150 resultados para aurrekontuen analisia


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honek 2007 eta 2013 urteen bitartean autoen prezioak nola aldatzen diren erakusten digu. Horretarako, autoen hainbat ezaugarri hartu dira kontuan, hala nola, modeloa, mota, zilindrada, zilindroen posizioa, potentzia, luzera, zabalera, altuera, kontsumoa, abiadura maximoa, azelerazioa eta maleteroaren kapazitatea. Gaur egungo egoera dela eta, hasiera batean pentsa genezake kotxeen prezioak jaitsi egin direla, baina dituzten aurrerapenak kontuan izanda, logikoena izango zen zenbat eta aldagai garatuagoak izan orduan eta garestiagoak izatea. Beraz, lanaren helburu izango da, emaitza horiek bete diren edo ez frogatzea, eredu ekonometriko bat zehaztuz. Ereduaren estimazioa egiteko erabilitako metodologia Karratu Txikien Arruntak izan dira, baina heterozedastizitatearen arazoa agertu denez, eredu honek ez du bariantza txikiena izango eta beraz estimatzaile berria erabili beharko da, kasu honetan, Karratu Txikienen Zabalduen metodoa erabili da. Urte bakoitzerako egokiagoa den eredua hautatu ondoren eredu orokorra egin dut, horretarako 2007 eta 2013ko datuak begiraturik, bakoitzari dagokion aldagai azaltzaile bat eratu diot, hau da, ezaugarri bakoitza bere urtearekin elkartu dut. Murriztutako eredura heltzerakoan, lortutako emaitzak ikusirik ondorio batera heldu naiz, ondorio hori hasieran planteatutako hipotesiarekin bat datorrela ikusi da, hau da, autoen prezioak proportzionalki jaitsi egin dira, eta ondorioz, autoen ezaugarriak gutxiago baloratzen dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Urteko kontuen analisia eta etorkizuneko urteko kontu probisionalak lantzea. Euskera.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Datuen analisi kuantitatiboa egin behar duen edonork, gaur egun, aukera zabala du. Programa ugari daude, komertzialak zein doakoak, edozein analisi mota, sinpleena zein konplexuena, egiteko. Programa komertzialen artean, SPSS, SAS, STATISTICA, Systat, Stata edo GenStat aipa daitezke. Programa horiek merkatu osoaz jabetu dira, eta Europako eta Amerikako unibertsitateetan analisi-tresna moduan erabiltzen dira. Programa horiek joan dira, lehenengo bertsioetatik gaurkoetaraino, interfaze grafikoak hobetuz (GUI Graphical User Interfaces) eta analisi-eredu gero eta konplexuagoak erantsiz. Leihoen kudeaketan oinarrituriko testuinguru-menuen eta goitik beherako menuen garapenari esker, programak erabilerrazagoak dira, eta analisi zein eredu formal konplexuenekin lan egiteko aukera izan du erabiltzaileen komunitateak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Proiektu honen helburua, Makina eta Motor Termiko sailean dagoen aire girotu, aireztatze eta berogailu sistema elikatzen duen makinaren analisi bat egitea da. Makina behar duen bezala lan egiten duen eta bulegoetan airearen kalitatea bermatzen baden ikusiko dugu. Hortaz, testu honek aurreko egoerak betetzen diren edo ez argituko du eta ezezko kasua izatekotan funtzionamendu normalera bueltatzeko aukerak proposatuko dira. Horretarako neurketak bai bulegoetan egingo dira eta baita makinan ere. Datu hauek (tenperatuak, emariak, hezetasuna, eta abar…) Excel horri batean gordeko dira gero taulak lortzeko eta errazago identifikatzeko non dauden arazoak. Lana hurrengo eran egituratu da: Sistemaren sarrera eta deskribapena. Neurketak egiteko metodologia eta sistemaren analisia. Konklusioak, informazio iturriak eta eranskinak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Hortzetako protesi osoek edentulismo partzial edo osoa jasaten duten pertsonentzat soluzio alternatibo bat suposatzen dute hortz bakarreko inplanteen aurrean, goialdeko edo behealdeko hortz guztiak (edo batzuk) pieza bakarrarekin ordezkatuz [11]. Protesi sistema hauen pieza bakoitzaren fabrikazioak zehaztasun handia eskatzen du eta aztertu beharreko hainbat faktore daude, amaiera produktuaren funtzionamendua egokia izatea nahi bada. Hauetako aspektu asko aurretik gauzatuak izan diren lanetan jorratu dira jadanik, tolerantzia gap-a eta torlojutze sekuentzia bezalako aldagaiei buruz hainbat ikerkuntza eginez [1]. Lan honen bidez, bi faktore hauez gain hezur erlaxazioaren eragina kontuan hartu nahi da, All On Four sistema batean edukiko duen irismena neurtzeko. Horrela, protesiaren fabrikazio edota ezarpenerako baldintza onargarri minimoak ezagutzea espero da, erabiltzailearentzat protesia egokia suerta dadin.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Azken urteetan argi geratu da gizakiak aurrera egiteko ezinbestekoa duela zehaztasuna. Teknologia berriak geroz eta bideratuagoak daude produktuen tamaina ahalik eta gehien murrizten edota produktu handien perdoiak nanometroetara hurbiltzeko ahaleginetan. Hau lortzeko bidean ezinbestekoa da elementu guztietan zehaztasuna limitera eramatea eta funtsean, honetan zentratuko da lan hau. Proiektu hau artikulazioen zehaztasuna hobetzeko tekniketan zentratuko da, gehiago zehaztuz, optika arloan lan egingo duen errobot baten artikulazioak analizatuko ditu. Artikulazioen zehaztasun optimoa lortzeko artikulazio hauek generazio berriko artikulazioak izatea pentsatu da, artikulazio flexible edo “flexible joints” izenekoak. Artikulazio hauek, orain artekoak ez bezala, ez dituzte bi elementu elkartuko, elementu bakarrez osatuta egongo dira eta bere buruarekiko errotazioz eta flexioz egingo dute lan honela, ohiko artikulazioek funtzionamendu egokirako behar duten lasaiera baztertu egingo da zehaztasun hobeak lortuz. Lan honetan zehar artikulazio flexible mota bat aukeratuko da eta geometriaren hainbat parametroren eta material ezberdinen aurrean edukiko duen jokaera analizatuko da. Aipatu beharra dago, artikulazio flexibleak azken hamarkadetan garatutako ideiak direnez beraiei buruzko informazioa oso pribatizatua dagoela eta ez dela lan erraza hau interneten edota liburutegietan topatzea. Ala ere, hauen analisirako aurkitu den informazio guztia eranskinetan dauden artikuluetan dago. Bertatik atera den informazio garrantzitsuena elementu finituen bitartezko analisian geometriak eduki beharreko baldintza batzuk eta ulermen eta aldaratze egokia lortzeko komeni diren datuak zehaztea izan da. Interesgarria da aipatzea analisiaren ondorioak konstante elastiko eta biratu dezaketen angelu maximoaren bitartez egin direla.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honetan, surf oholetan erabiltzen diren gila mota desberdinen analisia egin da. Horretarako, merkatuan garrantzi handiena duten bi enpresek euren katalogoetan eskaintzen dituzten modelo batzuk aztertu dira. Ingeniaritza simulazioak ahalbidetzen dituen ansys softwarea erabiliz egin da aukeratutako modeloen diseinu geometrikoa. Hauen analisiari ekin baino lehenago, gila hauetako bat aztertu da, hau osatzen duen materiala ezagutu eta ezaugarriak zehaztu asmoz. Aztertutakoa modelo guztiek erabiltzen duten ohiko materiala izanik, lortutako emaitzak baliogarriak dira gila guztiak aztertzeko. Materialaren propietateak ezagututa eta aipatutako softwareaz baliatuz, analisi estatikoa egin da. Horretarako, surfean aurkitzen diren ohiko egoera batzuk irudikatu dira, hauetan agertzen diren esfortzuak kalkulatuz. Gila bakoitzaren portaera, jasandako tentsio eta deformazioak aztertuz ondorioztatu da. Horrela, kasu bakoitzean komenigarrienak diren ezaugarriak oinarri hartuz, modelo desberdinen arteko konparaketa egin da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Lan honen helburua, gizartean torturari aurre egiteko dauden mekanismoak eta delitu honen errealitatea ikuspegi kriminologikotik aztertzea da. Hiru zatitan banatu da: alde batetik, torturaren oinarrizko ingurumariak. Bertan torturaren historia, kontzeptua eta lege-teistuingurua aztertzen dira delitu honi buruzko ideia orokorra sortzeko. Beste alde batetik, kriminologiaren teorien bidez torturaren delitua azaltzen da, honen zergatia eta prebentzio metodoak ezartzeko helburuarekin. Azkenik, torturaren errealitatearen azterketa burutu da, “Tortura Ikerketa Proiektua (1960-2013)” lana azalduz. Proiektu horretan oinarrituta, kriminologoak giza eskubide bortxaketen ikerketetan ere burutzen duten funtzioa aztertu da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Proiektu honen bidez, laser bidezko tenplaketaren ondoriozko piezen gainazalen distortsioaren neurketa kuantitatiboa eta tratamendu honegatik eratorri daitezkeen hondar tentsioen azterketa egin nahi izan da. Hauxe burutzeko hondar tentsioen neurketarako Contour metodoa erabili da, elektro-higadurako ebaketa eginez. IGET Bilboko mekanikako tailerreko ingurugiroan eta bertako langileen inbestigazio lerroetan barneratzeko helburuz, laser tenplaketa tratamenduen azterketan lagungarria izateko xedearekin aurrera eraman da proiektu hau.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Donostian bizikletak garraiobide bezala bizi duen egoera azaltzen da lan hontan. Txirrindaz desplazatzen den populazioa eta txirrindaz desplazatzeko dagoen azpiegituraren egoera analizatzen da. Bestalde, jendea bizikletaz desplazatu dadin sustatzeko gaur egun aurrera eramaten ari diren proiektuak eta hauetaz arduratzen diren organizazioetaz ere hitz egiten da. Azkenik, aurrekoa analizatu ostean, jendea hirian txirrindaz gehiago desplazatu dadin lortzeko helburuarekin sortutako proposamen bat egiten da. Bertan hainbat ekintza egingo dira aipatu dugun helburua lortzeko. Gure proposamenak aurrera jarraitzekotan gauzatu beharreko faseak, egon beharko liratekeen areak, kontuan hartu beharreko faktoreak eta halakoak lantzen dira proiektuak garapen eta gestio egokia izan dezan

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honetan emakumearen entrenamenduaren inguruko analisi bat egiten da. Horretarako, Pubmed-en emakumea eta entrenamenduaren inguruko bilaketa bat egiten da, txirrindularitzako artikuluetan analisi sakonago bat egiten delarik. Txirrindularitzako artikulen hautaketaren helburua emakumeak kirol horretako entrenamenduan jarraitu beharreko pautak eskuratzea da eta gizonen entrenamenduarekin duen ezberdintasuna konparatzea.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Hurrengo ikerketan errugbiko line out baten jaurtiketaren abiaduraren analisia eta jaukitzaileen baloia abiadura altuan jaurtitzeko ahalmena, zehaztasunarekin ikertuko da. Hamazortzi eta hogeita bi urte tarteko errugbi jokalariak egin zituzten frogak, partaideak froga bakarra egin zuten denboraldiaren hasieran, aurre-denboraldiaren amaieran. Jokalarien arteko konparaketa egin zen. Ikertuko diren aldagarriak, eta jaurtitzaileen ahalmena neurtzen dutenak hurrengoak dira: abiadura eta zehaztasuna. bi abiadura ezberdin kalkulatu egin dira, bata helburu zehatz batekin eta bestea helburu zehatzik gabe, horrela potentzia guztia ikusi ahal izateko. Bi abiadurak konparatuz beste aldagarri bat atera da, %galera izenekoa, aldagarri onek bi abiaduraren arteko ezberdintasuna adierazten du.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

[EU] EEUUetan aurrera eramandako titulizazioek eta nazioarteko finantza sektoreek bideratutako gestio desegokiek, mundu mailan ezagutu izan den finantza krisirik handiena sorrarazi izan dute. Hau horrela izanik, asko izan dira nazioarte mailan hazkundea berriro ere gauzatzeko aurrera eraman beharreko neurriak. Espainiako kasuan zentratuz, finantza sistemak izugarrizko berregituraketa prozesua bizi izan duela aipagarria litzateke, horrek, banku sistema osoan aldaketa bortitza suposatu duelarik. Onartu berri diren lege berrien kopurua nabarmena da, eta horrek, etorkizunera begira sistemaren jasangarritasuna kolokan jartzen dutela esan genezake. Izan ere, oraindik ugari baitira herrialdean bertan zein bertatik kanpo topa genitzakeen arrisku politiko eta ekonomikoak.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lan honen helburua 2011 urteko Espainiako etorkinen okupazio-tasa aztertzea izango da, INE-ren orrialdetik lortutako 2011ko biztanleriaren erroldak ematen duen informazioan oinarrituta. Historikoki Espainia emigrazio herrialdea izan den arren, 2000 urtetik aurrera etorkinen gorakada nabarmen bat eman da, arrazoi geografiko, ekonomiko eta linguistikoen ondorioz. Beraz, lanean zehar etorkinen arteko ezberdintasunak azalduko dira, beraien sexuaren, hezkuntza mailaren, jatorri herrialdearen edo Espainiako bizilekuaren arabera, beti ere gogoratuz okupazio-tasa dela lanaren ardatz nagusia. EUSKERA.