63 resultados para eremu afektiboa


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honekin Donostiako bizitza kalitatea ikertu nahi dute, hau da etxebizitzetako bizilagunen eta etxebizitzen egitura eta erabileraren arteko erlazio posiblea. Biztanle mota, etxebizitza mota eta Donostiako eremu homogeneoen arteko lotura bilatzen saiatuko dira, Aldagai Anitzeko Analisia, batez ere Osagai Nagusizko Analisia, erabiliz aldagai kopurua murrizteko eta faktore edo osagai gutxitan aldagaien informazio gehiena jasotzeko. Jarraian, Cluster aplikatuko dute auzo homogeneoen taldeak osatzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan azaltzen da gaur egun pratiken inguruko ekimenen bi zutabe daudela: estatu mailakoak eta Europakoa. Zentzu honetan, praktiken normalizazio eraginkorrago bat lortzeko komenigarria izango litzateke bai unibertsitateek eta bai enpresek jarduera eremu globalizatuago bat izatea, eta beraz bi ekimenak bakar batean biltzea. Bestetik, ikaslea atzerrira joan beharrak ere praktiken kudeaketa zailtzen du.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ... Norentzat izan daiteke baliagarria: Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Doktore Tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenak planteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki AZIH deitua, baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietate autotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, Altzairu Zuntzez Indarturiko Hormigoi Autotrinkotzailea (AZIHAT) deritzona sortuz, dokumentu honetan egiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker. Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala, neurri handiko horma tartea (6 metroko luzera eta 3 metroko altuera) eraiki eta aztertzen da. Proposamen honek altzairu zuntzen antolamendua aztertu nahi du neurri handiko egitura-elementuaren baitan eta obrako baldintza errealen arabera eraikiz, materialaren portaera baldintzatzaile posible guztiak kontuan izanik zehazteko, horietako zenbait ez baitira laborategiko ikerketetan agertzen. Egitura osatzen duen materialaren ezaugarritze xehatuak, hormaren zatiketa dakar tamaina ezberdineko 380 laginetan, etorkizun handiko entsegu ez-suntsitzaile eta ohiko entsegu suntsitzaileetan erabiliko direlarik. Eremu bien artean ezartzen diren erlazioek, materiala kaltetu gabe eta zeharkako eran alderdi erresistenteen zehaztapena dakarte, egiturarengan kalitate kontrola gauzatzeko bide interesgarriak irekiz. Ondorengo analisia osatzeko, lanen egikaritze aurretik zuntzek hormigoi masa barruan izango duten norabidea zehazteko metodologia ezartzen da. Jariakinen Dinamika Konputazionalaren bitartez egindako simulazioek, materialaren hondar erresistentzien balioztapena ahalbidetzen dute aurresaten den zuntzen orientazioari esker, puntu ahul edo hormigoitze prozesu ezegokiak aurretiaz detektatuz. Amaiera gisa, proposatzen den euste andel zilindrikoaren erabileraren ekonomia eta ingurumen jasangarritasun alderaketa egiten da, batetik hormigoi arrunt eta bestetik AZIHAT-aren bitartez egikaritutako bi adibiderentzat. Sistema bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu, baina AZIHAT-a egitura-diseinu konbentzionala baino ekonomiko eta jasangarriagoa izan daitekeela ondorioztatzen da. Lan hauek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) barruko Ingeniaritza Mekanikoa Sailari atxikia dagoen Eraikuntza Ingeniaritza Jakintza Arloko ikerketan jardueren baitan burutu dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Jasandako kolonizazioaren poderioz herri indigenak domestikatu eta ikusezinak bihurtu egin dituzte urte askotan. Gauzak erabat aldatu egin dira azken bolada honetan indigenek martxan kanpo ekintzari esker gai izan baitira euren irudia eta nazioarteko agenda propioa bultzatzeko. Era honetan lortu egin dute aktore berri bezala nazioarteko erkidegoan onartuak izatea, eta ondorioz sustatu egin dituzte euren aldeko gertatu diren hainbat aldaketa garrantzitsuak. Hauen artean aipamen berezia merezi du Herri Indigenen Eskubideen Aldeko Aldarrikapen Unibertsalak, 2007an onartu zena. Doktorego tesi honetan herri indigenek nazioartean propio aritzeko sorturiko Laugarren Mundua delako mugimenduaren azterketa egiten da. Errotik mugimendu antikolonialista izanik kolonialismo uhin ezberdinek sorturiko egoera aztertzen da. Geroxeago honen aurka aritu izan den mundo mailako mugimendu indigenaren sorrera, agenda eta ekimen eremu nagusiak aztertu direlarik. Ekintza eremuen artean aipamen berezia merezi dute giza eskubideen eremuan zein ekologian egindakoak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Landa-garapeneko politikek, eremu horietako ohiko jardueren sustapena eta berregituratze sozioekonomikoa bultzatzeaz gain, lurralde-antolaketa zein ingurumen-esparru gero eta garrantzitsuagoak barneratu dituzte beren proposamenetan. Artikulu honek horixe aztertzen du, zein izan den landa-garapen politikaren ingurumentze prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia. Basogintza eta nekazaritza-ingurumen neurriez gain, prozesu honetan arreta berezia merezi du Natura Eremu Babestuen politikak, zeina neurri handian landa-garapenekoarekin uztartu egiten den funtzionalki zein kronologikoki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren erabilera azken bi hamarkadetan handiagotuz joan da. Gero eta pertsona gehiagok, medikuntza mota honetan oinarritzen diren metodoak eta produktuak erabiltzen dituzte beraien osasuna sustatzeko, mantentzeko edo gaixotasunak tratatzeko. Beraz, medikuntza honen erabilera handiagotuz joan dela esan daiteke. Hala ere, historikoki medikuntza konbentzionala oinarritzat izan duten herrialdeetan, osasun sistematik kanpo egon ohi da bere eraginkortasuna, segurtasuna eta metodologiaren oinarriak kolokan jarri direlako. Lan honen bidez, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboak gure osasun sistemarentzat baliabide bat ea izan daitekeen aztertu nahi da. Horretarako, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboen bilaketa bibliografiko bat burutu egin da, gaur egungo osasun zerbitzuetan izan dezakeen eraginkortasun maila zein den ikusteko. Osasun erakunde internazional eta nazional ezberdinak ere kontsultatu dira eta datu base ezberdinetan bilaketa egin da. Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren hainbat teknika eta produktuentzat eraginkortasuna aurkitu egin da. Hala ere, ikerketen metodologiaren hobekuntza, ikerketa berriak burutzeko eremu berriak eta, batez ere, medikuntza honek, ebidentzia zientifikoan oinarritutako metodoetan barneratzearen beharra azalean geratuko da. Guzti honetarako funtsezkoa izanik, osasun goi mailako instituzioen parte hartzea, beharrezko neurri legal eta baliabide ekonomikoak ezartzeko Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren inguruan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

35 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

En el presente TFG se ha realizado un diagnóstico de las necesidades emocionales de los menores de entre 6 y 12 años diagnosticados de trastorno mental grave que acuden al Centro Terapéutico-Educativo de Ortuella. En la metodología de análisis se han utilizado dos técnicas.: la observación participante en los distintos espacios en los que se desenvuelven los usuarios y la entrevista con cada uno de los profesionales de la entidad. Este análisis ha tenido como objetivo detectar las carencias emocionales de los usuarios que requieren de mayor atención educativa. Además se realiza una propuesta de intervención cuyo eje central es desarrollar las competencias emocionales a través de la teatralización.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Lan enpiriko honen helburua Lea-Artibaiko hiru ikastetxetako ikasleen jarrerak aztertzea izan da, jatorria eta ama-hizkuntza bezalako faktoreek ezberdintasunik eragiten duten ikusteko. Horretarako, Likert eskalako galdetegien bidez informazioa bildu, ikasleen motibazioak -integratzailea eta instrumentala-, bigarren hizkuntza ikasteari eskaintzen dioten garrantzia eta haien gurasoen laguntza neurtu eta ondoren talde ezberdinen arteko konparaketa gauzatu da. Parte-hartzaile guztiek emaitza onak erakutsi badituzte ere, ama-hizkuntza euskara dutenek eta jatorriz euskal herritarrak direnek eskuratu dituzte emaitzarik baxuenak jarrerak deskribatzeko erabili diren aspektu horietan. Hala, ondorioztatu da testuinguru honetan etxeko hizkuntzak eta jatorriak badakartela desberdintasunik bigarren hizkuntzaren ikaskuntzarekiko jarreran.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Hizkuntzaren sustrai biologikoen ikerketak aurrerapausu handiak egin ditu azken urteotan. Ikerketa hau alorrartekoa da nahitaez, eta hizkuntzalaritza, psikologia, neurozientzia eta genetikaren arteko bilbatura batek osatzen du «biohizkuntzalaritza» eta hizkuntzaren neurokognizioa itxuratzea xede duen eremu berri hau. Artikulu honetan ezagutza eremu honen hastapeneko itxurapen bat eskainzen da, hizkuntzaren genetikan eta neurokognizioan azken urteotan egin diren zenbait urrats aurkeztuaz.