142 resultados para soldaten analisia
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
[EU] Lan honen bidez aztertuko dut Espainiako probintzien artean dauden desberdintasunak batezbesteko soldata gordinean. Iparraldeko probintzietan soldata-maila altuagoa izan ohi da, baina Espainiako batezbesteko soldata altuena Madrilekoa da. Desberdintasun horien zergatia jakiteko aldagai multzo bat erabiliko dut eta hauen konbinazio batekin erregresio eredu egoki bat lortuko dut. Lortutako eredua KTA estimatzailearen bidez estimatuko dut, erabiltze duen irizpidea hondarrak minimizatzea delako. Planteatutako aldagaiak estatistikoki deskribatu ditut, soldatan nola eragingo duten antzemateko, baina estimatzerakoan ziurtasunez jakin dut zer-nolako eragina duen aldagai bakoitzak probintzien batezbesteko soldata gordinean. Estimazioarekin lortutako emaitzak interpretatu ditut, eta horrekin ondorio batzuk atera ditut. Lan hau buruta ahal izateko INE datu basea oso erabilgarria izan da.
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Egun sare informatikoak ezinbesteko tresna bilakatu dira eguneroko eginkizun askotarako. Horren ondorioz, mota guztietako informazio mordoa garraiatzen da sarean barna. Sarearen erabilerak hainbat abantaila ekarri ditu, baina baita arriskuak ere. Sareko informazio horri guztiari etekina atera nahian zenbait informazio lapur eta zibergaizkilek tresnak garatzen dituzte etengabe. Arazo horri aurre egiteko babes mekanismo ugari garatu dituzte segurtasun aditu eta eragileek. Baina era berean, mekanismo horiek gainditzeko erasoak automatizatzeko eta indartzeko gai diren tresnak berriak agertu dira. Azken hauen artean kokatzen dira botnet-ak, gaur egungo mehatxu handienetako bat segurtasun aditu askoren iritziz. Botnetak kontroladore baten edo batzuen agindupean egon daitezkeen makina multzoak dira. Makina horiek, bot edo zombie izenez ezagunak, ezkutuan martxan dagoen software bati esker kontrolatu ohi dira. Jatorrian bot-en mekanismoa atazak automatizatzeko erabiltzen bazen ere, gaur egun ezaugarri hori aprobetxatuz erasoak eta beste motako ekintza ez-zilegi batzuk egiteko erabiltzen dira. Botneten tamaina milaka makinakoa izatera irits daiteke. Horri esker egin ditzaketen erasoen ahalmena handitu egiten da eta, ondorioz, etekin handiagoa ateratzeko aukerak handitzen dira ere. Beste ezaugarri nagusienetako bat malwareren bati esker kontrolpean dauden makinen jabeak ohartu gabe funtzionatzea da. Azken urteotan botneten hazkundea nabarmena izan da eta izugarrizko mehatxua bilakatu dira sarearen funtzionamendurako eta sareko sistemen segurtasunerako. Horrek motibatuta garatu da proiektu hau. Funtsean botnetak zer diren, hauen bilakaera eta nola funtzionatzen duten azaldu nahi da. Segurtasun neurri batzuk ere aztertzen dira. Azkenik, azterketa praktikoa ere lantzen da, Zeus eta Flu izeneko botnetak modu lokalean probatuz.
Resumo:
Artikulu honetan Markowitz-en eredua azaltzen da. Hasieratik Markowitz-en ereduak garrantzia handia izan du teorikoki, garapen eta eratorri ugari eraginez. Gainera, finantza aktiboen merkatuko oreka teoria desberdinen oinarria ere izan dela esan daiteke. Dena den, karteren kudeatzaile eta analisigileen artean praktikan duen erabileran ez da teorian izan duen adina arrakastatsua izan. Egindako ikerketa enpirikoan Markowitz-en ereduak merkatuko erreferentzia karterak (IBEX-35 eta IGBM) gainditzeko gai diren karterak ematen ditu alde batetik. Eta bestetik, IBEX-35 eta IGBM ez dira kartera eraginkorrak eta ez dute merkatuko kartera teorikoaren portaera islatzen.
Resumo:
Jada sei urte igaro dira azkeneko hamarkadetan pairatu dugun krisialdi ekonomiko gogorrena iritsi zela eta, kimuak kimu, oraindik ere egundoko sarraskiak sorrarazten dihardu. Urakan bat bailitzan agertu zen gure artean eta guztiongan aparteko eragina izan du: gure kontzientzia ekonomikoa astintzeaz gain orain arte normaltzat ematen genituen hainbat portaera kolokan jarri ditu. Kaltetuen zerrenda luze horretan herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak agertzen dira: udalak. Artikulu honetan krisiak Gipuzkoako udalen finantza-egoeretan izan duen eragina aztertuko da, eragin negatiboa pairatu zuten lehendabiziko urtetik abiatu (2008) eta aurrekontu likidatuak dauzkagun azkeneko urtera (2012) iritsi arte. Udalen egoera ekonomiko-finantzarioa zein den jakiteko baliagarriak diren, transferentzia arruntekiko menpekotasuna, funtzionamendu gastuak, aurrezki gordina, aurrezki garbia, legezko zorpetze maila, zor bizia eta gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina adierazleen egoera eta bilakaerak aurkeztuko dira.
Resumo:
780 p.
Resumo:
Paziente paliatiboak, heriotzera hurbilduz doazen heinean, hainbat erabaki hartzera behartuta ikusten dute euren burua. Horrekin erlazionatuta, kalitatezko adierazle bezala, hiltzeko lekuaren aukeraketa aurkituko litzateke. Hau, urteekin eraldatuz joan da, aukera gehiago zabalduz gaixoari. Helburuak: paziente paliatiboak, Europa mailan, hiltzeko aukeratuko luketen lekuaren eta azkenean hil egiten diren lekuaren arteko bat etortze mailaren analisia. Horrez gain, kongruentziarik ematen ez den kasuetan, zeintzuk faktore esku hartzen duten aztertu da. Diseinua: bibliografiaren berrikuspena. Metodoak: bilaketa bibliografiko bat burutu da datu base ezberdinetan (Pubmed, IME, Cuiden). Barne hartze eta baztertze irizpideak erabili ondoren, 24 artikuluren analisia egin da. Emaitzak: gaixo paliatiboen artean, etxean hil nahi duten eta bertan hiltzen direnak %48a dira. Bestetik, ospitalean hiltzen direnen artetik soilik %30ak hil nahi du bertan. Beste aukera posibleak, erresidentzia eta ospitale paliatiboa izango lirateke, eta bertan hil nahi duten eta bertan hiltzea lortzen duten pazienteen ehunekoa %75 eta %26.5ekoa izango litzateke hurrenez-hurren.Ondorioak: paziente paliatiaboak hil nahi duen lekuaren eta errealitatean hil egiten den lekuaren artean bat etortze adierazgarririk ematen ez dela ikusi egin da. Nahia eta gertatutakoaren arteko ezadostasun maila, hainbat faktorerekin lotura dauka, batez ere, faktore biopsikosozialekin. Hala ere, estatuen artean desberdintasunak ematen dira, kongruentzia mailarik onena Erresuma Batuak lortzen duela ikustaraziz. Beraz, oraindik ere, programa eta politika ezberdinen sustapena beharrezkoa izango da, bizi bukaeran horrenbesteko pisua hartzen duen erabaki honetan.
Resumo:
Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa egin da datu base desberdinetan. Lorturiko bibliografia guztitik aukeraketa egin eta azkenean hautatutakoekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu da. Emaitzak eta diskusioa: Genero biolentzia kasuen detekzioa osasun profesionalek arlo horretan daukaten formazioarekin erlazionatzen da. Hala ere, orokorrean gehienek ez dute haien burua zera egiteko guztiz gai ikusten, beste batzuen artean formazio faltaren oztopoa sumatzeko dutelako. Ondorioak: genero biolentzian osasun profesionalek formazioa izatea ezinbestekoa da kasuen detekzio egokia burutzeko. Horrela, heziketa maila handituz, osasun profesionalek detekzioa egiteko gai izango dira, kasuen maneiu hobea lortuz.
Resumo:
Honako lan honekin Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) ezberdinek ingurune txiroak diren lurraldeetan aurkeztu ohi dituzten garapenerako kooperazioko proiektuen analisi bat azaleratuko da, heziketa fisiko, jarduera fisiko, ariketa fisiko edota kirola oinarri bezala duten proiektuetan zentraturik. Lehenago hala ere, garapenerako kooperazioak inguratzen dituen hainbat datu interesgarri argitu nahian, marko teoriko bat ere aurkeztuko da.
Resumo:
[eus] Gradu Amaierako Lan honek Haur Hezkuntzako etapan familia aniztasunari ematen zaion trataera aztertzea du helburu. Horretarako Bilboko Elizbarrutiko ikastetxe zehatz batean kasu ikerketa bat egitea erabaki da. Azterketaren ardatza ikastetxearen izaera konfesionala familia eredu berrien aniztasuna lantzeko zenbateraino traba izan litekeen frogatzea izan da. Ikerketarako erabilitako metodologia kualitatiboa izan da, eztabaida taldea, elkarrizketa sakonak, behaketak eta edukien analisien bidezko teknikak nagusiak izanik. Teknika horien bitartez lortutako informazioaren inguruan zenbait ondorio atera dira eta, azkenik, horiek guztiak kontuan harturik hobekuntzarako proposamena planteatu da.
Resumo:
[EU]Txosten honen bitartez, etxebizitza baten egiaztatze teknikoa burutu da. Horretarako, beharrezkoa den etxearen informazioa lortu egin da eta CE3X programa erabiliz neurtu dira etxearen bero galerak. Hau egin eta gero, etxe honen bero galerak minimizatzeko zenbait hobekuntza garatu dira, europar batasunean eta estatu espainiarrean dagoen legedia aztertu ostean hobekuntzak gauzatzeko laguntzarik dagoen ikusteko. Hauen bitartez, kalifikazioa hobetu egin da Ftik Cra pasatuz. Azkenik, hobekuntza bakoitzaren txosten teknikoak eta aurrekontuak garatu dira.
Resumo:
[EU]Dokumentu honek "Panpinan Egindako Bihotz-Biriketako Berpizte Maniobran Bularra Bere Onera Bueltatzearen Analisia" izena duen Gradu Amaierako Lanaren memoria eta eranskinak biltzen ditu. Bertan, lan horren bitartez lorturiko helburuak, horiek nola lortu diren eta burutu ahal izateko egin beharreko pausuak aurkezten dira. Bihotz-biriketako berpizterako berrelikadura gailuek berpizte maniobren kalitateari buruzko informazioa momentuan ematen dute. Proiektua berrelikadurarako laguntza gailuen parametroen kalitatea hobetzeko ikerlan bat egitera bideratuta dago, zehazki bularra bere onera bueltatzen den jakiteko metodoen azterketan sakontzen duelarik interesa duelarik. Alde batetik, benetako sakoneraren kalkulu zehatzari buruzko ikerketa bat egiten da, horretarako aukera ezberdinak aztertuz, metodo desberdinen analisia eginez. Bestetik, berrelikaduran zehar bularra bere onera bueltatzen den ohartarazteko (esate baterako, alarma sistema baten bitartez) parametroan egiten da ikerketa, horretarako indar sentsore gehigarri bat erabiliz.
Resumo:
[EU]Gaur egungo sareetan egunetik egunera garraiatzen den paketeen trafikoa handituz doa eskariak horrela behartzen duelako. Beste alde batetik, gure sareen eta batez ere sare pribatuen segurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da, bertan dauden datuen eskuragarritasuna mugatze aldera. Ondorioz segurtasun teknika hauek aplikatzeko ahalik eta denbora gutxien erabiltzea garrantzitsua da sareak duen datu garraiorako errendimendu altua manten dezan, segurtasuna bermatua. Proiektu honetan, enpresa eta erakundeetan oso arruntak diren firewall, segurtasun tekniken inguruko azterketa egingo da. Firewall ezagun baten eta driver baten arteko integrazioa burutuko da firewallak sarean duen errendimendua hobetze aldera.
Resumo:
Ondoren aurkezten den lana bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Etika Finantzarioak gaur egun duen egoera aztertzea, eta bestalde analizatzea egin diren ikerketak zertan zentratu diren. Horretarako, lan hau oinarrituko da 205 ISI artikuluetan, Leire San-José (UPV/EHU) irakasleak zuzendutako Delphi baten parte direnak. Beraz lan honen zati adierazgarriena bi bloke nagusitan bananduko da. Lehenengoan, artikuluetatik atera ahal diren datu guztiz teknikoak analizatuko dira, esate baterako: publikazio urtea, zein herrialdeetan idatzi diren, zein hizkuntzetan, etab; batez ere ondorengo galderei erantzuna eman ahal izateko: noiz ikertu da gehien? Zein herrialdeetan? Zein gaiei eman zaie garrantzia handiagoa?... Bigarren atalari dagokionez, Etika Finantzarioa osatzen duten gaien gehiengoei buruz egin diren ikerketen azalpen eta komentarioak jorratuko dira. Baina aurrekoaz aparte, mapa kontzeptual bat aurkeztuko da, gai honen azpi-gai eta kontzeptu klabe bilduz; eta horrela, modu argiago batean ikusi ahal izateko Etika Finantzarioa zertan datzan, zeintzuk diren bere barnean dauden gai garrantzitsuenak, eta zein faktore nagusiak dauden gai honetan. Azkenengoz, ondorio batzuk aurkeztuko dira, horien artean gai honek etorkizunean ikertzeko duen ibilbidea egongo delarik.
Resumo:
[EN] The following study aims at analyzing which variable changes the average price of cottages in the Basque Autonomous Community. Historically, there have been more cottages in Gipuzkoa and nowadays it remains the same, even if the number of cottages in the other two provinces has raised. Geographically, the fact of having a coast, lakes, reservoirs and mountains in Bizkaia and Gipuzkoa has lead to having more cottages in the two provinces as well as a growing tourism. For this reason, this study analyzes if that is caused by the same variable in the three provinces or if there is a difference between them, and also in which province lies the biggest difference. For achieving the mentioned goals, the information of 2012 taken from the web page of Nekatur Nekazalturismo Elkartea has been a very useful source.