171 resultados para hezkuntza emozionala


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Balioek eta jarrerek garrantzia handia dute edozein testuingurutan. Hori dela eta, lan hau Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan errespetua, autonomia eta bizikidetza arauak lantzeko proposamena da, ikasleen balio eta jarreretan aldaketa eta hobekuntza jakina eragiteko asmoz. Oinarri teoriko batetik sortutako esku-hartzeak, 12 jarduera ditu, pre-testa, post-testa eta balioak bizirik irauteko amaierako rol-jokoa, beste batzuen artean. Praktikan jarritako interbentziotik emaitzak eta ondorioak atera dira, proposatutakoak ikasleengan zer-nolako eragina izan duen eta ondorioz, haien ezaugarrietarako egokia izan den azalduz, besteak beste.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Eskola Porrota kaltegarria da ez bakarrik jasotzen duten familientzat, gizarte osoarentzat baizik. Kezkagarria da gure eskolak ikasle guztien heziketa egokia ziurtatzeko kapazak ez izatea. Irakasleok ez badugu gure ikasle guztien arrakasta lortzeko baliabiderik, gure ahalegin guztiak alferrikako lana bihurtuko dira. Lan honetan, informazioaren bilketa egin da eta analisiaren bidez, Eskola Porrotaren esangura argitu nahi izan da, diziplinarteko ikuspuntu batetik: bere faktoreak, arrazoiak eta ondorioak identifikatzen dira, egoeraren azterketa bat egiten da eta irakasleentzat Eskola Porrota garaiz aurreikusteko eta saihesteko jarraibidea ere proposatzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen xedea euskal musika-tresnen irakaskuntzan, batez ere musika eskoletan lantzen diren metodoak aztertzea izan da, gero eremu formalera eramateko. Horretarako, Bizkaian euskal musika-tresna herrikoien egoera zein den ezagutu eta aztertzen da. Ikerketa honen oinarria, egindako elkarrizketa kualitatiboak izan dira. Bertan, metodo etnografikoa eta autoetnografikoa erabiliak izan dira. Emaitzei erreparatuz, hezkuntza formalean euskal musika-instrumentuen presentzia nahiko eskasa da. Nahiz eta irakasleen formakuntzan ere gabeziak egon, musika eskolei esker, euskal musika-instrumentuak jotzen ikasteko eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera zabala dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Egun, adin txikikoenekin batera eskolako testuinguruan barneratzean, irakasleek familiak haurren garapen psikologikoan eta pertsonalean zuzenean eragiten duela hautematen dute. Izan ere, seme alaben hezkuntzan familiak duen hezteko estiloak eta inplikazio mailak, seme alabek bizitzak eta hezkuntza akademikoak planteatzen dizkieten erronkei aurre egiteko dituzten jarreretan eragingo du, euren errendimendu akademikoa baldintzatuz. Horren ondorioz, lan honetan, bilaketa bibliografiko baten bidez, ikasleen ikaskuntza prozesua, garapen pertsonala eta psikologikoa ahalik eta modu hoberenean estimulatzea ziurtatuko dituzten aspektuak ikertzen dira. Horrela, hauen errendimendu akademikoa eta ongizate psikologikoa bide positibo batetik bideratu eta ikasleei, irakasleei eta familiei erantzuteko bideak ireki nahi direlarik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Gaur egungo eskoletan, oraindik ere, zoritxarrez, behar besteko garrantzirik ematen ez zaion eta sendotu behar den ikasleen autoezagutza fisikoaren inguruan, honako landa-lana diseinatu eta ikasleekin burutu egin da, hauengan aldaketa bat sortarazteko asmoarekin. Horretarako, prestatutako ariketa desberdinen bitartez, ikasleen arrazonamendu maila, baita maila emozionala ere landu egin da. Kontuan izanda, autoezagutzan, aldaketak epe luzean ematen direla, esku-hartze honen bidez ez dira aldaketa handirik edo esanguratsurik nabarmendu. Dena den, errespetuaren balorea ikasleengan transmititzea lortu egin da. Hori dela eta, landa lana burutu eta gero, egindakoaren inguruan, autokritika egin da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetako teknologia berrien iraultza dela eta, haur eta gazte literaturak bere forma aldatu du, ikus-entzunezko euskarrietara moldatuz, hartzaile haurrei erakargarriago eta ulergarriago suertatzearren. Adibide moduan Momo eleberria hartuta, bere moldaketa zinematografikorako erabili diren estrategiak aztertu dira eta bi adierazpen-euskarrien tramak konparatu dira. Analisi honen bidez frogatu ahal izan da moldaketa mota hauek, hain zuzen, jatorrizko lanaren sinplifikazioa inplikatzen dutela; hala ere, ez da arrazoi nahikoa hauek alde batera uzteko edo mesprezatzeko eta hezkuntza-baliabide posible gisa baztertzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honek hirugarren mailako neska-mutilengan autoezagutza akademikoak duen garrantzia behatu eta ikertu nahi du. Helburu bezala, ikasleak bere burua ezagutu, norberaren nortasuna garatzeko oinarrizkoa dena, eta inguruan dituzten pertsonen iritziak errespetatzea planteatu da. Gainera, esfortzuak prozesu honetan ez ezik, hezkuntza sisteman zein aspektu sozialean duen garrantzia ere erakutsi nahi da. Emaitzek aldaketa batzuk adierazten dituzte, batez ere, autoezagutza akademikoan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Ikerketa honen helburu nagusia Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretarako, Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lanean oinarrituz, umeei 6 problema (4 ez estandarrak eta 2 estandarrak) dituen froga bat egin diet, ondorio hauek lortuz: Ikasleen %3,29k erantzun zuzena eman dio erantzun gabeko problemari, %7,69k erantzun zuzena eman dio erantzun bat baino gehiago duen problemari, %45,05ek erantzun zuzena eman dio erantzuna enuntziatuan duen problemari eta azkenik, ikasleen %46,15ek erantzun zuzena eman dio datuak soberan dituen problemari. Gainera, nahiz eta ikastetxeen metodologia ezberdina izan, ateratako emaitzak antzekoak dira, beraz, metodologiak ez duela eraginik ondorioztatzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] IKTekiko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) menpekotasuna, oso gai eztabaidatua da gaur egun, batik bat, guraso eta hezitzaileak kezkatzen dituena. Mugikorra aipaturiko teknologia horien barne dagoenez, horretaz egiten den erabilera ezagutzeaz gain, ikerketa honen helburu nagusia mugikorraren erabileraren eta errendimendu akademikoaren arteko korrelazio posible bat aurkitzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 39 ikasleko lagina erabili da. Emaitzek, aipaturiko korrelazioa erakusten dute. Beraz, prebentzioaren garrantzia azpimarratzeko asmoz, menpekotasun jokaeraren garapena ekiditeko zenbait gako ematen dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bernard Aucouturier pedagogoak sortutako praktika psikomotorrak, bide motrizetik abiatuta, haurraren heltze psikologikoa helburu duen metodoa da. Haurra bere garapenean ulertu eta lagundu ahal izateko psikomotrizitatearen beharraz kontziente izanik eta Aucouturier metodologia abiapuntutzat hartuta, lan honetan, hezitzaile bakoitzari bere praktika hobetzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreferentzia markoa eskainiko zaio. Horretarako, bi urteko gela bateko irakaslearen esku hartzearen analisiaren bidez, jardunaren egokitasuna ebaluatzearekin batera, esku hartzea hobetzeko proposamena eskainiko da. Izan ere, hezitzailearen oinarrizko funtzioa praktika psikomotorrean modu ez zuzentzailean esku hartzeko egoerak sortzea da, horretarako formakuntza pertsonal eta profesional sendo eta zorrotza ezinbestekoa izanik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Haur Hezkuntzan zientziaren ikaskuntzarako baliabide aberasgarrienetako bat irteerak dira, hauek beharrezkoak baitira haurraren garapen integralerako. Horretarako, irteerak eskolaren parte izan behar dute eta irakasleek bisitaldiak proposatu behar dituzte. Hainbat toki daude bisitak egiteko HHko haurrekin eta lan honetan Armañongo Interpretazio Zentroaren hezkuntza eskaintza aztertuko da, adin txikiko umeen kasuan bertako baliabideen eragina ikusi ahal izateko. Zentroaren arduradunen iritziak ezagututa eta HHko haurren bisitaldia aztertuta, emaitzak eta ondorioak aterako dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen ikerkuntza gaia sormena da. Ibilbide honetan, sormena ardatz eta oinarri hartuz, DBH-ko Marrazketa Teknikoko ikasleek Haur Hezkuntzako umeentzat bideratutako Formak jokoa asmatu dute. Bi erronka nagusi izan ditu lan honek: alde batetik, DBH-ko ikasleekin batera, aholkulari lanak eginez, jokoa eraikitzeko prozesu sortzaile bat aurrera eramatea. Bestetik, HH-ko umeentzat joko sortzaile bat formulatzea. Joko honen helburu nagusiena pertsona guztiengan existitzen den sormen gaitasuna bultzatzea, sustatzea eta garatzea izan delarik. Bidean azaldu diren erronkei aurre egin eta konponbidea topatzerako orduan, egilearen Haur zein Bigarren hezkuntzako hezitzaile perfil bikoitza ezinbesteko tresna izan da. Ikuspuntu bikoitz honek, sormenaren txertatzea hezkuntzako fase bakoitzari egokitzea ahalbidetu du, hezkuntza prozesu globala dela argi izanik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen helburua, Bizkaiko Ikastola batek, bi urte aurrerago jarritako metodologia berritzaile baten diagnostiko partziala burutzea izan da. Metodologiak ezarritako printzipio guztietatik, “Ikastola, familiarekin eta komunitatearekin komunikazioan” printzipioa hartu da. Diagnostikoa burutzeko, elkarrizketa erdi estrukturatuaren bidez informazioa bildu da, eta ondoren, kategoria sistema baten bitartez emaitzak atera. Emaitza hauetatik, ikastolako kideen eta gurasoen esperientziak alderatu dira beharrizanak identifikatuz. Parte hartzaileen artean orokorrean bat etorri badira ere, adina, hizkuntza eta denbora ezak eragina dutela ondorioztatu da komunikazio eta parte hartze egoki bat mantentzerako orduan. Azkenik, beharrizanak esku artean izanda, esku hartze baten diseinua proposatu da behar hauei erantzuteko asmoz.