968 resultados para ETA


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Zerrenda honetan azaltzen diren ariketak baliagarriak dira Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturako Matematika I irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleentzat eta baita bost gradu berrietako Matematika I irakasgaian matrikulatuta daudenentzat ere. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturako Matematika I lau hileko ikasgai bat da, azken urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko lehenengo urtean irakatsi dena eta oraindik beste lau deialdietako azterketak egingo dira. Batez ere aljebra linealaren elementuak barneratzen dituen arren, azken zatian aldagai bateko funtzioen integrazioa ere aztertzen da. Publikazio honetan Matematika I-eko ikasgaian 2001. urtetik 2010. urtera egin diren azterketetan planteatuko problemak jasotzen dira, ekaineko eta iraileko deialdiak

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako Matematika II irakasgaia analisiaren elementuak jorratzen dituen lau hileko irakasgai bat da, azken urteotan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko lehenengo urtean irakatsi dena, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaturan. Argitalpen honetan Matematika IIko irakasgaian 2002. urtetik 2010. urtera egin diren azterketetan ezarritako problemak jasotzen dira, otsaileko eta ekaineko deialdietakoak. Bestalde, ariketa hauek baliagarriak dira Fakultatean ezarri berri diren graduetako lehenengo ikasturteko Matematika II irakasgairako. Ariketa hauek egin aurretik, ikasleek irakasgaiko kontzeptuak menperatzea oinarrizkoa da. Gomendagarria da, gainera, galderak ebazteko beharrezkoa den ahalegina egin aurretik problemen ebazpenak ez begiratzea. Modu honetan gai bakoitzeko kontzeptuak menperatzen dituzten edo ez frogatu ahal izango dute.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Lehenik eta behin bonoa, kupoia eta cash-flow bezalako errenta finkoari buruzko zenbait kontzeptu azaltzen dira. Behin kontzeptu honeek definituta, guk zero kupoiko bonoekin lan egingo dogu. Bono mota honeei prezioa zelan jarri eta baita bere balioa zein dan ikusiko dogu. Baina bonoen prezioaz zein balioaz hitz egiten ari garenean, interes-tasaren balioa oso garrantzitsua da. Interes-tasaren ezaugarri batzuk ikusiko doguz eta eredu batzuk proposatuko doguz modelizatzeko. Ikasitako guzti hau praktikan jartzeko, euriborraren datuak hartuko doguz eta ikusitako eredu ezberdinak probatuko doguz onena zein dan ikusteko. Azkenik eredu bakoitzaren bitartez lortutako aurresanak aztertuko doguz datuetako lagin bat hartuta. EUSKERA.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

314 p.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan –Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak- lan honetan harremantzeko eredu jakinak sortzeko, eraikitzeko edota erreproduzitzeko publizitate sortzaileek erabiltzen dituzten mezuak eta irudiak aztertu dira, estimulu komunikatiboak aztertzeaz eta identifikatzeaz gain, sexualitate ereduen azterketa bera ere egin da. Horretarako, 2010eko lurrinen irakargiak aztertu dira sakonki: Cosmopolitan eta Mens Health aldizkariko bosna iragarki. Eta metodologia gisa, edukien azterketa erabili da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): De 21 a 30 horas Destinatario: Estudiante

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Duración (en horas): Más de 50 horas Destinatario: Estudiante y Docente

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloan gai desberdinen azalpena egiten da. Alde batetik DBHn Mekanika, Elektrizitatea, Elektronika eta Automatismo (Elektriko, Elektroniko, Pneumatiko eta Hidraulikoen) eta Programazioaren oinarriak lantzen dira; bestetik Batxilerrean jarraipena ematen zaie gai horiei guztiei. Arlo hauetako edukiak lantzeko era berriak aurkitu beharra dago. Irakaskuntza tradizionala ez da egokia Teknologiaren grina sortzeko ikaslegoaren gehiengo batengan. Aldaketaren beharra ikusten da eta horretarako ezinbestekoa da baliabide digitalen laguntza. Gure ikastetxeetako Hardware baliabide digitalak alde batetik eta gure ikasle guztien smartphone erako sakeleko telefonoak bestetik izango dira aldaketa horren oinarriak. Nolabaiteko sinergia baten beharra dago Hardware baliabide hauen guztien eta Interneten aurki ditzakegun Software baliabideen artean. Hau guztia kontutan edukita, Gradu Amaierako Lan honen helburua, aipatutako gaietara egokitutako, merkatuan aurkitzen diren simulatzaileen azterketa egitea izango da. Baliabide digital hauek sailkatuko dira egun gehien erabiltzen diren sistema eragileak ardatz hartuta. Gaika sailkatuko dira. Gai bakoitzean Kurrikulumean zehaztuta dauden eta erreminta hauen bitartez bete ahalko diren edukiak azalduko dira. Simulatzaile bakoitzari buruzko informazio baliagarria emango da, hala nola, programa nondik deskargatu daitekeen, dohainik den edo ordaindu beharra dagoen eta zenbat, laguntza eskaintzen duen edo ez, eta beste hainbat informazio interesgarri. Azkenik arakatutako simulatzaile guztien artean gai bakoitzerako egokienak direnen aukera egingo da.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Oso ohikoa da landa eremuko emakumeen bizitzaren imaginarioa negatiboa izatea, eta are gehiago, aurreko mendean jaiotakoena emakumeena, egungo belaunaldi zaharrenarena alegia. Esklabizatutako emakumetzat ditu gaur egungo gizarteak, baina ikerketa honen bitartez frogatu nahi da euren bizimodua gaur egungo bizimoduaren ezberdina besterik ez dela, ez hobeagoa ezta okerragoa ere, soilik, beste modu batekoa. Honetarako, emakume hauen denboraren inguruko bizipenei eta ulermenari erreparatuko diogu.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Gizarteen eta gizakien egoera eta bilakaera ezagutzeak informazio era sistematikoan biltzea eta zehaztasunez aztertzea eskatzen du. Horretarako, nahitaez ezagutu behar dira, alde batetik, ikerketa prozesuaren pausoak, eta, bestetik, neurketarako erabili daitezkeen tekniken berezitasunak eta erabiltzeko baldintzak. Liburu honetan, Gizarte Zientzietan gehien erabiltzen diren ikerketa teknikak aurkezten dira. Hobe esanda, teknika hauek behar bezala erabiltzeko aholkuak eta ikerketa prozesua antolatzeko irizpideak ematen dira. Teoria eta adibideak uztatzen dituen liburua da. Hau da, tekniken berezitasunak aurkezteaz gain, aurretik beste ikerketa batzuetan teknikak nola erabili diren, kasu bakoitzean zer-nolako erabakiak hartu diren eta nolako ikerketa diseinuak egin diren azaltzen dira. Zentzu honetan, liburu teoriko-praktikoa da; aproposa Gizarte Zientzietako ikasleentzako zein, oro har, Gizarte Zientzien baitan ikerketak egiten dituztenentzako.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

I. Hitzaurrea. II. Marko teoriko kontzeptuala: Gorputzaren (hitz) gakoa(n). Ekintza eta pentsamendurako paradigma bat: Meri Torras (UAB). III. Kulturari SO: Generoa, gorputza eta kultur identitate bizituaren analisia, euskaltasuna berrirakurtzeko ahaleginean: Mari Luz Esteban (EHU). IV. Bertsolaritzan: Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora, hanka puntetan: J. Miren Hernández (EHU). V. Poesian: Emakume gorputzak eta gorputz emakumetuak: Leire Bilbao eta Miren Agur Meaberen gorputz poetikoen arteko elkarrizketa bat: Kattalin Miner (EHU). VI. Narrazioan: - Lau katu dira? Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan: Amaia Álvarez Uria (EHU). - Gorputz jipoituak, genero indarkeriaren sinekdokea literaturan: Gema Lasarte (EHU). VII. Bi proposamen didaktiko: - Deseraiki dezagun generoa harremanak eraldatzeko. Genero performatibitatea eta botere harremanak euskal narratiba garaikidean: Amaia Alvarez Uria (EHU). - Begiradak literatura gorpuzten: Iholdi eta Xola: Gema Lasarte (EHU). VIII. Egileen inguruan.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Egurra, sua; zura, mahaia; larrua, abarka; artila, galtzerdia; burnia, ardatza; altzairua, iltzea; buztina, teila; porlana, pareta; galipota, kaminoa… Materialak, tresnak. Zenbat aldiz aipatuak Euskal Herriko eguneroko berbeta, hizketa eta solasaldi arruntetan! Harria, herria, zioen Aresti poetak ere. Teknologiaren alorrari dagokionean, materialen gaia gehienbat metalurgiarekin lotu izan zen mundu osoan eta batik bat gure herrian. XX. mendearen hasieran garapen industrialak egundoko bultzada izan zuen, bereziki automobilgintzaren eta hegazkingintzaren hedapenarekin. Halaber, elektrizitatea arras zabaldu zelarik, etxetresnen kontzeptua bera ere aldatu egin zen. Horrela, tresna eta baliabide berriek gizartearen ohituren eta izaera beraren aldaketa sakonak erakarri zituzten. Baina, hori guztia material berriak sortu eta garatzeari zor zitzaion: polimeroak, metal eta zeramika berriak, estaldura sintetikoak, etab. ezinbestekoak bilakatu ziren. Orduan ikusi zen materialek arlo berezi bat merezi zutela zientziaren eremuan. Eta horrela, premiak eraginda, Fisika eta Kimika oinarrizko zientzietatik abiatua eta ingeniaritzaren gorpuzkera sendoaz hornituta, Materialen Zientzia sortu zen. Materialen Zientzia eta Teknologia euskaraz, beranduago etorriko zen. Askoz lehenagokoak dira “Pisia” eta “Kimia”, 1935 inguran Jauregi apaiz karmeldar aitzindariak idatzitako liburuak. Eta gero, iluntasunean bidexka ia ezinezkoak jorratuz, Elhuyar Taldea 1972an, Udako Euskal Unibertsitatea 1973an eta UZEI 1977an sortu ziren; euskara irakaskuntzara, unibertsitatera eta zientziara jalgi zedin. Hurrengo urtetan emaitzak gauzatzen hasiak ziren, bai eta Materialen Zientzia eta Teknologiaren arlo berrian ere. Izan ere, mugarria da, besteen artean, Nafarroako Unibertsitateko Donostiako Goi Mailako Injineru Eskolan 1979an Jon Nazabalek aurkeztu zuen “Zenbait mekanizapen errazeko altzairuren berotako erresistentzia mekanikoa eta duktibilitatea” doktoretzatesia. 1991ko uztailean, Udako Euskal Unibertsitateak “Materialen ezagutza teknika ezberdinen bitartez” topaketa antolatu zuen Iruñean, bertan 30en bat zientzialari euskaldun bildu ginelarik. Gaur egun, Euskal Herrian baditugu hainbat ingeniari, fisikari, kimikari eta biologo euskaldun, Materialen Zientzia eta Teknologia garatzen ari direnak, bai unibertsitate, bai zentro teknologiko eta enpresetan. Pertsona horien interesak, ikuspegiak eta lorpenak euskaraz azaltzeko antolatu zen 2012an Arrasaten Materialen Zientzia eta Teknologia I kongresua, ehunen bat pertsona bilduz. Orain dela bi urte hartutako konpromisoari helduz, eta harian haritik jarraituz, aurten Materialen Zientzia eta Teknologia II kongresua UPV/EHUko Polymat institutuak antolatu du. Aldez aurretik, mila esker dagoeneko parte hartzeko izena eman duten guztiei eta gure esker onenak erakunde laguntzaileei: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa, CicNanogune eta Elhuyar. Zientziak eta euskarak elkartzen gaituzte. Eta bietan badago elkartze gune bat: kinka larrian daudela beti. Ez baitago zientziarik zientzialariaren zalantzarik gabe, ez eta euskara euskaldun bakoitzaren nahi pertsonalik barik. Antxon Santamaria, Batzorde Antolatzailearen izenean