718 resultados para enpresen desegiteak


Relevância:

80.00% 80.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, Espainiako enpresen sorkuntzetan eta desegitetan 2005-2014 bitartean izandako bilakaera aztertzea da. Horretarako Espainiako datuak beste herrialde batzueko datuekin konparatuz erantzuna emango da. Espainiako kasuan sakontzeko sektoreen eta komunitateen azterketa ere egingo da. Konparatzeko, datu kuantitatiboak zein grafikoak analisi kualitatiboekin batera erabiliko dira. Beraz analisi deskriptiboa nagusi izango da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Artikulu honetan euskal enpresen ikuspegitik erabaki zentroen lekualdatzeei buruzko analisi bat aurkezten dugu. Lanaren lehenengo zatian, globalizazioaren eremuan aztertuko ditugu enpresa gertakari hauek, aparteko erreferentzia bat eginez enpresa multinazionalen egiturazko ezaugarriei. Enpresa hauek estatuekin dauzkaten harremanak aztertzen ditugu bi alderdi oinarritzat hartuz: batetik enpresa multinazionalen aberriaren inguruko eztabaidan murgilduko gara, eta, bestetik, enpresa hauen egoitzak lekualdatzeak lurralde batean eragiten dituen arrazoi eta ondorioei erreparatuko diegu. Bigarren zatia, euskal ehun industrialean ari diren enpresa multinazional atzerritar eta bertakoei arreta desberdindua eskeiniz hasten da. Segidan, euskal enpresen egoitza aldaketak hartuko ditugu aztergai, zenbait euskal enpresa ez-kooperatiboen hedapen estrategiak Arrasateko kooperatiben hedapen eta multinazionalizazio ereduekin kontrajarriz. Azkenik,lana gogoeta batzuekin amaitzen da, hauen helburua, azken ondorio batzuk ematea baino haratago, garatutako gaiei buruzko eztabaida sustatzea delarik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Arazoak ez direla inoiz banan bana etortzen azaltzen da. Korapiloa nahiko mardula da, baina hari mataza askatzen saiatuz gero kontabilitate informazioaren erabilgarritasuna bermatua aterako denares esperantzaz lan egin behar da. Alde batetik enpresa buruen etikazko jokaera espero behar da. Bestetik, enpresek emango duten informazioa geroz eta gardenagoa baldin bada, eta kontabilitate informazio hutsaz gain, beste finantza indikatzaileak emango badira, informazioaren erabilgarritasunaren aldetik aurrera pausu garrantzitsua emango da. Azkenik, auditoreen lana ere kalitatezko zerbitzua bilakatu denez, guztiak kontutan harturik finantza informazioaren etorkizuna itxaropentsu ageri da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berriko Matematika I eta Matematika II irakasgaiko ikasleentzat.Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika III irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere baina gaika ere. Horrela, programaren gai bakoitzaren ariketa guztiak elkarrekin aurkituko dituzue, gaiz gai ikasi nahi izanez gero.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerkuntza Operatiboa irakasgaia gainditu behar duten ikasleentzat, eta baita ere, gai batzuetan, gradu berrietan Ikerkuntza Operatiboa ikasiko dutenentzat. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Ikerketa Operatiboa irakasgaiko azken hamar urteetan jarri diren azterketak eta haien erantzunak aurkituko dituzue. Lehenengo zatian, egin gabeko azterketak daude, ordena kronologikoan, zaharrenetik berrienera, eta bigarren zatian, erantzunak daude, ordena kronologikoan ere. Horrela, programaren gai guztietako ariketak elkarrekin aurkituko dituzue.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen hazkunde bide ezberdinak aztertzeko helburuarekin, 1821. urtean sortu zen Bureau Veritas konpainia aukeratu dut, gaur egun mundu mailan liderra den enpresa multinazionala. Lehenik eta behin, 180 urtetan zehar Bureau Veritas-ek izan duen ibilbidea aztertuko dugu enpresa hobeto ezagutzeko eta sortu zenetik lider izatera eraman dituen ekintzak edo aldagaiak zeintzuk izan diren ikusteko. Ondoren, Bureau Veritas-en azkenengo plan estrategikoak ikusiko ditugu. Alde batetik 2007-2011 urte bitartekoa eta bestetik, 2012-2015 urtetarako enpresak planteatutakoa. Azken hau, aurrekoan lortutako emaitzetan oinarritzen da eta geroago ikusiko dugun bezala, nahiz eta ingurune makroekonomikoak laguntzen ez duen, 2015 urterako plan estrategikoa proiektu garrantzitsua da konpainiarentzat eta irabazlearen estrategia bezala aurkezten dute. Hau guztia aztertu eta gero, dauden hazkunde bide ezberdinak eta kasu bakoitzean zein izango litzateke egokiena aztertuko dugu. Bureau Veritas-en kasuan, hauen artean, absortzio bidezko fusioa da nagusi eta horregatik, Bureau Veritas-ek 2007. urtean burutu zuen ECA (Entidad Colaboradora de la Administración) enpresa katalanaren eskuraketa aztertuko dugu, hau da, eskuraketa honekin Bureau Veritas-ek zituen helburuak, eskuraketa prozesua nolakoa izan zen, ECA-ren integrazioa prozesua, ondorioak…

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Euskal enpresen hazkunde estrategiaren azterketa da aztergai orokorra, hau da, globalizazio eta mundu teknologikoari aurre egiteko enpresek lortutako irtenbide desberdinak aztertzea. Lanaren helburua, jatorria 50. hamarkadan duen eta gaur arte euskal ekonomian eragin garrantzitsua izan duen euskal-enpresa baten hazkunde estrategiaren azterketa da, Kaiku Corporación Alimentariaren kasua hain zuzen. Kasuaren metodologian oinarrituz, hazkunde eredutzat nazioartekotze eta berrikuntza estrategiaren aldeko apustua egin duen enpresaren analisia egin da, jatorri amankomuna izan duten Iparlat eta Kaikuren desberdintasun estrategikoaren azterketak, honakoa ondorioztatzea ahalbidetuz: egoera berdinaren aurrean, bi estrategia desberdinen arrakasta.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Egungo krisi ekonomikoak eragin handia izan du ekonomiaren esparru guztietan, industria sektorean ere horrela jaso da eta gehien bat eraikuntza sektorean. Hala ere, industrian zenbait zifra positibo jasotzen dira jadanik, enpleguko datuek hau pairatzen ez duten arren. Ingurune honetan esportazioekin kontaktuan dauden enpresek abantaila handia izan dute egoera honi aurre egiteko. Izan ere, Europar batasuneko eta gainerako zenbait herrialdeetan duten egoera hobeagoa da eta ondorioz, enpresa hauek neurri txikiago batean jasango dute krisiaren efektua. Hauetako bat da Embalan3 enpresa, krisi ekonomiko batean dagoen ingurune batean egon arren, hazten jarraitu du. Hau lortzeko oinarrizkoa izan da aipatutako esportazioekin kontaktua izatearen abantaila, Embalan3 enpresaren jarduera bezeroak fabrikatzen edo saltzen dituen piezak egurrezko enbalajeetan sartzea eta azken bezeroari bidaltzea bai da. Honez gain, lorpen hau ahalbideratu diena lehiakideekiko ezberdintzea izan da, zerbitzu integral osoa eskainiz. Honen bidez, bezeroari biltegiratzetik piezen garraiorako deseinu eta garraio beraren antolaketara eskaintzen die. Gaur egun arte hau izan da hazkundearen euskarririk handiena eta etorkizunean hazten jarraitzeko ezinbesteko oinarria izango da. Hazkunde bide honetan, betiere beraien independentzia mantentzen saiatuz eta oraindik enpesa txikia izateak dituen mugak kontutan izanik.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Zerrenda honetan azaltzen diren ariketak baliagarriak dira Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturako Matematika I irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleentzat eta baita bost gradu berrietako Matematika I irakasgaian matrikulatuta daudenentzat ere. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturako Matematika I lau hileko ikasgai bat da, azken urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko lehenengo urtean irakatsi dena eta oraindik beste lau deialdietako azterketak egingo dira. Batez ere aljebra linealaren elementuak barneratzen dituen arren, azken zatian aldagai bateko funtzioen integrazioa ere aztertzen da. Publikazio honetan Matematika I-eko ikasgaian 2001. urtetik 2010. urtera egin diren azterketetan planteatuko problemak jasotzen dira, ekaineko eta iraileko deialdiak

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika II irakasgaia analisiaren elementuak jorratzen dituen lau hileko irakasgai bat da, azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko lehenengo urtean irakatsi dena, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturan. Argitalpen honetan Matematika IIko irakasgaian 2002. urtetik 2010. urtera egin diren azterketetan ezarritako problemak jasotzen dira, otsaileko eta ekaineko deialdietakoak. Bestalde, ariketa hauek baliagarriak dira Fakultatean ezarri berri diren graduetako lehenengo ikasturteko Matematika II irakasgairako. Ariketa hauek egin aurretik, ikasleek irakasgaiko kontzeptuak menperatzea oinarrizkoa da. Gomendagarria da, gainera, galderak ebazteko beharrezkoa den ahalegina egin aurretik problemen ebazpenak ez begiratzea. Modu honetan gai bakoitzeko kontzeptuak menperatzen dituzten edo ez frogatu ahal izango dute.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Familia-enpresen gaur egungo eta gaur egunera arte merkatuan izandako garrantzia aztertuko da; bai mundu mailan, baita Euskal Herri mailan ere. Ondoren, enpresa mota hauen ezaugarriak eta autore desberdinen araberako definizioak aztertuko dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan honen gaia enpresa familiarren kontzeptuaren eta ezaugarri nagusien nondik norakoez aparte, hauen oinordekotza izango da. Enpresa mota hauek oinordekotzaren momentuan zer eta nola egin beharko luketen azaltzen saiatuko gara gehien bat . Gainera, guzti honetaz gain, Euskadiko bertako bi enpresek era praktikoan gai hau nola barneratzen duten ikusteko aukera ere izango dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

90. hamarkadaren hasieran Gobernu irlandarrak bertako ekonomian eragin positiboa izango zuten hainbat erabaki estrategiko hartu zituen. Erabaki hauek zergen murrizketak eta ekonomiaren liberalizazioa suposatzen zituzten. Honi esker esportazioak hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile nagusi bihurtu ziren. XXI. mendearen hasieran higiezinen sektoreak kanpo sektorea ordezkatuko du ekonomiaren dinamizatzaile nagusi bezala. Euroan sartzeak, atzerriko aurrezkia etxebizitzen erosketara bideratuz, higiezinen burbuilaren sorrera ahalbidetu zuen. Higiezinen sektorean oinarritutako hazkunde ekonomikoa 2007. urtean eztanda egin zuen finantza krisi globalaren ondorioz bukatu egingo da. Gaur egun, Irlandako ekonomia hazkunde jasangaitzeko garai horren ondorioak pairatzen ari da. Hau dela eta, krisi sakoneko egoera bat igarotzen ari da, Europar Batasunak erreskatatu behar izan du eta bere fi nantza sektorearen zati handi bat sektore publikoaren esku dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

El objetivo de este artículo es identificar las principales dificultades a las que se enfrentan las empresas españolas a la hora de realizar actividades de innovación, para con posterioridad tratar de determinar qué características tienen aquellas empresas que mayores dificultades muestran a la hora de emprender dichas actividades. Para realizar este estudio se han utilizado estadísticas basadas en la Encuesta sobre Innovación de las Empresas del año 2009 pertenecientes al Panel de Investigación Tecnológica (PITEC). De entre las dificultades a las que han de hacer frente las empresas destacan el factor coste y el de la financiación. Del análisis realizado se puede concluir que existen características comunes entre aquellas empresas que encuentran mayores dificultades a la hora de emprender actividades innovadoras y serían las siguientes: empresas que operan en un mercado local o autonómico, que no pertenecen a ningún grupo empresarial y que no son de nueva creación.