9 resultados para belaunerainoko altuera
Resumo:
[EUS] Lan honen helburua ohiko metodoen zein metodo ez-zuzenekoen bitartez (belaunerainoko altuera antropometroarekin eta zinta metrikoarekin) pertsona helduez osaturiko talde baten altuera zehaztea izan da. Ez-zuzeneko altuera zehaztapenek komunztadura altua erakutsi zuten benetako altuerarekin. Zinta metrikoaren bitartez neurturiko belaunerainoko altuerak komunztadura altuagoa erakutsi zuen benetako altuerarekin, antropometroaren bitartez definiturikoa baino.
Resumo:
Duración (en horas): De 31 a 40 horas. Nivel educativo: Grado
Resumo:
Doktore Tesi honen helburua altzairu zuntz laburren egitura-ahalmenak planteatzean datza hormigoi matrizearen indartze gisa, arrunki AZIH deitua, baldintza zehatzetan materialaren zenbait alderdi hobetzen dituzten propietate autotrinkotzaileak emateko aukerarekin bat, Altzairu Zuntzez Indarturiko Hormigoi Autotrinkotzailea (AZIHAT) deritzona sortuz, dokumentu honetan egiaztatzen diren ezaugarri eta propietateei esker. Asmo horretarako eta ezagutzen ditugun beste esperientzia batzuek ez bezala, neurri handiko horma tartea (6 metroko luzera eta 3 metroko altuera) eraiki eta aztertzen da. Proposamen honek altzairu zuntzen antolamendua aztertu nahi du neurri handiko egitura-elementuaren baitan eta obrako baldintza errealen arabera eraikiz, materialaren portaera baldintzatzaile posible guztiak kontuan izanik zehazteko, horietako zenbait ez baitira laborategiko ikerketetan agertzen. Egitura osatzen duen materialaren ezaugarritze xehatuak, hormaren zatiketa dakar tamaina ezberdineko 380 laginetan, etorkizun handiko entsegu ez-suntsitzaile eta ohiko entsegu suntsitzaileetan erabiliko direlarik. Eremu bien artean ezartzen diren erlazioek, materiala kaltetu gabe eta zeharkako eran alderdi erresistenteen zehaztapena dakarte, egiturarengan kalitate kontrola gauzatzeko bide interesgarriak irekiz. Ondorengo analisia osatzeko, lanen egikaritze aurretik zuntzek hormigoi masa barruan izango duten norabidea zehazteko metodologia ezartzen da. Jariakinen Dinamika Konputazionalaren bitartez egindako simulazioek, materialaren hondar erresistentzien balioztapena ahalbidetzen dute aurresaten den zuntzen orientazioari esker, puntu ahul edo hormigoitze prozesu ezegokiak aurretiaz detektatuz. Amaiera gisa, proposatzen den euste andel zilindrikoaren erabileraren ekonomia eta ingurumen jasangarritasun alderaketa egiten da, batetik hormigoi arrunt eta bestetik AZIHAT-aren bitartez egikaritutako bi adibiderentzat. Sistema bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu, baina AZIHAT-a egitura-diseinu konbentzionala baino ekonomiko eta jasangarriagoa izan daitekeela ondorioztatzen da. Lan hauek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) barruko Ingeniaritza Mekanikoa Sailari atxikia dagoen Eraikuntza Ingeniaritza Jakintza Arloko ikerketan jardueren baitan burutu dira.
Resumo:
Ikerketa lan honen helburu nagusia, Espainiako maila gorenean jokatzen aritzen den Getxo Errugbi taldeko jokalarien estruktura biotipologikoa eta somatotipoa aztertzea eta aurre-denboraldian zehar, hau da, 10 astetan zehar gorputz egituran jasandako aldaketak baloratzea izan da. Bestalde, aurrelarien eta atzelarien arteko desberdintasunak eta postuaren arabera aurre-denboraldiak duen eragina sumatzearen helburua ere izan du ikerketa honek. Horretarako, aurre-denboraldiaren hasieran, ekainaren 18an eta amaieran, abuztuaren 27an, elite mailako diren 30 jokalariren datu antropometrikoak neurtu izan ziren. Datu antropometrikoak altuera, pisua, larruazaleko tolesturak, hezur diametroak eta gorputz adarren perimetroak izan ziren. 30 jokalarien ekaineko batez besteko adina, esperientzia, altuera, pisua, gorputz masa indizea eta gantz ehunekoa hurrengokoak izan ziren hurrenez hurren; 25,7 ?? 5,7 urte, 14,3 ?? 6,1 urte, 181,5 ?? 6,8 cm, 91,2 ?? 17,7 kg, 27,6 ?? 4,6 GMI eta 13,48 ?? 3,66 gantz %. Metodologiari dagokionez, kirolari bakoitzaren somatotipoa Heath-Carter metodoaren bidez kalkulatua izan da eta gantz ehunekoa eta gantz masa 4 gunetako Jackson/Pollock gantz kalibre metodoaren bidez kalkulatu izan dira.
Resumo:
Lan honek 2007 eta 2013 urteen bitartean autoen prezioak nola aldatzen diren erakusten digu. Horretarako, autoen hainbat ezaugarri hartu dira kontuan, hala nola, modeloa, mota, zilindrada, zilindroen posizioa, potentzia, luzera, zabalera, altuera, kontsumoa, abiadura maximoa, azelerazioa eta maleteroaren kapazitatea. Gaur egungo egoera dela eta, hasiera batean pentsa genezake kotxeen prezioak jaitsi egin direla, baina dituzten aurrerapenak kontuan izanda, logikoena izango zen zenbat eta aldagai garatuagoak izan orduan eta garestiagoak izatea. Beraz, lanaren helburu izango da, emaitza horiek bete diren edo ez frogatzea, eredu ekonometriko bat zehaztuz. Ereduaren estimazioa egiteko erabilitako metodologia Karratu Txikien Arruntak izan dira, baina heterozedastizitatearen arazoa agertu denez, eredu honek ez du bariantza txikiena izango eta beraz estimatzaile berria erabili beharko da, kasu honetan, Karratu Txikienen Zabalduen metodoa erabili da. Urte bakoitzerako egokiagoa den eredua hautatu ondoren eredu orokorra egin dut, horretarako 2007 eta 2013ko datuak begiraturik, bakoitzari dagokion aldagai azaltzaile bat eratu diot, hau da, ezaugarri bakoitza bere urtearekin elkartu dut. Murriztutako eredura heltzerakoan, lortutako emaitzak ikusirik ondorio batera heldu naiz, ondorio hori hasieran planteatutako hipotesiarekin bat datorrela ikusi da, hau da, autoen prezioak proportzionalki jaitsi egin dira, eta ondorioz, autoen ezaugarriak gutxiago baloratzen dira.
Resumo:
[ES]En este proyecto se presenta un estudio sobre la estimación de la longitud efectiva de lluvia derivada de los escaneos de elevación obtenidos por el radar meteorológico de Kapildui, en Álava. Se estudia la altura y la longitud de la lluvia para distintos eventos: para lluvia estratiforme y para lluvia convectiva. Se analizará la variabilidad espacial y temporal para diferentes ángulos de elevación del radar. Finalmente, se presentará una versión del algoritmo implementado para el cálculo de longitudes efectivas de lluvia y se realizará un estudio estadístico de la variabilidad de ésta para diferentes direcciones y con diferentes eventos de lluvia.
Resumo:
[EUS] Ikerketa honen helburua futbol partiduen eta entrenatzeko erabiltzen diren joko murriztuen arteko bihotz maiztasunean oinarritutako intentsitateen arteko konparazioa egitea zen, horrela joko errealarekin antz handiena zuen joko murriztua zein zen determinatzeko. Hemeretzi jokalari erdi profesional (18,74 ± 1,24-ko adina, 72,49 ± 4,72-ko pisua, 1,80 ± 0,05-ko altuera) parte hartu zuten aurre denboraldiko lau partidu hiru joko murriztu ezberdinekin, SSG4, SSG7 eta SSGPG, konparatu zituen ikerketan. Bihotz maiztasun maximoa (BMmax), bataz besteko bihotz maiztasuna (BMbb) eta 5 intentsitate zonalde ezberdinetan egondako denbora neurtu ziten lau partidu eta joko murriztu bakoitzeko hiru saiotan eta ezberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren partiduen eta joko murriztu guztien artean BMmax eta BMbb baloreetan, SSG7an izan ezik, zeinen BMbb partiduetan erregistratuarenaren antzekoa izan zen. Joko murriztuen artean ere ezberdintasunak aurkitu ziren, haien denen artean SSG7 intentsuena izan zelarik. Intentsitate zonaldeen kasuan partiduak eta SSG7 beste jokoak baino intentsuagoak zirela iruditu zuten, jokalariak joko hauetan intentsitate altuko zonaldeetan egondako denbora tarte luzeagoengatik.
Resumo:
Lan honen helburu nagusia, futbolari jubenilen (17-19 urte) gaitasun fisiko kondizionalak aztertzea eta baloratzea da, gainera postu espezifikoen arteko ezberdintasunak detektatuz (atezainak, defentsak, erdilariak eta aurrelariak). Horretarako, 26 jokalari ( adina 17,50 ± 0,95 urte, pisua 70,58 ± 7,48 Kg , altuera 1,77 ± 0,07 metro, 22,55 ± 1,70 IMC-arekin eta 7,85 ± 0,97 esperientziarekin futbolean). Gaitasun hauek neurtzeko erabili izan ziren testak, pisu eta altuera neurketa(Seca 704s, Alemania), Yo-Yo test (egindako distantzia eta V02max), abiadura testa (S20m eta S30m), agilitate testa (Zig-Zagrun test), salto horizontala (HCMJAS) eta enborraren malgutasunaren testa (Test Sit and Reach).Gauzatutako testen emaitzen arabera, ez ditugu alde signifikatiborik aurkitu postu espezifikoen artean, baina beste aldetik, aldagaien arteko erlazioa aztertzerakoan, abiadura eta zig-zag testen artean korrelazio esanguratsua dagoela aurkitu da. Hau da, agilitate eta abiadura testen artean korrelazioa dago, baina korrelazioa handiagoa lortu da S20m-rekin S30m-ekin baino.
Resumo:
[EUS] Gaur egun produktu kimiko ugari erabiltzen dira nekazaritzaren produktibitatea emendatzeko eta modu honetan nekazaritza-produktuen etekin eta kalitatea hobetzeko asmoz. Hala ere, produktu kimiko hauek ekosisteman izan ditzaketen hilgarriak ez diren eraginak askotan ez dira kontuan hartzen. Azken urteotan osagai aktibo gisa glifosatoa duten herbiziden erabilera emendatu da. Lan honetan, glifosatoak ingurunean sor ditzakeen eraginak ikertu nahi izan dira, lurzoruan oso ugaria den Eisenia fetida zizarea adierazle biologiko gisa erabiliz. Esperimentuan 10 indibiduo helduz osaturiko 4 populazio erabili ziren, zeinak 14 egunez tratamendu desberdinetan ezarri ziren (kontrola, 50, 500 eta 5000 mg glifosato/Kg lur lehor). Glifosato kontzentrazio desberdinek ez zuten zizareen hilkortasunean edo pisuaren aldaketan eraginik izan. Hala ere, digestio-hodiaren epitelioaren morfologian eta azetilkolinesterasaren jardueran aldaketak behatu ziren. Glifosato kontzentrazio baxueneko ontziko zizareetan digestio-hodiko epitelioaren altueraren uniformetasun falta behatu zen, glifosato kontzentrazio ertaineko ontziko zizareetan orokorrean epitelioaren altuera txikiagoa zen, eta glifosato kontzentrazio handieneko ontziko zizareetan digestio-hodien borobiltasuna eta epitelioaren jarraitasuna galdu zen. Azetilkolinesterasaren jardueraren murrizpena behatu zen glifosatodun lurretan egondako zizareetan. Esperimentu honetan erabilitako glifosato kontzentrazioek zizareengan hilgarriak ez diren aldaketak sortzen dituzte, aztertutako biomarkatzaileak etorkizuneko ekotoxikologia testetan erabilgarriak izan daitezkeelarik.