1 resultado para Boulder Canyon


Relevância:

20.00% 20.00%

Publicador:

Resumo:

Bloke eskalada modalitatea bere osotasunean aztertzea oso erabilgarria izango da entrenamenduaren planifikazioa modu egokian egiteko. Badaude gai honi buruzko zenbait liburu eta artikulu, baina modalitateko eskakizun guztiak batzen dituen eta zientzian oinarritzen den bat faltan botatzen da. Lanean, eskakizun fisiko, tekniko eta psikologikoak aztertzen dira. Bloke eskaladan gaitasun fisikoak dira gehien aztertutako faktoreak, elementu ezberdinen inguruan datuak eskainiko ditut ondorioz. Arlo tekniko eta batez ere psikologikoan datu gutxiago daude, baina ondorio baliagarriak ateratzeko balio izan dit. Ondorio aipagarrienak atera ditut hurrengo atalean, aipatutako informazioak erlazionatuta bait daude. Bukatzeko, bloke eskaladaren entrenamendurako aspektu garrantzitsuenak identifikatzen dira, modalitate honetako entrenatzaileei literatura zientifikoan oinarritutako zenbait entrenamendu helburu eskaintzeko asmoz.