5 resultados para bertso eguna


Relevância:

100.00% 100.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Gradu Amaierako Lan honetan esparru hauek uztartu dira: bertsolaritza, hedabideak eta Genero Ikasketak. Hiru esparru horien bidegurutzean, 2016ko Bertso Egunaren genero-irakurketa bat egitea du helburu ikerlanak. Genero-azterketa egiteko, bertso-emanaldiaren hiru alderdi nagusi aztertu dira: batetik, antolakuntzak hartutako erabakiak aztertu dira; bestetik, bertsolarien bertso-jardunaren inguruko gogoeta egin da; eta azkenik, EITBk eginiko ikus-entzunezko ekoizpena izan da hizpide. Alderdi horien analisia egiteko lau urrats nagusi egin dira: lehenik, Bertso Egunaren inguruko dokumentazio-lana osatu da; bigarrenik, bertso-egoeren, bertso-jardunaren, eta ikus-entzunezkoaren deskripzioa egin da; hirugarrenik, deskripzioan xehaturiko ezaugarrien interpretazioa egin da, atalez atal; eta laugarrenik, atal guztien ezaugarriak kontuan harturik, ondorio orokor zenbait garatu dira.

Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

This paper presents a method to generate new melodies, based on conserving the semiotic structure of a template piece. A pattern discovery algorithm is applied to a template piece to extract significant segments: those that are repeated and those that are transposed in the piece. Two strategies are combined to describe the semiotic coherence structure of the template piece: inter-segment coherence and intra-segment coherence. Once the structure is described it is used as a template for new musical content that is generated using a statistical model created from a corpus of bertso melodies and iteratively improved using a stochastic optimization method. Results show that the method presented here effectively describes a coherence structure of a piece by discovering repetition and transposition relations between segments, and also by representing the relations among notes within the segments. For bertso generation the method correctly conserves all intra and inter-segment coherence of the template, and the optimization method produces coherent generated melodies.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Mugikorretarako egokitutako Bertsotarako Arbel Digitala garatu da, sinonimo- eta errima-bilatzailea laguntza gisa dituela. Gauden lekuan gaudela, mugikorraz baliatuz bertso bat osatu genezake, eta aplikazioak abisua pasako digu bertsoa zuzena ez bada, poto egin bada, errimaren bat okerra bada edo silaba kopurua egokia ez bada. Laguntzaile gisa errima-bilatzailea eta sinonimo-bilatzailea dauzka. Emandako hitzaren sinonimoak bueltatzen ditu sinonimo-bilatzaileak; errima-bilatzaileak, berriz, hitz bat edo hitz-bukaera bat emanda, emandakoarekin errimatzen duten hitzak bueltatzen ditu. Horrez gain, Bertsotarako Arbel Digitalean erabiltzaile erregistratua bagara, bertsoa gordetzeko aukera izango dugu.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EU]Hizkuntzaren prozesamenduko teknikak erabilita, poesia-sorkuntza automatikoan lehen urratsak eman dira. Hau erdiesteko, corpusen prozesamenduan oinarritutako bilaketak erabili dira, bai bilaketa arruntak eta baita bilaketa semantiko aurreratuak ere, horretarako IXA taldean garatutako tresna ezberdinak erabiliaz. Hizkuntza poetikoko testuek, gramatikaltasun eta metrika hertsitik haratago, semantika eta pragmatika barneratuta dituzte. Lan honetan semantikaren auziari heldu zaio nagusiki.

Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

Ondoren garatutako idazlanean bizikletak fabrikatzeaz arduratzen den eta Mallabian (Bizkaia) egoitza duen Orbea enpresaren analisi ekonomiko-finantzarioa egitea izango dugu helburu. Enpresa indibidualki aztertzeaz gain sektoreko enpresekin alderatuko ditugu enpresak lortu dituen emaitzak ahalik eta objektiboenak izan daitezen. Honela lehenik enpresa aurkeztu eta honek dihar duen sektorea aztertuko ditugu. Hau da, enpresaren historia, gaur arteko gertaerak, sektorearen historia eta gaur eguna, Orbearen lehiakideak… Hortik aurrera, enpresaren analisi ekonomiko finantzarikoarekin hasiko gara, honetarako Orbearen azken hiru urteetako, hau da, 2012-2013-2014. urteko kontuak erabiliko ditugu. Bertan enpresaren egitura, politikak, errotazio fondoa, diru fluxuak, errentagarritasunak, kaudimena eta arrisku finantzario nahiz operatiboak aztertuko dira. Gainera, aipatutako puntuak sektoreko gainontzeko enpresekin eta bereziki BH Bikes S.L lehiakide zuzenarekin alderatuz. Azkenik, aurrez aipatutako analisia kontuan izanik ondorio orokor batzuk aurkeztuko ditugu. Azken urteetako bilakaera globala eta etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen gomendio edo aukera batzuk aurkeztuz