241 resultados para proiektu
Resumo:
Gaur eguneko politika ekonomikoak aztertu ezkero berehala ohartuko ginateke azpiegitura - proiektuei ematen ari zaien garrantzi gero eta handiagoaz. Aurrekontuetan, beste zenbait kontusailetan murrizketak edo gutxienez mugaketak planteatzen ari diren bitartean azpiegituren ezarrerarako baliabide gehiago destinatzen dituzte. Eta ildo hau nagusitzen ari da esparru guztietan, europarretik hasita udal esparruraino. Artikulu honen helburua ez da izango gai honen sakoneko azterketa xehetu eta osatua eskeintzea, horrek luzez gaindituko bailuke aldizkari batetako idazlan batek bete dezaken funtzioa. Gure helburua, hortaz, askoz ere apalagoa izango da; zera da lortu nahi duguna: gure lurraldearentzat hain erabakior diren azpiegitura - proiektuei buruzko jakinmina sortaraztea irakurleongan, aurrerantzean interes eta arreta handiagoaz jarrai ditzaten gaiaren nondik norakoak, komunikabideek horren maiz zuzentzen diguten informazioaren bidez.
Resumo:
Euskara: Lan honek euskal autore zaharrak Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzea du helburu. Ezinbestekoa da neska-mutilek ikasgeletan klasikoen ondarea ezagutzeko aukera izatea, euskal autore zaharren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua suspertzeko. Izan ere, idazle klasikoak oinarrizko hezkuntzan duten tokia ez da handia izan, hauek lantzeak zailtasunak dakartzalako. Beraz, zailtasun horiek aztertuta eta lekuko idazle ezberdinen lan hautatuen egokitze-lana aintzat hartuz, proiektu berritzaile baten proposamena eskaini nahi da, euskarazko literatura zaharra irakurtzeko eta lantzeko zaletasuna sustatzeko bidea erakusteko asmoz. Horrela izanik, ikasleek euren neurrira eta interesetara moldatutako egitasmoa eskura izango dute, egungo hezkuntza-sisteman beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak barneratuz, beti ere gaiarekiko motibazioa eta jakin-mina aintzat hartuta.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Azken hiru hamarkadetan, Euskal Autonomia-Erkidegoan aldaketa garrantzitsua eman da HPB (heziketa premia bereziak) duten ikasleei ematen zaien heziketa-erantzunean, laguntzaren behar orokor eta iraunkorrak aurkezten dituenari dagokionez bereziki. Gaur egun, ikasle hauek, LH eta DBH zentro arruntetan kokatutako gela egonkorretara joan daitezke. Gela hauetako curriculuma zabala eta malgua da eta ez dago era arauemailean Hezkuntza Sailagatik araututa. Gela horietan matrikulatutako ezgaitasuna duten ikasleek, eskola-ordutegi barruan, gorputz-hezkuntzako jarduerak egiteko eskubidea dute, bere etapako beste kideek bezala. Ikasle hauekin bultzatzen diren jarduera fisikoek bere bizi-kalitatea eta komunitatean bere inklusioa hobetzera orientatuta egon behar dute. Beraz, egokia izango litzateke zentro honen H.F. ikasleak jarduera horiek talde horrekin egiteko denbora espezifikoa bere ordutegian kontuan izan zezan . Ikasle horiek zentroaren bizitzan parte hartzeaz gain, institutuko irakasleek parte hartu behar dute mutil horien jardueretan. Inklusioak bere gain hartu behar ditu heziketa komunitatearen kide guztiak. GrAL honetan proposatzen eta justifikatzen da GH irakasleak irakasten duen kirola igeriketa izan dadila, ikasle hauen ezaugarriak kontutan hartuta eta fisiko, psikiko eta sozial mailan eragiten dituen onurengatik. Erabilitako metodoa analisi orokorrekotik kasu zehatz baten praktikara joatea izan da. Eusko Autonomia Erkidegoko HPBk duten ikasleei ematen zaien erantzun orokorra aztertzen hasi da gela egonkorretara heldu arte, bereziki Sopela BHI-ko G.H. kurrikuluma zehaztuz.
Resumo:
Duración (en horas): De 11 a 20 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Direcciones de correo electrónico de las autoras: Edurne Ortiz de Elguea (txintxe1989@holmail.com) y Priscila García (pelukina06@hotmail.com).
Resumo:
Karrera amaierako proiektu honetan telefono mugikor aurreratuentzako aplikazio grafiko bat garatu da. Aplikazioak mendizaleei lainoa dagoenean orientatzen lagundu nahi die, ikuspen ezagatik galdu ez daitezen. Hori lortzeko, erabiltzailearen inguruan dagoen paisaia hiru dimentsiotan pantailaratuko da. Non kokatuta dagoen jakiteko GPS sistema atzitzen da. Erabiltzaileak aurrera egiten duen heinean marraztutako ingurunea eguneratzen da. Orientatzen laguntzeko, begiratzen ari den norantzan dagoen lurrazala bakarrik marraztuko zaio mendizaleari.
Resumo:
Bilduma digitaletan, ondare kulturaleko elementuek deskribapen motzak eta informazio falta handia dute. Wikipediako artikuluek berriz deskribapen luzeak eta erlazionaturiko elementuetara estekak eskaintzen dituzte. Proiektu honetan, ondare kulturaleko elementu hauen informazioa, sistema automatiko bidez, Wikipedia artikuluekin aberastea posible den ikertu eta ebaluatuko da. Sistemek esleitzen dituzten artikuluak egokiak direla egiaztatzeko, bilduma digital batetik ausaz aukeraturiko 400 elementu eskuz etiketatu dira dagokion Wikipedia artikuluarekin. Gainera bi sistema automatiko erabiliko dira azterketan, alde batetik Wikipedia Miner sistema eta bestetik, xede berdinerako garatuko den sistema bat. Sistemek 400 itementzat artikuluak esleituko dituzte eta ondoren eskuz eginiko etiketatuaren aurka ebaluatuko dira.
Resumo:
Proiektu pilotu honekin medikuntzarako tresna lagungarri bat sortu da Jaiotzetiko Sortzen Diren Errore Metabolikoak (JASODEM) diagnostikatzeko. Horretarako, Gurutzeta Ospitaleko Metabolismo Laborategiko adituarekin eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko ERABAKI taldearen arteko elkar-lana funtsezkoa izan da. Amaierako produktua Web zerbitzari batean egongo da exekutagarri. Web aplikazioaren bitartez, medikuak gaixo ezberdinei diagnostikoak egiteko aukera izango du. Horretarako aski da Praktika Klinikorako Gidaren exekuzio bat abiaraztea eta bertan pazienteari inguruan eskatzen diren datuak sartzea. Exekuzio prozesuan zehar badago sistematik irten eta ondoren lanarekin berriz jarraitzea, modu honetan froga klinikoak beharren arabera egiten direlarik, diagnostiko prozesuko kostua murriztuz. Bestalde, Praktika Klinikorako Gidan agertzen diren kontzeptuen inguruko informazioa jasotzeko funtzionalitatea eskaintzen zaio erabiltzaileari. Proiektua garatzeko aukeratu den metodologiaren jarraipen zehatza egitea eta kalitatezko dokumentazioa sortzea ezinbestekoa da. Proiektu honen garapenerako, Rational Unified Process (RUP) metodologia eta honi euskarria ematen dioten tresneria erabili da. Proiektuaren analisirako eta Jakintza Ingeniaritzarako CommonKADS metodologia erabili da.
Itzulpen automatikorako tresnen egokitzapena euskararako: post-edizioa, ebaluazioa eta aurre-edizioa
Resumo:
Proiektu honetan zehar Itzulpen Automatikoa eta horren inguruko tresnen inguruan jorratu da. Lengoaia Naturalaren Prozesamendua eta itzulpen automatikoa ikasi eta aztertu egin dira ikuspuntu zabal batetik. Itzulpen automatiko orokorraz eta horren aplikazio mota desberdinetatik gain, bestelako kontzeptuak ere tratatu dira, hala nola, itzulpenean laguntzeko tresnak, itzulpen automatikoaren ebaluazioa eta itzulpen automatikorako testuen aurre-edizioa eta post-edizioa. Ikasketa- eta aztertze-prozesu horretaz gain, erlazionatuta dauden tresnak erabili edota moldatu egin dira euskararako itzulpen automatikoan barne. Hiru atal nagusi nabarmendu daitezke: Lehenengo, OmegaT, itzulpenean laguntzeko softwarea, moldatu da Matxin euskararako itzultzaile automatikoa gehituz. Gainera, IXA Taldearen eta Euskal Wikipediaren arteko kolaborazio-lanean, Wikipediako artikuluak eskuratu, itzuli eta igotzeko aukera egokitu zaio OmegaT-ri eta horren erabilera sustatu da Euskal Wikipediako komunitatean eta UPV/EHUko Informatikako ikasle eta irakaslegoaren artean. Bestalde, lan honetaz baliatuz, OmegaT-k sortzen dituen itzulpen-memoriak, Matxin-en itzulpenen gaineko post-edizioan oinarrituak, eskuratzeko modu bat egin da, horiekin Matxin-en funtzionamendua hobetu ahal izateko. Ondoren, Asiya programan integratu egin da euskara. Asiya-k itzulpen automatikoaren ebaluazio eta meta-ebaluazioak egin ditzakeen aplikazioa da. Hainbat metrika aztertu dira euskara aztertzeko balio ote duten begiratzeko. Besteen artean, lau metrikari euskara gehitzeko saiakera egin nahi izan da IXA Taldeko euskarazko testuen analizatzaile batek eskainitako informazio sintaktikoa gehituz, baina bi metrika soilik egokitu ahal izan dira. Azkenik, DiSeg esaldi-segmentatzailea erabili egin da gaztelerazko corpus baten gainean esaldi luzeak banatzeko. Aurre-edizio hori eta gero itzuli egin dira eta Asiya erabiliz emaitzen ebaluazioa eta konparazioa egin dira, esaldi laburragoekin itzulpen automatiko eraginkorragoa lortzen oten den aztertzeko.
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas. Destinatario: Estudiante y Docente