntzako saioetarako inklusibotasun programa proposamen bat. Horretarako aurrena errebisio bibliografikoa egin da, eta jarraian proposamenaren garapena.
Resumo:
Nivel educativo: Grado. Duración (en horas): De 21 a 30 horas
Resumo:
Aniztasun funtzionala duten pertsonen hezkuntzaren inguruko GALa da hau. Hezkuntzak arlo honetan izan duen ibilbidea ezagutu ostean, EAE eta Irlandako hezkuntza sistemak aztertzen dituena. Ikerketa lana da hau eta gaiaren inguruko azterketa bibliografiko sakona izateaz gain bi herrialdeetan datu bilketa egin izan da, bi herrialdeetako irakasleak betetako galdetegien bitartez. Tresna hauen helburua batzuen zein besteen jarrerak ezagutzea eta konparatzea zen, hauen garrantziaz jabetuz. Ikerketa lanaren ostean bi herrialdeek heziketa berezia ulertzeko bi modu desberdin dituztela azaleratzen da: EAEn integraziotik inklusiora bidean gauden bitartean, Irlandan kontraesan ugari daude; izan ere, inklusioa bultzatu nahi da, baina eskola bereziak mantenduz. Irlandan badute zer aldatu, baina bertan ere badugu. Inklusioa da jarraitu beharreko bidea; ez da erraza izango, baina aniztasun funtzionala duten haurrekin elkar bizitzea aukera bat da eta guztiok izan gaitezke irabazle.
Resumo:
[EU]Lan honek ikuspegi juridikotik abiarazitako ekarpena izan nahi du, hezkuntza sisteman hizkuntza eskubideak nola konfiguratzen diren azalduz. Hori gauzatzeko bi perspektibetatik abiatu da ikerketa: alde batetik, hezkuntza (oinarrizko) eskubideak zein karga linguistikoa duen azaltzen da, eta beste alde batetik, euskararen estatusak irakaskuntza sistemaren gainean proiektatzen dituen eragin juridikoak azaltzen dira. Hori abiapuntutzat hartuz, Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean zein hizkuntza eskubide diren aztertzen da, ondorio eta proposamen batzuekin bukatuz.
Resumo:
65 p. : il.
Resumo:
Gorputz hezkuntzaren eta Jarduera fisikoaren baliabideak erabiliz, kultura amankomun bat sortzea etorkin guztiekin. Horretarako anistazuna ez da izango oztopo bat, tresna emankorra baizik.