72 resultados para SNOMED sare semantika euskaratu
Resumo:
[EU]Master bukaerako proiektu honetan, SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioaren lehenengo urratsak azaltzen ditugu. Horretarako, SNOMED CTren sakoneko analisia egin dugu, eta bio-zientzien domeinuko euskarazko baliabideak aztertu ditugu. Aplikazioaren diseinu osoa egin dugu, euskarazko ordainak lortzeko algoritmo bat definituz. Algoritmo horren lehenengo urratsa izan da inplementatu duguna, hiztegi espezializatuen parekatzeari dagokiona, alegia. Aplikazioaren hastapen hauetan emaitza itxaropentsuak lortu ditugu.
Resumo:
Helburuak: Ariketa-bilduma honen helburu nagusia bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, teorian ikasitako kontzeptuen aplikazio praktikoa islatzen duten ariketak dira bilduma honetakoak. Aipatutako irakasgaien konplexutasuna dela eta, liburu hau, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: Teoria' testu-liburuaren lagungarri gisa argitaratu dugu. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.
Resumo:
Helburuak: Testu-liburu honen helburua bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, ikasgelan azaldutako kontzeptuen kontsultarako testu-liburutzat har daiteke. Norentzat izan daiteke baliagarria: 2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.
Resumo:
Gure proiektua, medikuntzako kontzeptuak biltzen dituen ontologia eleanitz batetik datu-base bat eraikitzea eta hau ahalik eta azkarren kontsultatzea edota maneiatzea ahalbidetzen duen aplikazio bat inplementatzea da, hiztegi on-line gisa garatua. Horrez gain, IXA taldeak euskararekiko duen konpro- misua izanik, hiztegi hori euskaratu eta aplikazioan integratuko da.
Resumo:
En este proyecto se analiza el flujo de información en distintos modelos de redes. Está elaborado en euskera.
Resumo:
124 p.
Resumo:
283 p. : graf., map.
Resumo:
Oro har finantza-erakunde baten kudeaketa ikuspegi praktiko batetik ezagutu nahi duen edozeinentzat erabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, graduko eta postgraduko finantza-arloko irakasleei, sektore honetako profesionalei eta, baita banku-eragiketak hobetu ulertu nahi dituzten inbertsiogile partikularrei ere zuzentzen da.
Resumo:
Liburu honekin zera nahi dugu: Gorputz Hezkuntzako curriculuma ezagutzea, legeak dioena eta eduki multzoen garapena. Eta era berean, motrizitatearen lan metodologiak eta irakasle gisa eskura ditugun baliabideak ezagutzea da.
Resumo:
340 p.
Resumo:
Formazio ekonomikoa edo enpresa kudeaketan formazioa dutenei zuzendutako materiala da; edozelan ere, Administrazioaren jarduteko moduak ezagutu nahi duen orori baliagarri gerta dakioke. Liburu honetan atal hauek agertzen dira : Administrazio zuzenbidea eta Administrazio Zuzenbide iturrien teoria. Administrazio antolakuntzaren oinarriak. Administrazio-egintzari buruzko teoria, administrazio-prozedura, administrazio-egintzen berrikuspena eta errekurtsoak. Administrazioak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen teknikak
Resumo:
Helburuak: Behe tentsioko kableen sekzioen aukeraketa egiteko beharrezkoak diren irizpide ezberdinei buruzko ariketak aurkeztea. Norentzat:Behe tentsioko kableen sekzioen kalkuluak egin behar dituzten guztientzat.
Resumo:
Helburuak: Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Beroaren transmisioa irakasteko behar diren taula, abako eta korrelazio batzuk biltzea, ikasleak ikasturtean zehar irakasgaia hobeto jarrai dezan. Horretaz gain energia-teknologiako beste arlo batzuen (errekuntza, aire hezea eta hozte teknologia) taulak eta abakoak biltzea ere. Gai hauekin erlazionaturiko ariketa multzoa ere ageri da testuan emaitzekin. Norentzat: Industria Ingeniaritzako 4. mailako ikasleentzat. Baita Ingeniaritza Kimikoan Beroaren Transmisioa ikasten dabiltzan 2. mailako ikasleentzat, edota Industria Antolakuntzan bigarren zikloko lehenengo mailako ikasleentzat. 2010-11 ikasturtetik aurrera indarrean egongo diren gradu ikasketetan bigarren mailan irakatsiko den Termoteknia izeneko irakasgaian lagungarria ere izango da.
Resumo:
Helburuak: Liburu hau Telekomunikazio Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den Dispositiboen Elektronika irakasgaian erabiltzen da. Ikasleek elektronikarekin duten lehenengo harremana hau izaten denez, irakasgaiaren helburu nagusia oinarrizko osagaien ezaugarriak eta funtzionamenduaren printzipioak ezagutaraztea da. Norentzat izan daiteke baliagarria: Testua Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu da, baina dispositiboen funtzionamendua eta anplikazio-sistema sinpleak azaltzen dituenez, oso baliagarria gerta daiteke, orobat, edozein maila eta titulazioko Elektronika-ikasleentzat -edota ikasle horiei irakatsi behar dietenentzat.