996 resultados para inoren kargura ez dauden
Resumo:
252 p. : il.
Resumo:
Ikerketa honetan, aspalditik euskara mintza-hizkuntza izan ez duen komunitate batean ¿Arabako Errioxan¿ euskara biziberritzeko politikek ekarri dituzten ondorioetako batzuk aztertu dira. Ikerketa honen aztergai nagusia elebitasunaren eta euskararen inguruko jarrerak dira. Jarrera orokorrak jasotzeaz gain, hizkuntza-ereduek, gaitasunarekin eta erabilerarekin lotutako zenbait hizkuntza-aldagaik eta aldagai psikosozial batzuek ¿bizindarra, identitatea, euskal hiztunekiko harremana¿ jarrerekin duten erlazioa aztertu da.Metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatu dira ikerketa honetan. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, Arabako Errioxako bizilagunen ikuspegiak atzeman nahi izan dira. Galdesortak erabili ziren, berriz, eskualdeko ikasleen datuak biltzeko.Azterlanaren alderdi berritzaile bat da jarrerek denboran zehar duten bilakaeran sakontzen duela. Ikerketa bi fasetan egin da, zortzi urteko denbora-tarteaz (2001ean eta 2009an). Lehen fasean, analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak egin ziren ikerketaren testuinguru zabala atzemate aldera. Bigarren fasean analisi kuantitatiboak soilik egin ziren, eta fase bakoitzean neur-tresna bera erabili zen, konparaketa erraztearren.Ikerlan honen ondorio nagusietako bat da ikasleek oro har jarrera positiboak dituztela, hala elebitasunarekiko nola euskararekiko. Ikasleek era bertsuan erantzun zuten 2001ean eta 2009an, nahiz eta euskararen aldeko jarrerak apalxeagoak ziren 2009an. Ereduei dagokienez, jarrera positiboenak D ereduko ikasleek dituzte, eta epelenak A eredukoek. Oro har emaitzek erakusten dute korrelazioa dagoela aztertutako aldagai linguistiko zein psikosozialen eta jarreren artean. Jarrerekin korrelazio indartsua dute, besteak beste, euskara erabiltzeko nahiak eta identitateari lotutako aldagaiek.
Resumo:
32 p.
Resumo:
[ES] En el presente trabajo, se ha tratado de recoger la información relevante sobre el proceso de soldadura por fricción rotativa aplicado a la automoción, desde la experiencia adquirida por el autor en GKN Driveline Zumaia. En los primeros capítulos, se explica el proceso de soldadura desde diferentes enfoques y se describe brevemente la planta de fabricación GKN Driveline Zumaia y su producto fabricado mediante este proceso de soldadura. En los siguientes capítulos las tres principales fases del ciclo de soldadura con los parámetros que lo gestionan. Finalmente en los últimos y siguiendo el flujo del proceso de fabricación, se exponen otros tres capítulos que tienen que ver con este proceso de soldadura por fricción rotativa: Materia prima, máquina y ensayos no destructivos.
Resumo:
Duración (en horas): Más de 50 horas Destinatario: Estudiante y Docente
Resumo:
150 p.
Resumo:
Oso ohikoa da landa eremuko emakumeen bizitzaren imaginarioa negatiboa izatea, eta are gehiago, aurreko mendean jaiotakoena emakumeena, egungo belaunaldi zaharrenarena alegia. Esklabizatutako emakumetzat ditu gaur egungo gizarteak, baina ikerketa honen bitartez frogatu nahi da euren bizimodua gaur egungo bizimoduaren ezberdina besterik ez dela, ez hobeagoa ezta okerragoa ere, soilik, beste modu batekoa. Honetarako, emakume hauen denboraren inguruko bizipenei eta ulermenari erreparatuko diogu.
Resumo:
Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa… Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada izan zuen, bereziki automobilgintzaren eta hegazkingintzaren hedapenarekin. Halaber, elektrizitatea arras zabaldu zelarik, etxetresnen kontzeptua bera ere aldatu egin zen. Horrela, tresna eta baliabide berriek gizartearen ohituren eta izaera beraren aldaketa sakonak erakarri zituzten. Baina, hori guztia material berriak sortu eta garatzeari zor zitzaion: polimeroak, metal eta zeramika berriak, estaldura sintetikoak, etab. ezinbestekoak bilakatu ziren. Orduan ikusi zen materialek arlo berezi bat merezi zutela zientziaren eremuan. Eta horrela, premiak eraginda, Fisika eta Kimika oinarrizko zientzietatik abiatua eta ingeniaritzaren gorpuzkera sendoaz hornituta, Materialen Zientzia sortu zen. Materialen Zientzia eta Teknologia euskaraz, beranduago etorriko zen. Askoz lehenagokoak dira “Pisia” eta “Kimia”, 1935 inguran Jauregi apaiz karmeldar aitzindariak idatzitako liburuak. Eta gero, iluntasunean bidexka ia ezinezkoak jorratuz, Elhuyar Taldea 1972an, Udako Euskal Unibertsitatea 1973an eta UZEI 1977an sortu ziren; euskara irakaskuntzara, unibertsitatera eta zientziara jalgi zedin. Hurrengo urtetan emaitzak gauzatzen hasiak ziren, bai eta Materialen Zientzia eta Teknologiaren arlo berrian ere. Izan ere, mugarria da, besteen artean, Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan 1979an Jon Nazabalek aurkeztu zuen “Zenbait mekanizapen errazeko altzairuren berotako erresistentzia mekanikoa eta duktibilitatea” doktoretzatesia. 1991ko uztailean, Udako Euskal Unibertsitateak “Materialen ezagutza teknika ezberdinen bitartez” topaketa antolatu zuen Iruñean, bertan 30en bat zientzialari euskaldun bildu ginelarik. Gaur egun, Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo euskaldun, Materialen Zientzia eta Teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak euskaraz azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, ehunen bat pertsona bilduz. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua UPV/EHUko Polymat institutuak antolatu du. Aldez aurretik, mila esker dagoeneko parte hartzeko izena eman duten guztiei eta gure esker onenak erakunde laguntzaileei: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa, CicNanogune eta Elhuyar. Zientziak eta euskarak elkartzen gaituzte. Eta bietan badago elkartze gune bat: kinka larrian daudela beti. Ez baitago zientziarik zientzialariaren zalantzarik gabe, ez eta euskara euskaldun bakoitzaren nahi pertsonalik barik. Antxon Santamaria, Batzorde Antolatzailearen izenean
Resumo:
[ES]Ikasnabar es una conferencia para hablar de tendencias en educación, sobre las nuevas tecnologías en el ámbito educativo y conocer personas que están generando buenas ideas y prácticas en su quehacer diario. Este libro intenta recoger todo ello con las contribuciones de autores noveles y de renombre que buscan la excelencia en los procesos de enseñanza-aprendizaje. Tres tendencias importantes de aprendizaje se están expandiendo. Microcontenidos, aprendizaje móvil y MOOCs son la cara de una misma moneda: microaprendizaje con contenido rico, abierto y desmenuzado. A medida que el consumo de Internet desde dispositivos móviles aumenta, el aprendizaje móvil con tecnologías como HTML5, software para MOOC, plataformas de contenidos de vídeo, etc., están siendo algunas de las claves de la nueva revolución en el ámbito educativo. El microcontenido hace referencia a los pequeños trozos de información digital en un estado permanente de flujo y circulación. Es a menudo un único tema, limitado en longitud, que se consume rápidamente y con frecuencia limitado por el software o por el dispositivo. Se trata de la puesta en común de recursos. Se basa en la interacción humano-a-humano con los medios de comunicación de Internet. El otro tema central de esta conferencia es el de los MOOC realizados por los profesores que quieren tomar ventaja en el comienzo de esta nueva era de la educación abierta con calidad. MOOCs son, básicamente, cursos abiertos y es necesario recordar los puntos esenciales de este tipo de instrucción. Los miniMOOCs son alternativas con menos horas en el proceso de aprendizaje. Hoy en día, un buen MOOC podrá ser la mejor tarjeta de presentación para profesores, expertos y estudiantes. Vivimos en tiempos de cambio con ámbitos en los que se mezcla el aprendizaje formal e informal, y las universidades y colegios deberíamos estar atentos a esto.
Resumo:
Irakurleak esku artean duena LEGEAK-LEYES bildumaren ale berri bat da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa eta babeserako arau nagusiek osatzen dutena. Euskal Herriko Unibertsitateak, Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak euskara juridikoaren normalizazioa arlo guztietara hedatzearen alde hartu zuten konpromisotik eratorritako ekimenaren fruitua da honako ale hau ere, Espainiako ordenamendu juridikoaren lege-testu garrantzitsuenak euskaraz emateko helburuak gidatuta plazaratutakoa. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen legeri hau oso erabilgarria da eurontzat, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren aldetik dituzten eskubideak baliatzeko ez ezik, euskal legeak aitortzen dizkien hizkuntza-eskubideak duintasunez eta modu eraginkor batean gauzatzeko ere. Baliagarria da, halaber, administrazio publikoentzat, beren babes-funtzioa betetzeko tresna egokia izan dezaten eskura. Orobat da baliagarria epaitegietako eta arbitrajeetako arduradunak beren jarduna euskaraz egitera bultzatzeko. Eta, zer esanik ez, unibertsitatean ikerkuntza eta heziketa, berme osoz, euskaraz egin daitezela ziurtatzeko ere balio dezake LEGEAK-LEYES bildumaren ale honek.
Resumo:
Betidanik egin du lan gizadiak. Gizakiaren bizimoduaren oinarrizko elementua izan da lana. Lanean oinarriturik antolatu dira komunitateak, eta hauen ezaugarria izan da lanbideak bereiztea. Lana dela bide izadiarekin "mintzatu" da gizakia, harekin harremanetan jarri da, hura eraldatu eta bere mendera jarri du. Lana dela bide taxutu dira gizonak eta emakumeak, etengabe berritu dute beren buruaz zuten iritzia eta harremanetan jarri dira elkarrekin. Hori horrela izan da betidanik, baina XVIII, mendea arte gizadiak ez zuen aintzat hartu lana bere gizarte antolabidearen gitzarri zelako ideia. Dudarik gabe, horregatik, lana izan da harrezkero giza zientzien -hasi soziologiatik eta, ekonomiatik eta politikatik pasa ondoren, historiaraino-arretagunea erakarri duen gai kutuna.
Resumo:
Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia jarraia da. Glutena gari, garagar, zekale, tritikale, kamut, espelta eta ziurrenik ere oloan dagoen proteina da. Glutenak zeliakoen heste-mukosan kalte larria eragin dezake eta ondorioz nutrienteen (poteina, gantz, karbohidrato, gatz mineral eta bitaminen) xurgapena muga dezake, kasu batzuetan desoreka nutrizionala eraginez. Gaixotasunaren sintoma ohikoenak beherakoa, malnutrizioa, sabeldistentsioa, elikagaien ukoa, anemia, osteoporosia eta, umeetan, hazkuntza-atzerapena dira. Espainian gaixotasun zeliakoaren prebalentzia %1 da, baina, hala ere, azken ikerketen arabera, zeliakoen %75 diagnostikatu gabe dago oraindik. Gaur egun, glutenik gabeko dieta jarraitzea da gaixotasun honek duen tratamendu bakarra. Glutenik gabeko dieta zorrotz bat jarraitzen denean, zeliakoek hestearen egitura normala berreskuratzen dute, eta aipatutako sintomak desagertzen dira. Pertsona zeliakoak glutena duten zerealak eta horien eratorriak baztertu behar ditu dietatik. Elikagai batzuk erraz identifikatzen dira: hala nola, irina, pasta, opilak, pastelak eta horien eratorriak, eta abar. Beste batzuk, ordea, elikagaiaren osagai direnez, ez dira elikagaitzat ezagutzen eta antzemateko zailagoak izaten dira. Talde horretan fekulak, malta, semolak, gehigarri loditzaileak, eta abar daude.
Resumo:
Geologia Lurra aztertzen duen zientzia da: lurraren osaera, egitura eta jatorria, eta bai arroketan aztarnak utzi dituzten iraganeko edo gaur egungo gertaerak ere. Baina, zergatik du gizarteak geologoen beharra? Hona hemen zenbait arrazoi: - Geologoek lurrazalari eta lurpeari buruzko informazioa bildu, eta interpretatu egiten dute. Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du planetaren iraganeko historia, Lurrean aurreikus daitezkeen aldaketak eta gure planetak Eguzki-sistemarekin duen harremana finkatzea. - Gizarteak beharrezkoak ditu baliabide naturalak (metalikoak, ez-metalikoak, ura eta erregai fosilak). Geologoen parte-hartzea erabakigarria da hobi berriak aurkitzeko eta ingurumena zaintzen duten baliabide naturalen ustiapen eta kudeaketarako irizpideak ezartzeko. - Kartografia geologikoen bidez arrisku-eremuak identifikatu eta lurzoruaren erabilerak mugatzen dira. Geologoak beharrezkoak dira, beraz, lurraldearen planifikaziorako eta garapen iraunkorrerako estrategiak garatzeko. - Geologiaren ezagutzak eta informazio geologikoaren erabilera egokiak laguntzen dute bizitzak salbatzen eta lurrikarak, tsunamiak, erupzio bolkanikoak, uholdeak eta lurjausiak bezalako katastrofe naturalek eragindako diru-galerak murrizten. Halaber laguntzen dute eraikuntza-proiektuak, herri-lanak eta abar garatzen ere. Proposatutako jardueren bitartez, Zientzia Geologikoen adar desberdinen oinarrizko zenbait alderdi ezagutzera eman nahi ditugu. Horretarako, lau saio antolatu ditugu Paleontologia, Mineralogia, Petrologia eta Tektonika arloetan murgiltzeko.
Resumo:
Hego Euskal Herrian ez dago ikasketa edota diploma espezifikorik Dokumentazioan. Horrela bada ere, goi mailako irakaskuntza zentroetan ezagutza esparru hori hiru modutan txertatzen da. Lehenengo eta behin, titulazioetan ematen diren irakasgaietan aurkituko dugu. Lizentziaturei eta graduei dagokienez, oso presentzia txikia du, Komunikazio alorreko ikasketetan salbu; doktoregoko programetan, ordea, pisu nabarmenagoa hartzen du. Bigarren bidea, unibertsitateko bibliotekek ikasle zein irakasleentzat eskaintzen dituzten ikastaroak dira. Hirugarren eta azken bidea irakasleak prestatzeko egiturak dira, informazio- teknologien ingurukoak batik bat.
Resumo:
Gaur egun, teknologia geroz eta gehiago aurreratuz doa, eta faktore hau oso nabaria da kultura ekitaldien arloan. Garai hauetan, jendeak ez ditu aldizkariak erosten hurrengo egunetako kultura ekitaldiak kontsultatzeko, Internet bidez eta beraien telefono mugikorretatik egiten dute, askoz merkeagoa eta erosoagoa delako. Bestalde, kulturaren arloa oraindik ez dago oso garatuta Internet-en, alegia, oso webgune gutxi daude honetara dedikatzen direnak, eta, are gehiago, existitzen diren webgune gehienak oso diseinu txarrak dituzte eta ez dira oso intuitiboak. Kulturazaleen beharretatik jaio zen KULTUAGENDA webgunea sortzeko proiektua. Webgune honek daukan proposamena kultura ekitaldi guztiak webgune bakar batean biltzea da, eta, era berean, web-aplikazio oso intuitiboa izatea. Baina, helburu nagusiena, web-aplikazio gehienetan konpartitzen dena, erabiltzaileak ahalik eta klik gutxien egitea da, erosotasuna neurri handi batean handituz. Alde batetuk, webgune honek ekitaldiak erabiltzailearen kokapen errealaren bidez bilatu ahal izatea eskainiko du, baina baita ere filtro batzuk aplikatuz, ekitaldiaren data edota motaren arabera. Erabiltzaileak ekitaldi honen informazio guztia segundu gutxitan eskuragarri izango du. Beste alde batetik, erabiltzaileek beraien plangintza pertsonalizatua egiteko aukera izango dute, hau da, egun eta mota konkretu bateko ekitaldiak eskuragarri izango dituzte, eta gustokoen dituzten ekitaldiak aukeratu ahal izango dituzte plan bat sortzearren. Era berean, jatetxeen aukera handia egongo da bisitarien plana jateko toki batekin osatu ahal izateko. Ondorioz, KULTUAGENDA webgunearen proposamena aurkezten dugu, sorkuntza honekin kultura arloak gaur egun Internet-en daukan hutsa betetzeko desioekin.