117 resultados para Bai f, Lazare de, 1496?-1547.


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, praktika onen paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren inguruarekin batera eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan hau, Mausitxa gaztandegiari egindako aholkularitza lan bat da. Euskeraz egina dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[es] El objetivo de este Trabajo de Fin de Grado es identificar las actitudes y prejuicios lingsticos hacia el euskera de las personas inmigrantes residentes en Vizcaya. Por ello, se ha realizado una investigacin cuantitativa con una muestra de 180 personas de entre 18 y 60 aos. De este modo, se ha podido reflexionar sobre los resultados obtenidos para potenciar la presencia del euskera en la sociedad y al mismo tiempo, acercar este colectivo a dicha lengua. Teniendo en cuenta los resultados obtenidos en el estudio cuantitativo y analizando las actitudes, disposicin, motivaciones, prejuicios y razones por las que las personas inmigrantes no aprenden euskera se ha creado la pgina web Bai Es Guay con el propsito de facilitar el aprendizaje de este idioma a este colectivo.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Egungo gizartean, konpetentzia emozional maila baxuak analfabetismo emozionala jarri du agerian (Goleman, 1996). Arrazoi honengatik, adimen emozionala jorratu beharra dago, bai familia eta baita hezkuntza arloan ere. Hau guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, 7-11 urte tarteko umeen trebetasun sozialak kooperazioaren bitartez sustatzea da; izan ere, garai horretan, gizabanakoaren bizitza soziala goreneko intentsitatera heltzen da. Honetarako, Bilboko Pagasarribide ikastetxean (Lehen Hezkuntzako 5.maila) jorratzeko unitate didaktikoa aurkezten da. Beraz, bertako bi jardueratan lortutako emaitzak kontuan hartuz, baieztatu ahal da, honi esker, ikasleen trebetasun sozialak garatu direla eta emozionalki adimentsuagoak izatea lortuko dutela unitate didaktiko hau bere osotasunean jorratu ondoren.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Artikulu honetan J. P. Ulibarri idazle okondoarrak 1815an argitaratu zuen "Egunare euskerazkoa erdaraskotik itzuliya" egutegia aurkezten dugu, urteetan galdutzat jo izan dena. Lan honetan, orain arte euskal bibliografoek "Egunare"-az esan dutena laburtu dugu (1), eta horrekin batera alearen deskribapena eskaini dugu bai fisikoa eta baita gaien arabera(2). Hirugarren atalean(3), libarriren egiletasuna bermatu dugu: testua egile izenik gabe argitaratu bazen ere albaitariaren lantzat jo dugu, bere idaztankera eta euskara moldea aztertzeko lan honek duen garrantzia azpimarratuz. Amaitzeko, testua bera eskaini dugu, bai edizio erdipaleografiko legez eta baita faksimile eran.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan deskribatu den bezala PDEAm/PAA konplexuak bai disoluzioan, bai gainazaletan pareko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte. Analisi elementala, termograbimetria, infragorriaren bidezko espektroskopia eta kalorimetriaren bidez konplexuak ikertu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Mytillus galloprovincialis muskuilua gazitasun ezberdinetara jarri da aklaramendu tasan honek duen efektua ikusteko asmoz. Erabilitako gazitasunak ur gazia %100ean, %70ean eta %40an izan dira eta hiru esperimentu ezberdin jarraituz atera dira ondorioak. Hiru esperimentu hauetan muskuiluen aklaramendu tasak neurtu dira baldintza desberdinetan eta hirugarren esperimentuan NPS kontzentrazioaren neurketa kolorimetrikoa ere egin da. Ikusi da %70ko diluzioak ez duela aklaramendu tasan eraginik sortzen kasu guztietan eta %40ko diluzioak ere ez duela eraginik sortzen soilik aldaketa graduala bada. %40 gazitasunean, aldaketa gradualik gabe, mantendu diren muskuiluen berehalako erantzuna balbaren itxiera izan da, aklaratzeari utziz, baina denborarekin aklaratzeko gaitasuna berreskuratu dute. Aklimatazio horren arrazoia aurkitzeko asmoz, azkeneko esperimentuan NPS edo aminoazido askeen determinazioa egin da, bai brankian bai muskulu abduktorean. Gazitasuna jaisten denean NPSen kontzentrazioa behera egiten duela ikusi da muskuiluetan, bolumen zelularra erregulatuz. Efektu hau muskulu abduktorean adierazgarritasun handiagoarekin nabaritu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Hepacivirus eta Pestivirus generoen artean antzekotasun handia dago, bai genomaren egituran zein erreplikazio mekanismoetan. Antzekotasun hau ez da ematen aldiz, Flavivirus generoko birusekin. Hepacivirus zein Pestivirus generoko birusek euren RNA poliproteina aitzindari bakar batera itzultzen dute; jarraian, birus beraren zein ostalariaren proteasa espezifikoek aitzindari honen prozesamendu proteolitikoa burutuko dute, era honetan, birusaren infekzioa aurrera eraman ahal izateko proteina estruktural eta ez estrukturalak lortuz.