4 resultados para entitateen desanbiguazioa


Relevância:

70.00% 70.00%

Publicador:

Resumo:

Bilduma digitaletan, ondare kulturaleko elementuek deskribapen motzak eta informazio falta handia dute. Wikipediako artikuluek berriz deskribapen luzeak eta erlazionaturiko elementuetara estekak eskaintzen dituzte. Proiektu honetan, ondare kulturaleko elementu hauen informazioa, sistema automatiko bidez, Wikipedia artikuluekin aberastea posible den ikertu eta ebaluatuko da. Sistemek esleitzen dituzten artikuluak egokiak direla egiaztatzeko, bilduma digital batetik ausaz aukeraturiko 400 elementu eskuz etiketatu dira dagokion Wikipedia artikuluarekin. Gainera bi sistema automatiko erabiliko dira azterketan, alde batetik Wikipedia Miner sistema eta bestetik, xede berdinerako garatuko den sistema bat. Sistemek 400 itementzat artikuluak esleituko dituzte eta ondoren eskuz eginiko etiketatuaren aurka ebaluatuko dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

GAL honetan Arrisku-Kapital Entitateak aztertzen dira. Hau laburki, finantziazio bide alternatibo bat da, zeinaren ezaugarririk garrantzitsuena da, finantziazioaz gain ezagutza iturri ere badirela enpresa-proiektu berritzaileak sustatzeko. Lanaren antolaketari dagokionez, lehenik eta behin, Arrisku Kapital inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak legalki ekonomikoki zein historikoki aztertu dira, helburua gizartean entitate hauengan dagoen ikuspuntu okerra zuzentzea izan den. Bestetik entitateen tipologia eta legedi aplikagarria aztertu dira 2014. urteko erreforma eta gainontzeko araudia aztertuz. Ondoren alderdi erregulatzailea sakondu da, hau da entitate hauek bete behar dituzten obligazioak eta zeintzuk diren beraien mugak inbertsioak egiteko unean. Geroago, sektorearen erronkak aztertzen dira, gaur egungo egoera eta etorkizunean enpresen finantziazioak ze nolako testuinguru topa dezakegun azalduz. Amaitzeko balorazio bat egin da, bertan garapen historiko zein juridikoa kontuan izanik, sektoreak tamalez hartu duen itxura kritikatu da, batez ere espekulazioari atea ireki diolako eta enpresa txiki eta berritzaileen finantziazio iturri izan zitekeena, areriotasunezko eskurapenak eta espekulazioan oinarrituriko inbertsioak sustatzea ekarri duelako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu honetan EBMT tekniken bidez itzulpen partzialak sortzen dituen aurreprozesu batean oinarritutako itzulpen automatikorako hibridazio-mekanismo bat garatu da, entitateen eta esaldia baino txikiagoak diren unitate sintaktikoen bidezko orokortzea darabilena. Sistema oso arina eta eskalagarria izan dadin diseinatua izan da, eta inplementazio modular, hedagarri eta eraginkor bat eskaini zaio, baliabide eta tresna ugarirekin integratuz. Egindako esperimentuetan oso emaitza positiboak eskuratu dira, proposatutako sistemak abiapuntukoarekiko hobekuntza nabarmenak ekar ditzakeela erakusten dutenak.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Hemen aurkezten dugun txostena Ingeniaritza Informatikako Karrera Bukaerako Proiektu (KBP) batean sortu dugun memoria da. Bertan, izen-entitateak desanbiguatzeko bi tresna ebaluatu ditugu, zenbait datu multzo estandar erabilita. Proiektua Eusko Jaurlaritzako lankidetza beka batekin egin dugu, EHUko IXA ikerketa taldearen baitan. QTLeap Europako proiektuan egin dugu lan, zeinek itzultzaile automatikoen mugak aztertu nahi dituzten. Bertan, hain zuzen, desanbiguazio edo izen-entitateen estekatze automatikoaren inguruan lan egin dugu. Esan bezala 2 tresna ebaluatu ditugu,Dbpedia Spotlight eta UKB. Bestalde,hiru hizkuntzetan egin ditugu esperimentuak: ingelesean, gaztelanian eta euskaran.Dbpedia Spotlight tresna ingelesean eta gaztelanian erabili ditugu eta UKB aldiz,gaztelanian eta euskaran. Izen-entitateak desanbiguatzeko erabili dugun ezagutza-basea Wikipedia izan da.