971 resultados para euskal irudigileak
Resumo:
Gizartea eta hura inguratzen duenari enpresek garrantzia ematen hasi diren aldi baten bizi gara. Izan ere ez dugu pentsatzen dugun informazio beste eta ezin diogu berrikuntzak egunerokoak dituen egoera honi era onenean edota dauden baliabide onenekin aurre egin. Esate baterako ba al dakigu zein enpresa mota den mesedegarria administrazioarentzat eta ondorioz gizartearentzat? Eta zer diren Laneratze Enpresak? Zer den balio soziala? Kuantifikatu daitekeen? Eta erantzuna bai bada, nola? Sozietatearen erdiak baino gehiagok ez daki hauei zer erantzun, oraindik zalantza sortzen duten terminoak eta galderak direlako. Hori da lan honen erronka eta lan honen helburua, hauek argitzea, azaltzea, kontzeptuak benetan bereganatzea, praktikan jartzea eta horiengatik ondorio batzuk ateratzea. Hau da, Laneratze Enpresa eta balio sozialari buruzko teoria ikustea eta errealitatera eramatea aukeratutako Laneratze Enpresa bati aplikatuko zaion balio soziala kuantifikatzeko metodologia baten bitartez, horrela lortutako emaitzetatik zenbait ideia ondorioztatuko direlarik. Azken hori, lanaren ekarpenik nabarmenena eta lan eta ilusio gehien suposatu duena izan da: Laiene Jatetxea S.L. Laneratze Enpresari berak sortzen duen balio soziala kalkulatzea, SPOLY metodologiaren bitartez eta erakundearen zuzendariaren ezinbesteko laguntzaren bitartez. Zergatik izan da baliagarria analisi hau? Enpresa berarentzat eta bertako partaideentzat etorkizunean non edo nola hobetu behar duten ikusteko tresna izan delako, enpresak benetan sortzen duena kuantifikatzea ahalbidetu duelako; eta administrazioarentzat eta gizartearentzat, tipologia honetako enpresek eta balio sozialari garrantzia emateak eta ondorioz kalkulatzeak zer nolako onurak dakartzan ezagutarazteko ikerketa ona izan delako.
Resumo:
Merkataritzako banaketa sektoreak bilakaera nabarmena izan du azken urte hauetan, Espainiako sektore garrantzitsuenetariko batean bilakatzera iritsiz. Gaur egungo banaketa sektorean zentratuz, elikagaiak merkaturatzen dituzten enpresak dira nagusienak eta horren barruan, Mercadona enpresa munduko banaketa sektoreko talde garrantzitsuenen artean sailkatzen da, Espainiako banaketa sektoreko lehen postuan kokatuz. Ikuspuntu hau jarraituz, lan honek Mercadona eta bere ingurunearen analisi bat egin nahi du, Espainian izan duen zabalkuntza eta konkurrentzia aztertuz, garrantzi berezia jarriz Mercadonaren Euskal Herriko etorrerari. Analisi hau burutzeko, Mercadonaren ingurune orokor eta espezifikoaren azterketa egin da, negozio eredua, markak eta hornitzaileak ere ikertuz, gerora Euskal Herriko sarreraren inguruan sakontzeko. Lanaren lehenengo zatian gaur egungo banaketa sektorearen egoera azalduko da, merkataritzak izan duen bilakaera erakutsiz eta Espainia eta EAEko txikizkako merkataritzan barrenduz. Beste alde batetik, Mercadonaren Euskal Herriko etorreraren barruan, banaketa enpresa nagusiak erakusten dira, Eroskiri atentzio berezia ipiniz, Euskal Herriko banaketa sektoreko talderik garrantzitsuena baita. Gainera, Eroski eta Mercadonaren arteko konparaketa bat burutzen da, bertara egindako bisitak aprobetxatuz. Amaitzeko, beste helburuetako bat Mercadonaren etorrerak tokian tokiko dendetan eta banaketa enpresa handiengan nola eraginen duen aztertzea izan da, eta bertatik ateratako ondorio nagusiena denda txikiengan eragin nabarmena izan duela da, gehien eragin duen sekzioa elikagaiena izanik.
Resumo:
[EUS] Artikulu honen xedea Bernardo Atxagaren Etiopia liburuan mamituriko ideia poetikoak berraztertzea da, abiapuntutzat hartuz haietan Paradisuaren desioak eta Distopiaren esperientziak egiten duten talka. Azkerketa burutzeko, kritika-ildo semiotikoa jarraituko da, eta Ikasketa Kulturalen laguntzaz, testuaren irakurketa berritua proposatu nahi da. Horretarako, lehenik ildo pragmatikoa berrikusiko da, neobanguardiaren sustrai sozio-politikoak azaleratu eta, diktadurak idazleen literatura-poetiketan izandako eraginaren haritik, egilearen elkarrizketa eta hitzaldietan adieraziriko poetikaren zantzuetan ezarriko da fokua. Artikuluaren bigarren zatian, Etiopiaren irakurketa testualari eta transtestualari ekingo zaio ; horretarako lehenik, enuntziazio lirikoan eginiko hautu esanguratsuak deskribatuko dira. Hirugarrenik, liburuak bere osotasunean duen makrotestu-izaera hartuko da kontuan testuaren irakurketa sinboliko eta interpetatiborantz egiteko, horretarako, egitura, paratestuak eta topografia esanguratsuei buruzko irakurketa burutuz.
Resumo:
390 p.
Resumo:
489 p.
Resumo:
[eus] Lan honen xedea euskal musika-tresnen irakaskuntzan, batez ere musika eskoletan lantzen diren metodoak aztertzea izan da, gero eremu formalera eramateko. Horretarako, Bizkaian euskal musika-tresna herrikoien egoera zein den ezagutu eta aztertzen da. Ikerketa honen oinarria, egindako elkarrizketa kualitatiboak izan dira. Bertan, metodo etnografikoa eta autoetnografikoa erabiliak izan dira. Emaitzei erreparatuz, hezkuntza formalean euskal musika-instrumentuen presentzia nahiko eskasa da. Nahiz eta irakasleen formakuntzan ere gabeziak egon, musika eskolei esker, euskal musika-instrumentuak jotzen ikasteko eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera zabala dago.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ingeleseko testuliburuak hizkuntzen ikaskuntzaren teoriei, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari eta Curriculum dokumentuei egokitzen zaizkien baieztatu nahi izan da. Horretarako, aipatutako teorietan eta dokumentuetan oinarrituta, sei aldagai diseinatu eta, horiek erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren sei testuliburu aztertu dira. Ikerketatik ondorioztatzen da aztertutako testuliburuak ez datozela bat legediaren ikuspegi komunikatiboarekin ezta atazetan oinarritutako ikaskuntzarekin ere. Hala ere, hizkuntzaren inputa testuinguruan ematen dute eta, Curriculumean eskatzen den bezala, aspektu kulturalak lantzen dituzte.
Resumo:
[EUS] Artikulu honetan J. P. Ulibarri idazle okondoarrak 1815an argitaratu zuen "Egunare euskerazkoa erdaraskotik itzuliya" egutegia aurkezten dugu, urteetan galdutzat jo izan dena. Lan honetan, orain arte euskal bibliografoek "Egunare"-az esan dutena laburtu dugu (§1), eta horrekin batera alearen deskribapena eskaini dugu bai fisikoa eta baita gaien arabera(§2). Hirugarren atalean(§3), libarriren egiletasuna bermatu dugu: testua egile izenik gabe argitaratu bazen ere albaitariaren lantzat jo dugu, bere idaztankera eta euskara moldea aztertzeko lan honek duen garrantzia azpimarratuz. Amaitzeko, testua bera eskaini dugu, bai edizio erdipaleografiko legez eta baita faksimile eran.
Resumo:
Lan honen ikergaia, Europan emandako gatazka bortitzen, eta zehazki armatuen, analisia izango da. Horretarako, gatazka armatu horien eta mobilizazio zikloen artean dauden harremanak eta zubiak aztertzen saiatuko gara. Analisi hau, 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970 hamarkadaren hasieran zentratuko da, izan ere, denbora tarte horretan eman ziren gatazka bortitzen espresiorik nagusienak, gatazka armatuak alegia. Hori aztertzeko, 4 kasu hartuko dira: ETA Euskal Herrian, IRA Irlandan, Brigate Rosse Italian eta Rote Armee Fraktion Alemanian.
Resumo:
Incluye con portada y paginación propias texto invertido en euskera.
Resumo:
[eus] Euskal kostaldeko mareazpiko begetazioak aldaketa esanguratsuak jasan ditu azken hiru hamarkadetan. Aurretik egindako ikerketek jakinarazi dute aldaketa horiek klima-aldaketak eragindakoak direla. Ikerketa honen helburua inpaktu horri buruzko informazio gehiago lortzea da. Horretarako, sakonera handiko uretako fitobentosaren osaerari eta ugaritasunari buruzko balioespena egin da. 2014. urteko udan 7 trantsektu ezarri ziren, Kobaroneko muturretik Muskizeko muturreraino. Trantsektu horiek aurretik ikertuak izan ziren 1982 eta 2007 urteetan, eta laginketa suntsitzailea egin zen. Analisi estatistikoek aldaketa esanguratsuak erakusten dituzte sakoneko (9-11m) komunitateetan azken 32 urteetan. Uraren tenperaturaren emendioa eta eguzki-erradiazio altuagoa detektatutako aldaketen erantzuleak izan daitezke neurri batean. Pterosiphonia complanata espezie esziafiloaren gainbeherak eta Cystoseira baccata eta Aphanocladia stichidiosa espezieen ugaritzeak hipotesi hori azaltzen dute. Espero genuenaren kontra, Gelidium corneum espeziea, sakontasun gutxiko uretan gainbehera bortitza jasaten ari dena, ez da 9 metrotik beherako sakonerara lekualdatu. Hala ere, ezin da ziurtatu egungo ingurumeneko baldintzak optimoak ez direnik G. corneum espeziearen garapenerako 9-11 metroko sakoneretan. Migrazio bertikal hori ez gertatzearen arrazoi onargarriena C. baccata- rekiko lehiakortasuna dela dirudi. Bestalde, C. baccata hiru dimentsiotako habitatak eratzeko gai den tamaina handiko alga bat da, espezie askorentzat babesleku gisa diharduena. Ondorioz, haren hedapenak G. corneum-ek sakonera txikiagoetan betetzen zuen funtzioa ordezka lezake neurri batean.
Resumo:
ETAk borroka armatuaren behin betiko etenaldi atzeraezinaren bidez, 2011ko urriaren 20an amaiera eman zion 53 urteko jardunari. Momentu horretatik, biktimen, presoen, adiskidetzearen inguruko politikak egunerokotasuneko eztabaida gai izan dira. Gau hauek, justizia trantsizionaleko gaiak badira ere, sektore batzuek justizia trantsizionala terminoa bera eta honek nazioartean dituen inplikazio eta edukiak eztabaida horietatik at kokatu nahi dute. Kontraesan honek nahasmena sortzen du aipaturiko politika horien irizpideen inguruko eztabaidan. Egoera honen aurrean, eztabaida hori justizia trantsizionalaren eremura eramateak izan ditzakeen onura eta garrantziaz gogoeta egin dut. Aldi berean ekarpen bat egin nahi izan dut, euskal kasuan aplikatu beharko litzatekeen justizia mota egokienaren inguruko eztabaidara. Honetarako, ezinbestekoa izan da justizia trantsizionalaren azterketa sakon bat egitea, interes alderdikoiak eta borroka terminologikoak alde batera utzita
Resumo:
1151 p.
Resumo:
359 p.
Resumo:
[Es]El presente trabajo se basa en las consultas que los profesores y profesoras de distintas asignaturas nos hacen al profesorado de lengua. Muchas veces los profesores debemos corregir no sólo el contenido de los trabajos de nuestros alumnos, sino también la lengua. La discusión no es nueva: ¿somos todos los profesores también profesores de lengua? Es un desafío del que difícilmente podemos escapar, ya que la lengua además de ser una materia de estudio también es el vehículo en el que se imparten los contenidos de todas las asignaturas. Con el presente trabajo pretendemos ayudar a los profesores que no imparten lengua como asignatura a corregir los trabajos de sus alumnos. Esta propuesta consta de tres ejes de actuación marcados por un orden de prioridad: prevenir, autocorregir y ayudar.