Barne karga metodoen alderaketa eta planifikazioaren analisia futbolean.


Autoria(s): Zabala Lili, Jon
Contribuinte(s)

Zubillaga Zubiaga, Asier

Granados Domínguez, María Cristina

Educación Física y Deportiva;;Gorputz eta Kirol Hezkuntza

Data(s)

23/06/2016

23/06/2016

19/02/2016

19/02/2016

Resumo

205 p.

HELBURUA: Ikerlan honen helburu orokorra, barne kargaren kontrolean oinarrituz futboleko entrenamendu prozesuaren monitorizazioa eta planifikazioa aztertzea da. Horretarako ezarririko helburu espezifikoak, barne kargaren kontrolerako metodo ezberdinen arteko alderaketa burutzea eta planifikazio maila ezberdinetan sakontzea izan dira, lehiaketak hauetan dituen eraginak aztertuz.METODOLOGIA: Ikerketan Athletic Club B taldeko 20 jokalarik parte hartu dute eta 2012-2013 denboraldian burutu da, aurreneko bi mesozikloetako 62 entrenamendu eta 10 lagunartekoetan zehar 933 bihotz maiztasun (BM) eta hautemandako neke erlatiboaren (RPE) bidez 800 erregistro jasoz. Barne karga neurtzeko metodoen alderaketa Edwards-en TRIMP (1993), Stagno eta lankideen TRIMP (2007) eta Foster-ren sRPE (1998) metodoen arteko korrelazio indibidualak eta kolektiboaren bidez egin da; barne kargaren analisia, berriz, futboleko entrenamendu prozesua osatzen duten planifikazio unitateen konparaketak eta dinamikak aztertuz, karga, bolumen eta intentsitate ezaugarrietan sakontzen.EMAITZAK: Barne karga kontrolatzeko metodoen alderaketari dagokionez, Stagno-ren, Edwards-en eta sRPE metodoen arteko korrelazio oso esanguratsuak ikusi dira jokalari ia guztietan, hauek ahulagoak izanik sRPE eta BM-ean oinarrituriko metodoen artean (sRPE-Stagno erlazioan, r = 0,251-0,898, p < 0,05; sRPE-Edwards erlazioan, r = 0,311-0,891, p < 0,05), BM-ean oinarrituriko metodoen artean baino (r = 0,954-0,990, p < 0,05). Talde korrelazioetan, Edwards-en TRIMP metodoak erlazio sendoagoa erakutsi du sRPE metodoarekin (r = 0,710, p < 0,001) Stagno-ren TRIMP metodoak baino (r = 0,655, p < 0,001).Planifikazio unitate ezberdinetako barne kargaren analisiari dagokionez, desbideratze estandar zabalen argitara taldearen entrenamendu saioetan jokalariek estimulu kondizional ezberdinak jasaten dituztela esan daiteke. Lehiaketak edozein saio baino estimulu kondizional bortitzagoa suposatzen du, mikrozikloetako kargaren dinamikan eraginez. Saio eta mikroziklo mota ezberdinen artean ez dira erabateko ezberdintasun bereizgarririk ageri, bai ordea norabide ezberdinetako joerak. Mesoziklo mailan, metaketakoan barne karga altuagoak pilatzen dira eraldaketakoan baino, baina mesoziklo bakoitzeko saioen bataz bestekoak antzekoak dira.ONDORIOAK: Futboleko barne karga monitorizatzeko adierazle egokiena sRPE metodoa da, eta BM erregistroak futbol entrenamenduen intentsitatearen adierazle egokiak izatea zalantzan jarri daiteke, entrenamendu estimuluak indibidualizatzeko lagungarriak diren arren. Entrenamendu karga egokiak izan eta errendimendu maila optimoak izateko, estimulu kondizionalaren kontrol indibiduala ezinbestekoa da, saio, mikroziklo eta mesozikloetako karga pilaketak maneiatuz.

Identificador

http://hdl.handle.net/10810/18488

512213

15484

Idioma(s)

eus

Direitos

(cc)2016 JON ZABALA LILI (cc by 4.0)

info:eu-repo/semantics/openAccess

Tipo

info:eu-repo/semantics/doctoralThesis