39 resultados para praktika onenak

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua enpresaren estrategia konpetitiboak Errendimendu Altuko Lan-Sistemen (EALS) ezarpenean zeresanik izan dezakeen aztertzea da, hau da, sistema hauen ezarpenean faktore baldintzatzaile bezala jokatu dezakeen edo ez analizatzea. Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren esparruan ikerketa asko egin dira “praktika onenen” potentzialtasunean estrategia konpetitiboaren jokaera aztertu dutenak, zehazki, Giza Baliabideen Zuzendaritza-Errendimendua binomioan duen eragina ikertu dutenak. Baina hauetan batez ere bere izaera moderatzailea aztertu da ikuspegi kontingentean oinarrituz. Izaera baldintzatzaile hau aztertzeko helburuarekin, lehenik eta behin literaturaren azterketa egiten dugu. Giza Baliabideen Zuzendaritza eta estrategia konpetitiboen arteko harremana lant zen duten ereduak berrikusten ditugu eta estrategia hauek EALS-kin erlazionat zen dituzten lanak ere kontutan hartzen dira. Ondoren, eta bereziki Porter-ek (1985) proposatutako estrategia konpetitiboei buruzko tipologian oinarritzen den eredua aztertuz, bertatik eratortzen diren konklusioak proposatzen dira. Horrez gain, aurrera begira EALS-n ikerketa ildo honetan sakondu beharko liratekeen urratsak proposatzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Aldizkariaren sarrera

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan idatzi hau familien eta komunitatearen partaidetza bultzatzean oinarritzen da, horretarako arrakastazko hezkuntza praktika baten proposamena eta honen aplikazioa Lekeitioko R.M. Azkue ikastolan ezagutzera ematen delarik, Talde Elkarreragileak. Hezkuntza inklusiboaren testuinguruan eta arrakastazko praktika honek jarraitzen duen metodologia aztertuta, lortutako emaitzek haurrak era heterogeneoan taldekatzeak eta komunitateak zein familiak ikastetxean inplikatzeak dituen onurak egiaztatzea ahalbidetzen digute.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua Norvegiako haur eskola baten hezkuntza-praktiken proiektu esku-hartzailea egitea izan da. Horretarako, euren metodologia alternatiboaren ezaugarriak aztertu dira, hezkuntzaren alorrean egin litezkeen ekarpenak hedatzeko. Proiektua garatzeko prozesuan, lehenik eta behin, behaketa parte-hartzailea eta jarraia egin da; ondoren, zentroko hainbat profesional desberdinak elkarrizketatu dira; eta azkenik, esku-hartze berritzaile horiengan eragina duten korronte pedagogikoen azterketa sakona gauzatu da. Burututako lanaren emaitza aztertutako hezkuntza praktiken sintesia web orrialde batean jasotzea izan da, horrela, hezkuntza komunitatea erabili ahal izateko eta aberasteko. Era berean, Norvegiako ekintza pedagogikoa eredu hartuta, euskal eskola batera bideratutako proposamen metodologikoa diseinatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu pilotu honekin medikuntzarako tresna lagungarri bat sortu da Jaiotzetiko Sortzen Diren Errore Metabolikoak (JASODEM) diagnostikatzeko. Horretarako, Gurutzeta Ospitaleko Metabolismo Laborategiko adituarekin eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko ERABAKI taldearen arteko elkar-lana funtsezkoa izan da. Amaierako produktua Web zerbitzari batean egongo da exekutagarri. Web aplikazioaren bitartez, medikuak gaixo ezberdinei diagnostikoak egiteko aukera izango du. Horretarako aski da Praktika Klinikorako Gidaren exekuzio bat abiaraztea eta bertan pazienteari inguruan eskatzen diren datuak sartzea. Exekuzio prozesuan zehar badago sistematik irten eta ondoren lanarekin berriz jarraitzea, modu honetan froga klinikoak beharren arabera egiten direlarik, diagnostiko prozesuko kostua murriztuz. Bestalde, Praktika Klinikorako Gidan agertzen diren kontzeptuen inguruko informazioa jasotzeko funtzionalitatea eskaintzen zaio erabiltzaileari. Proiektua garatzeko aukeratu den metodologiaren jarraipen zehatza egitea eta kalitatezko dokumentazioa sortzea ezinbestekoa da. Proiektu honen garapenerako, Rational Unified Process (RUP) metodologia eta honi euskarria ematen dioten tresneria erabili da. Proiektuaren analisirako eta Jakintza Ingeniaritzarako CommonKADS metodologia erabili da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Teknologia Elektrikoa I ikasgaiko edukin teorikoei buruzko laborategiko praktikak burutzea. Norentzat: Teknologia Elektrikoa I ikasgaiko ikasleentzat.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Material hau, Telekomunikazio Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den Oinarrizko Elektronika Laborategia I (OEL I) irakasgaian erabiltzen da. Ikasleak laborategiarekin duen lehenengo harremana izaten denez, irakasgaiaren helburu nagusia Elektronika laborategietan oinarrizkoak diren osagaiak, sorgailuak eta neurgailuak ezagutzea da. Norentzat izan daiteke baliagarria: Testuak, Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu badira ere, lantzen diren kontzeptuak oinarrizkoak direnez, baliagarriak gerta daitezke, oro har, Elektronikan lehenengo urratsak egiten ari direnentzat -edota hauei irakatsi behar dietenentzat.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

“Urkiolaenea: Sistemas multidispositivo para negocios tradicionales” es un proyecto realizado en la empresa OrekaI.T. dentro de un contexto formativo, ya que a su vez es el proyecto con el que finalizo mis estudios de Ingeniería Informática. Con él, se ha pretendido dar respuesta a las necesidades de un cliente real que dispone de un negocio tradicional.En este caso, Urkiolaenea, una negocio de alojamiento rural que requería de una imagen renovada en Internet para lograr ser más competitiva en el ámbito del turismo rural, además de un sistema de gestión para mejorar sus procesos de negocio. Por otra parte, con este proyecto no sólo se ha buscado cumplir con las expectativas del cliente sino ir más allá, buscando las soluciones más adecuadas ante el mercado actual en Internet, dominado por los dispositivos móviles inteligentes. Por ello, gran parte de los esfuerzos realizados en este proyecto se han enfocado en conseguir que Urkiolaenea sea accesible cómodamente por cualquier persona, independientemente del dispositivo desde el que acceda.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Material honek zirkuituen laborategiko euskarria izatea du helburu. Zirkuituak materia Ingeniari Elektrikoen formazioan oinarrizkoa da. Laborategian ikasleek lehenengoz jarriko dira harremanetan, beren formakuntzan zehar berebiziko garrantzia edukiko duten hainbat, tresna, prozedura eta programa informatikoekin. Baita lan egiteko modu berri batekin ere: aurre ikasketa autonomoa, saikuntza, hausnarketa. Horregatik material honek praktika bakoitzerako hiru ataletan banatuta dago: aurre ikasketa autonomorako garatu diren oinarrizko kontzeptuak eta simulazioa; laborategian bertan egingo diren saiakuntza, muntaketak eta datuen bilketa; eta, azkenik, hausnarketarako testuan txertatuko galderak. Lan egiteko modu honek laborategiko jarduera mekanikoa gainditzeko aukera ematen du, hausnarketa eta ikasgaiko eduki teorikoen ulermena bultzatuz. Norentzat izan daiteke baliagarria: Ingeniaritza elektrikorako dago bideratuta batik bat. Baina aurre ikasketa autonomoaren atala edozein ingeniaritzako ikaslek erabil dezake, sistema elektrikoen hainbat kontzeptu eta tresnen erabilera ulertzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Destinatario: Profesor

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES] La práctica de obstinación terapéutica se lleva realizando durante muchos años atrás y hoy día, tristemente, también es posible contemplarlo en los medios hospitalarios. Esta mala praxis, en efecto, se realiza en pacientes que por diferentes circunstancias de la salud, se encuentran en el proceso final de la vida, en el proceso de morir. Por ello, el conocimiento sobre si son adecuados o no los cuidados que se les brinda a determinados pacientes y cómo afecta personalmente a los profesionales de enfermería se apodera de mi inquietud. El objetivo principal del proyecto es explorar la visión de los profesionales sanitarios de enfermería que ven o incluso participan en la práctica de obstinación terapéutica. Para ello, se realizará un estudio con la metodología cualitativa y se utilizará la perspectiva teórica fenomenológica. La población a estudio serán enfermeras y enfermeros que trabajen actualmente en el Hospital Universitario de Cruces en las unidades de diversos servicios, tales como Medicina Interna, Digestivo, Neumología, Cardiología y Neurología.