994 resultados para Bai f, Lazare de, 1496?-1547.


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburu nagusia,Gipuzkoako udalen finantza kaudimena aztertzeaz gain, beraien arteko konparaketa bat egin ahal izatea zen. Beste modu batera esanda,egoera hobeagoan dauden udalak nortzuk diren identifikatu ahal izatea. Hasi aurretik bagenekien, ordea, udal baten finantza kaudimena ez dagoela faktore bat edo biren arabera soilik, eta gauza asko subjektiboak direla ere bai. Gainera, eragina duten baldintza guztiak kontuan hartzea ere zaila da. Kasu honetan, 9-10 adierazle aukeratu dira, ondoren udal bakoitzak besteekin konparatuz adierazle horretan lortutako zenbatekoa 1etik 10erako puntuazio batekin baloratu da, eta azkenik, udaletxe guztien ranking bat osatu da. Ondorengo lerroetan ikus daiteke ranking honen testuingurua,erabilitako metodologia eta egindako kalkuluen ondorio nagusiak ere.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[ES]Nuestro trabajo consta de dos partes fundamentales, una terica y otra emprica. En la primera nos centramos en el estudio de los aspectos tericos ms relevantes y especficos del sector de la moda, as como en las estrategias y acciones de marketing que se desarrollan en el mismo. En segundo lugar y como principal aportacin del trabajo, se presenta un estudio emprico de tipo cualitativo consistente en la realizacin y anlisis de cuatro entrevistas en profundidad a diferentes expertos del sector en diferentes facetas del mismo, todos ellos profundos conocedores por formacin, experiencia profesional, empresarial o poltica, no solo del sector si no tambin del marketing. Previamente se realiz un estudio y anlisis de sus empresas u organizaciones y de otros aspectos de la moda (especialmente en Euskadi) recurriendo a fuentes de informacin de carcter secundario.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gaur egun mundu osoa 2007ko banku krisian murgilduta dabil. Krisiaren sorrera hainbat ikuspuntutik azaldua izan da azken urteotan. Bankuen gobernantzaren eragina 2007ko banku krisian: basileako printzipioak eta adituen iritziak oinarri lanak, 2007-ko krisia banku gobernantzak izandako akatsetatik aztertu egiten du. Horretarako, arriskuaren kudeaketan, ordainsari sistemetan edota kontseiluetan krisi aurreko urteetan egondako gertaerak aztertuko dira. Aipatutako azterketa, Basileako printzipioetan eta bai aditu ezberdinen iritsietan oinarriturik egongo da. Hori dela eta, krisi aurretiko garaian indarrean zeuden Basilea I eta Basilea II azalduko dira lehenik eta behin. 2007ko Krisia eta baita banku gobernantzak bertan izandako akatsak aztertuko diren hurrengo esparruak dira. Banku gobernantzaren akatsen artean, arriskuaren kudeaketa, produktu finantzario berriak, ordainsari edo pizgarri sistemak eta kontseilua azalduko dira batez ere, hauek izan baitziren akats larrienak izan zutenak. Behin krisia eta haren faktoreak azalduta, Basilea III azalduko da krisi aurreko printzipioak (Basilea I eta Basilea II) krisi ondoren zelan aldatu diren ikusteko. Azkenik adituek banku gobernantza zelan hobetuko luketeen azalduko da eta gainera, aditu hauen iritsien eta basileako printzipioen aldaketen arteko konparaketa bat egingo da komunean zein ondoriotara hel daitekeen aztertzeko. Banku gobernantzaren akatsak aztertzeaz aparte, adituen ustez banku gobernantza nola hobe daitekeen ere aztertu egingo da arazoari irtenbideak bilatzeko asmoz. Krisiak Basileako printzipioetan eragindako aldaketak ere azalduko dira, banku gobernantzaren arauak zelan aldatu diren ikusteko. Beraz, banku gobernantzak izandako akatsak aztertuko dira. Akats guzti horiek etika aldetik zein eragin izan duten eta batez ere krisialdiaren hasieran izan zuten papera zein izan zen aztertuko da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Familia-enpresen gaur egungo eta gaur egunera arte merkatuan izandako garrantzia aztertuko da; bai mundu mailan, baita Euskal Herri mailan ere. Ondoren, enpresa mota hauen ezaugarriak eta autore desberdinen araberako definizioak aztertuko dira.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lana hasi baino lehen argi neukan interneti buruzkoa egin nahi nuela, gainera blog desberdinetan idatzi izan dut 2008. urtetik eta ikasle autodidakta naiz betidanik, horrela nire esperientzia hori marketinera bideratzea nahi nuen hasiera batetik. Beraz, gaur egun internet duen garrantzia goraipatu dut lan osoan zehar, bai ikuspegi akademiko batetatik zein profesional batetatik. Hasiera batean, gaur egun erabiltzen diren ikasteko modu desberdinei buruz hitz egiten hasi nahiz, batez ere Bolonia Planaren ostean garatutakoak hala nola, ikasketa parte hartzailea, learning by doing, etab. Gero autodidakta izateari buruz idazten hasi nintzen, zer den, bere abantailak, desabantailak eta unibertsitateak autodidakta izateko dituen mugei buruz. Ondoren, marketinari buruz ikertzen hasi naiz, batez ere honek 2.0 munduarekin duen garrantzia erakusteko eta munduaren eboluzioarekin batera, marketina ikusteko beste modu bat garatu zelako. Eta marketinean gero eta garrantzi gehiago duten erremintak blogak direnez, hauei buruz idaztea pentsatu nuen, zer diren eta ikuspegi akademiko batetatik izango luketen garrantzia ikusiz. Amaitzeko, lanari ukitu pertsonal bat eman nahi izan nion. Horretarako, Sarrikoko ikasleen erantzuna jakitea oso garrantzitsua zela pentsatu nuen, eta horretarako 3 motatako inkestak garatu nituen, 1etik 10era puntuatzekoa, 1etik 7ra ordenatzekoa eta galdetegi ireki bat ikasleek zer uste zuten graduko konpetentziak era autonomo batean lantzeko marketineko blog baten eraketari buruz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] Lanaren xedea immigranteek lan-merkatuan izan duten portaera aztertzea da, bai Espainiako ekonomia hedapen fasean zegoenean bai eta ondorengo krisi garaian ere bai. Zehazki, immigranteen lan-nitxoak zeintzuk diren ezagutu nahi izan da.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua, krisiaren eragina nolakoa izan den Espainiako soldatengan aztertzea eta ulertzea da. Analisia egiteko krisi aurretiko azken urtea eta behin atzeraldian sartutako urtea alderatuko ditugu. Horretarako, Soldataren Egituraren Inkesta erabili dugu, bai 2006.urtekoa bai 2010.urtekoa. Modu honetan, lan honekin ezagutu nahi dugu nola eragiten duten zenbait aldagai soldatetan bi urte horietan eta hortaz ea aldaketarik eman den krisiaren ondorioz. Eta ondoren, sektore ekonomikoaren araberako eredu ekonometrikoak sortuko ditugu, krisiaren eragina sakonago ikusteko. Horrela, lan honetan lortutako emaitzek adierazten digute, soldatak murriztu beharrean, handitu direla krisiaren ondorioz bai jardunaldi betean bai jardunaldi partzialean, baina kontuan izan behar dugu garai honetan erreformen ondorioz eta atzerapen garaiaren ondorioz, lanpostu suntsipen itzela egon dela ere bai. Gainera, oraindik ere Espainiako gizartean generoaren araberako soldata diskriminazioa izaten jarraitzen dugu, nahiz eta murriztu den aztertutako lau urte hauetan.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gizartea eta hura inguratzen duenari enpresek garrantzia ematen hasi diren aldi baten bizi gara. Izan ere ez dugu pentsatzen dugun informazio beste eta ezin diogu berrikuntzak egunerokoak dituen egoera honi era onenean edota dauden baliabide onenekin aurre egin. Esate baterako ba al dakigu zein enpresa mota den mesedegarria administrazioarentzat eta ondorioz gizartearentzat? Eta zer diren Laneratze Enpresak? Zer den balio soziala? Kuantifikatu daitekeen? Eta erantzuna bai bada, nola? Sozietatearen erdiak baino gehiagok ez daki hauei zer erantzun, oraindik zalantza sortzen duten terminoak eta galderak direlako. Hori da lan honen erronka eta lan honen helburua, hauek argitzea, azaltzea, kontzeptuak benetan bereganatzea, praktikan jartzea eta horiengatik ondorio batzuk ateratzea. Hau da, Laneratze Enpresa eta balio sozialari buruzko teoria ikustea eta errealitatera eramatea aukeratutako Laneratze Enpresa bati aplikatuko zaion balio soziala kuantifikatzeko metodologia baten bitartez, horrela lortutako emaitzetatik zenbait ideia ondorioztatuko direlarik. Azken hori, lanaren ekarpenik nabarmenena eta lan eta ilusio gehien suposatu duena izan da: Laiene Jatetxea S.L. Laneratze Enpresari berak sortzen duen balio soziala kalkulatzea, SPOLY metodologiaren bitartez eta erakundearen zuzendariaren ezinbesteko laguntzaren bitartez. Zergatik izan da baliagarria analisi hau? Enpresa berarentzat eta bertako partaideentzat etorkizunean non edo nola hobetu behar duten ikusteko tresna izan delako, enpresak benetan sortzen duena kuantifikatzea ahalbidetu duelako; eta administrazioarentzat eta gizartearentzat, tipologia honetako enpresek eta balio sozialari garrantzia emateak eta ondorioz kalkulatzeak zer nolako onurak dakartzan ezagutarazteko ikerketa ona izan delako.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Este trabajo, analiza las diferentes fuentes de financiacin que utilizan las empresas vascas para financiar sus proyectos. Con el objetivo, de conocer el grado de importancia que conceden tanto a la financiacin propia como a la ajena, en sus balances. Tambin estudia, la dependencia que tienen las principales empresas vascas con las entidades financieras. Por ltimo, se observa como las empresas estn llevando a cabo un proceso de desendeudamiento y de bsqueda de alternativas a la financiacin bancaria.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Laurogeita hamarreko hamarkadan, Eusko Jaurlaritzako Berriztapen Pedagogikoaren Zuzendaritzak eta Bartzelonako Unibertsitateko CREA (Gizarte eta Heziketarako Ikerkuntza Zentroa) ikerkuntza-taldeak Ikas Komunitateen proiektua jarri zuten martxan, elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko lau zentrotan. Zentro horiek hezkuntza-proiektu berri bat abiatzeko bidea ematen dute; izan ere, porrot akademiko handia izatearren hautatu dira, ikasle-taldeen aniztasunaren egoerari heltzeko arazo ugari dituztelako edota dauden lekuetan gizarte-bazterkeriarekin loturiko arazo anitz daudelako. Aldi berean, proiektuak eraldaketa proposatzen du, bai eskolarena, baita inguruarena ere, eta, horretarako, eskolako partaide guztiak hartzen ditu kontuan. Emaitza onak ikusi ostean, eta, hezkuntza-berriztapenaren alorrean lehentasuna izanik, ekimena zabaltzen hasi zen hastapeneko zentroez bestelako ezaugarri sozioedukatiboak dituzten eskoletara ere. Esperientzia berritzaile horiek aurrera eramateko gogo handiz agertu ziren, baita ere, praktika onen paradigma ez zirenak, eta, emaitzei begiratzen badiegu, dirudienez, etekin onak lortzen ari dira zentroetan. Ikas Komunitateen proiektuak berekin daraman gaitasun eraldatzaileak egokitzeko berezko ahala erakusten du. Egokitzapen horretan, eskolaren inguruarekin batera eta proiektuaren arteko sinbiosia lortzen da, hezkuntzako arrakasta- ekintzak sustatuz.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Gradu amaierako lan hau, Mausitxa gaztandegiari egindako aholkularitza lan bat da. Euskeraz egina dago.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[es] El objetivo de este Trabajo de Fin de Grado es identificar las actitudes y prejuicios lingsticos hacia el euskera de las personas inmigrantes residentes en Vizcaya. Por ello, se ha realizado una investigacin cuantitativa con una muestra de 180 personas de entre 18 y 60 aos. De este modo, se ha podido reflexionar sobre los resultados obtenidos para potenciar la presencia del euskera en la sociedad y al mismo tiempo, acercar este colectivo a dicha lengua. Teniendo en cuenta los resultados obtenidos en el estudio cuantitativo y analizando las actitudes, disposicin, motivaciones, prejuicios y razones por las que las personas inmigrantes no aprenden euskera se ha creado la pgina web Bai Es Guay con el propsito de facilitar el aprendizaje de este idioma a este colectivo.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[eus] Azken urteetan euskararen ezagutza handiagotzen ari bada ere, erabilera gero eta murritzagoa da bai gizartean, bai eskolan. Lan honetan, D ereduko eskola bateko Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako hizkuntza-erabilera ikertu da eta erabilera horretan eragin ditzaketen aldagaiak aztertu dira. Horretarako, ikasleei, irakasleari eta haurren familiei ARRUE proiektuan oinarrituriko zenbait galdetegi pasatu zaizkie. Horrez gain, haurren hizkuntza-erabilera neurtzeko behaketak ere egin dira egoera ezberdinetan (gela barruan eta gelatik kanpo irakasleekin, gela barruan ikaskideekin lanak burutzen, gela barruan ikaskideekin jolas librean eta jolastorduan ikaskideekin), informazio horiez baliatuz euskararen erabilera handitzeko neurriak hartu daitezen.