17 resultados para EPE
Resumo:
Jaioberri goiztiarra, haurdunaldiko 37. astea baino lehen jaiotzen den haur heldugabea da. Jaioberri hauen biziraupen tasa azken hamarkadetako aurrerapen medikoei esker (inkubagailuak, farmakoak…) igo da baina bere heldugabetasunaren eraginez jaioberri hauen %23-60ak ezintasunak eta jarrera zein hezkuntza asaldurak pairatzen dituzte. 1970. urtean Heidelise Alsek NIDCAPa, (“Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program”) asmatu zuen, jaioberri bakoitzaren garapenean laguntzeko helburuarekin, beharrezko arreta berezia eta bakoitzarentzako zainketa planean oinarrituz. Helburua: NIDCAP metodoarekin kontaktuan egon ziren jaioberri goiztiarren eragina, epe luzera, nerbio sistemaren garapeneko atal motorea, atal kognitiboa eta neurosentsoriala aztertzean datza. Metodologia: Azterketa bibliografiko hau egiteko, beharrezko informazio bilaketa orokorra egin da helburua finkatzeko. Ondoren, Pubmed datu basean beharrezko irizpideak zehaztuta ikerlanak kritikoki irakurri, ebidentzian oinarrituz 11 hautatu eta landu ostean (guztira 946 jaioberri goiztiar aztertuz) garatu da. Emaitzak eta azterketa: Ikerlanen arabera NIDCAP metodoaren eraginetan egon diren 4, 9 eta 12 hilabeteko haurrek atal motorea garatuagoa duten datuak daude baina 18 eta 24 hilabeteko umeetan aldiz, ez dira ebidentziazko daturik aurkitu NIDCAParen efektu onuragarriei buruz, bere eraginaren efektua luzarora desagertuz. NIDCAP ereduaren erabilerak kognizio atalaren garapenean onurak ekartzen dituen datuak daude 9 hilabeteko haurretan (helburuak zuzentzeko gaitasunean eta arreta mantentzeko gaitasunean) eta 8 urteko haurretan ere (bat-bateko prozesamenduan) baina 12 eta 24 hilabeteko adinarekin, aldiz, ez dira eraginik hauteman. Garapeneko atal neurosentsorialean, ebidentziazko artikulu bakar baten arabera NIDCAParen erabilerak 8 urteko umeen ikusmen eta ahalmen espazialean laguntzen du. Ondorioa: NIDCAP metodoak jaioberri goiztiarretan daukan eragin gomendagarria dauka atal kognitiboan eta ikusmenean, baina oso eragin urria dauka metodo eraginkorra izateko.
Resumo:
243 p. : il.
Ikas-Komunitateak: solasaldi dialogiko literarioak eta irakur-laguna, Etxebarriko Kukullaga eskolan.
Resumo:
[EUS] Egungo informazioaren gizartean, etengabeko aldaketa sakonak jasaten eta sortzen ditugu, halaber gure gizabanako harremanetan ere. Hala ere, hezkuntzak oraindik ez du aldaketa handirik egin, izan ere, nahiko estatikoa izaten jarraitzen du eta bertan ematen diren harremanak zeharo hierarkikoak dira. Honengatik guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, Ikas-Komunitateak eta honen barruan dagoen Etxebarriko KUKULLAGA LHI (Bizkaia) aztertzea izango da. Horrez gain, eskolarekin batera diseinatu dudan proiektua aurkeztuko dut, zeinean Ikas-Komunitateen bi jarduera burutzen diren: irakur-laguna eta solasaldi dialogiko literarioak. Bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 5 urteko ikasleek parte hartu dute. Aipatzekoa da lortutako emaitzak guztiz baikorrak izan direla eta epe-laburrerako ezarritako helburuak lortu direla. Horrez gain, epe-luzerako helburuak hein handi batean beteko direla aurreikusten da. Beraz, argi dago, zentroetan antolakuntza egoki bat ematen bada, Ikas- Komunitateen proiektuarekiko inplikazioa badago eta komunitatearen kohesioa lortzen bada, hezkuntza sistema hein batean alda daitekeela. Hori gertatuz gero, edozein motatako pertsonak hezkuntza emaitzarik onenak lor ditzake eta baita informazioaren gizarte honetan jarduten ikas dezake ere.
Resumo:
This paper analyzes the pensions reforms and changes that have been in Spain to guarantee Welfare State. In fact, pensions are the most important part that we have to control in order to satisfy the necessities of a country: who and what conditions in we have to receive them, what have to be the financial source or sources etcetera. Because of that, this paper summarizes the reforms have been until nowadays, what are the reasons of these changes and what have been the impacts as much on workers as on pensioners. Apart from that, we are going to analyze the factor to cause gender differences. Finally, it suggests some restraints that the state must to impose in the medium term to remove unfair elements that the last reform causes and to guarantee solvency in the long term.
Resumo:
200 p.
Resumo:
Antsietate asaldurak gaixotasun mentalen artean ugarienak dira; hau horrela izanik, Antsietate Asaldura Orokorraren tratamenduak aztertu beharrekoak dira gaur egun. Lehenik eta behin, ikerketa askoren arabera dependentzia, tolerantzia eta bigarren mailako efektu asko ematen baitira epe luzeko antsietatearen aurkako farmakoetan. Bentzodiazepinak eragiten dituzten arazoak direla eta, garrantzitsua da tratamendu psikologikoaren eraginkortasuna aztertzea. Helburua: Tratamendu farmakologiko eta ez-farmakologikoaren eraginkortasunaren hausnarketa egitea eta patologiaren kudeaketan Erizaintzaren funtzioa baloratzea dira. Metodologia: Scopus, Pubmed, Cochrane library, Trip database, Science Direct, Ministerio de Sanidad Servicios Sociales e Igualdad eta Cuiden bezalako datu baseetan azkeneko 10 urteetako bilaketa bibliografikoaz gain, eskuzko bilaketa ere gauzatu da gaztelaniaz zein ingelesez . Emaitzak: Nahiz eta gidek bentzodiazepinen epe laburrerako erabilpena gomendatu, epe luzerako tratamendu moduan erabiltzen dira bigarren mailako efektu ugari eta dependentzia garatuz. Psikoterapiaren eraginkortasuna, farmakoena baino geldoagoa izaten da baina epe luzera iraupen luzeagoa du. Ondorioak: Bentzodiazepinen eraginkortasuna epe laburrean ezin da ukatu, Terapia Kognitibo-Konduktuala hasteko momentuan erabilgarria izanik bere eraginkortasun sintomatologikoagatik. Erizainaren funtzioa baliagarria da asaldura mental honen balorazioan, beharrezko tratamenduak jasotzea ahalbidetuz eta bideraketa on bat eginez.
Resumo:
[EU]Lan erreforma indarrean sartu arte, hitzarmen kolektiboen negoziazioen porrotak, aurreko hitzarmenak indarraldia mantentzen jarraitzen zuela zekarren kontrako akordiorik egon ezean. Egun ordea, indarraldi hori urtebetera mugatu egiten da, eta hala, behin epe hori igarota eraginkortasuna galduko du, kontrako akordiorik ez badago, eta beraz, goragoko hitzarmena aplikatuko da (existitzen bada). Erreforma honek, hitzarmenen birnegoziazioa sustatzea eta lan baldintzen petrifikaziorik ez gertatzea du helburu. Baina, araudi berriak, interpretazio arazo ugari sortzen dituenez, lan honekin, eman daitezkeen erantzun posibleak landuko ditugu; eta auzitegiek zein irizpide jarraitu duten aztertuko da. Hitz gakoak: hitzarmen kolektiboa, ultraktibitatea, indarraldia, goragoko hitzarmen kolektiboa.
Resumo:
[EU]Garatutako txosten honekin, etxebizitza baten kalifikazio energetikoa burutuko da. Izan ere, gai honek orain dela bi urte sartu zen dekretuaren ondorioz berebiziko garrantzia hartu du etxe bat saldu edo alokatzeko orduan. Aipatutako kalifikazio energetikoa lortu ahal izateko CE3X programa erabiliko da. Horretarako, beharrezko izango da aztertutako etxearen datu aipagarrienak izatea (neurriak, materialak, leihoak...). Lehenik eta behin, proiektuaren helburu den etxebizitzaren kalifikazio energetikoa lortuko da, F letra eskuratuz, oso kalifikazio baxua dena. Ondoren, hobekuntza batzuk aplikatuko zaizkio etxeari energia eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin. Hori eginez gero, E letra bat lortzea posible izango da amortizazio epe eta inbertsio nahiko onargarriekin.
Resumo:
Lan honen helburua Distribuidora Internacional de Alimentación S.A. banaketa enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa burutzea izan da 2011-2013 aldirako. Ez hori bakarrik, txikizkarien salmenten sektorearekin alderatu dira analisiko aztergai guztiak, hala DIAren posizionamendua ezagutzeko helburuz. Hau lortzeko tresna egokiei esker, sozietatearen eta merkatuaren inbertsio eta finantza egiturak ezagutu dira, besteak beste. Lortutako ondorioen artean, aipagarriak izango dira epe luzearen garrantzia inbertsio-egituran eta ekitaldiko emaitzetatik diruzaintza bihurtzeko gaitasuna.
Resumo:
[EU] Lan honetan epe luzean gobernuak hornitutako zerbitzu publiko produktiboek hazkunde ekonomikoan izan dezaketen eragina aztertzen da. Horretarako metatu daitezkeen faktoreetan eskala etekin konstanteak erakusten dituen produkzio funtzio bat erabili da, hazkundea endogenoa izatea eragingo duena. Zerbitzu publikoak produktiboak izanik, kanpo eragin positiboak sortaraziko dituzte ekoizpenean, eta beraz, hazkunde ekonomikoan. Zerbitzu hauek finantzatzeko, distortsio eraginak sortarazten dituzten produkzioaren gaineko zerga proportzionalak eta zerga tinkoak erabiltzearen eraginak aztertuko dira.
Resumo:
Euskaraz idatzita.Amerikako Estatu Batuen eta Erdialdeko Amerikaren arteko harremanak aztertzen dira bertan, DR-CAFTA izeneko Merkataritza Libreko Akordioak, epe labur, ertain eta luzean Erdialdeko Amerikako Herialdeentzat suposatu dituen ondorio garrantzitsuenak azaltzen dira bertan.
Resumo:
[eus] Gaur egungo eskoletan, oraindik ere, zoritxarrez, behar besteko garrantzirik ematen ez zaion eta sendotu behar den ikasleen autoezagutza fisikoaren inguruan, honako landa-lana diseinatu eta ikasleekin burutu egin da, hauengan aldaketa bat sortarazteko asmoarekin. Horretarako, prestatutako ariketa desberdinen bitartez, ikasleen arrazonamendu maila, baita maila emozionala ere landu egin da. Kontuan izanda, autoezagutzan, aldaketak epe luzean ematen direla, esku-hartze honen bidez ez dira aldaketa handirik edo esanguratsurik nabarmendu. Dena den, errespetuaren balorea ikasleengan transmititzea lortu egin da. Hori dela eta, landa lana burutu eta gero, egindakoaren inguruan, autokritika egin da.
Resumo:
[eus] Gizarte mugimenduen teorien inguruko hurbilpen bat dugu lan hau. Ikuspegi klasikoak aztertzeaz gain, azken hamarkadetan agertu diren bestelako gaiak eta perspektibak kontutan hartzen dituena. Lan honen bitartez perspektiba hauek proposatzen duten bidea aztertu dugu, azken batean eta epe luzera gizarte mugimenduen inguruko teoria oso bat garatzeko lehenengo pausuak emateko helburuarekin.
Resumo:
Ezagun da pentsio sistema espainiarrak arazoak dituela. Arazo horiek, gainera, aspaldidanik datoz; badira 30 urte pentsioen jasangarritasunak kezka sortu zuela Estatu espainiarrean. Kezka horiek Gizarte Segurantzaren oreka ekonomikoan eta epe ertain eta luzera dituen prestazio-konpromezuak betetzeko gaitasunean – edo gaitasun ezean – oinarritu dira, batik bat. Alderdi ekonomikoan, sistema espainiarra moteldu dute krisi ekonomikoak eta lan merkatuaren egoerak. Alderdi demografikoan, sistema espainiarra ahuldu du biztanleria zahartzeak, jaiotza-tasa baxuak eta baby boom belaunaldia erretirora heltzeak. Azkenik, alderdi estrukturalean, banaketa sistemaren beraren izaerak tenkatu du korda.
Resumo:
[EU]XX. mendearen azken bi hamarkadetatik hona jendartean gertatu diren aldaketek, Lanbide Heziketaren (lan merkatura bideratzeko langileen prestakuntza oinarri duen heziketaren epe gisara ulertuta) planteamendua birpentsatu beharra ekarri dute. Dinamikoa eta aldakorra den jendarte honetan, Lanbide Heziketari bere hezkuntza jardueraren gaineko gogoeta egin beharra suertatu zaio, eta baita zer eta nola irakatsi lanbidea garatzea helburu duten ikasleei bezalako galderei erantzuna eman ere. Ingurumari honetan konpetentzia kontzeptua eta haren inguruko esperientziak eta metodoak garatu dira hala nazioartean nola Euskal Herrian. Master Bukaerako lan honetan Lanbide Heziketan aurrera eraman den irakasleen etengabeko prestakuntza programa baten azterketa egin dugu. Horretarako, berrikuntza eta kalitatea sustatzeko zeregina duen Tknika zentroak zuzendu eta gidatutako Ikaskuntza Agertoki Berriak prestakuntza programan parte hartu duen Tolosaldeko Lanbide Institutua aukeratu dugu, kasu azterketaren ikuspegia erabiliz. Azken xedea, laburki, irakasleei konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza aukera didaktikoak eskaini eta haiei buruzko gogoeta egitea da, gero praktikara eraman ditzaten. Gure ikerlanaren helburua, berriz, programa horren asmoak praktikan nola ebazten eta gauzatzen diren ikustea da, prozesuan engaiatuta dauden pertsonen bizipenetatik abiatuta. Hurbilketa kualitatibo eta interpretatibo honetatik lau irakasle elkarrizketatu ditugu eta haien igurikapen, kezka eta bestelakoak jasotzen saiatu gara. Ondorio nagusienak, honakoak: (i) konpetentzien bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren potentziala oso nabarmena dela ikusten dutela elkarrizketatuek, (ii) gogo eta motibazio handia dutela, (iii), ikastetxean, euren egunerokoan, zailtasun eta oztopo andana topatzen dutela, (iv) zailtasunak kasu batzuetan metodologia berari dagozkion arren beste askotan ikasleak eurek ez dutela aldaketarako borondate handirik atzematen da.