18 resultados para ariketak
Resumo:
Helburuak: Behe tentsioko kableen sekzioen aukeraketa egiteko beharrezkoak diren irizpide ezberdinei buruzko ariketak aurkeztea. Norentzat:Behe tentsioko kableen sekzioen kalkuluak egin behar dituzten guztientzat.
Resumo:
Helburuak: Ingeniaritzako proiektuei buruzko zenbait ariketa bildu dira ikasmaterial honetan. Proiektuen oinarri teorikoak eta metodologikoak hainbat liburutan azaltzen direnez, ikuspegi praktiko bat proposatu da hemen. Mota askotako ariketak bildu dira, helburu espezifiko hauek betetzeko asmoz: oinarri teorikoak ezagutzea eta ulertzea, informazioa bilatzea, iragaztea eta analizatzea, kasuak ebaztea, erabakiak hartzea, hautaketak egitea, arrazoitzea, eta abar. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritzako ikasketetako proiektuen alorreko irakasgaien ikasle eta irakasleentzat da ariketa-bilduma hau. Nahiz eta energiako, meatzeetako eta obra zibileko ariketak erabili diren, proiektu teknikoetan interesik duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Resumo:
Baliabide hau oso erabilgarria izan daiteke Erdi Mailako Makroekonomia irakasgaia ikasten dutenentzat. Irakasgai hau Euskal Herriko Unibertsitatean indarrean dagoen Ekonomian Graduko bigarren kurtsoan ematen da. Baliabide honen edukia aukera anitzeko galderen zortzi kapituluz osatutako bilduma batean datza. Erabiltzaileak erantzun zuzena proposatu behar du, eta tresnak galdetegia zuzenduta itzultzen dio, bere aukerak zuzenak diren konprobatu ahal izanez. Baliabide honen ezaugarri nabarmenetariko bat hurrengoa da: tresna irakasgaia UPV/EHU-n ematen den hiru hizkuntzetan (gaztelania, euskara eta ingelesa) dago eskuragarri.
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Beroaren transmisioa irakasteko behar diren taula, abako eta korrelazio batzuk biltzea, ikasleak ikasturtean zehar irakasgaia hobeto jarrai dezan. Horretaz gain energia-teknologiako beste arlo batzuen (errekuntza, aire hezea eta hozte teknologia) taulak eta abakoak biltzea ere. Gai hauekin erlazionaturiko ariketa multzoa ere ageri da testuan emaitzekin. Norentzat: Industria Ingeniaritzako 4. mailako ikasleentzat. Baita Ingeniaritza Kimikoan Beroaren Transmisioa ikasten dabiltzan 2. mailako ikasleentzat, edota Industria Antolakuntzan bigarren zikloko lehenengo mailako ikasleentzat. 2010-11 ikasturtetik aurrera indarrean egongo diren gradu ikasketetan bigarren mailan irakatsiko den Termoteknia izeneko irakasgaian lagungarria ere izango da.
Resumo:
Helburuak: Liburu honek Gailuen Elektronika irakasgaian azken urteotan egin diren azterketak jasotzen ditu. Hortaz, ikasleek azterketak prestatzeko eta, oro har, elektronika ikasteko oso baliagarritzat jotzen dugu. Irakasgaiaren helburu nagusia diren oinarrizko osagaien ezaugarriak eta funtzionamenduaren printzipioak lantzen dira. Norentzat izan daiteke baliagarria: Testua Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu da, baina gailuen funtzionamendua eta anplikazio-sistema sinpleak aztertzen dituzten ariketak jasotzen dituenez, oso baliagarria gerta daiteke, orobat, edozein maila eta titulazioko Elektronika-ikasleentzat -edota ikasle horiei irakatsi behar dietenentzat.
Resumo:
Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.
Resumo:
Helburuak: Material hau, Telekomunikazio Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den Oinarrizko Elektronika Laborategia I (OEL I) irakasgaian erabiltzen da. Ikasleak laborategiarekin duen lehenengo harremana izaten denez, irakasgaiaren helburu nagusia Elektronika laborategietan oinarrizkoak diren osagaiak, sorgailuak eta neurgailuak ezagutzea da. Norentzat izan daiteke baliagarria: Testuak, Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu badira ere, lantzen diren kontzeptuak oinarrizkoak direnez, baliagarriak gerta daitezke, oro har, Elektronikan lehenengo urratsak egiten ari direnentzat -edota hauei irakatsi behar dietenentzat.
Resumo:
Seneko euskaraz idatzitako testuak lantzeko eskaintzen den aplikazio didaktikoa da. Oro har, sistemak erabiltzaileengandik jasotako fitxategien gainean automatikoki galderak sortzen ditu eta ariketa gisa eskaini. Honetaz gain, ikaskuntza/irakaskuntza metodologiari dagokionez sarean aurki daitezkeen aplikazioen alternatiba gisa garatu da sistema. Izan ere, fitxategiak eta ariketak partekatzeko metodoak oinarritzat hartuz kooperazioa eta elkarlana ahalbidetzen duen metodologiari heltzea izan da helburua.
Resumo:
Proiektu honen helburua hizkuntzaren prozesamendurako tresnek irakaskuntza arloan izan dezaketen erabilgarritasuna aztertzea da. Konkretuki, irakaskuntza materialen sorkuntzan laguntza handia eskaini dezake gaur egun hizkuntzaren prozesamenduak. Ariketak automatikoki prestatzeko sistemak, testu idatzien kalitatea hobetzen laguntzeko sistemak, laburpengintza sistemak... denetarik sortu da azken aldian. Baina, beste hizkuntzetarako buruturiko lana handia den arren euskararako buruturiko lana oso murritza da. Honek bultzatuta, proiektu honetan euskararako ariketak automatikoki sortzeko sistemetan azterketa bat burutuko da, galdera ariketak automatikoki sortzeko zehazki. Galdera hauen helburua ikasleek testuen ulermena lantzea izango da, horretarako testuko alderdi esanguratsuenei buruz galdetzen saiatuko direlarik. Ataza hau burutzeko bi ikerketa lerrotan sakonduko da: Alde batetik, testuko zati esanguratsuenak bilatzen lagunduko duen modulu bat inplementatuko da. Modulu honen helburua testuan agertzen diren termino garrantzitsuenak markatzea eta pisatzea izango da. Termino esanguratsuak bilatuz testuan garrantzitsu diren kontzeptuak zein izan daitezkeen jakin dezakegu. Hau abiapuntu egokia izan daiteke testu baten ulermena lantzen hasteko. Termino hauek markatzeko metodoa probabilitatean oinarriturikoa izango da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi estatistikoa jorratuz. Beste alde batetik, testuan bilaturiko termino garrantzitsuenen inguruan galderak automatikoki eraikiko dituen modulu bat inplementatuko da. Honen helburua esaldi bat eman eta ahalik eta galdera zentzuzko eta zuzenenak sortzea izango da. Honetarako erregeletan oinarrituriko modulu bat inplementatuko da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi linguistikoa jorratuz. Bi modulu hauekin probak burutu ahal izateko euskararako existitzen diren hainbat corpusen azterketa burutuko da. Proiekturako interesgarriak izan daitezkeen corpusak eskuratu eta beharrezko bada corpus berriak biltzeko helburua izango du azterketa honek. Amaitzeko, modulu bakoitzean modu independentean burutuko diren ebaluazioez gain ebaluazio orokor bat ere burutuko da. Bertan bi moduluak elkarrekin lotu eta eszenatoki erreal batean sorturiko aplikazioak izan dezakeen erabilgarritasuna aztertuko da.
Resumo:
Ekonomian Lizentziaturako Matematika II irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat. Ekonomian Lizentziaturako Matematika II irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero
Resumo:
irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat.Ekonomian Lizentziaturako Matematika III irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero.
Resumo:
Ekonomian Lizentziaturako Matematika IV irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat.Ekonomian Lizentziaturako Matematika IV irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero.
Resumo:
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat.Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero.
Resumo:
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerkuntza Operatiboa irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berrietan Ikerkuntza Operatiboa ikasiko dutenentzat. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerketa Operatiboa irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere. Horrela, programaren gai guztietako ariketak elkarrekin aurkituko dituzue.