4 resultados para bezeroen asebetetzea

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

Azken urteotan, izugarri hedatu dira gure erakundeetan kalitatearen kudeaketa terminoaren baitan bil daitezkeen kudeaketa eta antolaketarako tresna, metodologia eta ideiak. Aipatzeko modukoak dira, besteak beste, ISO 9000 kalitate-arauek eta EFQM ereduak gurean izan duten oihartzuna. Horrenbestez, gure enpresa asko eta asko buru-belarri murgildu dira kalitatearen higikundean. Gehien erabili izan diren ereduak aipatutako eredu orokor horiek izan dira. Hala ere, badira enpresa zein sektore jakin batzuetako ezaugarriak ontuan izanik horiei hobeto egokitu ahal izateko garaturiko ereduak ere. Horietako baten berri ematea da artikulu honen helburua.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Máster en Dirección Empresarial desde la Innovación y la Internacionalización. Curso 2013/2014

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Testuinguru lehiakorrean emandako aldaketek bezeroen leialtasuna lortzea gero eta zailago egiten duten honetan, harremanen marketinaren ikuspuntua gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Lan honetan, harreman marketinaren estrategiak eta komunikazio aldetik iraultza handia suposatu duten internet eta teknologia berriek bezeroekiko harreman egonkorren sorkuntzan nola lagun dezaketen aztertuko da, aspektu hauek zerbitzuen sektorera aplikatuz. Hizkuntza: euskara.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

(EUSKERA) Azken urteetan, marken irudi eta posizionamendua neurtzeko asmoz, bai eremu profesionaletik bai hezkuntzaren eremutik ekarpenak egiten ari dira. Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia) eta Bavariako (Alemania) eremu geografikoetara mugatuz kirol marken inguruko merkataritza ikerketa bat garatu izan da. Kontsumitzaileen portaeran eta pentsaeran ematen diren aldaketa azkarrak merkatuaren analisi jarraitu baten beharra sortzen dute. Planteamendu honekin, lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bavariako kirol marka nagusien irudia eta posizionamendua aztertu da, hauek definitzen dituzten funtsezko ezaugarriak eta jarrerak deskribatuz eta bezeroen pertzepzioei dagokienez antzekoak diren marka taldeak identifikatuz.