7 resultados para futbola
Resumo:
Futbolean iskiotibialetan ematen diren lesioen errebisioa eta hauek ekiditeko proposamena.
Resumo:
[EUS] Ikerketa honen helburua futbol partiduen eta entrenatzeko erabiltzen diren joko murriztuen arteko bihotz maiztasunean oinarritutako intentsitateen arteko konparazioa egitea zen, horrela joko errealarekin antz handiena zuen joko murriztua zein zen determinatzeko. Hemeretzi jokalari erdi profesional (18,74 ± 1,24-ko adina, 72,49 ± 4,72-ko pisua, 1,80 ± 0,05-ko altuera) parte hartu zuten aurre denboraldiko lau partidu hiru joko murriztu ezberdinekin, SSG4, SSG7 eta SSGPG, konparatu zituen ikerketan. Bihotz maiztasun maximoa (BMmax), bataz besteko bihotz maiztasuna (BMbb) eta 5 intentsitate zonalde ezberdinetan egondako denbora neurtu ziten lau partidu eta joko murriztu bakoitzeko hiru saiotan eta ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren partiduen eta joko murriztu guztien artean BMmax eta BMbb baloreetan, SSG7an izan ezik, zeinen BMbb partiduetan erregistratuarenaren antzekoa izan zen. Joko murriztuen artean ere ezberdintasunak aurkitu ziren, haien denen artean SSG7 intentsuena izan zelarik. Intentsitate zonaldeen kasuan partiduak eta SSG7 beste jokoak baino intentsuagoak zirela iruditu zuten, jokalariak joko hauetan intentsitate altuko zonaldeetan egondako denbora tarte luzeagoengatik.
Resumo:
Periodizazio taktikoa, futbol alorrean Victor Frade irakasle portugaldarraren eskutik orain dela 30 urte sortu zen entrenamendu metodologia bat da, gaur egun, gehien bat Jose Mourinhok, honen bidez lortu dituen garaipen eta lorpenak direla eta, mundu mailako futbolean, hedapen eta gorentasun bat izatera lortu duelarik. Jokatzeko erara bideratua dagoen entrenamendua honen oinarria izanik, jadanik zeuden beste metodologia entrenamenduak kolokan jartzera iristen da, besteak beste, jokoaren elementu ezberdinen banantze eta indibidualizazioan oinarritzen ziren metodologiak. Lan honen helburua, entrenatzeko eta futbola ikusteko ikuspegia aldatzen duen entrenamendu metodologia moderno honek, aspektu fisiko-taktikoan, beste metodologia baten aurrean, eredu integratuarekiko dituen ezberdintasunak, saioetan nahiz partiduetan duten emaitza alderatzea da. Horretarako, Espainiako Futbol Hirugarren Mailako, talde batekin eraman da ikerketa aurrera, jokalariek Pse-saio metodoaren bitartez emandako kargaren datuak erabiliz.
Resumo:
Futbola talde baten entrenamendu kargen banan-banako azterketa bat egiten da. Entrenamendu kargen inguruko aldagai fisiko ezberdinen azterketa burutuz, entrenamendu saioetan zer egiten den ezagutu eta partiduen inguruan egindako ikerketa ezberdinekin alderatuz.
Resumo:
[EUS] Lan honen abiapuntua, goi errendimenduko emakumezkoen futbol partida batean ematen diren korner errutina ezberdinak aztertu eta horietatik eraginkorrenak diren ekintza eta jokaldiak identifikatzea izan da. Ikerlanean, hiru denboralditan zehar (2012-2013; 2013-2014; 2014-2015), Espainiako emakumezkoen futboleko lehenengo mailako, hau da Superligako taldeek 51 partidutan burututako korner jaurtiketak aztertu dira. Horretarako erabili den metodologia, bideo analisi eta analisi notazionala izan dira. Bideoan jasotako informazioa, aldagai guztiak kontutan hartzen dituen taula berezi batzuetan bildu dira. Horietan, jokatutako partidua, partiduko unea (0’-15’; 15’-30’; 30’-45’; 45’-60’; 60’-75’; 75’-90’), kornerra jaurtitzeko aldea (eskuin edo ezkerra), jaurtiketa gauzatutako hanka (eskuina edo ezkerra), jaurtiketa gauzatzeko modua (luze edo motza), jaurtiketaren helmuga puntua (lehenengo zutoina, erdira edo bigarren zutoina) eta azkenik, jaurtiketaren eraginkortasuna mailakatu da (gola, errematea atera, errematea atetik kanpora, aurkariak urrundu, aurkariak kanpora bota edo jaurtiketa kanpora) aldagaiak bereizi dira. Tauletan jasotako datu guztiak Microsoft Excel eta IBM SPSS statistic 23 programan bildu dira ekintzen deskribapena (bataz besteko eta desbideratze estandarra), frekuentzia (kopuru eta portzentajeak) eta aldagaiek eraginkortasunarekin duten erlazioa ateratzeko. Emaitzek adierazten dutenez, bataz beste 7,88 korner jaurtiketa burutu dira 56 partidutan 2,97ko desbideratze tipikoaz, horietatik bi kasutan bakarrik lortu da jokaldia golean amaitzea eta jaurtiketen %22,89an errematatzea. Gainera, korner jaurtiketen bidez, talde erasotzaileek gol aukera gutxi sortzen dituztela ikusi da. Baita ohiko errutinak luzez jaurtitzea, lehenengo zutoin aldera eta eskuin hankaz direla ere. Emaitzak ikusita ondoriozta daiteke, korner jaurtiketak erasoko egoeran gehiago landu beharko liratekeela eraginkortasun handiagoa lortu eta gol aukera gehiago sortzeko. Hitz gakoak: futbola, emakumeak, goi errendimendua, partidu analisia, kornerrak, analisi notazionala.
Resumo:
Proiektu honetan, futbolean jokatzen duten eta Aurreko Lotailu Gurutzatuko haustura jasan duten pertsonentzako erreadaptazio edo ber egokitzapen proposamen bat egin da. Honela, lanaren lehenengo zatia funtsean teorikoa da, baina oso garrantzitsua izango da ondorengo puntu hauek hobetu ulertu ahal izateko eta gaiaren gaur egungo egoeraz jabetzeko: futboleko lesioen duela urte gutxiko edo gaur egungo egoera, lesio horien maiztasun eta kokapena, bai eta lesio horien ezaugarriak. Ondoren, Aurreko Lotailu Gurutzatuan zentratu naiz, lotailu horren ezaugarriak, funtzioak, etab. aipatuz eta gero lotailu horren apurketan arreta jarri dut. Gero apurketa horrendako, diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa zein den aztertu eta izendatu dut, egile ezberdinen lanak eta ikerketak kontuan harturik. Azkenik, ber egokitzapen edo erreadaptazio proposamen bat egiten dut, modu praktiko batean, landu beharreko giharren eta eragina duten ahalmen fisiko ezberdinak kontuan hartuz, bai metodo eta ariketa egokiak aukeratzen
Resumo:
Futbolean egoten ari den garapenarekin bat, indibidualizaziorako joera ezartzen ari da futbolean, postu espezifiko bakoitzaren beharren arabera entrenatzaile zein prestatzaile fisikoek entrenamendu prozesuak egokituz. Ikerlan honen helburu nagusia zelaiko postu espezifikoen arteko ezberdintasunak aztertzea izango da azelerazio gaitasunean, trebetasunean, behe gorputz adarreko indar elastiko esplosiboan eta ahalmen aerobikoan denboraldiko bi une ezberdinetan. Horrez gain, jokalariek bi une ezberdinen artean izandako bilakaera aztertuko da. 16-20 urte bitarteko 37 jokalarik parte hartu dute ikerketan, hurrengo postuetan sailkatuz: erdiko atzelariak (EA), hegaleko atzelariak (HA), erdilariak (ERD), hegaleko erdilariak (HEG) eta aurrelariak (AUR). 15m linealeko lasterketa, Barrow test egokitua, kontra mugimenduzko jauzi bertikala beso askeekin eta Yoyo intermittent recovery test Level 1 proba fisikoak burutu ziren aurredenboraldiko lehen astean (T1) eta gabonetako lehiaketa etenaren osteko astean (T2). Jokalariak orokorrean aztertuta trebezian eta ahalmen aerobikoan izan zituzten ezberdintasun adierazgarriak bi proba fisiko aldien artean. Postuen arteko ezberdintasunei dagokionez, azelerazio gaitasunean, trebetasunean eta ahalmen aerobikoan aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak lehenengo proba fisiko aldian. Bigarren proba fisiko aldian berriz soilik trebetasunean aztertu ziren ezberdintasun adierazgarriak postuen artean. Denboraldian zehar izandako bilakaerak ere aztertu dira, postuen artean ezberdintasunik egon gabe proba batean ere ez. Esan beharra dago formazioko adinetan jokalariak postu ezberdinetan jokatu ahal izatea bilatzen dela, hori dela eta, ez dute postu batekiko espezializazioa izango. Interesgarria izan daiteke, formazioko aldi honetatik aurrera prestatzaile fisiko eta entrenatzaileentzat, postu espezifiko bakoitzeko jokalariei entrenamendu espezifikoak ezartzea, postu bakoitzaren behar fisiko zein tekniko-taktiko espezifikoetan hobekuntza nabariagoak izateko helburuarekin.