111 resultados para garapen soziala
Resumo:
Hirien lehiakortasuna hobetzeko berebiziko garrantzia duen tresna dela erakutsi du hiri marketinak. Hiriek garatutako estrategietan, hirien bizi kalitatean oinarritutako ezberdintze estrategiak dira azpimarragarri izan dira, izan duten arrakastagatik. Autore askok hirien bizi kalitatearen hobetzea ingurugiroarekin, gizartearekin edo ekonomiarekin erlazionatutako adierazleekin identifikatzen dute; baina hobekuntza hauek ez dute zertan biztanleen begietara ikusgai izan behar. Gainera, aztertutako literaturak garraio publikoa – aspektu ekonomikoetan, sozialetan eta ingurugiroan duen efektua – bizi kalitatea baldintzatzen duen elementu bat dela agerian jarri du. Kasu honetan, ikerketa honek planteatu diren lau konstruktuen eta bizi kalitatearen arteko harreman positiboa dagoen aztertuko du. Horretarako, lehenik eta behin garraio publikoak garapen ekonomikoan, garapen sozialean, ingurugiroan eta irisgarritasunean duen eragina neurtzeko planteatutako eskalak baliagarriak diren egiaztatuko da.
Resumo:
[EU]Gradu Amaierako lan honetan, enpresen gizarte erantzukizunak azkenaldian hartu duen garrantzia kontuan hartuta, kontzeptu hau jorratuko da eta eremu honetan burututako ekimen ezberdinen artean bat aukeratuko da, honen garapena eta inplementazioa aztertzeko. Hain zuzen ere, lan honetan erabiliko den ekimena, Munduko Hitzarmena edo Global Compact-a izango da. Hau, nazioarte mailako ekimen bat izanik, 10 printzipio proposatzen ditu, lau eremu ezberdinetan banatuz: Giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren kontrako borroka. Bukatzeko, Global Compact-a aplikatzen duten sektore ezberdinetako hiru enpresa aukeratuko dira eta bakoitza dimentsio bat aztertzeko erabilia izango da, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hurrenez hurren. Azkenik, lanean zehar aztertutakoa kontuan hartuta zein ondoriotara iritsi garen adieraziko da.
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
[ES]Hoy en día, la linea de investigación sobre la detección de rostros se ha incrementado, debido al uso y la influencia del mismo en diferentes aplicaciones. Por ejemplo, la mayoría de las cámaras digitales actuales, para mejorar la claridad de la imagen y la focalización, tienen incorporado un sistema de detección del rostro. La detección del rostro también es el primer paso para otras aplicaciones y lineas de investigación, como pueden ser el seguimiento de los ojos, y la vigilancia de la seguridad de varias aplicaciones, entre otros. Por esta razón, es necesario realizar una correcta detección facial. En esta tesis de máster, se realizará un análisis y estudio del estado del arte de la detección del rostro, para posteriormente realizar una aplicación práctica, así como su validación y análisis. El detector desarrollado es la conjunción del uso de diferentes cascadas de clasificadores basados en el método de Viola y Jones y las características de Lienhart, y un detector de piel.
Resumo:
[EUS] Landa-garapeneko politikek, eremu horietako ohiko jardueren sustapena eta berregituratze sozioekonomikoa bultzatzeaz gain, lurralde-antolaketa zein ingurumen-esparru gero eta garrantzitsuagoak barneratu dituzte beren proposamenetan. Artikulu honek horixe aztertzen du, zein izan den landa-garapen politikaren ingurumentze prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan, alegia. Basogintza eta nekazaritza-ingurumen neurriez gain, prozesu honetan arreta berezia merezi du Natura Eremu Babestuen politikak, zeina neurri handian landa-garapenekoarekin uztartu egiten den funtzionalki zein kronologikoki.
Resumo:
Máster en Dirección Empresarial desde la Innovación y la internacionalización. Curso 2013/2014
Resumo:
IKD GAZtE curriculuma garatzeko UPV/EHUko IKD (Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa) eredu formatiboaren barne garatzen den proiektu bat da, Talde Sustatzailea deitzen den unibertsitateko diziplina ezberdineko ikasleek autogestionatzen eta dinamizatzen dutena eta ikasleriari bideratzen zaiona. IKD GAZtEk 2011/2012 ikasturtean du jatorria eta bere helburua Gipuzkoako Kanpuseko ikasleriaren ahalduntzea, aktibazioa eta ekimen sena sustatzea da, azken batean ikasleria bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatzea. Urte horretan ikasleriaren egoeraren berri izateko asmoz, diagnostiko tailer eta sentsibilizazio kanpaina batzuk burutu ziren eta bertan parte-hartzaileengandik jasotako solasaldietatik ateratako ondorioak aztertu ostean, Ekimen Sena bultzatzen duen Ikaskuntza Modulua diseinatu, aplikatu eta ebaluatu zen 2012/2013 ikasturtean. Talde Mistoan egoeraren balorazioa egin ondoren, proiektuak daroan hirugarren urtean modulua birdiseinatu da eta aplikatu da. Hiru urteetako esperientzia ebaluatu ostean, IKD GAZtEk eraldaketa hezitzailearen alorretik eraldaketa soziala bultzatzearen bidean aurkitzen dela ondorioztatzen da.
Resumo:
Duración (en horas): De 21 a 30 horas Destinatario: Estudiante
Resumo:
[EU]Gradu Bukaerako Lan honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, gure praktika profesionala ikertzea eta hobetzea. Bestetik, administratzaileen erantzukizunaren eremuan liskar egoerak sortzen dituzten egoerei eta zalantzei erantzuna ematea, nolabait, eremu honetan, ideiak argitu eta sendotzeko helburuarekin. Lanketa hori egiteko Graduan zehar barneratutako hainbat ezagutza eta zenbait adituren ezagutza teorikoen ekarpenak egiten dira lanean. Nagusiki, lau aspektu izango dira lan honen aztertze objektu. Horrela, lehen atal batean, erantzukizunaren ikuspegi orokorra landuko dugu. Behin, eremu hau azterturik, Legeak aurreikusten dituen akzioen aspektu garrantzitsuenetara joko dugu. Ondoren, modu labur batean bada ere, aipamen txiki bat egingo diogu konkurtso egoeran sortzen diren egoerei. Azkenik, urteetan zalantza egoera sortu duen gaiari erreparatuko diogu, hau da, preskripzioaren gaia. Proiektuak ondorioztatzen du, erantzukizunaren eremuan Legegileak jasotzen dituen aldaketek helburu dutela, arauketa osatuago bat eskaintzea.
Resumo:
[EU]Enpresak sortzeko UPV/EHUko lehen programek eta programa horietatik sortutako lehen spin-offek hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute jada. Denbora tarte horretan, hain zuzen, UPV/EHUtik hainbat spin-off sortu dira. Logikak agintzen duen moduan, enpresa bakoitzak garapen zehatza izan du, eta gaur egun bizi duen egoera bakarra da. Hala nola, enpresa bakoitzak unibertsitatearekin egun duen harremana ere desberdina da. Bada, ikerlan honen helburu nagusia da, alde batetik, UPV/EHUko egungo testuinguru ekintzailea aztertzea; eta bestetik, unibertsitateak spin-offen sorrera eta garapenean izan duen eragina ikertzea. Horretarako, enpresak sortzeko UPV/EHUko programaren baten babespean sortutako 40 spin-off aztertu dira, web formulario bidez bidalitako inkesta baten bitartez.
Resumo:
Enpresa munduari dagokionez, gizarte erantzukizuna eta garapen jasangarriaren azterketa: definizioak, printzipioak eta bilakaera. GRI ereduaren erabilpena, aztergai gisa, Espainiako bi finantz entitate.
Resumo:
390 p.
Resumo:
[eus] Autoezagutza ez akademikoa pertsonaren garapenaren pilare funtsezkoenetariko bat kontsideratzen da. Aldaketaren bat eragiteko asmoz, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako neska eta mutilei zuzenduta dauden ekintza batzuk diseinatu eta praktikan jarri dira. Adin honetako neska eta mutilak, haien nortasuna eta batez ere autoezagutzaren garapenaren erdian aurkitzen dira. Horregatik, “ad hoc” diseinatu diren pretest eta postest baten bitartez, ekintza hauek espero ziren aldaketak sorrarazi dituzten ebaluatu da.
Resumo:
Resumen tomado de la publicación
Resumo:
Existe una versi??n en espa??ol, con el t??tulo "Estimulaci??n del lenguaje oral en Educaci??n Infantil"