7 resultados para elkarrekintza


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Lan hau esku-hartzearen alorrean kokatzen da: harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da. Honen helburua da Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan edukiak irakasteko eta ikasteko antolatzen den gizarte-elkarrekintzan agertzen diren harreman beharrizan motak eta horiek noraino eta nola betetzen diren ikustea. Esku-hartzea oinarritzen da orientabide soziokulturalaren konstruktibismoak gizarte-elkarrekintzari buruz egin duen lanean eta baita Garapenaren Psikologiak eta beste diziplina batzuk atxikimenduaz eta harreman afektiboei buruz aztertutakoan ere. Diagnostikoa egiteko prozedura etnografikoak erabili dira, garrantzitsuena behaketa parte-hartzailea. Ondorioetan nabarmenena da eduki eskolarren presioak maiz harreman beharrizanei ez erantzutera eramaten duela eta baita autonomia isolamendu afektiboekin identifikatzen dela ziurtasunaren premiaren kalterako. Azkenik, lan egiteko orduan baliogarriak izan daitezkeen jarraitzeko ildo batzuk nabariak dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan, elkarrekintzaren bidez irakasle batek ikasleengan ezagutzak eraikitzeko zer mekanismoren bidez lortzen duen aztertu da, laguntzak nola egokitzen dituen eta laguntzeari nola uzten dion ikertuz. Helburua, elkarrekintzan eragina daukaten mekanismoak identifikatzea, deskribatzea eta ulertzea izan da. Horretarako, ikasleen iniziatiba bultzatzen duen giroan oinarritutako behaketa parte-hartzailea erabili da, errealitatea sistematikoki behatu eta eman diren gertaerak jaso, deskribatu, aztertu eta interpretatu direlarik. Behin transkribatutako saioak aztertuta, elkarrekintza segmentuak atera dira, horietan gehien errepikatzen diren jokabide-patroiak jasoz. Laguntzak egokitzean zein laguntzeari uztean, irakaslea ikasleen iniziatibetatik abiatzen dela ondorioztatu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan honetan, LAPW metodoa aztertu da solidoen propietate elektronikoak era teorikoan ikertzeko eta efektu erlatibistek hauengan duten eragina zenbatesteko tresna teoriko bezala. Konkretuki spin-orbita elkarrekintzan zentratu gara, eta hau konputazionalki inplementatzeko bigarren bariazionalaren metodoa aztertu da. Bestalde, Spin-DFT teoriaren barruan spin-orbita kodifikatzen duen trukatze-korrelazio eremu bektorialaren azterketa labur bat egin da, ekarpen erlatibista beste ikuspuntu batetik aztertu eta informazio osagarria lortzeko asmoz.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honetan harreman beharrizanen inguruko diagnostiko bat aurkezten da: prozedura etnografikoak erabiliz, Granadako eskola batean edukiak ikasi eta irakasteko antolatzen den gizarte- elkarrekintzan harreman beharrizanek zein toki duten eta nola hartzen diren aztertu da. Diagnostikoaren oinarri teorikoan orientabide soziokulturala duen ikuspegi konstruktibista dago eta baita garapen sozio afektiboari buruzko ekarpenak ere. Lan honekin azpimarratu nahi izan da gizarte-elkarrekintzak duen garrantzia irakaste eta ikaste prozesuetan eskolan, alde akademikoaz gain alde afektiboa ere mahai gainean jarriz. Diagnostikoan harreman beharrizanak batzuetan ez direla asetzen agertzen da eta asetzeari begira erabilgarriak izan daitezkeen ildo batzuk proposatzen dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Helburuak: Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ... Norentzat izan daiteke baliagarria: Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Jakina da informatika oso gai zabala dela. Horregatik, oro har, sistema informatikoen garatzaileak sistemaren osagai bakan batzuetaz soilik arduratzen dira. Proiektu honek hardwarearen eta softwarearen munduak uztartzea du helburu; hardware- eta softwareosagaiak dituen sistema bat sortu, behar diren osagai guztiak garatuz. Horretaz gain, garatutakoa erabilgarria izatea bilatu da, hau da, funtzio praktiko eta erreal bat edukitzea. Horretarako, Android eta Arduino plataformak aztertu dira: Android erabiltzaileari interfaze grafikoa eskaini eta elkarrekintza burutzeko erabili da; Arduino, berriz, hardwarearen kontrolatzailea izateko. Horrekin, eragingailuak kontrolatuz, time-lapseak egiteko sistema automatizatua garatu da; D-Lappse Android aplikazioarekin sistema kontrolatu daiteke eta dollyari aginduak bidali, argazki-sekuentziak era automatizatu batean egiteko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Gradu Amaierako Lan honetan, Lehen Hezkuntzako talde batean ikasleen parte-hartzea eta harremanak aztertu, eta hauek hobetzeko musikan oinarritutako lau proposamen didaktiko planteatzen dira, ikerketa-akzioaren bidez batetik besterako birmoldaketak eginez. Hainbat autoreen esanetan, musika harremanak sustatzeko baliabide eraginkorra da. Era berean, ikasleen zein irakaslearen arteko harremanak positiboak izanez gero, ikasleak ondo eta eroso sentitu, eta eguneroko jardueretan jarrera aktibo eta baikorragoaz arituko dira. Lortutako emaitzen aurrean, baiezta daiteke taldean hitz eginez parte hartzeko zailtasunak dituzten ikasleak musikaren bidez harremantzeko erosoago sentitu direla.