6 resultados para Ate
Resumo:
240 p.
Resumo:
Gernika-Lumoko Udalarentzat burutuko den proiektu honen helburua, Gernikako Bekoibarra industrialdean, udal material eta makineria gordetzeko pabilioi industrial bat eraikitzea da. Egitura bi solairutan banatuko da. Alde batetik, eraikin osoaren azalera izango duen behe solairuak, materialak eta makineria gordetzeko biltegiak, soldadura tailerra, aldagelak, komunak eta batzar gela hartuko ditu. Bestetik, eraikinaren aurrealdeko lehenengo eta hirugarren portikoen arteko azaleran beste solairu bat eraikiko da non, udal artxibategia, emakume zein gizonezkoentzako komun bana eta bulego bat kokatuko diren. Nabeak bi sarrera izango ditu. Eskuinaldeko fatxadan ibilgailuen joan etorrirako dimentsio handiko ate bat jarriko da. Atzealdeko fatxadan berriz, lehen solairura igo ahal izateko eskailerara emango duen ate txiki bat jarriko da. Pabilioiaren inguruetan, ibilgailuentzako aparkalekua egokituko da.
Resumo:
Homenaje a Georges Laplace, realizado en Vitoria-Gasteiz el 13,14 y 15 de noviembre de 2012. Edición a cargo de Aitor Calvo, Aitor Sánchez, Maite García-Rojas y Mónica Alonso-Eguíluz.
Resumo:
Txikiegia, agian. Euskarazko Kazetaritzaren mundua oraindik ere txikiegia izan daiteke, bai behintzat inguruan dituen erdarazko kazetaritzekin alderatuz gero: ur tanta apala ozeanoaren erdian, kimu txiker lañoa basoaren handitasunean. Handiak zeharka begiratu izan dio beti txikiari, eta txikiak, inbidiaz, handiari. Txikitasunetik datozkio arazo gehien Euskarazko Kazetaritzari. Hala ere, bere txikitasunean handia da, eta maitagarria. Unibertso zabala biltzeko gai izan da, itsasoak eskaintzen duen kolore-aniztasunaren pareko, basoak opa digun joritasunaren kideko. Itsasoan eta basoan, ordea, den-dena ez da eder eta kolore bizi. Batean zein bestean, alde ilun eta ezezagun ugari daude, baita mehatxu franko ere. Esku artean duzun liburua dibertsitate horren isla da, lagun. Horixe du helburu, behintzat. Alde horretatik, oso pozgarria da ondorengo orrialdeetan bildu diren adituen ekarpenen maila zein jasoa den egiaztatzea. Euskarazko Kazetaritzaren inguruan ez da inoiz horrenbeste gogoetarik egin, ezta ere horrenbeste iritzi eta azterketarik bildu testu bakar batean. Mundu hau dezente aldatu dela azken hamarkadetan. Duela hogeita hamar bat urte, esaterako, Euskal Herrian oso gutxi ziren euskaraz jarduten zuten profesionalak. Orduko kazetari euskaldunek oso aukera gutxi zeuzkaten: Herria, Zeruko Argia, Anaitasuna, Goiz Argi, Herri Irratiak… eta ezer gutxi gehiago. Gaur egun, ordea, Euskarazko Kazetaritza Euskal Herri osoan presentzia duen errealitatea da: 700 profesional inguru eta 250etik gora hedabide dira horren lekuko. Baditugu Euskal Herri osoan eta euskaraz diharduten egunkari, atari elektroniko, astekari, irrati eta telebistak. Horretaz gain, badugu, herriz herri, eta sektorez sektore, osatzen joan den hedabide txiki berri eta ertainen sare zabala: zortzi herri telebista, 30 irrati, 60 herri aldizkari, 61 aldizkari espezializatu, 60 berripaper, 34 eskoletako argitalpen eta hamarnaka hedabide elektroniko. Hori guztia 779.788 hiztun dituen komunitate batean. Bistan denez, Euskarazko Kazetaritza izugarri hazi da, oso handia baita mundu honek berezkoa duen indar-sortzailea. Errealitate hori makina bat pertsona, elkarte, gizarte-mugimendu eta erakunderen ahalegin eta elkarlanaren ondorioa izan da. Orobat, hazkunde ikaragarri horrek agerian utzi ditu sektorean dauden hainbat ahulezia: egoera soziolinguistikoa, merkatu txikiak, lan-baldintza makurrak eta dirulaguntza-politika definitu gabeak, besteak beste. Euskarazko Kazetaritza beregaintasuna lortzetik urrun da, oraindik ere. Horretaz guztiaz hitz egiten da liburu honetan. Hemen Euskarazko Kazetaritzaren baitan edo inguruan dabiltzan 50 inguru profesional eta adituk hartu dute hitza beren ikuspuntua plazaratzeko, beren ikerketak azaltzeko, beren kezkak agertzeko eta, etorkizunari begira, planteatzen diren erronkez beren gogoetak egiteko. Iraganari erreparatu zaio, baina indar gehien orainean eta geroan jarri nahi izan dugu. Ondorengo orriotan Euskarazko Kazetaritzaren diagnostikoa egiten da, testu zientifiko batek exijitzen dituen zehaztasun eta zintzotasunez. Lehen atala Euskarazko Komunikazioaren Esparrua definitzeari eskaini diogu, oso garrantzitsua baita zer garen edota zer ez garen hasiera-hasieratik jakitea. Baina ez gaude soilik geure zilborrari begira egoteko. Horregatik txertatu ditugu hemen George Jones galestarrak, Günther Rautz tiroldarrak eta Logi Bergmann Eiösson islandiarrak ekarri dizkiguten ikuspuntuak eta esperientzia aberasgarriak. Bigarren atala -”Euskarazko hedabideak” izenekoa- da gizenena. Euskaraz diharduten hedabide garrantzitsuenek dute hemen beren esperientziak eta erronkak plazaratzeko agertokia, baita Internet bidez zabaltzen direnek ere. Berton euskarazko publizitatearen inguruan dauden gabeziez ere egiten da gogoeta. “Bideak eraikitzeko ahaleginean” da hirugarren atalari eman zaion izenburu nagusia. Euskarazko Kazetaritza gaur egun errealitate emankorra bada, neurri handi batean berton diharduten eragileek historikoki elkarlanerako erakutsi duten prestutasun nabarmenari esker izan da. Gizarte-eragile esanguratsuek hartu dute hitza beren ikuspuntuak eta premiak agertzeko, beren kezkak gizarteratzeko. Guztion ahotan gogoeta bera: sinergiak sustatu eta baliabideen erabilera optimizatu egin behar dira. Laugarren atala etorkizunari begira jarri dugu, handiak baitira ate joka ditugun erronka eta jomugak; ez soilik teknologia berriei begira, baita hizkuntza eta kazetari euskaldunon lan-baldintza hobetzeari erreparatuta ere. Azken atalean ondorio nagusiak bildu ditugu. Gure uste apalean, liburu honetatik atera daitezkeen gogoetarik funtsezkoenak dira. Behar-beharrezkoa da horiei arretaz erreparatzea, Euskarazko Kazetaritzak aurrera egin nahi badu behintzat. Mardula da, zalantzarik gabe, esku artean duzun liburua. Hasieran azpimarratu ditugun aniztasuna eta joritasuna islatu nahi izan ditugu hemen. Euskarazko Kazetaritzare
Resumo:
65 p.
Resumo:
Sarrera: Gaixotasuna, aldaketa biopsikosozialak dakartzan egoera zaila da pairatzen duen edozein pertsonarentzat, konplexuagoa oraindik, patologia jasaten duena haur bat izanez gero. Haurrak hemofilia ulertu eta bizitzen duen errealitatea barneratu dezan, irakurketa, tresna ezin hobea izan daiteke erizainek zuzendutako osasun heziketan. Helburuak: Haur hemofilikoen osasun – gaixotasun prozesua ulertzeko baliagarria suerta daitekeen osasun heziketa proiektu baten proposamena garatzea eta honen bereizgarri izango den ipuin bat idaztea. Metodologia: Haur hemofilikoei zuzendutako osasun heziketa proiektu bat sortu da. Horretarako, oinarrizkoak izan diren zenbait bilaketa bibliografiko egin dira. Bestalde, osasun heziketaren bereizgarri den eta ekoizpen propioa duen ipuineko testu zein ilustrazioak programa informatiko baten bidez moldatu dira. Garapena: Haurtzaroko lehen etapatik euren gaixotasuna ulertu, hemofilia oztopo gisa ikusi ez eta autozainketa landu dezaten osasun heziketa proiektu bat garatu da lau eta zazpi urte bitarteko haur hemofilikoentzat. Bost jardueren bidez lau gaitegi zabal lantzea proposatu da, bi hilabeteko epean aurrera eraman daitezen. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektu honen ebaluazioa hiru zatitan banatu da: hasierako ebaluazioa, ebaluazio jarraitua eta amaierako ebaluazioa. Heziketaren eraginkortasuna aztertzeko, ebaluazio ekonomikoa, asistentzia maila eta asebetetze maila neurtuko dira. Gogoetak eta norberaren ekarpenak: Proiektu hau martxan ipini ez bada ere, etorkizunean ate desberdinak irekitzearen arduraduna izan daitekeela ikusi da. Hemofilia duten pediatriako gaixoek zein biztanleria orokorreko haurrek gaixotasuna ulertu baitezakete beraren bitartez. Bestalde, ipuina bere aldetik ere erabilgarria izan daiteke hemofilia duten haurrek nahiz bere ingurukoek patologiaren ezaugarri nabarmenenak ezagutzeko.