643 resultados para lan-ohiturak
em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco
Resumo:
337 p.
Resumo:
553 p.
Resumo:
Fecha: 2-1975 / Unidad de instalación: Carpeta 48 - Expediente 7-13 / Nº de pág.: 5 (mecanografiadas)
Resumo:
Lan honen helburua enpresaren estrategia konpetitiboak Errendimendu Altuko Lan-Sistemen (EALS) ezarpenean zeresanik izan dezakeen aztertzea da, hau da, sistema hauen ezarpenean faktore baldintzatzaile bezala jokatu dezakeen edo ez analizatzea. Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoaren esparruan ikerketa asko egin dira “praktika onenen” potentzialtasunean estrategia konpetitiboaren jokaera aztertu dutenak, zehazki, Giza Baliabideen Zuzendaritza-Errendimendua binomioan duen eragina ikertu dutenak. Baina hauetan batez ere bere izaera moderatzailea aztertu da ikuspegi kontingentean oinarrituz. Izaera baldintzatzaile hau aztertzeko helburuarekin, lehenik eta behin literaturaren azterketa egiten dugu. Giza Baliabideen Zuzendaritza eta estrategia konpetitiboen arteko harremana lant zen duten ereduak berrikusten ditugu eta estrategia hauek EALS-kin erlazionat zen dituzten lanak ere kontutan hartzen dira. Ondoren, eta bereziki Porter-ek (1985) proposatutako estrategia konpetitiboei buruzko tipologian oinarritzen den eredua aztertuz, bertatik eratortzen diren konklusioak proposatzen dira. Horrez gain, aurrera begira EALS-n ikerketa ildo honetan sakondu beharko liratekeen urratsak proposatzen dira.
Resumo:
[EUS] Artikulu honetan irakurketa ohituren feminizazioaz dihardugunean, edota generoa arakatzeaz, ez gatzaizkio lotzen irakurleria femeninoa ikertzeari soilik, baizik eta literatur sistema (Even-Zohar, 1990) osoa behatzeari. Lehenik, kontuan izan ditugu emakume idazle, ilustratzaile, literatur pertsonaia femenino nahiz emakumeari atxikitzen zaizkion gaiek zenbaterainoko oihartzuna izan duten ikerturiko populazioak eginiko testu irakurketan. Hartara, populazioak eginiko irakurketen bidez emakumetasunak (autorian nahiz iruditegian) zenbaterainoko presentzia izan duen aztertu nahi izan da. Bigarrenik, emakumearen presentzia literatur sistemaren testuinguruan antzeman nahi izan da, eskolaren eta etxearen esparruan, betiere ikerturiko populazioaren irakurketa ohiturei lotuta.
Resumo:
Lan honetan ingeles irakasleen oinarrizko prestakuntzaren inguruan azterketa bat egingo dugu. Horretarako, Suediako Stockholms Universitet eta Bilboko Irakasle Unibertsitate Eskolan eskaintzen diren bi kurtsoren arteko konparazioa burutu dugu.
Resumo:
[ES] El objetivo de este trabajo es la descripción de los hábitos de ingesta de alcohol de una muestra de población universitaria de ambos sexos y su relación con el IMC. Aunque el elevado porcentaje de personas consumidoras de alcohol no presenta un IMC actual diferente al de los no consumidores, este patrón de comportamiento puede tener repercusiones en estadios vitales posteriores en el caso de que no haya un cambio de hábitos.
Resumo:
6 p.
Resumo:
I. 11/1985 Lege Organikoa, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalarena: - Zioen azalpena. - I. titulua. Askatasun sindikala. - II. titulua. Araubide juridiko sindikala. - III. titulua. Ordezkaritasun sindikala. - IV. titulua. Jardun sindikala. - V. titulua. Askatasun sindikalaren babesa eta jokaera antisindikalen errepresioa. - Xedapen gehigarriak. - Xedapen derogatzailea. - Azken xedapenak. II. 14/1994 Legea, ekainaren 1ekoa, Aldi baterako Laneko Enpresak arautzen dituena. - Zioen azalpena. - I. kapitulua. Aldi baterako laneko enpresak: 1. artikulua. Kontzeptua. 2. artikulua. Administrazio-baimena. 3. artikulua. Finantza-bermea. 4. artikulua. Erregistroa. 5. artikulua. Lan-agintaritzari informatzeko betebeharrak. - II. kapitulua. Langileak lagatzeko kontratua: 6. artikulua. Erabiltzeko kasuak. 7. artikulua. Iraupena. 8. artikulua. Baztertutako kasuak 9. artikulua. Enpresako langileen ordezkariei informatzea - III. kapitulua. Aldi baterako laneko enpresako lan-harremanak: 10. artikulua. Forma eta iraupena. 11. artikulua. Langileen eskubideak. 12. artikulua. Enpresaren betebeharrak. 13. artikulua. Negoziazio kolektiboa. 14. artikulua. Lan-arautegi erkidearen aplikazioa. - IV. kapitulua. Langilearen eta enpresa erabiltzailearen arteko harremana: 15. artikulua. Lan-jardueraren zuzendaritza eta kontrola. 16. artikulua. Enpresa erabiltzailearen betebeharrak. 17. artikulua. Langileek enpresa erabiltzailean dituzten eskubideak. - V. kapitulua (18-21. artikuluak derogaturik). - VI. kapitulua. Aldi baterako laneko enpresen jarduera transnazionala. - 1. atala. Europako Batasuneko eta Europako Ekonomia Esparruko aldi baterako laneko enpresek Espainian jardutea: 22. artikulua. Europako Batasuneko eta Europako Ekonomia Esparruko aldi baterako laneko enpresek Espainian jarduteko betekizunak. 23. artikulua. Enpresa erabiltzaile espainiarrei aplikatzeko xedapenak. 24. artikulua. Arau-hausteak. 25. artikulua. Zehapenak. 2. atala. Aldi baterako laneko enpresa espainiarrek Europako Batasunean edo Europako ekonomia-esparruan jardutea. 26. artikulua. Aldi baterako laneko enpresa espainiarren jardun transnazionalei aplikatzeko xedapenak. 27. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak. - Xedapen gehigarriak. - Azken xedapena. III. 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizarte Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. - Gizarte Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina: - I. kapitulua. Xedapen orokorrak: 1. artikulua. Gizarte-arloko arau-hausteak. 2. artikulua. Arau-haustearen subjektu erantzuleak. 3. artikulua. Kasua jurisdikzio-arlo penalari ere egokitzea. 4. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa. - II. kapitulua. Lan-arloko arau-hausteak: 5. artikulua. Kontzeptua. 1. atala. Lan-harremanei buruzko arau-hausteak. 1. azpiatala. Banakako nahiz taldekako lan-harremanei buruzko arau-hausteak. 6. artikulua. Arau-hauste arinak. 7. artikulua. Arau-hauste larriak. 8. artikulua. Arau-hauste oso larriak. 2. azpiatala. Europar Erkidegoaren mailako enpresetako nahiz enpresa taldeetako langileen informazio- eta kontsulta-eskubideei buruzko arau-hausteak. 9. artikulua. Arau-hauste larriak eta oso larriak. 3. azpiatala. Zerbitzu-emate transnazional baten barruan Espainiara aldi baterako lekualdatutako langileen lanbaldintzei dagozkien eginbeharren arau-hausteak. 10. artikulua. Arau-hausteak. 4. azpiatala. Sozietate europarretako eta kooperatiba-sozietate europarretako langileen informazio-, kontsulta- eta partehartze-eskubideei buruzko arau-hausteak. 10 bis artikulua. Arau-hauste larriak eta oso larriak. 2. atala. Lan-arriskuen prebentzioari buruzko arau-hausteak. 11. artikulua. Arau-hauste arinak. 12. artikulua. Arau-hauste larriak. 13. artikulua. Arau-hauste oso larriak. 3. atala. Enpleguari buruzko arau-hausteak. 1. azpiatala. Enpresaburuek, enplegatze-agentziek eta laguntzen zein diru-laguntzen onuradunek enplegua, enplegua sustatzeko laguntzak oro har eta enplegurako lanbide-prestakuntza direla-eta egindako arau-hausteak. 14. artikulua. Arau-hauste arinak. 15. artikulua. Arau-hauste larriak. 16. artikulua. Arau-hauste oso larriak. 2. azpiatala. Besteren edo norbere kontura diharduten langileen arau-hausteak. 17. artikulua. Besteren edo norbere kontura diharduten langileen arau-hausteak. 4. atala. Aldi baterako laneko enpresen eta enpresa erabiltzaileen arau-hausteak. 18. artikulua. Aldi baterako laneko enpresen arau-hausteak. 19. artikulua. Enpresa era
Resumo:
[EUS] Bizi ohitura osasuntsuak osatzen duten pautak ezartzea eta Portugaleteko kasura bideratzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, gaur egungo egoera zein den planteatu eta hobekuntzak proposatuko ditugu biztanleria aktiboagoa eta bizi ohitura osasuntsuagoak izateko asmoarekin. Portugaleteko jarduera fisiko eta kiroleko egoera aztertuko da, baita eskaintza eta udalaren jarduera maila ere, Portugaleteko kirol errealitatea zein den ezagutzeko helburuarekin. Lanaren datuak eta ondorioak testu inguratzeko, jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuak osatzen duten kontzeptuei birpasa bat aurkeztuko dugu. Amaitzeko, Portugalete kasurako aplikagarriak diren proiektu batzuk proposatuko ditugu.
Resumo:
Momentura arte heziketa fisikoko klaseetan parte hartzen duten gazte eta haur elbarrien inguruko ikerketa ugari egin dira. Hauetaz gain, atsedenaldien inguruko ikerketak ere aurkitu dira baina ez da aurkitu elbarritasunen bat duten gazteek atsedenaldietan egiten dituzten jarduerei eta hauek pairatzen dituzten egoerei buruz hitz egiten duen artikulurik. Gradu amaierako lan honen bidez lortu nahi izan diren helburuak, gazte hauek dituzten jarduera fisikoko ohiturak aztertzea, atsedenaldietan gogoko dituzten jarduerak ezagutzea, praktikatzen dituzten jarduerak ezagutzea, gainontzeko ikasleekin izaten dituzten harremanak aztertzea eta irakasleekiko ematen diren harremanak ezagutzea izan dira.
Resumo:
[EU] Gradu amaierako lan honetan, XXI.mendeko Lan Erreforma adierazgarrienak kronologikoki erakusten dira, hauetako bakoitzean, hurrengo lau aldagai hauen analisiaren bitartez, hain zuzen, kontratazioak eta enplegua, langabezia, pentsioak eta negoziazio kolektiboa. Gainera, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuei elkarrizketa bat burutu zaie, erreformei buruzko iritzia jaso eta kolektibo bakoitzaren ezinegonak eta parekotasunak ezagutzeko helburuarekin. Era honetan, analisi zehatz honen bidez, XXI.mendean zehar enpleguan eta lan harremanetan emandako aldaketak islatzea da funtsezko xedea.
Resumo:
[Pentsio-sistema honela antolatzen da: lehen maila, kotizaziopeko pentsioak jasotzen ez dituztenei pentsioak ordaintzera bideratzen da; bigarren maila, Gizarte Segurantza edo kotizaziopeko pentsioena da; hirugarren maila, borondatezko gizarte-aurreikuspen osagarriari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan eta pentsio-planei Espainian. Bigarren mailan, Gizarte Segurantza banaketa-sisteman oinarritzen da. 2050ean erretiro-pentsioak finantzatzeko arazoak egotea espero da. Etorkizuneko egoerari aurre egiteko, 27/2011 Legearen eta 5/2013 Errege Lege Dekretuaren bitartez, erreformak burutu dira. Hirugarren mailan, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarria Eusko Jaurlaritzaren esku dago eta Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen (BASE) aurreikuspen-planak bertako pentsio-plan propioak dira. Lan honetan, batez ere, pentsio-sistemaren bigarren eta hirugarren mailak aztertuko ditut. Lehenengo marko teorikoa, ondoren alde praktikoa, eta azkenean datuetan oinarrituz proposamen batzuk eman eta ondorioak aterako ditut.]
Resumo:
[EU] Lanaren xedea immigranteek lan-merkatuan izan duten portaera aztertzea da, bai Espainiako ekonomia hedapen fasean zegoenean bai eta ondorengo krisi garaian ere bai. Zehazki, immigranteen lan-nitxoak zeintzuk diren ezagutu nahi izan da.
Resumo:
Alemania eta Espainiako ekonomia eta aspektu sozialaren deskribapena