2 resultados para mathematic
Resumo:
[EU]Ur bizietako piraguak edonolako ingurune basatietan garraiatzeko sistema baten diseinua garatuko du txosten honek. Horretarako dagoeneko existitzen diren modeloei erreparatuko zaie. Sistemak bete behar dituen ezaugarriak erabaki ondoren, diseinuari ekingo zaio. Hasierako ideietatik abiatuz amaierako diseinura iritsi arte fintze etapa ezberdinak burutuko dira. Haietariko azkenean, sortutako prototipoa aztertuko da azken hobekuntza batzuen beharra ebaluatzeko. Guzti hau, sistemak huts egingo ez duela bermatzen duten kalkuluetan oinarrituz egingo da. Azken diseinua sortzeko beharrezko neurriak zehaztuko dira.
Resumo:
[eus] Ikerketa honen helburu nagusia Euskal Herriko bi ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako umeek problema matematiko ez estandarren aurrean ze nolako erantzun mota ematen dituzten aztertzea da. Horretarako, Laura Jiménezek eta Lieven Verschaffelek egindako lanean oinarrituz, umeei 6 problema (4 ez estandarrak eta 2 estandarrak) dituen froga bat egin diet, ondorio hauek lortuz: Ikasleen %3,29k erantzun zuzena eman dio erantzun gabeko problemari, %7,69k erantzun zuzena eman dio erantzun bat baino gehiago duen problemari, %45,05ek erantzun zuzena eman dio erantzuna enuntziatuan duen problemari eta azkenik, ikasleen %46,15ek erantzun zuzena eman dio datuak soberan dituen problemari. Gainera, nahiz eta ikastetxeen metodologia ezberdina izan, ateratako emaitzak antzekoak dira, beraz, metodologiak ez duela eraginik ondorioztatzen da.