3 resultados para delituarekiko beldurra


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Ikerketa honen bidez XXI. Mendeko emakumezkoek sentitzen duten segurtasun-ezaren eragileak zeintzuk diren eta zergatik mantentzen diren jakin nahi da. Segurtasun-ezari buruzko bibliografiarik esanguratsuenaren azterketa egin ondoren, atal teorikoan jaso dira aipagarrienak diren eragile edo faktoreak, ikuspegi makro, meso eta mikro-soziologikoak aplikatuaz. Era berean, atal honen baitan bildu dira fenomenoa generoaren ikuspegitik behatu duten hainbat ikerketen ekarpenak. Atal enpirikoa egikaritzeko, metodologia kualitatiboa erabiliaz sei elkarrizketa egin zaizkie adin desberdinetako sei emakumezkori. Pertsonen hautaketa egiterako orduan bi aldagai hartu dira kontuan: bizilekua (hiri eremua eta herri eremua desberdinduz) eta amatasuna (seme alabak izatea ala ez izatea zehaztuz), parekotasuna bilatu delarik laginaren baitan kolektibo desberdinetako emakumeen esperientziak jaso ahal izateko. Lortutako emaitzak atal teorikoan landutako ikerketekin kontrastatu dira eta amaitzeko, ondorio orokorrei buruzko sintesia egin da etorkizunerako ikuspegiak kontuan hartuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

LABURPENA: Aurkezten dugun Gradu Amaierako Lanean (GAL), ebaluaketa ekosistema berritzaile bat proposatzen dugu, irakasleek ebaluaketarekiko eta berrikuntzekiko duten beldurra albo batean uzteko, eta ebaluaketa tradizionala alboratu eta tresna esanguratsuago batzuen alde egin dezaten. Lan honek gainera, ikasle baten ekosistemako agente desberdinak erakarri nahi ditu, parte hartzean oinarritzen diren eskola komunitateak lortzeko. Horrez gain, teknologia berriak integratzen dituen diseinua da, non XXI. mendeko hezkuntzak eskatzen dituen baldintzak betetzen diren. Tresna desberdinen konbinazioz sortutako diseinu berritzaile honekin, errealitateak oraindik bizi dituen arazoei aurre egitea da helburu nagusia.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.