6 resultados para gabeziak


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Haur batzuek hasierako alfabetatzean, hizkuntza idatziarekin zenbait arazo izaten dituzte. Arazo horiek, normalean, ikaskuntza prozesuaren baitan dauden akatsak izaten dira, baina batzuetan hizkuntza trastorno baten adierazleak bihurtu daitezke. Hori dela eta, irakasleak, ahal duen neurrian, arazo horiek aurreikusten saiatu behar du. Ikerketa honetan, haurrek izaten dituzten akatsez gain, eskolek eta irakasleek irakaskuntza honetan dituzten gabeziak eta arazoak aztertu dira. Datuak baloratu ostean, haurrek euren artean mota bereko akatsak egiten dituztela eta irakasleek hizkuntza idatziaren oinarrizko kontzeptuekin zailtasunak dituztela ikusi da. Horrez gain, erabiltzen dituzten metodoak haurren ikaskuntza prozesua errazten ez dutela ikusi dugu. Hori guztia dela eta, arazoak eta gabeziak aurreikusteko proposamen bat aurkeztu dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, EAE-ko curriculuma oinarritzat hartuz, Lehen Hezkuntzako testuliburuetan sormena eta intuizioa garatzen diren problemak lantzen diren, aztertu eta analizatzea da. Horrez gain, testuliburuan atal honetan gabeziak dituzten haur talde batean, mota hauetako problemak praktikan jarriko dira, beraien jarrera eta erantzuna aztertuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

103 p.; 102 p.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Lan honen xedea euskal musika-tresnen irakaskuntzan, batez ere musika eskoletan lantzen diren metodoak aztertzea izan da, gero eremu formalera eramateko. Horretarako, Bizkaian euskal musika-tresna herrikoien egoera zein den ezagutu eta aztertzen da. Ikerketa honen oinarria, egindako elkarrizketa kualitatiboak izan dira. Bertan, metodo etnografikoa eta autoetnografikoa erabiliak izan dira. Emaitzei erreparatuz, hezkuntza formalean euskal musika-instrumentuen presentzia nahiko eskasa da. Nahiz eta irakasleen formakuntzan ere gabeziak egon, musika eskolei esker, euskal musika-instrumentuak jotzen ikasteko eta musika herrikoiaz gozatzeko aukera zabala dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Bizkaiko ikastetxe batean proiektuak egin izan dira, ikasleriaren interesak kontuan hartu gabe. Interes horiek kontuan izateko, ikaskuntza komunitate birtuala sortzea erabaki zen. Birtuala izanik, teknologia berrien erabilera sustatzea espero zen. Ikaskuntza komunitate birtuala web orrialde batean sortu zen, non partaide ororen artean proiektu bat diseinatzeaz gain, ekintzetan erabiltzeko baliabideak eratzeko aukera ematen zen bertan. Webguneak hasierako zirriborrotik aldaketak izan zituen, aztertzen ziren gabeziak edota beharrak asetzeko. Ikaskuntza komunitate birtuala prest egonda ere, ez zen aurrera eraman denbora faltagatik. Horrela, web orrialdean proiektua diseinatzeko eta partaideek diseinatutako proiektua burutu ahal izateko, ikasturte hasieratik diseinatu beharko litzateke.