54 resultados para osasun profesionala
Resumo:
Genero biolentziaren biktima diren emakume kasuak detektatu eta aurre egiteko osasun langileek daukaten garrantzia nabaria da. Helburua: argitaraturik dagoen bibliografiaren berrikuspen kritikoa eginez, erizainek eta bestelako osasun langileek genero biolentzian duten heziketa mailak kasuen detekzioan erlaziorik dagoen edo ez behatzea da. Metodologia: lehenik eta behin gaia finkatzeko asmoz bilaketa bibliografiko orokorra egin da. Ondoren, gai zehatzaren inguruko bibliografia bilaketa kritikoa egin da datu base desberdinetan. Lorturiko bibliografia guztitik aukeraketa egin eta azkenean hautatutakoekin gaia landu eta azkenik lanaren erredakzioa burutu da. Emaitzak eta diskusioa: Genero biolentzia kasuen detekzioa osasun profesionalek arlo horretan daukaten formazioarekin erlazionatzen da. Hala ere, orokorrean gehienek ez dute haien burua zera egiteko guztiz gai ikusten, beste batzuen artean formazio faltaren oztopoa sumatzeko dutelako. Ondorioak: genero biolentzian osasun profesionalek formazioa izatea ezinbestekoa da kasuen detekzio egokia burutzeko. Horrela, heziketa maila handituz, osasun profesionalek detekzioa egiteko gai izango dira, kasuen maneiu hobea lortuz.
Resumo:
Haurren obesitateari aurre egiteko osasun aholku-programa.
Resumo:
Gure proiektua, medikuntzako kontzeptuak biltzen dituen ontologia eleanitz batetik datu-base bat eraikitzea eta hau ahalik eta azkarren kontsultatzea edota maneiatzea ahalbidetzen duen aplikazio bat inplementatzea da, hiztegi on-line gisa garatua. Horrez gain, IXA taldeak euskararekiko duen konpro- misua izanik, hiztegi hori euskaratu eta aplikazioan integratuko da.
Resumo:
Azken bolada honetan osasun gastuaren hazkundea dela eta Estatuko Herri Administrazioan zein Autonomi Erkidego guztietan egonezin izugarria piztu da. Izan ere, gai honek zer ikusi handia du Ongizate Estatu ereduarekin. Ongizateren Estatuaren funtsezko neurritako bat osasun gastuak kontrolatzeko sistema on bat izatea da. Baina, horretarako ezinbestekoa da aurrekontuak egitura garbia eta arautzailea izatea. Beraz, aztertuko dute EAE-k zer nolako kontrol sistema juridikoa erabiltzen du.
Resumo:
Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren erabilera azken bi hamarkadetan handiagotuz joan da. Gero eta pertsona gehiagok, medikuntza mota honetan oinarritzen diren metodoak eta produktuak erabiltzen dituzte beraien osasuna sustatzeko, mantentzeko edo gaixotasunak tratatzeko. Beraz, medikuntza honen erabilera handiagotuz joan dela esan daiteke. Hala ere, historikoki medikuntza konbentzionala oinarritzat izan duten herrialdeetan, osasun sistematik kanpo egon ohi da bere eraginkortasuna, segurtasuna eta metodologiaren oinarriak kolokan jarri direlako. Lan honen bidez, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboak gure osasun sistemarentzat baliabide bat ea izan daitekeen aztertu nahi da. Horretarako, Medikuntza Osagarri eta Alternatiboen bilaketa bibliografiko bat burutu egin da, gaur egungo osasun zerbitzuetan izan dezakeen eraginkortasun maila zein den ikusteko. Osasun erakunde internazional eta nazional ezberdinak ere kontsultatu dira eta datu base ezberdinetan bilaketa egin da. Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren hainbat teknika eta produktuentzat eraginkortasuna aurkitu egin da. Hala ere, ikerketen metodologiaren hobekuntza, ikerketa berriak burutzeko eremu berriak eta, batez ere, medikuntza honek, ebidentzia zientifikoan oinarritutako metodoetan barneratzearen beharra azalean geratuko da. Guzti honetarako funtsezkoa izanik, osasun goi mailako instituzioen parte hartzea, beharrezko neurri legal eta baliabide ekonomikoak ezartzeko Medikuntza Osagarri eta Alternatiboaren inguruan.
Resumo:
Haur-obesitatea gorputzeko gantz kantitatea gehiegizkoa izateari deritzo. Gaixotasun epidemiko kontsideratu den arren, urtero, prebalentzia goraka doa. Eritasun honek ondorio latzak ekar ditzake, besteak beste, beste hainbat gaixotasun eragin baititzake. Hori dela eta, prebentzioan lan egitea da biderik onena, eta horretarako, haur eta gurasoak arrisku faktoreei buruz informatzea da bide zuzena. Lan honen bitartez, gaixotasun honen prebentziorako suertatu diren interbentzio eraginkorrak aztertu eta horietan erizainaren funtzioa zehaztu nahi dugu. Horretarako, 2010 urteaz geroztik argitaratuta dauden ikerlanetan, eraginkortasuna baieztatuta duten prebentzio-programak bilatu dira Pubmed eta Scopus datu baseak erabilita. Bilaketan, entseiu klinikoak eta berrikuspen sistematikoak kontuan hartu dira eta horietan burutatuko interbentzio eraginkorrak aztertu dira. Behin hori edukita, horietan erizainak duen funtzioa aztertu eta prebentzioan duen garrantzia analizatu da. Horretaz aparte, frogatu gabe dauden interbentzio-programak ere aztertu dira, nahiz eta daturik eraginkortzat eman ez den, erizainak barnebiltzen dituen betebeharrak zehazteko eta prebentzioan duen erabilgarritasuna aztertzeko. Hainbat entseiu kliniko aztertu eta gero, haur-obesitatearen aurkako programak eraginkorrak direla ondorioztatu da. Gainera, erizainak hauetan paper garrantzitsua du, kontrolen segimendua eta obesitatearen inguruko heziketa azaltzen baitu. Honek konfidantza eta segurtasun nahikoa ematen die guraso zein umeei eta obesitatea pairatzeko probabilitatea gutxitzen du. Beraz, heziketa eraginkorra izan dadin eta prebentzioan lan egin ahal izateko, erizainak batez ere eskolako testuinguruan ume eta gurasoei eragiteko dituen gaitasunak jorratu dira. Erizainak, heziketa egokia jasoz gero, aholkuak emateko, ohitura-osasuntsuak sustatzeko, azterketa fisiko zein psikologikoa egiteko, zalantzak argitzeko eta konfidantza bermatzeko gai da.
Resumo:
Ikerketa honek, Gizarte Hezkuntzaren garrantzia nabarmentzeko helburua izanik, profesio honen eta ezgaitasuna duten pertsonen eboluzio historikoa aztertzen du. Horretarako, aspalditik Gizarte Hezitzaileak diren pertsonen testigantzak bildu (lehengo eta gaur egungo egoera konparatzeko asmoz) eta Gizarte Hezitzaileen profesionalizazioa lortzeko jarraitutako ibilbidea ikertu da. Horrez gain, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren nondik norakoak aztertu eta sortutako dokumentu profesionalizatzaileak landu dira. Halaber, honekin, Hezitzaileen etorkizuneko erronkak plazaratzeaz gain, egungo egoera ikertu eta, mobilizazioaren bitartez, gizartearen kontzientziazioa lortu behar dela ondorioztatu da, lanbideak merezi duen errekonozimendua lortzeko asmoarekin.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.
Resumo:
Garapena lortzeko Milaurteko Akordioa sinatu zenetik gaur egun arte eman diren aldaketen analisi sakon bat egin, helburuen nondik norako jarraipen bat eginez eta errealitatea zorrotz aztertuz. Hizkuntza: Euskera.
Resumo:
Dialecto : texto en euskera central -- guipuzcoano
Resumo:
Immigrazioaren fenomenoak errealitate sozio-demografikoa eraldatu du eta osasun zerbitzuetan honen eragina nabaria da, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen sarrera ematen ari baita. Erizaintzak kolektibo berrien atentzioan erreparatu behar du, kultura anitzeko gizartea zaintzea erronka bilakatuz. Euskal Autonomia Erkidegoan immigranteek populazioaren zati esanguratsu bat betetzen dute eta hauen gehiengoa magrebtarrak direla oinarritzat hartuz haien osasunean determinanteak diren faktoreak aztertu behar dira. Izan ere, batetik kultura ezberdintasunaren ñabardurek eta bestetik immigrazio prozesu zein ondorengo egoerak kolektibo honen osasunean eta ondorioz zaintzan, eragina izango dute. Erizaintza zainketak orientatzeko, immigrazio prozesua hasieratik ulertuz eta gure lurretan bizi duten osasun egoeraren azterketa orokor bat eginez, gertutasunetik erizainek kulturalki konpetenteak diren zainketak eskainiko dituzte. Bestalde, errealitate berrira egokitzeko zenbait hobekuntzen premia nabari da, ordura arteko osasun sistema zein erizainen dinamika zehazki moldatuz. Erizainen formakuntza espezifikoaren beharra, komunikazio eraginkorra sustatzearen garrantzia eta gizarte multikulturalera egokitutako erizaintza oinarria aztertu eta bultzatzea puntu inportanteak dira. Era honetara, lehen atentzioan erizainek immigrazioarekiko duten atentzioan aurrerapausoak emango dira. Giza eskubideak betetzera iritsi garela esango dugu, osasun-gaixotasun prozesuan gutxiengo talde etnikoen kultura eta bizi estiloa errespetatzen direnean.
Resumo:
Idazleen nahia, esatariaren lehentasunak eta antolaketa mugaketak kontuan izanik, helburu anitzeko eredu bat zehaztea da, horrela Osakidetzako erietxe konkretu bateko jarduera zehaztu ahal izango dugu eta beraz, baita aurrekontuaren esleipena. Aldi berean, aurrekontu zuzkidura doituz, zentroaren baliabideen erabilpenaren efizientzia azter dezakegu eta orokorrean, zentroaren osasun-laguntzen emaitzak hobetzen lagundu dezakete.
Resumo:
294 p. : il.
Resumo:
379 p. : il.