4 resultados para eleaniztasuna


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honek Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programen eremuan egindako prestakuntza-jardueraren harira bildutako hausnarketak jasotzen ditu. Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten ikasleekin jarduten duten irakasleen kezka handi bat ikasleen mintzaira garapena da. Ikuspuntu terapeutikoaren mugak gainditzeko asmoz, sekuentzia didaktikoen metodologia proposatzen da hizkuntzaren lanabes. Egindako saioetan ikasleen komunikazio ahalmena garatzeko bidean aurkitu ditugun egitekoak, berezitasun eta arazoak aditzera eman nahi dira

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Joseba Sarrionandiak (2013, 224) “Batzuetan egunkarian munduan gertatzen den guztia irakurtzen da eta munduan geratzen den guztia, munduan geratzen den guztia sinestea da” hitzekin eman zion hasiera poema bati. Honekin adierazi nahi duguna da milaka ikuspuntu daudela errealitate baten baitan. Lan honen helburua da, ikuspuntu guztiak antzematea ezinezkoa delako, aurretiaz ditugun ikuspuntuak baztertzea aurrean duguna era objektiboz baloratu ahal izateko. Hau da, aurretiaz aurrean dugunaz dakiguna desikastea, aurrean dugun horretaz ikasteko. Gauzatutako inkesta baten bitartez ikusi dugu ezagutzen ez dugunaren gain iritziak ditugula (aurreiritziak) eta ezagutu genuena ezagutu beharko genukeena baldintzatzen duela (estereotipoak). Beraz, marko teorikoan oinarritutako inkesta baten emaitzetan babestu gara desikasi prozesua martxan jarriko duen dokumental bat egiteko eta ikasi prozesuaren hastapena izango den gida bat gauzatzeko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Ingelesaren sarrera goiztiarra ohikoa bihurtu da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Jendeak, oro har, bere eraginkortasuna defendatzen du, baina bere hedapen neurrigarriak kontrako jarrerak ere sustatu ditu. Zurrunbiloaren erdian dago haurra, ingurutik helarazten zaizkion mezuen bitartez hizkuntzekiko bere ikuspegia osatuz doalarik. Bere jarreretan eragiten duten aldagai anitzen artean irakasleek zeresan berezia dute. Hori dela eta, zenbait irakaslek ingelesaren sarrera goiztiarrarekiko duten ikuspuntua aztertzea du helburu ikerketak. Emaitzei erreparatuz, nola tutoreek hala ingeleseko irakasleek jarrera baikorra agertu duten arren, ingelesari eskaini beharko litzaiokeen denborak bereizketa argia azalerazi du. Halaber, irakasleen uste eta iritziak, zenbaitetan, ikasleen adinaren garrantzian oinarritutako sineskerietatik haratago doazela plazaratu da.