249 resultados para soldaten analisia
Resumo:
Lan honen helburua, krisiaren eragina nolakoa izan den Espainiako soldatengan aztertzea eta ulertzea da. Analisia egiteko krisi aurretiko azken urtea eta behin atzeraldian sartutako urtea alderatuko ditugu. Horretarako, Soldataren Egituraren Inkesta erabili dugu, bai 2006.urtekoa bai 2010.urtekoa. Modu honetan, lan honekin ezagutu nahi dugu nola eragiten duten zenbait aldagai soldatetan bi urte horietan eta hortaz ea aldaketarik eman den krisiaren ondorioz. Eta ondoren, sektore ekonomikoaren araberako eredu ekonometrikoak sortuko ditugu, krisiaren eragina sakonago ikusteko. Horrela, lan honetan lortutako emaitzek adierazten digute, soldatak murriztu beharrean, handitu direla krisiaren ondorioz bai jardunaldi betean bai jardunaldi partzialean, baina kontuan izan behar dugu garai honetan erreformen ondorioz eta atzerapen garaiaren ondorioz, lanpostu suntsipen itzela egon dela ere bai. Gainera, oraindik ere Espainiako gizartean generoaren araberako soldata diskriminazioa izaten jarraitzen dugu, nahiz eta murriztu den aztertutako lau urte hauetan.
Resumo:
[EU] Gradu Amaierako Lan honetan SAKANA kooperatiba da aztertzeko erabili dudan enpresa. 1975. Urtean sortu zen fundizio enpresa industrial bat da. Enpresa hau Lakuntzan dago kokatuta (Nafarroa) eta gaur egun 290 langile ditu. SAKANAK krisi ekonomikoarekin batera etorri zen eskariaren jaitsiera sufritu zuen. Hala ere, gaur egungo egoera ona da, lehiakide batzuen porrota ikusita, krisiari aurre egitea lortu duen enpresa bat izan da. Egungo egoera honen erantzulerik nagusiena 2007. urtean egin zuten aldaketa estrategikoa da. Aldaketa hau integrazio bertikalean oinarritu zen. SAKANAK pieza eolikoak funditzeaz gain, mekanizazioa eta margotzea gehitu zituen bere balio katera. Aldaketa honek kooperatiba honen etorkizunerako norabide bat markatu zuen. Estrategia aldaketa horren kudeaketari dagozkion atal nagusiei egingo zaie aipamena lan honetan, hau da, estrategia horren ezarpena aztertuz eta balorazioa eginez.
Resumo:
Proiektu honen helburua, Madrilgo 2010.urteko gizabanakoen soldatetan eragina duten faktoreak zeintzuk diren aztertzea da. Gaur egun, krisi garai honetan, gobernuaren lege berriekin batera soldaten murrizketak eta zergen igoerak, gizartearen kezka handitu du gai honen inguruan. Beraz, sistema kapitalista honetan, nola zehazten diren soldatak oso gai garrantzitsua eta interesgarria da. Horretarako soldatetan eragina duten faktoreak aztertuko dira Instituto Nacional de Estadistica-ra (INE) bitartez eta "Encuesta de Estructura Salarial 2010" inkesta aukeratu da analisia egiteko.
Resumo:
Gradu amaierako lan honen asmo nagusia Espainiako hegoaldeko soldatak aztertzea da sexuagatiko diskriminazioa dagoen ikusteko. Hainbat ikerketa burutu dira gaurkotasun handia duen gai hau aztertzeko eta baieztatzeko, eta ikusi da, nahiz eta emakumeak lan merkatuan XIX. mendean barneratu, egungo lan merkatuak sexuagatiko bereizkeria erakusten duela, non lan bera egitean emakumeak eta gizonak jasotzen duten soldata ezberdina den. Egoera honen zergaitiak aztertzen dira, eredu ekonometriko baten bidez.
Resumo:
Lanaren lehenengo atalean ekonomia kolaboratiboa eta kontsumo kolaboratiboa aztertzen saiatuko naiz. Horretarako,alde batetik ekonomia modelo honen lau zutabeak zeintzuk diren azalduko dut, segidan adibide batzuk jarriz. Horrez gain, 4 motor bultzatzaileak zeintzuk diren azaltzen ahaleginduko naiz. Bigarren atalean Carsharing eta Carpooling kontzeptuak zertan ezberdintzen diren azaltzen saiatuko naiz. Horrez gain, autoa partekatzeko estatu mailan dauden hiru ekimenik erabilienak banan banan aztertzen ahaleginduko naiz. Denak berdinak al dira? Zertan ezberdintzen dira? Atal praktikoan batetik galdetegi bat osatu eta honen emaitzak aztertu nahi ditut, gizarteak ekimen hauen inguruan zenbat dakien jakiteko helburuarekin. Bestetik Goizuetan, nire herrian, autoa partekatzeko ekimen batek funtzionatuko lukeen ala ez aztertu nahiko nuke.
Resumo:
Espainiako autonomia erkidegoen finantza egoeraren analisia 2008-2013 denboraldian. Hizkuntza: Euskera
Resumo:
Beraz, lanaren helburu nagusia da Irizar enpresaren analisi estrategikoa egitea. Horretarako, kooperatibismoa eta nazioartekotzea izango ditut hizpide.Azpi helburuei dagokienez, batetik, aztertuko dut Irizarren izan duen orain arteko ibilbidea eta bestetik,nazioartekotzearen arrazoien analisia.
Resumo:
Refractarios Kelsen S.A. enpresaren lanpostuen deskribapenen azterketa eta gaitasunetan orientatutako profesiograma eta profil profesiografikoen sorrera. Euskeraz idatzita.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ingeleseko testuliburuak hizkuntzen ikaskuntzaren teoriei, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari eta Curriculum dokumentuei egokitzen zaizkien baieztatu nahi izan da. Horretarako, aipatutako teorietan eta dokumentuetan oinarrituta, sei aldagai diseinatu eta, horiek erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren sei testuliburu aztertu dira. Ikerketatik ondorioztatzen da aztertutako testuliburuak ez datozela bat legediaren ikuspegi komunikatiboarekin ezta atazetan oinarritutako ikaskuntzarekin ere. Hala ere, hizkuntzaren inputa testuinguruan ematen dute eta, Curriculumean eskatzen den bezala, aspektu kulturalak lantzen dituzte.
Resumo:
[ES] Estudio de la pírolisis rápida de biomasa y reformado catalítico en línea para la producción de hidrógeno. Se estudia el efecto de la desactivacion del catalizador en la conversión de la reacción y en el rendimiento de los productos. Analisis y caracterización del catalizador desactivado.
Resumo:
472 p.
Resumo:
[EUS] Latxa ardi arrazan hautespena jasandako gune genomikoen analisia bi datu base erabiliz (Sheep QTL database eta Emsenbl), horrela gene gakoen identifikazioa ahalbidetuz.
Resumo:
Sasi-ardiaren genoma osoaren sekuentziazioaz eta bioinformatikako tresnak erabiliaz, hautespenari lotutako zenbait genoma zati identifikatzea.
Resumo:
Azken hamarkadetan, kutsatzaile organikoak ingurumenean eta izaki bizidunengan sortzen dituzten efektu negatiboak direla eta, hauen determinazioa egiteko interesa piztu da. Batez ere, hazkunde industrialak eta gizakiak eragiten dituzten aktibitate antropogenikoak sortutako hondakinak uraren egoera kaltetuta izateak eragiten dute. Izaki bizidunen ongizatea bermatzen duen eta uraren kalitate egokia kontrolatzeko Europear mailan ezarri den lege garrantzitsuenetakoa Europako Ur Esparru Zuzentarauari (Water Framework Directive, WFD 2000/60/CE) dagokio. Bertan, gaur egun kezka gehien sortzen duten konposatu organiko emergenteek uretan izan behar dituzten parametro kimikoak, biologikoak eta ekologikoak zerrendatuta agertzen dira eta konposatuek uretan izan behar dituzten kontzentrazio maximoak agertzen dira, ingurumenaren babesa eta izaki bizidunen osasuna bermatzeko.
Resumo:
Oliba oliotik kannabinoideak erauzteko ultrasoinu fokatuen bidezko erauzketa (FUSE) metodo bat garatu eta berretsi da. Erauzketa metodoaren optimizazioa diseinu esperimentala jarraituz aurrera eraman da eta aldagai instrumentalen optimizazioan oinarrituta aztertu da.