38 resultados para Paradigma clássico


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Egun merkaturatzen diren produktu askok porrot egiten dute, hainbat eta hainbat enpresek ez baitute ezagutzen erosketa portaeraren atzean ezkutatzen diren arrazoiak, edota euren ustea ez delako egokia. Proiektu honetan zehar jokabide horiek aztertzen dira pertsonen alde arrazionala eta irrazionala desberdinduz, bakoitzak gugan duen eragina argi utziz. Are gehiago, irrazionaltasunera iristeko egin behar dutena komentatu dut, arrakasta handia duten enpresen adibideak eskainiz ulerterrazagoa egiteko. Marka eta beste zenbait elementuren erabilpen oparoak suposa ditzakeen abantailak ere islatu ditut, bai zentzumenetan eragiteko bai emozioak sortzeko bezeroengan. Azken finean paradigma berria denaren nondik norakoak agertzen dira orrialde hauetan zehar, bezeroak erakarri ahal izateko gakoa non dagoen jakiteko, produktuari garrantzi gutxiago emanez eta psikologia eta neurozientziak erabiliz marketin teknika berriak aurrera eramateko. Gaian adituak direnak irakurtzeaz gain, ideien barneraketa erraztearren eta kontzeptuak argi izateko ekarpen propioa egin nahi izan dut. Hala, esperimentu bat egitea bururatu zait egun oso entzunak diren bi produktu antzekoak diren beste birekin konparatuz. Praktika honi esker atera ditudan ondorioak neuromarketina hurbilagotik konprenitzea baimendu didate, ekintza guztiz positiboa.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

En este trabajo se analiza el cambio de paradigma de los años setenta traído por el Neoliberalismo. Se analiza la forma en la que las políticas neoliberales que se han ido aplicando, especialmente en el ámbito regulatorio, han influido en la generación de la crisis financiera del 2007. Igualmente se analiza la transformación que ha supuesto en el modelo financiero que ahora se caracteriza por su dimensión y poder sobre el curso de la economía. Para finalizar, se exponen ciertas propuestas regulatorias que tratan de dar solución al problema de la especulación y la toma de riesgos sin límite.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Aditu askoren arabera, milurteko berriaren atarian marketin filosofia berri bat hasi zen loratzen: Marketin Esperientziala. Filosofia berri horrek paradigma aldaketa bat suposatzen du, fokua bezeroek enpresekin bizi dituzten esperientzia gogoangarrietan jartzen duena. Gaur egun, produktu eta zerbitzuak geroz eta antzekoagoak dira, kalitate eta prezioan oinarritutako lehia ez da nahikoa eta bezeroa geroz eta zorrotzagoa da. Horrek guztiak desberdintzeko bide berriak bilatu beharra dakar eta, horregatik, produktu eta zerbitzuez gain esperientziak sortu eta eskaintzea aukera paregabea bilakatu da enpresentzat, hau da, faktore emozionala kontuan hartzea. Gradu Amaierako Lan honek filosofia berri horren nondik norakoak aztertzea bilatzen du eta baita erosketa puntuan nola aplikatzen den ikertzea ere; izan ere, erosketa puntuek bezeroa, produktu/zerbitzua eta langileak atmosfera bakar batean biltzen dituzte. Horretarako, erosketa puntuan parte-hartzen duten esperientzia-eragile nagusiak aztertuko dira: zentzumenak, estetika eta diseinua eta langileen portaera. Ondoren, adibide gisa kasu praktiko eta esanguratsu bat aztertuko da: Pop Up Storeak edo, beste era batera esanda, aldi baterako establezimenduak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, «praktika on»en paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren —inguruarekin batera— eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES] La tragedia griega exige, para su comprensión, remitirse al contexto social y cultural en que fue compuesta. Tomar como referente el conocimiento que nosotros tenemos del modo de vida y pensamiento de entonces es algo fundamental, si se quiere entender la forma de actuar de las mujeres y de los hombres trágicos, como Alcestis y Admeto. Vistos bajo esta perspectiva, dejan de ser la heroína romántica y el pérfido esposo, para convertirse ella en el paradigma del ideal femenino en una sociedad donde el padre es el miembro más preciado de la familia, y él en el varón irreprochable. Todo esto bajo un discurso, el trágico, que se complace en difuminar la frontera mediadora entre lo masculino y lo femenino.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

549 pp. (Bibliogr. pp. 501-522) (Conclusiones pp. 467-483/ Conclusions pp. 484-497)

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gotzon Aurrekoetxea, Jesus Mari Makazaga & Patxi Salaberri Muñoa (eds.)