7 resultados para umeak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gaur egungo umeak naturatik urrun eta deskonektatuta bizi dira eta honek izakionganako ondorioak dakartza. Hezkuntza sistema eta mundu natural errealaren arteko lotura eza honen eraginez sortutako emozio desorekak ezagututa, natura eskola eremura gerturatzea erabaki nuen. Balooren laguntzarekin Animalien Bitartezko esku hartze batzuk bizi izan genituen eskolako bi urteko gelan. Txakurraren bitartez umeak emozioak azaleratzearen momentu preziatu bat izan zuten, non errespetua, konfiantza, ziurtasuna, maitasuna eta enpatia moduko kontzeptuak garatu zituzten. Esperientzia hau bizi izandako guztiontzat aberasgarria izan zen arren, onartu beharra dago behar bereziak dituzten umeen arteko bizipenak benetan harrigarriak izan zirela.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena: Bost urteko gela batean burututako ikerketa lan honen bidez, gure inguruko eskoletan ohikoa den egoera aztertu nahi da. Hots, eskoletan ematen diren gatazka egoerak, hain zuzen ere. Gainera, argi izan behar dugu hauek ondo bideratzen ez badira biolentzia edota agresibitate egoerak bilakatu daitezkeela. Gatazka hauek bi eratan ulertu daitezke: alde batetik, umearen jokabide negatibo gisa; edota, gaiaren inguruko hausnarketa sakona eginez gero, umeak ingurunea ulertzeko eta horrekin interakzioak egiteko erabiltzen dituen ikasketa mekanismo gisa. Argi dago beraz, gatazka hauen izaera parametro ezberdinek osatzen dutela: irakaslearen papera, eskainitako baliabideak, umearen garapena, etab. Ikuspuntu honetatik lanean ikasgelan bizi izandako gatazken ezaugarrien frekuentzia erregistroa egin da. Gatazka hauen interpretazioak haur hezkuntzako irakasleei hobetu ulertzen eta honekin batera, hauek era positibo batean bideratzen lagundu ahal dizkie.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Burutu dudan GRAL lan hau hezkuntza arloan kokatzen da eta lan honetan unibertsitatean irakatsi dizkiguten ezagupenak aplikatu nahi izan ditut. Gaiaren inguruko azterketa sakona egin ondoren, lana Getxoko Aixerrota instituturako proiektu baten proposamena da. Proiektu honen bidez bilatzen dena hain zuzen Aixerrotara ailegatuko diren aurre-nerabeak ikastetxera heldu aurretik elkar ezagutzea eta bide batez haien ahalmen pertzeptibo-motorea garatzea da. Egitasmoaren oinarrian joko-jolasak daude eta haien bidez ume taldeen elkareen arteko ezagutza eta inklusioa sustatuko dira garapen pertzeptibo motorearekin batera. Umeak Lehen Hezkuntzako eskolatik Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igarotzean ume sentitzetik nagusi sentitzera pasatzen dira. Aldaketa handiak ematen dira umeen bizitzetan, hala nola: ikastetxe berria, lagun berriak, beste sexuarekiko interesak…Aldaketa hau gogogorra izaten da askotan, ume batzuk berehala ohitzen dira, baina beste batzuk zailtasunak dituzte egoera berrira moldatzeko. Nire proiektuaren bidez nagusiki bi helburu zabal landu nahi ditut: Batetik Aixerrota ikastetxera joango diren umeen sozializazioa eta inklusioa ahalbidetu nahi dut joko jolasen bidez. Bestetik oraindik osatu gabe dagoen gaitasun pertzeptibo motorearen garapena sustatu nahi dut joko jolasetan oinarrituta. Ideia honekin Aixerrotara joango diren ikasleen eskoletan, (Andra Mari, Berangoko eskola, Geroa, Zabala) 6. mailako ikasleak harremanetan jarriko ditugu, hau da joko jolasetan oinarritutako programa bat jarraituko da, lau eskoletako 6. mailako ikasleak harremanetan jarriaz. Garrantzitsua iruditzen zait Aixerrota bezalako ikastetxe handi batean honelako proiektu bat aurrera eramatea. Nahiz eta zaila eta nekeza izan eskolak harremanetan jartzea, guztiz beharrezkoa da nire ikuspuntutik proiektu hau edo antzekoren bat gauzatzea, umeengan barneratzen diren balio eta gaitasunengatik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gai honekiko interesa, aurreko urtean “Jarduera fisiko inklusiboa” irakasgaia hasi genuenean piztu zitzaidan eta lan hau egitea erabakitzearen arrazoia, dantza campus batean monitore moduan bizitako esperientzia izan zen. Bertan, gaixotasun ezberdinak zituzten umeak elkartu ziren gure klubeko umeekin batera lan egiteko eta dantza egiten gozatzen zutena ikusita gozatzen nuen nik ere. Baina bereziki, Down Sindromea (DS) duten umeekin lan egiteko gogoa sortu zitzaidan. Horren geroztik, gaixotasun hau duten pertsonekin lan egiten duten dantza taldeak badaudela aurkitu nuen, baina nire asmoa ez da soilik DS duten umeei dantza egiten irakastea, baizik eta ume hauen eta gaixotasunik ez dutenen arteko elkarlana bultzatzea ere, inklusibitatea hain zuzen, baita dantzak haiengan sortzen dituen onurak aztertzea ere, bai fisiko zein psikologikoki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan hau 3 urteko umeen gelan egindako ikerketa bat da, bertan, jolas tradizionalak praktikan jarriko dira eta hauek umeen emozioetan duten eragina aztertuko da. Horretarako ikerketa hau 3 fase desberdinetan planteatu dugu: lehenengo pausua, jolas tradizionalak irudien bidez zer diren azaltzea izan da; ondoren, kontinente desberdinetako jolas tradizional batzuk burutu egin ditugu; eta, jarraian, umeak sentitu dutena marrazki batean adierazi dute. Praktikatutako jardueren barne logika aztertu dugu, espazio, denbora, harremanak eta objektuak eta umeek marraztutako marrazkiekin erlazionatu ditugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus]Ikusi da herrialde garatuetan gizakiek umeak gero eta beranduago izaten dituztela, azken urteetan umeak izateko arazoak dituzten bikoteen kopurua asko handitu da. 30-40 urtetako emakumeek oozito akastun gehiago ekoizten dituzte, uste da gene adierazpen aldaketak akats horiek nola eman diren azaldu dezakeela. Horregatik, sagu gazte eta zaharrei oozitoak erauziko zaizkie eta mikroarray bidez geneen adierazpena aztertuko da. Adinak eta meiosi fase desberdinek duten gene adierazpen aldakortasuna konparatzean ikusi da meiosi fase desberdinen artean aldakortasun handiagoa dagoela. Adinarekin erlazionatuak dauden geneek elektroi garraio katean, ziklo zelularra eta garraio zelularrean parte hartzen dute. Meiosi fase desberdinetan adierazpen maila desberdina duten geneek gene adierazpenean, prozesu metabolikoetan, ziklo zelularretan eta erregulazio zelularretan parte hartzen dute.