854 resultados para Jarduera fisikoa bularreko minbizia izan ostean
Resumo:
Lan honen ikergaia, Europan emandako gatazka bortitzen, eta zehazki armatuen, analisia izango da. Horretarako, gatazka armatu horien eta mobilizazio zikloen artean dauden harremanak eta zubiak aztertzen saiatuko gara. Analisi hau, 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970 hamarkadaren hasieran zentratuko da, izan ere, denbora tarte horretan eman ziren gatazka bortitzen espresiorik nagusienak, gatazka armatuak alegia. Hori aztertzeko, 4 kasu hartuko dira: ETA Euskal Herrian, IRA Irlandan, Brigate Rosse Italian eta Rote Armee Fraktion Alemanian.
Resumo:
Egungo krisi sozioekologiko orokor eta sistemikoari irtenbidea emateko hezkuntza halabeharrezko elementua da. Egoera jasangaitzetik iraunkortasunera eramango gaituen trantsizio sozioekologikoan lanabes baliagarria izan daiteke hezkuntza eremu formal eta ez-formalean garatzen den ingurumen hezkuntza. Gizarte modernoetako botere ekonomiko eta politikoek hazkunde ekonomiko iraunkorraren mesederako erabili dute ingurumen hezkuntzaren oinarria den garapen iraunkorra. Desazkunde mugimenduak etengabeko hazkunde hori auzitan jarri du oinarri teoriko argiak erabiliz, eta oinarri teoriko horiek dira ikerlan honek ingurumen hezkuntzara ekarri nahi lituzkeenak. Proposamen horren egokitasuna baloratzeko, hezkuntza formalean garatu diren bi proiektu herritarren oinarriak aztertuko dira metodologia kualitatibo bidez.
Resumo:
Egungo Europa 50 estatu inguruk osatzen dute eta bertan 700 milioitik gora pertsonak hitz egiten dituzten 200 hizkuntza baino gehiago daude. Geografikoki eremu nahiko mugatua eta txikia izan arren, oso anitza ere badela esan dezakegu. Hizkuntza alorrean dagoen aniztasun horren gainean Europan egin den kudeaketa azaltzen ahaleginduko naiz lan honen bitartez, horretarako Europan azken hamarkadetan aintzatetsitako hizkuntza eskubideak, horien eraentza eta horien baitan emandako jurisprudentzia azalduz.
m, s eta k opioide-hartzaileen deskribapena, kokapena eta funtzionaltasuna hozi-zelula maskulinoetan
Resumo:
258 p.
Resumo:
Gotzon Aurrekoetxea, Jesus Mari Makazaga & Patxi Salaberri Muñoa (eds.)
Resumo:
676 p.
Resumo:
[EUS] Gaizkaten kultiboa gero eta garrantzitsuagoa da akuikulturan. Jarduera honen ondorioz lortzen den ekoizkin primarioa, hau da, kabiarra, gero eta gehiago ari da ekoizten eta kontsumitzen. Honek, hazkunde-prozesuan dagoen jarduera ekonomikoa bihurtzen du azipentserikultura. Gaizkata eme bakoitzak ekoizten duen arrautza-kopurua, hau da, kabiar kopurua, animaliaren tamaina eta egoerarekin dago erlazionatuta zuzenean, beraz, etekin ekonomikoa ere, erlazionatuta egongo da honekin. Hau honela, guztiz garrantzizkoa izango da ekoizpena murriztuko duten faktoreen identifikazioa.
Resumo:
[eus]Ikusi da herrialde garatuetan gizakiek umeak gero eta beranduago izaten dituztela, azken urteetan umeak izateko arazoak dituzten bikoteen kopurua asko handitu da. 30-40 urtetako emakumeek oozito akastun gehiago ekoizten dituzte, uste da gene adierazpen aldaketak akats horiek nola eman diren azaldu dezakeela. Horregatik, sagu gazte eta zaharrei oozitoak erauziko zaizkie eta mikroarray bidez geneen adierazpena aztertuko da. Adinak eta meiosi fase desberdinek duten gene adierazpen aldakortasuna konparatzean ikusi da meiosi fase desberdinen artean aldakortasun handiagoa dagoela. Adinarekin erlazionatuak dauden geneek elektroi garraio katean, ziklo zelularra eta garraio zelularrean parte hartzen dute. Meiosi fase desberdinetan adierazpen maila desberdina duten geneek gene adierazpenean, prozesu metabolikoetan, ziklo zelularretan eta erregulazio zelularretan parte hartzen dute.
Resumo:
[eus] Gaur egungo erregai fosilen eskasiak eta hauek sortzen dituzten berotegi efektuko gasen emisio altuek bultzatu egin behar gaituzte energia iturri berriztagarriak erabiltzera. Biomasa, potentzial handiko energia iturria da eta ezinbestekoa izan da gizakiaren bizitzaren garapenerako. Energia berriztagarrien artean biomasa potentzial handiko lehengaia izanda bere erabilerak duen berebiziko garrantzia azpimarratu da lan honetan. Lehengai honetatik energia lortzeko tratamendu termokimiko ezberdinetatik pirolisi oxidatiboan lan egitea erabaki da. Sarrerako gas emariaren oxigenoak pirolisiaren ondoren partikularen gainazalean geratu den ikatzaren errekuntza ematerakoan, biomasaren konbertsioa bere osotasunean ematea lortuko duelako. Baita instalazioak behar duen bezain beste beroa hornitu ahal izango duelako ere. Modu honetan, pirolisi oxidatiboa inertea baino interesgarriagoa bihurtu delarik industria mailan garrantzi handia lortu du.
Resumo:
[ES] Estudio de la pírolisis rápida de biomasa y reformado catalítico en línea para la producción de hidrógeno. Se estudia el efecto de la desactivacion del catalizador en la conversión de la reacción y en el rendimiento de los productos. Analisis y caracterización del catalizador desactivado.
Resumo:
[EUS] Lan honetan Chimparra Gneisak izeneko milonitak aztertuko dira, gradu eta presio altuko metamorfismoa jasan duten jatorri bolkanosedimentariodun arrokak. Bilatzen den xede nagusia Chimparra Gneisen petrologia eta mikroegiturak deskribatzea da; alde batetik, deformazio faseak ezberdintzeko eta arrokak jasandako presio eta tenperatura baldintzak ezagutzeko, eta bestetik, milonitizazio faseari buruzko informazioa lortzeko: mineralen orientazio preferenteak bilatzea, mineral ezberdinek kristal barneko deformazioan aktibatutako irristatze-mekanismoak ezagutzea eta lineazio eta zizaila motak argitzea. Horretarako, landa eta laborategi lana egin izan da, ikerketa bibliografikoaz gain. Mikroskopio optikoan azterketa petrologikoa burutu, eta EBSD teknika berria erabili da datu petrologiko osagarriak eta datu mikroestrukturalak lortzeko.
Resumo:
[es]Para la realización del presente estudio, se utilizaron 50 ejemplares de Ruditapes Decussatus o almeja fina y otros 50 de Ruditapes Philippinarum o almeja japonesa, recogidas y seleccionadas por mariscadores profesionales de la Bahía de Santoña (Cantabria). La temperatura influye en las tasas fisiológicas, llegando a generar finalmente alteraciones en el metabolismo del organismo. Por ello, una variable de interés para el estudio se trata de la tasa metabólica, la cual puede ser estimada a través de la medición de la tasa de consumo de oxígeno (VO2). El objetivo final de este estudio es, por tanto, observar el efecto cinético de la temperatura y la aclimatación sobre el metabolismo de ambas especies de almejas, distribuidas en cuatro grupos de estudio (almeja fina y japonesa aclimatadas a 12oC y 22oC), midiendo la VO2 a diferentes temperaturas de exposición (7oC, 12oC, 17oC, 22oC y 27oC). Utilizando el la respirometría como medio para calcular la VO2 y el cálculo de la Q10 para determinar las tasas metabólicas. Los resultados ponen de manifiesto que en tres de los cuatro casos no se observaron diferencias significativas entre el metabolismo rutina y el metabolismo estándar. También se comprobó positivamente el efecto cinético de la temperatura sobre la VO2; así como la presencia de un intervalo de temperaturas, en las que se realiza compensación, más amplio para almeja japonesa que para almeja fina.
Resumo:
[EUS] Gaur egun produktu kimiko ugari erabiltzen dira nekazaritzaren produktibitatea emendatzeko eta modu honetan nekazaritza-produktuen etekin eta kalitatea hobetzeko asmoz. Hala ere, produktu kimiko hauek ekosisteman izan ditzaketen hilgarriak ez diren eraginak askotan ez dira kontuan hartzen. Azken urteotan osagai aktibo gisa glifosatoa duten herbiziden erabilera emendatu da. Lan honetan, glifosatoak ingurunean sor ditzakeen eraginak ikertu nahi izan dira, lurzoruan oso ugaria den Eisenia fetida zizarea adierazle biologiko gisa erabiliz. Esperimentuan 10 indibiduo helduz osaturiko 4 populazio erabili ziren, zeinak 14 egunez tratamendu desberdinetan ezarri ziren (kontrola, 50, 500 eta 5000 mg glifosato/Kg lur lehor). Glifosato kontzentrazio desberdinek ez zuten zizareen hilkortasunean edo pisuaren aldaketan eraginik izan. Hala ere, digestio-hodiaren epitelioaren morfologian eta azetilkolinesterasaren jardueran aldaketak behatu ziren. Glifosato kontzentrazio baxueneko ontziko zizareetan digestio-hodiko epitelioaren altueraren uniformetasun falta behatu zen, glifosato kontzentrazio ertaineko ontziko zizareetan orokorrean epitelioaren altuera txikiagoa zen, eta glifosato kontzentrazio handieneko ontziko zizareetan digestio-hodien borobiltasuna eta epitelioaren jarraitasuna galdu zen. Azetilkolinesterasaren jardueraren murrizpena behatu zen glifosatodun lurretan egondako zizareetan. Esperimentu honetan erabilitako glifosato kontzentrazioek zizareengan hilgarriak ez diren aldaketak sortzen dituzte, aztertutako biomarkatzaileak etorkizuneko ekotoxikologia testetan erabilgarriak izan daitezkeelarik.
Resumo:
[EUS] Litioa da presiorik gabe daukagun metalik arinena. Balentziako elektroi bakarra dauka eta elektroi ia askearen hurbilketan ondo deskribatzen dira litio soliodoaren propietate elektronikoak. Beraz, metal sinpletzat hartu izan da beti. Baina, presioa igotzen dugun heinean, intuizioaren aurka doazen fenomenoak ikusten dira eta aztergai dugun materiala oso interesgarria bilakatzen da. Horregatik, lan honetan litioaren propietate elektroniko eta dinamikoak aztertu ditugu presioapean.
Resumo:
[ES] La estimación del sexo y la edad son esenciales para la identificación individual de restos humanos y para el conocimiento e interpretación de la variabilidad biológica del pasado. El objetivo de este trabajo es la elaboración de un protocolo metodológico de análisis morfológico y morfométrico, para la estimación del sexo en adultos y de la edad en subadultos y adultos. Las principales metodologías incluidas en este trabajo pueden emplearse en restos esqueléticos de procedencia europea. Se realizó una revisión bibliográfica en revistas de ámbito forense y antropológico a fin de reunir un conjunto de metodologías aplicables tanto a esqueletos completos como parciales. Finalmente, en la elección de los métodos incluidos en este protocolo se tuvieron en cuenta dos criterios: la bondad de ajuste y el grado de complejidad del método.