7 resultados para biztanleria
Resumo:
El nº 81 de Ecomiaz lleva el título de: Estado de bienestar y gobierno multinivel
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.
Resumo:
Zeinu Hizkuntza (ZH) da Gor kulturaren bereizgarri nagusiena, baita mundu entzulearekin komunikatzeko traba handiena suposatzen duena. Gorrek hainbat arazo aurkitzen dituzte Osasun Sisteman entzuleekin komunikatzeko, nahiz eta zerbitzu publikoek komunikazio erraztasunak ahalbidetu behar dizkietela araututa egon. Helburua: Gorren ezaugarri kulturalak ezagutu, Osasun Sisteman dituzten zailtasunak identifikatu eta erizainek Gorren beharrei erantzuteko estrategia eraginkorrak zehaztu. Metodologia: Errebisio bibliografiko honetan, PIO estruktura erabili da. Barneratze eta baztertze irizpideak finkatuta, Biblioteca Virtual de la Salud, PubMed eta Scopus-en burutu da bilaketa, 2005-2010 urte tarteko artikuluak aztertuz. Emaitzak: Gortasuna ikuspuntu medikotik bereizten du Gor kulturak, izan ere, beraien ezaugarri naturaltzat dute. Gorrek komunitate bat eratzen dute, beraien artean elkar identifikatu eta kulturaren garapenean laguntzen dutelarik. Hizkuntza ezberdina darabiltenez, Osasun Sisteman zailtasunak aurkitzen dituzte, honek ezaguera ezera eta gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagora eramanez. Arrazoietako bat, profesionalek kultura hau ezezagun izatea da, heziketa gabeziagatik, batik bat. Gainera, ez dute pazientziarik, honek Gorretan konfiantza eza eta beldurra eraginez. Horrenbestez, funtsezkoa da erizainak Gor kulturaren inguruan heztea, pertsona hauekin eraginkorki komunikatzeko nahiz arreta kalitatea ahalik eta hoberena izateko. Halaber, ezinbestekoa da Gorrentzako informazioa egokitzea. Ondorioak: Osasun Sisteman komunikazio zailtasunak dituzte Gorrek eta ondorioz, osasun gaietan ezaguera baxuagoa dute, gaixotasunak pairatzeko arrisku handiagoarekin bat. Horregatik, sentikorra den informazioa ahalbidetu behar zaio biztanleria honi. Halaber, profesionalek Gor kulturaren inguruko heziketa jaso behar dute, baita komunikazio eraginkorrerako erraztasunak ahalbidetu ere.
Resumo:
[EUS] Bizi ohitura osasuntsuak osatzen duten pautak ezartzea eta Portugaleteko kasura bideratzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, gaur egungo egoera zein den planteatu eta hobekuntzak proposatuko ditugu biztanleria aktiboagoa eta bizi ohitura osasuntsuagoak izateko asmoarekin. Portugaleteko jarduera fisiko eta kiroleko egoera aztertuko da, baita eskaintza eta udalaren jarduera maila ere, Portugaleteko kirol errealitatea zein den ezagutzeko helburuarekin. Lanaren datuak eta ondorioak testu inguratzeko, jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuak osatzen duten kontzeptuei birpasa bat aurkeztuko dugu. Amaitzeko, Portugalete kasurako aplikagarriak diren proiektu batzuk proposatuko ditugu.
Resumo:
[EU] Lan hau iruzurrezko publizitateari buruzko ikerketa lan bat da. Bertan, iruzurraren definizio zehatza aztertzen da, iruzurrarekin erlazionatutako kontzeptuak azaltzen dira eta iruzurrezko publizitate motak esposatzen dira, honen barruan iruzurrezko publizitate berdeari aipu berezia eginez. Azkenik, honek biztanlerian duen eragina aztertzen da segmentu ezberdinak bereziki ikertuz.
Resumo:
Lan honen bitartez,2013.urtetik aurrera, etxebizitza hutsen gain aplikagarria den errekargu bat ezarri izanak,ekarri dituen ondorioak zein izan diren aztertuko dira. Eragin hau gehienbat zergetan emango da baina baita biztanlerian edo Udal Finantzaketarako Foru Fondoan ere. Etxebizitza hutsen gain aplikatuko den errekargu hori ekiditeko biztanleriak inolako akziorik hartu duen aztertzea izango da lan honen helburu nagusia. Burutu nahi den analisia egiteko, Gipuzkoa mailako datuak aztertzen hasiko gara eta ondoren zenbait irizpideren arabera hautatuko lagin ezberdinetan zentratuko gara, 10 udalerriz osaturiko lagin bakoitzarekin analisiak eginez.
Resumo:
Ezagun da pentsio sistema espainiarrak arazoak dituela. Arazo horiek, gainera, aspaldidanik datoz; badira 30 urte pentsioen jasangarritasunak kezka sortu zuela Estatu espainiarrean. Kezka horiek Gizarte Segurantzaren oreka ekonomikoan eta epe ertain eta luzera dituen prestazio-konpromezuak betetzeko gaitasunean – edo gaitasun ezean – oinarritu dira, batik bat. Alderdi ekonomikoan, sistema espainiarra moteldu dute krisi ekonomikoak eta lan merkatuaren egoerak. Alderdi demografikoan, sistema espainiarra ahuldu du biztanleria zahartzeak, jaiotza-tasa baxuak eta baby boom belaunaldia erretirora heltzeak. Azkenik, alderdi estrukturalean, banaketa sistemaren beraren izaerak tenkatu du korda.