12 resultados para diskurtso analisia
Resumo:
250 p.
Resumo:
205 p.
Resumo:
[EU]Hizkuntzaren prozesamenduan testu koherenteetan kausa taldeko erlazioak (KAUSA, ONDORIOA eta HELBURUA) automatikoki hautematea eta bereiztea erabilgarria da galdera-erantzun automatikoko sistemak eraikitzerako orduan. Horretarako Egitura Erretorikoaren Teoria (Rhetorical Structure Theory, aurrerantzean RST) eta bere erlazioak erabiliko ditugu, corpus bezala RST Treebank -a (Iruskieta et al., 2013) hartuta, zientziako laburpen-testuz osatutako corpusa, hain zuzen ere. Corpus hori XML formatuan deskargatu eta hortik XPATH tresnaren bidez informazio garrantzitsuena eskuratzen dugu. Lan honek 3 helburu nagusi ditu: lehendabizi, kausa taldeko erlazioak elkarren artean bereiztea, bigarrenez, kausa taldeko erlazio hauek beste erlazio guztiekin bereiztea, eta azkenik, EBALUAZIOA eta INTERPRETAZIOA erlazioak bereiztea sentimendu analisian aplikatu ahal izateko. Ataza horiek egiteko, RhetDB tresnarekin eskuratu diren patroi ensaguratsuenak erabili eta bi aplikazio garatu ditugu. Alde batetik, bilatu nahi ditugun patroiak adierazi eta erlazio-egitura duen edonolako testuetan bilaketak egiten dituen bilatzailea, eta bestetik, patroi esanguratsuenak emanda erlazioak etiketatzen dituen etiketatzailea. Bi aplikazio hauek gainera, ahalik eta modu parametrizagarrienean erabiltzeko garatu ditugu, kodea aldatu gabe edonork erabili ahal izateko antzeko atazak egiteko. Etiketatzaileak ebaluatu ondoren, identifikatzeko erlaziorik errazena HELBURUA erlazioa dela ikusi dugu eta KAUSA eta ONDORIOA bereizteko arazo gehiago dauzkagula ere ondorioztatu dugu. Modu berean, EBALUAZIOA eta INTERPRETAZIOA ere elkarren artean bereiz dezakegula ikusi dugu.
Resumo:
(EUSKERA) Azken urteetan, marken irudi eta posizionamendua neurtzeko asmoz, bai eremu profesionaletik bai hezkuntzaren eremutik ekarpenak egiten ari dira. Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia) eta Bavariako (Alemania) eremu geografikoetara mugatuz kirol marken inguruko merkataritza ikerketa bat garatu izan da. Kontsumitzaileen portaeran eta pentsaeran ematen diren aldaketa azkarrak merkatuaren analisi jarraitu baten beharra sortzen dute. Planteamendu honekin, lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bavariako kirol marka nagusien irudia eta posizionamendua aztertu da, hauek definitzen dituzten funtsezko ezaugarriak eta jarrerak deskribatuz eta bezeroen pertzepzioei dagokienez antzekoak diren marka taldeak identifikatuz.
Resumo:
[EU] Lan honetan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dauden familiek kontsumitzen duten uraren eskaria aztertu da. Puntu horretara heltzeko, erreserbaren ezaugarriak aztertu dira, eta bertako uraren kudeaketa iraunkorrak duen garrantzia azpimarratu da. Familiek uraren eskarian duten esku-hartzea ikusirik, analisi ekonometriko bat egin da 2012an Eustatek aurrera eramandako inkesta batetik ateratako datuekin. Lortutako emaitzek familien uraren eskarian gehien eragiten duen aldagaia prezioa dela adierazi dute. Beraz, familien ur kontsumo maila jaisteko asmoz, prezioen igoerak familien uraren eskarian izango lukeen eragina kalkulatu da. Eszenatoki ezberdinak planteatzerakoan, prezioak igotzeko politikak aplikatzearen eraginkortasuna zalantzan jartzen da.
Resumo:
427 p.
Resumo:
490 p.
Resumo:
94 orr
Resumo:
706 p.
Resumo:
[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide. Alderdi horien analisia egiteko lau urrats nagusi egin dira: lehenik, Bertso Egunaren inguruko dokumentazio-lana osatu da; bigarrenik, bertso-egoeren, bertso-jardunaren, eta ikus-entzunezkoaren deskripzioa egin da; hirugarrenik, deskripzioan xehaturiko ezaugarrien interpretazioa egin da, atalez atal; eta laugarrenik, atal guztien ezaugarriak kontuan harturik, ondorio orokor zenbait garatu dira.
Resumo:
Lan honetan, analisi ekonometriko batetik abiatuz, Madrileko familien energi elektrikoaren eskaria aztertuko da ondorio konkretu batzuk atera eta azaldu ahal izateko.
Resumo:
Ondoren garatutako idazlanean bizikletak fabrikatzeaz arduratzen den eta Mallabian (Bizkaia) egoitza duen Orbea enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egitea izango dugu helburu. Enpresa indibidualki aztertzeaz gain sektoreko enpresekin alderatuko ditugu enpresak lortu dituen emaitzak ahalik eta objektiboenak izan daitezen. Honela lehenik enpresa aurkeztu eta honek dihar duen sektorea aztertuko ditugu. Hau da, enpresaren historia, gaur arteko gertaerak, sektorearen historia eta gaur eguna, Orbearen lehiakideak… Hortik aurrera, enpresaren analisi ekonomiko finantzarikoarekin hasiko gara, honetarako Orbearen azken hiru urteetako, hau da, 2012-2013-2014. urteko kontuak erabiliko ditugu. Bertan enpresaren egitura, politikak, errotazio fondoa, diru fluxuak, errentagarritasunak, kaudimena eta arrisku finantzario nahiz operatiboak aztertuko dira. Gainera, aipatutako puntuak sektoreko gainontzeko enpresekin eta bereziki BH Bikes S.L lehiakide zuzenarekin alderatuz. Azkenik, aurrez aipatutako analisia kontuan izanik ondorio orokor batzuk aurkeztuko ditugu. Azken urteetako bilakaera globala eta etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen gomendio edo aukera batzuk aurkeztuz