968 resultados para kooperazioa eta garapena
Resumo:
Dokumentu honek magnet lotura eta web API arloak lantzen dituen Gradu Amaierako Proiektua deskribatzen du. Teknologia horiek liburu elektronikoak partekatzeko erabili dira eta sortutako aplikazioari Liburutruk izena eman zaio. Honakoak dira Liburutruk-en ezaugarri nagusienak: • Zerbitzariak web API api publiko eta dokumentatua eskaintzen du. • APIaren bidez liburuak eta horiei lotutako baliabideak kudeatu daitezke. • Gehitutako liburuak BitTorrent bidez partekatzen ditu eta liburu horien magnet loturak sortzen ditu. • Web-nabigatzaileetan exekutatzen den bezeroa du, orri bakarreko aplikazioa dena. • Bezeroak zerbitzariaren APIa erabiltzen du. • Aplikazioa eta kodea edonork eskura ditzake.
Resumo:
GAL honek Android-entzako SmartWatch baten prototipo txiki bat egitea du helburu. SmartWatch-aren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: • Eskumuturreko erlojua. Telefonotik datozen jakinarazpenak bere pantailatxoan adieraziko ditu. • Telefono mugikorra. Android sistema eragilean oinarrituta, hari gabeko teknologia bitartez erlojuari datuak bidaliko dizkion aplikazio bat garatuko da.
Resumo:
GAL honek “wearable device” edo janzteko gailu batetan oinarritutako LiveTrack sistema bat garatzea du helburu. Sistemaren egiturari dagokionez, ondorengo atalak aurreikusten dira: GPSa duen eskumuturrekoa. • Android sistema eragilearentzako aplikazioa. • Aplikazio honek hari gabeko teknologia bitartez eskumuturrekotik GPS datuak aldizka jaso eta datu biltegi batera igoko ditu. • Webgune jarraitzailea. Webgune honek mapa batetan, denbora errealean, ibilbidea jarraitzeko aukera emango du.
Resumo:
Burutu dudan GRAL lan hau hezkuntza arloan kokatzen da eta lan honetan unibertsitatean irakatsi dizkiguten ezagupenak aplikatu nahi izan ditut. Gaiaren inguruko azterketa sakona egin ondoren, lana Getxoko Aixerrota instituturako proiektu baten proposamena da. Proiektu honen bidez bilatzen dena hain zuzen Aixerrotara ailegatuko diren aurre-nerabeak ikastetxera heldu aurretik elkar ezagutzea eta bide batez haien ahalmen pertzeptibo-motorea garatzea da. Egitasmoaren oinarrian joko-jolasak daude eta haien bidez ume taldeen elkareen arteko ezagutza eta inklusioa sustatuko dira garapen pertzeptibo motorearekin batera. Umeak Lehen Hezkuntzako eskolatik Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igarotzean ume sentitzetik nagusi sentitzera pasatzen dira. Aldaketa handiak ematen dira umeen bizitzetan, hala nola: ikastetxe berria, lagun berriak, beste sexuarekiko interesak…Aldaketa hau gogogorra izaten da askotan, ume batzuk berehala ohitzen dira, baina beste batzuk zailtasunak dituzte egoera berrira moldatzeko. Nire proiektuaren bidez nagusiki bi helburu zabal landu nahi ditut: Batetik Aixerrota ikastetxera joango diren umeen sozializazioa eta inklusioa ahalbidetu nahi dut joko jolasen bidez. Bestetik oraindik osatu gabe dagoen gaitasun pertzeptibo motorearen garapena sustatu nahi dut joko jolasetan oinarrituta. Ideia honekin Aixerrotara joango diren ikasleen eskoletan, (Andra Mari, Berangoko eskola, Geroa, Zabala) 6. mailako ikasleak harremanetan jarriko ditugu, hau da joko jolasetan oinarritutako programa bat jarraituko da, lau eskoletako 6. mailako ikasleak harremanetan jarriaz. Garrantzitsua iruditzen zait Aixerrota bezalako ikastetxe handi batean honelako proiektu bat aurrera eramatea. Nahiz eta zaila eta nekeza izan eskolak harremanetan jartzea, guztiz beharrezkoa da nire ikuspuntutik proiektu hau edo antzekoren bat gauzatzea, umeengan barneratzen diren balio eta gaitasunengatik.
Resumo:
[EU] Lan honen jorrapenarekin enpresen erantzukizun sozialaren definizioa finkatzeaz gain, honi lotutako funtseko hainbat puntu argitzea izan da nire nahia. Gizarte erantzukizun honen aplikazioak enpresengan ez du beti garrantzi berdina izan, horregatik izandako eboluzioaren jarraipena burutu da, historian zehar jasandako etapa desberdinak antzemanez. Eboluzio iraunkor horren errudunaren bila ere aritu naiz, maila internazionalean hedapen maila handiena izan duten ekimenen garapena ikertuz; horien artean: Munduko Ituna, ISO eta “Global Reporting Initiative” (GRI). Ikerketan gizarte erantzukizun mundu honetan komunikazioak izan duen garrantzia ikusi da eta hau dela medio, GRI erakundeak argitaratutako giden azterketa egitea ere ezinbestekoa izan da. Ekimen honen lanketan Espainia gainerako herrialdeengandik bereizten dela nabarituz, eragin esanguratsu hori sorrarazi duten arrazoien bila ere aritu naiz lanean zehar. Horretarako lehenbizi Espainiako enpresen erantzukizunaren garapena aztertu da; alde praktikoari dagokionez, ordea, herrialde horretan zerbitzuen sektorean diharduten bi enpresek argitaratutako jasangarritasun txostena eredu moduan hartuz bien arteko konparaketa bat eraman da aurrera. Lanari amaiera emateko aurrez aipatutako ikerkuntza guztietatik ateratako ondorio orokorren aipamena egiten da, kalitatezko gizarte erantzukizunaren garapenerako beharrezkoa dena azpimarratuz.
Resumo:
[EU]Gradu Amaierako lan honetan, enpresen gizarte erantzukizunak azkenaldian hartu duen garrantzia kontuan hartuta, kontzeptu hau jorratuko da eta eremu honetan burututako ekimen ezberdinen artean bat aukeratuko da, honen garapena eta inplementazioa aztertzeko. Hain zuzen ere, lan honetan erabiliko den ekimena, Munduko Hitzarmena edo Global Compact-a izango da. Hau, nazioarte mailako ekimen bat izanik, 10 printzipio proposatzen ditu, lau eremu ezberdinetan banatuz: Giza eskubideak, lan-arauak, ingurumena eta ustelkeriaren kontrako borroka. Bukatzeko, Global Compact-a aplikatzen duten sektore ezberdinetako hiru enpresa aukeratuko dira eta bakoitza dimentsio bat aztertzeko erabilia izango da, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa hurrenez hurren. Azkenik, lanean zehar aztertutakoa kontuan hartuta zein ondoriotara iritsi garen adieraziko da.
Resumo:
Lan honetan, marketinean eman diren azkeneko aldaketak direla eta Omnikanalitatearen ingurune berrira egokitzeko enpresen beharra adierazten da, gai honen garapena burutzeko marko teoriko bat sortuz. Marko teoriko honetan, marka-esperientzia, kontsumitzaileen lotura eta kontsumitzaile berrien portaera aipatzen dira, bakoitzaren alderik garrantzitsuenen azalpena emanez eta aldagai hauek Omnikanalitatearekin duten lotura adieraziz. Gainera, lanaren azkeneko zatian, bi ikerketa praktiko garatu dira; bat kontsumitzaileen ikuspuntua zehaztuz bi enpresa garrantzitsuren kontsumitzaileei galdeketa eginez eta bigarrena, gaian aditua denarekin izandako elkarrizketaren ikuspuntua adieraziz. Azkenik, aztertu diren aldagaiak kontuan hartuta eta bateratuta, lanaren ondorioak atera dira.
Resumo:
Garapena lortzeko Milaurteko Akordioa sinatu zenetik gaur egun arte eman diren aldaketen analisi sakon bat egin, helburuen nondik norako jarraipen bat eginez eta errealitatea zorrotz aztertuz. Hizkuntza: Euskera.
Resumo:
[eus] Egungo gizartean, konpetentzia emozional maila baxuak “analfabetismo emozionala” jarri du agerian (Goleman, 1996). Arrazoi honengatik, adimen emozionala jorratu beharra dago, bai familia eta baita hezkuntza arloan ere. Hau guztiagatik, ikerketa honen xede nagusia, 7-11 urte tarteko umeen trebetasun sozialak kooperazioaren bitartez sustatzea da; izan ere, garai horretan, gizabanakoaren bizitza soziala goreneko intentsitatera heltzen da. Honetarako, Bilboko Pagasarribide ikastetxean (Lehen Hezkuntzako 5.maila) jorratzeko unitate didaktikoa aurkezten da. Beraz, bertako bi jardueratan lortutako emaitzak kontuan hartuz, baieztatu ahal da, honi esker, ikasleen trebetasun sozialak garatu direla eta emozionalki adimentsuagoak izatea lortuko dutela unitate didaktiko hau bere osotasunean jorratu ondoren.
Resumo:
437 p.
Resumo:
[eus] Hiru pantailez osatutako bideoinstalazioa, zeinekin ikus-entzunezko lanetan hain ohikoa den linealtasuna apurtzen da. Sentimenduen barne mundua uztartuko da istorioa kontatzeko bide ezberdinak dauzkan lan honekin, eta proiektuaren premisa hurrengoa izango litzateke:Iluntasunean eta bakardadean baino ez gara ausartzen gure sekretu latzenak kontatzera. Une bakarrean sentimendu guztiak jasan ditzakegu baina dena burura datorkigunean, pentsatzea areriorik bortitzena bilakatzen da. Bi heriotza krudelen oroitzapenetatik aldentzea ez da erraza, horregatik, itzal horietatik ihes egin ahal izateko, biharamuna existituko ez balitz bezala aurrera jarraitzea nahitaezkoa da.
Resumo:
Azken hamarkadetan, kutsatzaile organikoak ingurumenean eta izaki bizidunengan sortzen dituzten efektu negatiboak direla eta, hauen determinazioa egiteko interesa piztu da. Batez ere, hazkunde industrialak eta gizakiak eragiten dituzten aktibitate antropogenikoak sortutako hondakinak uraren egoera kaltetuta izateak eragiten dute. Izaki bizidunen ongizatea bermatzen duen eta uraren kalitate egokia kontrolatzeko Europear mailan ezarri den lege garrantzitsuenetakoa Europako Ur Esparru Zuzentarauari (Water Framework Directive, WFD 2000/60/CE) dagokio. Bertan, gaur egun kezka gehien sortzen duten konposatu organiko emergenteek uretan izan behar dituzten parametro kimikoak, biologikoak eta ekologikoak zerrendatuta agertzen dira eta konposatuek uretan izan behar dituzten kontzentrazio maximoak agertzen dira, ingurumenaren babesa eta izaki bizidunen osasuna bermatzeko.
Resumo:
[EUS] Bizitza ohiturak aldatzen ari direla begi bistakoa da, eta horrek hizkuntza baten garapenean eragina izaten du. Proiektu honen bitartez, Goizuetako euskalkiak azken berrogeita hamar urte hauetan, gutxi gorabehera, izan duen garapena frogatzen saiatuko naiz. Horretarako, ikerketa bat egin dut gazte eta adinduen artean, euskalkiaren ezaugarrietan eman diren aldakuntzak zeintzuk izan diren ikusteko. Ikerketa honekin hizkuntzaren “transmisioa” nolakoa izan den ikusi ahalko da. Lan honen bidez, euskalkiak eman duen beherakada, hein batean, oraingo biztanleriak kanpo harreman gehiago dituelako eta bizi ohitura berriak hartzen ari delako eman dela ikusten da. Etorkizuneko irakasle bezala, proiektu honen bidez eskualde bakoitzeko hizkuntza garapenaren jakitun izatea ezinbestekoa dela ikusten da.
Resumo:
94 orr
Resumo:
[EUS]Unibertsitateko irakasleriaren garapenaren(IG) kontzeptu konprentsibotik abiatuta, doktorego tesi honek iraupen luzeko IG programen inpaktua du aztergai, bai maila indibidualean (kontzepzio eta hurbilketan) eta baita maila organizazional zein instituzionalean ere. Azterketa hau burutzeko metodologia aktiboen (arazoetan, proiektuetan eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza) ERAGIN programaren lehendabiziko promozioa hartuko da kasu gisa. Iraupen luzeko estrategiaren (350 ordu) bidez eta ko-mentoria taldeen funtzionamenduan oinarrituz, ikerlan enpirikoak IG-ak irakasleriaren ikas-irakaskuntza kontzepzioetan eta hurbilketan izandako inpaktuaz ageriko ebidentziak ematen ditu, baina baita ikas-irakaskuntzaren inguruan ikertzeko (scholarship of teaching and learning) eta irakaskuntza eremuetan liderra izateko gaitasunaz ere. Honako alderdiok aldaketa organizazionalean murgiltzen gaituzte eta curriculum hibridoaren pausokako gauzapenaren alde lan egiten dute.