24 resultados para irakaslearen jarduna


Relevância:

60.00% 60.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honekin bilatu nahi izan dugun helburu nagusia irakasleek generoaren berdintasunean oinarritzen duten bere jardun praktika ezagutzea izan da. Horretarako, hainbat adituren hitzak kontuan izanik, eskolek eta bertako irakasleek genero estereotipoen desagerpenean betetzen duten funtzioa aztertu dugu eta diagnostiko txiki bat egin dugu, Haur Hezkuntzako ikasgela batean ikerketa ez-parte hartzaile bat aurrera eramanez eta zenbait elkarrizketa eta dokumentu analizatuz. Lortutako emaitza eta datuekin ondorioak atera ditugu lan hau, etorkizunera begira, hezkuntza hezkidetzailea lortzeko lagungarria izango delakoan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena: Ingelesaren Sarrera Goiztiarrari dagokion Ikastolen Elkarteak sortutako Eleanitz Proiektua aztertu nahi izan da. Proiektuak testuinguru zehatz batean, Iñigo Aritza Ikastolan, teoriatik praktikara izan ditzakeen aldeak zehaztu nahi izan dira. Irakaslea jarri da ikerketaren erdigunean, egunerokotasunean Haur Hezkuntzako mailetan proiektuari loturiko materialak garatzerakoan egon daitezkeen hutsune edo zailtasunak zehaztu asmoz. Horretarako, ikerketa kualitatiboa gauzatu da, tresna ezberdinak erabili direlarik. Horien artean, hutsuneak zehazteko elkarrizketa erdi egituratua esanguratsuena izan da. Ikerketa gauzatu ondoren, ikusi da; alde batetik irakasleek materialen balorazio positiboa egiten dutela; bestetik, proiektuari loturiko zailtasunak baino, proiektua ezarri den testuinguruari loturiko baldintzatzaileak direla irakasleen kezka nagusia.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

EUSKARA LABURPENA:Haurrek hizkuntza idatzia nola barneratzen duten eta irakasteko metodorik egokiena zein izan daitekeen inguruko eztabaida egon izan da aspalditik. Gai horri buruz, haurrek idazketaz egiten duten jabekuntza prozesuan irakasleen ikuspegi psikopedagogikoek zer nolako eragina duten haurrengan ikertu dugu. Ikerketaren alde kualitatibo eta kuantitatiboei erreparatuz, metodologia berritzaileen aplikazio ezberdinak egiten dituzten Bizkaiko Avellaneda, Etorkizuna eta Eguzkibegi ikastetxeetan ikerketa sinkroniko bat eraman dugu aurrera. Lanerako lagina HHko etapako 5 urteko gelan dauden 55 ikaslek eta 6 irakaslek osatu dute. Emaitzek adierazten dutenez, ikuspegi tradizionalean heziak dauden haurrek idazkeraren alde figuratiboekiko ziurtasun handiagoa erakusten dute eta eredu eraikitzailean hezitakoek, berriz, komunikazio gaitasun handiagoa dute. Eredu bakoitzak bere indar-guneak eta ahulguneak izateak zaildu egiten du eredu baten egokitasuna nabarmentzea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bernard Aucouturier pedagogoak sortutako praktika psikomotorrak, bide motrizetik abiatuta, haurraren heltze psikologikoa helburu duen metodoa da. Haurra bere garapenean ulertu eta lagundu ahal izateko psikomotrizitatearen beharraz kontziente izanik eta Aucouturier metodologia abiapuntutzat hartuta, lan honetan, hezitzaile bakoitzari bere praktika hobetzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreferentzia markoa eskainiko zaio. Horretarako, bi urteko gela bateko irakaslearen esku hartzearen analisiaren bidez, jardunaren egokitasuna ebaluatzearekin batera, esku hartzea hobetzeko proposamena eskainiko da. Izan ere, hezitzailearen oinarrizko funtzioa praktika psikomotorrean modu ez zuzentzailean esku hartzeko egoerak sortzea da, horretarako formakuntza pertsonal eta profesional sendo eta zorrotza ezinbestekoa izanik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas. Nivel educativo: Grado

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Irakaslearen komunikazio-gaitasunaz sarritan hitz egin da; pragmatika eta soziolinguistika barnean hartzen dituen eta ezagutza linguistikotik haratago doan kontzeptu bezala definitua izan da. Horrek kulturarteko komunikaziora garamatza, eta bi kontzeptuon baturak kulturarteko komunikazio-gaitasunera. Azken honek ezaugarri kognitiboak nahiz konatiboak eta jarrerarekin lotura duten ezaugarriak bere barnean hartzen ditu. Gure lana aniztasun horretan kokatzen dugu, alegia, etorkinen hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza orokorra lortzeko tresna lagungarria izan daiteke irakaslearentzat; hizkuntzaren beraren ezaugarriei (izena, hizkuntza familia, hiztun kopurua, estatusa eta kokapen geografikoa) ez ezik, ahoskerari eta idazkerari ere garrantzia ematen diegulako, besteak beste, honako helburuok lortzeko asmotan: -Ikasle etorkinen motibazioa piztea, irakasleak bere hizkuntzan interesa duela ikusten du eta. -Ikasle etorkinak bere buruarengan konfiantza izatea, irakasleak lagundu egiten baitio ama-hizkuntzaren ezaugarriak ateratzen eta ikasten ari den hizkuntzarekin parekatzen. -Ikaslearen egokitzapenean laguntzea, ikaslearen jatorrizko herrialdeko ohitura soziolinguistikoak aintzat hartzen dira, eta bertakoekin parekatzeko bidea ematen da. Helburu hauek lortzeko, argi dago irakasleak ikasteko prest egon behar duela eta interesa izan behar duela etorkinen hizkuntzetan eta kulturetan; izan ere, ezagutza da beldurrak eta mesfidantza guztiak uxatzeko tresnarik aproposena.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan Laudio Ikastolaren azterketa pedagogikoa egin dut eta Laud io Ikastolaren funtzionamendua hobeto ulertzeko baliagarria izan zait. Azterketa honetarako hainbat gauzetan arreta jarri behar izan dut eta informazio asko jaso. Esan daiteke b ehaketa lana puntu gar rantzitsu bat izan dela lan hau burutzeko. Behaketa lan h onekin irakaslearen jokabidean arreta handia ipini dut eta horrek , egiten dituen gauza onak eta baita txarrak ere detektatzeko baliagarria izan zait.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Actualmente la actitud de los alumnos hacia las matemáticas está siendo cuestionada debido al bajo rendimiento que muestran las últimas investigaciones. En este trabajo se presentan los resultados obtenidos de la investigación y posterior análisis sobre la actitud de los alumnos de Educación Primaria hacia la materia. Para ello, se ha ideado un cuestionario teniendo en cuenta variables internas y externas. Como resultado se ha concluido que tanto el perfil del profesor como la metodología empleada influyen en la actitud del alumnado y como consecuencia de ello en su rendimiento.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan hau, Ikastolen Elkarteak sortutako Urtxintxa metodoaren 5 urteko irakaslearen gidaliburuen idazten eta irakurtzen irakasteko atalaren analisian oinarritzen da. Proiektu hau ikuspegi konstruktibista batetik eratu da, beraz, honetan idazten eta irakurtzen irakasteko erabiltzen den materialek teoria konstruktibistari jarraitzen diote. Material hau aztertu da Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan idazketa eta irakurketa lantzeko zein neurritan erabilgarria den ezagutzeko helburuarekin. Ikerketaren ondorioek agerian utzi dute Urtxintxa modu eraikitzailean eta globalizatuan hizkuntza idatzia lantzeko gida erabilgarria dela. Idazketa-irakurketaren inguruan proposatzen diren jarduerek hizkuntza idatziaren erabilera funtzionala sustatzen dute eta horrela, haurren ikasketa esanguratsua ziurtatzen dute.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Laburpena: Bost urteko gela batean burututako ikerketa lan honen bidez, gure inguruko eskoletan ohikoa den egoera aztertu nahi da. Hots, eskoletan ematen diren gatazka egoerak, hain zuzen ere. Gainera, argi izan behar dugu hauek ondo bideratzen ez badira biolentzia edota agresibitate egoerak bilakatu daitezkeela. Gatazka hauek bi eratan ulertu daitezke: alde batetik, umearen jokabide negatibo gisa; edota, gaiaren inguruko hausnarketa sakona eginez gero, umeak ingurunea ulertzeko eta horrekin interakzioak egiteko erabiltzen dituen ikasketa mekanismo gisa. Argi dago beraz, gatazka hauen izaera parametro ezberdinek osatzen dutela: irakaslearen papera, eskainitako baliabideak, umearen garapena, etab. Ikuspuntu honetatik lanean ikasgelan bizi izandako gatazken ezaugarrien frekuentzia erregistroa egin da. Gatazka hauen interpretazioak haur hezkuntzako irakasleei hobetu ulertzen eta honekin batera, hauek era positibo batean bideratzen lagundu ahal dizkie.