992 resultados para EUS


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Periodizazio taktikoa, futbol alorrean Victor Frade irakasle portugaldarraren eskutik orain dela 30 urte sortu zen entrenamendu metodologia bat da, gaur egun, gehien bat Jose Mourinhok, honen bidez lortu dituen garaipen eta lorpenak direla eta, mundu mailako futbolean, hedapen eta gorentasun bat izatera lortu duelarik. Jokatzeko erara bideratua dagoen entrenamendua honen oinarria izanik, jadanik zeuden beste metodologia entrenamenduak kolokan jartzera iristen da, besteak beste, jokoaren elementu ezberdinen banantze eta indibidualizazioan oinarritzen ziren metodologiak. Lan honen helburua, entrenatzeko eta futbola ikusteko ikuspegia aldatzen duen entrenamendu metodologia moderno honek, aspektu fisiko-taktikoan, beste metodologia baten aurrean, eredu integratuarekiko dituen ezberdintasunak, saioetan nahiz partiduetan duten emaitza alderatzea da. Horretarako, Espainiako Futbol Hirugarren Mailako, talde batekin eraman da ikerketa aurrera, jokalariek Pse-saio metodoaren bitartez emandako kargaren datuak erabiliz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Momentura arte heziketa fisikoko klaseetan parte hartzen duten gazte eta haur elbarrien inguruko ikerketa ugari egin dira. Hauetaz gain, atsedenaldien inguruko ikerketak ere aurkitu dira baina ez da aurkitu elbarritasunen bat duten gazteek atsedenaldietan egiten dituzten jarduerei eta hauek pairatzen dituzten egoerei buruz hitz egiten duen artikulurik. Gradu amaierako lan honen bidez lortu nahi izan diren helburuak, gazte hauek dituzten jarduera fisikoko ohiturak aztertzea, atsedenaldietan gogoko dituzten jarduerak ezagutzea, praktikatzen dituzten jarduerak ezagutzea, gainontzeko ikasleekin izaten dituzten harremanak aztertzea eta irakasleekiko ematen diren harremanak ezagutzea izan dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Futbola talde baten entrenamendu kargen banan-banako azterketa bat egiten da. Entrenamendu kargen inguruko aldagai fisiko ezberdinen azterketa burutuz, entrenamendu saioetan zer egiten den ezagutu eta partiduen inguruan egindako ikerketa ezberdinekin alderatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honen helburua egoera posturala eta bizkarreko minaren pertzepzioaren azterketa sakonagoa egitea da. Bizkarreko min zein desoreka posturalek gaur egun duten nagusitasuna ikusita, egoera azaleratu eta honen kausak zeintzuk diren ezagutu nahi dira. Honetarako UPV-EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleen (n=25) postura-aldaketak zein bizkarreko minaren magnitudea eta pertzepzioa nolakoak diren aztertuko ditugu. Egindako analisia longitudinala izan da. Ikasketetan sartu zirenean lehenengo neurketa egin zitzaien eta ikasketen azkeneko urtean azken neurketa. QPS-200 Shekel Posture Analyzer erremintari esker pisuaren banaketaren datu numerikoak lortu ditugu. Bizkarreko mina eta pertzepzioari dagozkienez, NASS osasun galdetegia erabili izan da. Posturaren neurketek erakutsi dutenez, bariazio handiena pertsonen artekoa da. Hetereogeneotasun handiena aurre-atze banaketak azaleratu duelarik, gehienbat lehenengo neurketan (2012: DS=9,33 begiak zabalik eta DS=9,99 begiak itxita; 2014: DS=7,37 begiak zabalik eta DS=7,94 begiak itxita). Aurkitu den efektu signifikatibo bakarra (p<0.05), bestalde, neurketa data da. Bizkarreko minaren pertzepzioak gora egin du urteak aurrera joan ahala (subjektuen %64 2012an; subjektuen %72 2014an) baina egunerokotasunean minak sortzen dituen zailtasunak behera egin du (%28 2012an; %20 2014an).

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Burutu dudan GRAL lan hau hezkuntza arloan kokatzen da eta lan honetan unibertsitatean irakatsi dizkiguten ezagupenak aplikatu nahi izan ditut. Gaiaren inguruko azterketa sakona egin ondoren, lana Getxoko Aixerrota instituturako proiektu baten proposamena da. Proiektu honen bidez bilatzen dena hain zuzen Aixerrotara ailegatuko diren aurre-nerabeak ikastetxera heldu aurretik elkar ezagutzea eta bide batez haien ahalmen pertzeptibo-motorea garatzea da. Egitasmoaren oinarrian joko-jolasak daude eta haien bidez ume taldeen elkareen arteko ezagutza eta inklusioa sustatuko dira garapen pertzeptibo motorearekin batera. Umeak Lehen Hezkuntzako eskolatik Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igarotzean ume sentitzetik nagusi sentitzera pasatzen dira. Aldaketa handiak ematen dira umeen bizitzetan, hala nola: ikastetxe berria, lagun berriak, beste sexuarekiko interesak…Aldaketa hau gogogorra izaten da askotan, ume batzuk berehala ohitzen dira, baina beste batzuk zailtasunak dituzte egoera berrira moldatzeko. Nire proiektuaren bidez nagusiki bi helburu zabal landu nahi ditut: Batetik Aixerrota ikastetxera joango diren umeen sozializazioa eta inklusioa ahalbidetu nahi dut joko jolasen bidez. Bestetik oraindik osatu gabe dagoen gaitasun pertzeptibo motorearen garapena sustatu nahi dut joko jolasetan oinarrituta. Ideia honekin Aixerrotara joango diren ikasleen eskoletan, (Andra Mari, Berangoko eskola, Geroa, Zabala) 6. mailako ikasleak harremanetan jarriko ditugu, hau da joko jolasetan oinarritutako programa bat jarraituko da, lau eskoletako 6. mailako ikasleak harremanetan jarriaz. Garrantzitsua iruditzen zait Aixerrota bezalako ikastetxe handi batean honelako proiektu bat aurrera eramatea. Nahiz eta zaila eta nekeza izan eskolak harremanetan jartzea, guztiz beharrezkoa da nire ikuspuntutik proiektu hau edo antzekoren bat gauzatzea, umeengan barneratzen diren balio eta gaitasunengatik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Judoaren ezaguera teknikoa aldera batera utzita ikuspegi orokorrago bat garatzean oinarritzen da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Lan honen abiapuntua, goi errendimenduko emakumezkoen futbol partida batean ematen diren korner errutina ezberdinak aztertu eta horietatik eraginkorrenak diren ekintza eta jokaldiak identifikatzea izan da. Ikerlanean, hiru denboralditan zehar (2012-2013; 2013-2014; 2014-2015), Espainiako emakumezkoen futboleko lehenengo mailako, hau da Superligako taldeek 51 partidutan burututako korner jaurtiketak aztertu dira. Horretarako erabili den metodologia, bideo analisi eta analisi notazionala izan dira. Bideoan jasotako informazioa, aldagai guztiak kontutan hartzen dituen taula berezi batzuetan bildu dira. Horietan, jokatutako partidua, partiduko unea (0’-15’; 15’-30’; 30’-45’; 45’-60’; 60’-75’; 75’-90’), kornerra jaurtitzeko aldea (eskuin edo ezkerra), jaurtiketa gauzatutako hanka (eskuina edo ezkerra), jaurtiketa gauzatzeko modua (luze edo motza), jaurtiketaren helmuga puntua (lehenengo zutoina, erdira edo bigarren zutoina) eta azkenik, jaurtiketaren eraginkortasuna mailakatu da (gola, errematea atera, errematea atetik kanpora, aurkariak urrundu, aurkariak kanpora bota edo jaurtiketa kanpora) aldagaiak bereizi dira. Tauletan jasotako datu guztiak Microsoft Excel eta IBM SPSS statistic 23 programan bildu dira ekintzen deskribapena (bataz besteko eta desbideratze estandarra), frekuentzia (kopuru eta portzentajeak) eta aldagaiek eraginkortasunarekin duten erlazioa ateratzeko. Emaitzek adierazten dutenez, bataz beste 7,88 korner jaurtiketa burutu dira 56 partidutan 2,97ko desbideratze tipikoaz, horietatik bi kasutan bakarrik lortu da jokaldia golean amaitzea eta jaurtiketen %22,89an errematatzea. Gainera, korner jaurtiketen bidez, talde erasotzaileek gol aukera gutxi sortzen dituztela ikusi da. Baita ohiko errutinak luzez jaurtitzea, lehenengo zutoin aldera eta eskuin hankaz direla ere. Emaitzak ikusita ondoriozta daiteke, korner jaurtiketak erasoko egoeran gehiago landu beharko liratekeela eraginkortasun handiagoa lortu eta gol aukera gehiago sortzeko. Hitz gakoak: futbola, emakumeak, goi errendimendua, partidu analisia, kornerrak, analisi notazionala.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Elikadura oso garrantzitsua da errendimendurako txapelketa batean. Horrez gain, lehiaketa batzuetan, kirolariak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira beren pisuaren arabera, kyokushin karatean bezala. Arte martzial honetako lehiakide askok txapelketaren aurreko egunetan dieta gogorra egin behar dute, ahalik eta kategoria baxuen egoteko asmoz. Batzuetan, barauan edo afaldu gabe joaten dira hori lortzeko. Horregatik, ikerketa honetan pisua hartu eta gero eta lehiatu aurretik elikadurazko estrategia ezberdinak aztertu ziren. Kontrola egin baino lehen, karbohidratoak eta proteinak hartu behar izan zituzten partaideek, eta indarra, erresistentzia, bizkortasuna eta potentzia baloratu egin zen. Kancho Oyama gimnasioan egin ziren frogak. Horietan 12 karatekak hartu zuten parte, batzuk emakumezkoak (4) eta beste batzuk gizonezkoak (8), 18 urte baino gehiagokoak izanda. Ikerketaren emaitzak, partaide gehienak indarrean, erresistentzia eta bizkortasunean karbohidratoekin eta potentzian proteinekin hobetu egin zutela markatu zuten. Ere esan dezakegu, errendimenduan mutilek neskek baino gehiago hobetzen dutela. Goizean arratsaldean baino errendimendu hobea nabarmentzen da, kontuan izanda, pisua hartu baino ordu batzuk lehenago jan barik daudela. Iraupen gutxiko eta intentsitate altuko kontaktuko kiroletan, txapelketa baino lehen ohiturak funtsezkoak dira, hala nola, ondo deskantsatzea, aurre entrenamenduak eta elikadura adibidez, horretaz gain, karbohidratoak hartzen baditugu pisua hartu eta gero normalean errendimendu gehiago lortzen da proteinekin baino, ondorio aipagarriena izanik.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lana, lasterketan oinaren mugimendua aldatzeko interbentzio programa bat izango da, non helburu nagusia ortesien eta fokalizazio edo propiozepzioaren eraginkortasuna neurtzea izango den, gorputzaren beheko atalen valgo deformazio angelua murrizteko.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan tostako arraunketako arraunlarientzat formazio proiektu bat proposatu nahi da, euren garapen fisiko zein teknikoa egokia izan dadin. Honela, lanaren lehen zatia teorikoa da, baina funtsezkoa arraunaren gaur egungo egoera ulertzeko. Indoren dator lan praktikoaren garapena. Arraunketa munduan orain artean egin diren prestakuntz-proiektuak azalduko ditut: erabilitako metodoak, plangintza-epeak eta neurketetarako probak. Proiektu hauek aulki mugikorrean egin badira ere, kirolariaren alderdi tekniko zein fisikoa nola landu beharko genukeen azaltzen digutenez, hauetan oinarritu dut nire proposamena. Azkenik, nire proposamena azalduko dut, aulki mugikorrean dauden formazio proiektuetan oinarriturik, tostako arraunketarako baliagarria izan daitekeena.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Proiektu hau Udarregi Ikastolako inklusibitate mailaren ingurukoa da. Lanaren zergatia ulertzeko arazoaren muinera joan behar dugu, hau da, baztertzearena. Inklusio falta horretan batez ere, arazoak eta urritasunak dituzten pertsonak dira eragin handiena jasaten dutenak. Heziketa Fisikoan ere, sarritan gaitasun jakinak dituzten ikasleak baztertzera jotzen da, eta proiektu honekin hori ekiditea lortu nahi dugu aldaketa txiki batzuk eginaz. Proiektuaren lehen pausua baztertuak dauden haurrak edota inkluituak ez daudenak identifikatzea da, eta horretarako behaketaren metodoa erabili dugu. Taula baten bidez ikasle bakoitzaren inklusio maila aztertu dugu, eta kaltetuenak suertatzen diren haurrei laguntzea erabaki dugu inklusiorako prozesu honetan. Haur hauek ez daude zeharo baztertuak, baina uste dugu beharrezkoa dela inklusio osoa ematea, ikasketa prozesu bateratua eta progresio egoki bat izan dezaten. Ariketa moldagarriak planteatzen ditugu, klaseko ikasle guztien ezaugarrietara egokituta eta batez ere inkluituak ez dauden ikasle hauen ezaugarrietan fokatuz. Klase horretan ematen den bazterketatik abiatuta, berak jasotako bazterketa eta ez gaitasun maila moldatu dezakegu gero gizartean aplikatu ahal izateko. Interesgarria da, ikasle guztiei ohartaraztea, ariketa eta une jakin batzuetan edonor aurki daitekeela muga edota zailtasun baten aurrean, ez gaixotasun edo urritasuna dutenak bakarrik. Azken finean, batez ere heziketa fisikoan eta jarduera fisikoan trebea sentitzea integrazio eta sozializazio tresna bat da. Horregatik, arazoak dituzten ikasleentzako nolabaiteko moldaketak egiten badira saioaren barruan, hauen motrizitatearen garapena eta inklusioa bultzatuko dira. Beraz, hasteko, behar bereziak dituzten haurrei buruzko informazioa emango dugu eta zer den lortu nahi dugun inklusioa azalduko dugu. Ondoren, behin lortu nahi duguna jakinik, ikasleen azterketarekin jarraituko dugu, horrela, egin beharreko aldaketak zein diren jakingo dugularik. Azkenik, jasotako esperientzia ikusita, ikasle hauentzat programa pertsonalizatu txiki batzuk sortu ditugu. Hemen dituzten zailtasunak kontuan izanda, klaseetan egin beharreko aldaketak aipatzen ditugu. Behaketa hau aurrera eramateko ikastolako langileen laguntza ezinbestekoa izan da, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen behaketak behar bezalakoak izatea. Irakasleak prest egon dira une oro laguntza eskaintzeko eta beren saioetan behaketa lanak egiten uzteko. Gainera, beren atseden uneetan ere nire dudak argitzeko prest agertu dira eta honek asko lagundu dit lanarekin jarraitzeko orduan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburua, gizartean torturari aurre egiteko dauden mekanismoak eta delitu honen errealitatea ikuspegi kriminologikotik aztertzea da. Hiru zatitan banatu da: alde batetik, torturaren oinarrizko ingurumariak. Bertan torturaren historia, kontzeptua eta lege-teistuingurua aztertzen dira delitu honi buruzko ideia orokorra sortzeko. Beste alde batetik, kriminologiaren teorien bidez torturaren delitua azaltzen da, honen zergatia eta prebentzio metodoak ezartzeko helburuarekin. Azkenik, torturaren errealitatearen azterketa burutu da, “Tortura Ikerketa Proiektua (1960-2013)” lana azalduz. Proiektu horretan oinarrituta, kriminologoak giza eskubide bortxaketen ikerketetan ere burutzen duten funtzioa aztertu da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]El presente Trabajo de Fin de Grado analiza el tratamiento penal de los sujetos imputables peligrosos que mantienen la peligrosidad criminal tras el cumplimiento de la pena de prisión. De esta manera, se investiga la regulación jurídica española dirigida a este colectivo, poniendo de manifiesto que hasta la entrada en vigor de la Ley Orgánica 5/2010 de reforma del Código Penal no había prevista ninguna medida de seguridad enfocada a este grupo específico y concluyendo que la medida de “libertad vigilada” introducida en dicha reforma no es del todo efectiva para alcanzar la reinserción del reo. Por todo ello, se argumenta que la política criminal llevada a cabo en los últimos años ha llevado la seguridad a un extremo tal que no se han podido garantizar del todo los derechos individuales del colectivo anteriormente mencionado. Asimismo, se investiga la “custodia de seguridad” vigente en la regulación alemana, haciendo notoria la importancia de la seguridad e inocuización. En síntesis, se estudia si el delincuente ha quedado subordinado al orden jurídico y a la seguridad, esclareciendo si han sido respetados los principios y garantías inherentes a un Estado Social y Democrático de Derecho.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Gradu Amaierako Lan honetan Lego Mindstorms NXT-an Ada Programazio Lengoaian Oinarritutako Aplikazioaren ikasketa burutuko da. Robot hauek aplikazio desberdinetan erabiltzen dira eta irakaskuntza eta ikerketa mundurako oso baliagarriak dira. Konkretuki, Ada lengoaiak eta bere Ravenscar profil azpimultzoak dituen erreminta, pakete, driver... baliabide desberdinak erabilita, liburuz diseinatutako labirinto batetik ateratzeko gai den robotaren aplikazioa burutuko da. Programazioa egiteko, GPS programan Ada lengoaiak eskainitako bitartekoak egokituko dira posible den bitartean eta era honetan, lengoaiaren ulermen sakonagoa bereganatzea espero da, aurkezten dituen indar eta ahuleziekin batera.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Proiektu honen bidez, laser bidezko tenplaketaren ondoriozko piezen gainazalen distortsioaren neurketa kuantitatiboa eta tratamendu honegatik eratorri daitezkeen hondar tentsioen azterketa egin nahi izan da. Hauxe burutzeko hondar tentsioen neurketarako Contour metodoa erabili da, elektro-higadurako ebaketa eginez. IGET Bilboko mekanikako tailerreko ingurugiroan eta bertako langileen inbestigazio lerroetan barneratzeko helburuz, laser tenplaketa tratamenduen azterketan lagungarria izateko xedearekin aurrera eraman da proiektu hau.